Zinemaldia orain SSIFF da (baina badaki euskaraz)

  • Donostiako Zinemaldia ez da aldaketa arriskatuak egiten dituen festibal horietako bat, hori argi dago. Baina epe ertaineko perspektiba hartuta, gauza batzuetan egokitzen jakin du. Adibidez, euskal zinemak jaialdian betetzen duen tokia, duela hamar urterekin alderatuta, handiagoa da. Aurten hamalau izango dira euskarazko lanak, beste inoiz baino gehiago. Erronka orain, publikoak film horiek aukeratzean dago.

Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria, festibalaren irudi berriaren aurkezpenean.
Jose Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendaria, festibalaren irudi berriaren aurkezpenean.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Zinemaldiaren edizio honetako lehen nobedadea logo aldaketa izan da. Maiatzean aurkeztu zuten jaialdiaren irudi korporatiboari egin dioten liftinga eta denetariko iritziak probokatu ditu, “betiko maskorra” defendatzeko plastiko beltzaren atzetik oihuka hasiko liratekeenetatik, oskola tuneatzea txalotu dutenetaraino. Eta horrelako debateetan maiz gertatzen den bezala –batez ere iritziak publikatzea haiek pentsatzea baino errazagoa bihurtu den garaiotan–, bat batean diseinu-alorreko aditu bihurtu da Donostia erdia eta Euskal Herriaren laurdena.

Baina bide motz samarra duen debate horretatik harago, piztu da beste bat, arreta gutxixeago lortu duen arren, Zinemaldiaren izenari eta izanari gehiago eragiten diona: festibalak ingelesari eman dio leku zentrala irudi korporatibo berrian. “San Sebastian International Film Festival”-en siglak agertzen dira orain erdi-erdian, SSIFF, bai webgunean, bai karteletan, baita bestelako material informatiboetan ere. Nazioartean hobeto posizionatzeko egin omen dute, nahiz eta sigla berak dituen beste zine jaialdi bat ere badagoen –Silver Springs International Film Festival–; eta gainera, erabaki horren erruz, “Zinemaldia” izenak urtetan euskarari eman dion ikusgarritasuna galduko den, zenbait euskaltzalek kritikatu duten moduan.

Kontrastean, ordea, 66. edizio hau izango da Zinemaldiaren historiako euskaldunena. Inoiz baino euskarazko pelikula gehiago, hamalau; eta haien presentzia ez da mugatuko Euskal Herriko ekoizpenak erakusteko bokazioa daukan Zinemira sailera, nahiz eta atal horretan ere gora egin duen euskarazko ekoizpenen kopuruak.

Koldo Almandozen 'Oreina' eta Telmo Esnalen 'Dantza' izango dira, itxura guztien arabera, aurtengo Zinemaldian zeresan handiena emango duten euskal filmak

Aste honetan elkarrizketatu dugun Koldo Almandoz zuzendariak Oreina eramango du Zuzendari Berriak sailera eta badirudi zeresan handiena eragingo duen aurtengo euskal ekoizpena izango dela, Telmo Esnalen Dantza-ren baimenarekin, noski: zarauztarraren pelikula Sail Ofizialean ikusi ahal izango da, lehiatik kanpo bada ere. Erabaki horrekin Zinemaldiak berretsi du 2014tik egindako politika-aldaketa, gutxienez euskarazko lan bat festibalaren eskaparate nagusian jartzeko. Ohitu egin garela dirudi, baina duela lau urte Loreak eta Lasa eta Zabala Sail Ofizialean ikusi genituen arte, euskal zinemak 25 urteko basamortua bizi izan zuen Donostian –Antxon Ezeizaren Ke arteko egunak proiektatu zuten aurretik, 1989ko Sail Ofizialean–.

Etxeko beste mokadu batzuk aipatzen hasita, menuan dago Joseba Sarrionandiaren inguruan hamabi zuzendarik osatu duten Gure oroitzapenak ere, baita Josu Martinezek zuzendu duen Jainkoak ez dit barkatzen, Lezo Urreiztieta marinel abertzalearen ibilera barojianoak berreskuratzen dituen dokumentala, XX. mendeko gure historiaren kapitulu ez oso ezagunak pantailaratzen dituena; Fermin Muguruza Zinemaldira itzuliko da Black is Beltza animaziozko lana aurkeztera: irundarrak pantailara eraman du 2014an Harkaitz Canorekin eta Jorge Aldereterekin batera publikatu zuen komikia; eta film laburren artean berriz, Zabaltegi-Tabakalera sailean erakutsiko dute Maddi Barberrek zuzendutako 592 metroz goiti, Suitzako Visions du Réel jaialdi prestigiotsuan zeresana eman duen lana.

Sail Ofizialari gainetik begira

Lehiaketa ofizialean parte hartuko duten pelikulen artean badaude aurretik Torontoko zine festibaletik pasa diren zenbait lan eta Kanadatik datozen albisteak irakurrita, gauza batzuk aurreratu daitezke. Adibidez, Claire Denis-en High Life-k arreta dei dezakeela. Zuzendari frantziar beteranoak zientzia-fikziozko pelikula egin du, baina generoaren gerruntzea zartatu duela diote. “Esperimentala” irakurtzen da kritika batzuetan; “arraroa” beste batzuetan; “nekez sinetsi dezaket filma existitzen denik ere”, idatzi du The Guardian egunkariko kronikalariak. Gainera, Juliette Binoche eta Robert Pattinson izarrak protagonista izanda, “beste” ikusmin hori ere eragingo du segur aski.

Askok jarriko diote arreta Felix Van Groeningen zuzendariaren Beautiful Boy lanari ere, kontuan izanda filmeko protagonistetako bat iaz mundu guztia harritu zuen Call Me by Your Name-n agertzen zen Timothée Chalamet dela. Aita-semeen istorio honek, ordea, tenperatura epelagoa markatu du Torontoko termometroan. Louis Garrel-ek zuzendutako L’homme fidèle-k bezala: Philippe Garrel handiaren semea bere bigarren lan luzearekin lehiatuko da Donostian, zuzentzeaz gain aktore lanetan ere ariko da eta, orain arteko kritikak txarrak ez diren arren, Julian Retegiren semearen antzekoa gertatzen zaiola dirudi, “aita hobea zen” esaldia ateratzen zaiola askori haren pelikulak ikusi ondoren.

Sail Ofizialean lehiatuko den Claire Denis-en 'High Life' filmak ez du inor axolagabe utzi Torontoko jaialdian, zientzia-fikzioarekin esperimentatuz

Aurreikuspenetan sartu beharreko Sail Ofizialeko beste bat Markus Schleinzer zuzendariaren Angelo da, XVIII. mendean Afrikako herrialde batean jaiotako haur baten istorioa kontatzen baitu, Europara nola eraman zuten eta nola erabili zuten nobleziaren entretenigarri. Antza denez, filma ez da mugatzen iraganean afrikarrekin egindako astakeriak salatzera, eta problemaren gaurkotasuna mahai gainean jartzeko modu originalak erabili ditu.

Badira Sail Ofizialean errepikatuko duten zuzendariak, 2011ko Urrezko Maskorra irabazi zuen Isaki Lacuesta adibidez. 2006an zuzendu zuen La leyenda del tiempo filmeko pertsonaietako bat berreskuratu du Gironan jaiotako zuzendariak Entre dos aguas lanean. Eta Lacuestarekin batera In Between Days ikus-entzunezko gutun-trukea egin zuen Naomi Kawase japoniarra ere Donostiako lehiaketara itzuliko da zortzi urteren ondoren: Vision filmak Juliette Binoche du protagonista, Claire Denisen High Life-k bezala; baina kasu honetan espazioko trama batean ibili ordez, Japoniako baso batean ikusiko dugu, bere iraganaren bila.

Tematika eta asmoetan ugaritasuna nagusi den lehiaketan, a priori arreta deitzen duen beste lan bat Peter Stricklanden In Fabric da. Arrazoi batengatik: thriller bat egin nahi izan du munduko lekurik aspergarrienetako batean, saltoki handi batean, alegia.

Baina Zinemaldiko sariak eskuratzeko lehian aritzen diren filmekin, beti da zaila aurreikuspenak egitea. Beren karrera hondoratzeko moduko lanak aurkeztu dituzten izen handiko zuzendariak ikusi ditugu azken urteetan; baita atzeko atetik sartu ondoren, festibalaren amaieran publikoaren eta kritikaren bizkar gainean igota atera diren zinegile ezezagunak ere. Eta agian horixe da zine jaialdi bati –tira, zineari orokorrean– eskatu behar zaiona: aurreikusi daitekeenaren mugak zalantzan jar ditzala.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinemaldia 2018
Aukerak eta loturak

Izaro filmaren kronika. Zuzendaria: Txuspo Poyo. Irailaren 23an, Donostiako Zinemaldian ikusia.


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Egun bat gehiago bizirik liburua eta hitzak ditu oinarri... [+]


Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi Urrezko Maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza... [+]


Analisia
Esperimentu bat irabazle, erraldoi digitalak sumatzen hasi diren edizioan

Zarata handirik egin gabe, Isaki Lacuestak dagoeneko bi urrezko maskor eskuratu ditu Donostiako Zinemaldian hamarkada honetan. Lehenbizikoa aski eztabaidagarria iruditu zitzaidan, 2011n Sail Ofizialera ekarri zuen Los pasos dobles-i asmo handi samarreko lana izatearen traza... [+]


Kapuscinski garaile

Ez da ohikoena animaziozko dokumental batek lortzea publikoaren saria. Baina Another Day of Life ere ez da ohiko animazio lana. Hasteko, Ryszard Kapuściński gerra-kazetari handia duelako abiapuntu (haren Another Day of Life liburua eta hitzak ditu oinarri pelikulak),... [+]


Isaki Lacuestaren ‘Entre dos aguas’ garaile Zinemaldian, aldarrikapen politikoz beteriko ekitaldian

Isaki Lacuesta zuzendariaren Entre dos aguas filmak irabazi du Donostiako Zinemaldiko Urrezko Maskorra. Saria eskuratzen duen bigarren aldia da, 2011n Los pasos dobles filmarekin ere irabazi baitzuen. Fikziozko istorio bat modu hiper errealistan pantailaratzen asmatu du... [+]


“Capharnaum”. Miseriara kondenatuta

Zertarako ekarri ume bat mundura, miseriara kondenatuko baduzu, jaiotzen den unetik tratu txarrak emango eta bizimoduz aldatzeko aukerak lapurtuko badizkiozu? Hala pentsatzen du Capharnaüm filmeko protagonistak, 12 urte inguruko mutikoak (ez berak ez gurasoek ez dakite... [+]


Sail Ofiziala | 8. eguna
Urrezko Maskorra lortzeko lehia nola bukatu den, plano-sekuentzian kontatua

Zinemaldiaren azkenaurreko eguna da eta nabaritzen da amaierako konpasetan gaudela, azken filmak, azken kritikak, azken kafeak pelikula eta pelikula artean eta aurreko egunetan baino jende gutxiago, bai publikoarentzako emanaldietan, bai prentsakoetan, programazioa ere... [+]


Sail Ofiziala | 7. eguna
Preso egon denaren gogoa espazio-ontzira itzultzen da beti

Claire Denisen eta Isaki Lacuestaren filmak programan ikusita, gaurko eguna markatuta geneukan Sail Ofizialeko indartsuenetakoen artean. Eta, behingoagatik, aurreikuspenak bete dira: zuzendari paristarrak zientzia fikziozko lan batekin eta gironarrak dokumentalaren eta... [+]


“Se rokh”. Errealitate gordina, umore ukituz

Oraingoan ere, dokufikzioa hautatu du Jafar Panahik. Beste behin, bera da protagonistetako bat, eta beste behin, tonu umoretsua aukeratu du Irango errealitatea salatzeko. Ezaguna zaigun formula darabil, eta ongi darabil gainera. Jafar Panahiren zigilua du Se rokh filmak,... [+]


Sail Ofiziala | 6. eguna
Umami zaporedun egun bat

Glutamato monosodikoak osasunari egiten dizkion kalteen berri izan nuenetik janari asiarretik urrun samar nabil, sortaldean hainbeste erabiltzen duten soja saltsa gehienek osagai hori baitaukate. Daukadan abstinentzia sindromea txikia ez dela kontuan izanda, gaur egun gogorra... [+]


“BlackKkKlansman”. Arrazista ergelak

Dibertigarria da estatubatuar zuri ultraeskuindar arrazistez barre egitea; are gehiago, osasuntsua eta aringarria dela esango nuke. Spike Lee zuzendariak behintzat ziur barre gustura egin duela BlacKkKlansman errodatu bitartean. Umorea eta salaketa maila berean erabili ditu... [+]


“Jainkoak ez dit barkatzen”. 36ko gerraz inoiz kontatu ez dizutena

Zergatik ez du inork aurretik pelikula bat egin Lezo Urreiztietari buruz? Zergatik ez digute hau aurretik zine-areto batean kontatu, hain historia harrigarria daukan norbait izanda?


Sail Ofiziala | 5. eguna
Humans of late capitalism

Ekaitz frikia zegoen iragarrita gaur egun osorako Zinemaldiko parte meteorologikoan, programan Peter Strickland eta Carlos Vermuten filmak agertzen zirelako. Eta aurreikuspenak bete dira, baina neurri batean bakarrik: gauza arrarorik gertatzen ez bada, Stricklandena izango da... [+]


“Pajaros de verano”. Odolak kateatuta

Tradizio zorrotzak dituen komunitate itxi baina baketsuko kide direla hasiko dute Pájaros de verano filma, eta guztiz suntsitutako familia izango dira amaierarako. Tartean, diru-gosea, pasioa eta mendekua gurutzatuko dira hiru belaunalditan zehar, tragedia handienen... [+]


Eguneraketa berriak daude