Ez ditut oroitzen bizitza aldatu didaten uneak. Lausotzen ari zait atera ez ditudan argazkien oroitzapena. Ezin dut nire liburu faboritoetako pasarterik buruz esan. Ez naiz gehien inpaktatu nauten filmetako dialogo bakar bat ere errepikatzeko gai. Haietako bakoitzak utzi zidan arrastoa oroitzen dut soilik, azalean biziraun didan sentsazio orokorra.
Eulia ari du oroimenean: memoria selektiboa da, beti. Bizitakotik behin eta berriz azpimarratzen, kontatzen, birkontatzen ez dena ez omen da memorian finkatzen. Literaturara ekarrita, Julio Cortazarrek “liburu bat azpimarratzen duenak bere burua azpimarratzen du” esaten zuen gutxi gorabehera. Ez ote du gauza bera egiten komunitate batek? Egunero gabiltza bizitza azpimarratzen, izan ideiak, gertakizunak edo kritikak. Memoria den itsaso ezerezlean zer edo zer finkatu nahian bezala, kamerarik gabe atera nahi genukeen argazki ezinezko bat.
Ahaztura memoriaz beterik dago, ziotson Mario Benedettik. Zer da ba memoria historikoa deitzen zaion hori, ez bada azpimarrak idatzi gabekoen lerro artera zabaltzeko bulkada? Zer errelatoa, ez bada ahozko literaturan egin nahi litzatekeen azpimarra iraunkorra? Neure buruari galdetzen diot, halaber, zenbat kultur esperientzia geratzen ari den nabarmendu gabe euskal kulturaren liburu labainkorrean, nik jakin gabe bizitza aldatu didaten zenbat izen transmisioaren eulipean?
Gogoeta hauen harira izen bat azpimarratzeko beharra sortu zait berehala: Jose Martin Urrutia Txotxe. Urte hasieran utzi gintuen arte ez nion (akaso) behar bezala erreparatu haren eraginari: arte eszenikoen sistemaren aurreko intsumisoa, begirada estetiko ederreko profesionala, su artifizial ikusgarrietatik harago ingurukoen sua bizirik mantentzen jakin zuen kapitaina, Euskal Talde Antzerki Amateurren (EATAE) elkartearen garaietan antzerki-izurrite kutsakorra. Izango zituen edozeinek bezala argi-itzalak, noski: asko maite duenak asko daki.
Testu, irudi, bizipen kolektibo ugariz osaturiko obra zabala utzi zuen Txotxe-k. Euskal antzerkiaren historia ezin da estreinaldiei buruzko titularrekin (soilik) idatzi, eta are gutxiago su artifizialen programa ikusgarriekin, ez bada erre egiten duen sua bera kontatuz. Karrika taldearekin taularatu zuen Txotxe-k Ametsen faktoria, eta bertan ondo azaltzen denez azpimarra beti da hautua, izan pertsona ala komunitate batena:
“Itsasorantz umezurtz, arima galduak bezala, doaz gure ametsak, pasadizoak, ipuin kontaezinak, hitz jarioak, proklamak, diskurtsoak, eskutitz bukatugabeak, inoiz ikasi ez ditugun otoitzak, izunak, desioak... Gauero botatzen dituzue, eta hor joaten dira errekatik, norbaitek batuko dituen esperantzarekin”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]
Historikotzat nekez har daitekeen argazkiaren erdian agertzen den neskatoa idazten ari da, zer eta izenorde zerrenda bat: ni, zu, hura, gu, zuek, haiek. Beherantz begira egonik, neskatoaren begirada nolakoa den antzeman ezinik gelditu naiz ni.
Argazkilariaren lanari soraio,... [+]
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]