Hondarribiarren babesa jaso du Jaizkibelek eta instituzioei eskatu die alarde parekidearen alde inplikatzeko

  • Agerraldi jendetsua egin du Jaizkibel Konpainiak, joan den larunbatean Hondarribiko Alardean jasan zituen erasoak salatzeko. Eskerrak eman dizkiete irailaren 8tik euren babesa "modu publiko zein pribatuan" erakutsi dieten hondarribiar guztiei eta instituzioei posizionatzeko eskatu diete, "alarde bakar bat, publikoa eta parekidea lortzeko".

Jaizkibel konpainiako Izaskun Larruskain eta Iratxe Etxeberria, larunbatean jasandako erasoak salatzeko agerraldian (argazkia: @FactoriaLila).

2018ko irailaren 13an - 16:53

"Aski da ozen bat esateko elkartu gara gaur hemen", adierazi dute Jaizkibeleko kideek Hondarribiko Alde Zaharraren sarreran egin duten prentsaurrekoan. "Hondarribiko Alardea" eta "Parekidea" hitzak tartekatuta zeuzkaten kartelekin, emakumeei gizonen baldintza berdinetan parte hartzen uzten dien konpainia bakarrak salatu du bi hamarkada baino gehiago luzatzen ari den arazoan instituzioek "utzikeriaz" jokatu dutela. "Aski da jaia bizitzeko bi era daudela aitzakiatzat erabiltzeari", adierazi dute; "aski da beste aldera begiratzeari".

Jaizkibelen ustez, joan den larunbatean "ez ziren jaia bizitzeko bi modu parez pare topatu. Larunbatean, Hondarribian, emakumeon parte hartzea aldarrikatzen duen konpainia batek kale nagusiko ibilbidea egin zuen, eta beste aldean, plastiko beltzen itzalpean, guri eraso egin zigun jendea egon zen".

Jende askok egin du bat Jaizkibel Konpainiaren agerraldiarekin (argazkia: @agara).

Aurtengo alardea bereziki gogorra izan dela esan dute, baina ezin dela ahaztu urteak daramatzatela Kale Nagusian gora igotzen direnean plastiko beltzez inguratuta desfilatzen. Egoera horren aurrean Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Jaurlaritzak "itsu, mutu eta gor" egon direla adierazi dute. "Horregatik diogu gaur aski dela. Edo soluzio eta normalizazioaren bidean urratsak emateko lanketa bat ezartzen dugu edo berdin jarraituko dugu. Guk beti esan dugun moduan prest gaude esertzeko, hitz egiteko… Baina ez gaude prest berriz ere larunbatekoa bizitzeko".

"Minoria batek antolatutako eraso koordinatua"

Jaizkibelek azpimarratu du irailaren 8ko desfilea ez dela Kale Nagusira mugatzen eta leku konkretu horretatik kanpo egoera oso bestelakoa dela. Arrantzale auzoan, alde zaharrean eta Hondarribiko beste hainbat lekutan "ez dago minoria batek antolatzen duen eraso koordinatua", bizilagunen irribarreak, txaloak eta agurrak baizik. "Gu ikustera datozen Hondarribiarrak daude, Kale Nagusian gertatutakoaz lotsatzen diren herritarrak", Jaizkibelek esan duenez.

"Askok eta askok esan digute aski dela, ez dutela onartzen larunbatean gertatutakoa, eraso horrek inondik inora ez dituela ordezkatzen", gaineratu dute konpainia parekideko partaideek.

Eskerrak eman dizkiete herritar horiei, baita Jaizkibel txalotzen aritu zirenei ere, "egoeraren gogortasunean ere irribarrez eta txaloz Kale Nagusia igoarazi zigutelako eta gerora, gure atzetik etorri behar izan zutelako, kale nagusiak suposatzen zuen egoera zailari aurre egiteko"; eta gogoan izan dituzte Euskal Herriko mugimendu feminista, baita udaletxeko arkupeetan eta elizako atarian Jaizkibeli harrera egin zioten agintariak ere.

"Bada garaia posizionatu, konponbidearen alde lan egin, eta behingoz alarde bakar bat, publikoa eta parekidea lortzeko, larunbateko irudiak iraganean utziz", gaineratu dute Jaizkibeleko ordezkariek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondarribiko alardea
Alardearekin legea betetzen hasteko eskatu diote EH Bilduko militanteek Hondarribiko alkateari

«Gatazkaren konponbidean baliagarria izango delakoan» EH Bilduko Lantalde Feministak egindako hausnarketa plazaratu du Arma Plazan. Igor Enparan alkateari «Jaizkibel konpainiak bakarrik betetzen duen legea betearazten hasteko, eta Alarde bakarra, guztiona eta... [+]


Jaizkibelek elkarrizketa mahai bat bideratzeko eskatu dio Hondarribiko alkateari

Konpainia parekideak 2023ko jaien eta irailaren 8ko alardearen balorazioa egin du, eta aurtengoa "urte pozgarria" izan dela azpimarratu. Nabarmendu du udalak egindako keinuek lagundu dutela elkarbizitza espazioak sortzen, baina alarde baztertzaileari ere harrera egitea... [+]


Jaizkibeli ere harrera egin dio lehen aldiz Hondarribiko alkateak

Arartekoak ostiralean jakinarazi du azkenean ez duela alarde baztertzailea agurtuko. Halere, Hondarribiko alkateak, Gipuzkoako ahaldun nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen sailburuordeak emakumeak baztertzen dituen alardeari harrera egin diote.


“Nor dira haiek, guztiona den ondarearen inguruan herri osoaren izenean hitz egiteko?”

Hondarribiko alardearen bezperetan, alarde tradizionalaren baitatik sortutako proposamenez, udal aldaketak zabaldu ditzakeen ateez eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarritakoaz (alarde tradizionalari eta Jaizkibel konpainia parekideari egingo diela harrera) hitz egin dugu... [+]


Hondarribiko hurrengo alkatearentzako gutuna plazaratu du Guztion Alardeak

Hauteskundeen ondoren zabalduko den aro berri honetako alkatea "konponbidearen alkate bilakatzea" espero du Guztion Alardeak.


Guztion Alardeak egindako proposamenekiko desadostasuna agertu du Alarde Fundazioak

Bilera izan berri dute bi aldeek. Guztion Alardeak bere diagnostikoa eta zenbait gogoeta plazaratu zituen bilera horretan, eta fundazioak hauekiko desadostasuna agertu zuela esan dute.


2022-09-08 | ARGIA
Jaizkibel konpainiak aurrera egin du aurten ere: “Inoiz ez genuen plaza horrela bete”

Hondarribiko alardean konpainia parekide bakarrak egindako desfilea oso jendetsua izan da eta txalo artean hartu dute ibilbidean zehar.


2022-07-07 | ARGIA
Guztion Alardea elkarteko 64 emakumek alardean parte hartzeko eskakizun formala egin dute

Alarde fundazioari eta Hondarribiko Udalari bideratu diete alardean parte hartzeko eskakizuna, kantinera bezala ez ezik, soldadu gisa ere bai. Guztion Alardea elkarteak eman du urratsaren berri. Alarde baztertzailearen bueltako gazteek sortu zuten elkartea, defendatzen baitute... [+]


2021-09-08 | ARGIA
25. urteurrenean, Jaizkibel Konpainia alardeko konpainia bat gehiago izateko eskaeran berretsi da

Koronabirusagatik desfilerik gauzatu ez den arren, Jaizkibel Konpainiak kaleak hartu ditu. Elkarretaratzea egin dute alarde parekidea aldarrikatzeko, eta uztailean egindako proposamena berriz plazaratu dute: datorren urtean alardeko konpainia bat gehiago izatea.


2021-09-07 | ARGIA
Jaizkibel konpainiaren 25. urteurrena gogoratuko dute Hondarribian

Emakumeek ere alardean desfilatu ahal izatea helburu, duela 25 urte atera zen lehen aldiz Jaizkibel konpainia Hondarribian. Aurtengo irailaren 8an ez da alarderik izango, baina elkarretaratzea egingo dute, “1996 urrun hartan, alarde parekidearen aldeko aldarria kaleratu... [+]


Jaizkibel konpainiak alardearen formatu tradizionalean hartu nahi du parte

Emakumeak onartzen dituen konpainiak desfile nagusiaren barruan egon nahi du 2022tik aurrera. Hondarribiko alardearen auziari konponbidea bilatzeko pausoa dela adierazi du elkarteak.


2021-01-08 | Antxeta Irratia
Hondarribiko Alardearen auzia konpontzeko prozesua gelditua dela salatu dute

Jaizkibel konpainiaren ustez, aurten baldintza guztiak zeuden eztabaida modu lasaian egiteko. Hondarribiko herriko etxeak, eztabaida prozesua gelditua dela onartu du. Txomin Sagarzazu Hondarribiko auzapezaren esanetan, elkarrizketak bertan behera gelditu dira osasun... [+]


Hondarribiko Alarderik gabe, amabirjinaren botoa bihurtu da bazterketarako gaia

Plastiko beltzik ez da ikusiko aurten Hondarribiko kale nagusian, koronabirusak eragindako egoerak irailaren 8ko desfilea bertan behera uztera derrigortu baitu. Baina emakumeek Alardean parte hartzearen aurkakoek Jaizkibel konpainia parekidea baztertzeko beste leku bat aurkitu... [+]


2020-06-10 | Antxeta Irratia
Hondarribiko jaiak beste gisa batean ospatzeko aukera ez galtzea nahi luke Jaizkibel konpainiak

Irungo San Pedro eta San Martzial Jaiak egoerara egokitzeko erabakia hartu zuenetik, Irungo Udalak ez du zertan egokituko dituen berririk eman gehiago. Eta elkarteek antolatu ohi dituzten jarduerak ere, dilindan dira une hontan. Alarderik ez dela ospatuko, aldiz, aspaldi jakina... [+]


Eguneraketa berriak daude