Dena xahututakoan zer? Nauru uhartean jada gertatu da etorkizuna

  • Harkaitz idor bat itsasoaren erdian, hondartza izanak kai abandonatu bihurtuta, kokondo lirainen ordez garabi herdoilduak... Nauru uhartera iristen diren bidaiari bakanek ez dute aurkituko Itsaso Bareko paradisurik.  Halako zerbait inoiz egon bazen, ahaztua dute nauruarrek. Beren oinpean aurkitutako fosfatoaren ustiaketak aberats zirela sinestera eraman zituen urte batzuen tartean. Xahuketaren ostean, beren miseria partekatu behar dute uhartera urrundik ekarritako errefuxiatuekin.

‘Roads and Kingdoms’ magazinerako Vlad Sokhinek egindako argazkian, Nauruko fosfatoak itsasontzietan zamatzeko erabilitako kai abandonatuak, herdoildu eta suntsitze bidean. Nekazaritza industrialik ez zen izango lurpeko fosfato mineralik gabe eta Australi
‘Roads and Kingdoms’ magazinerako Vlad Sokhinek egindako argazkian, Nauruko fosfatoak itsasontzietan zamatzeko erabilitako kai abandonatuak, herdoildu eta suntsitze bidean. Nekazaritza industrialik ez zen izango lurpeko fosfato mineralik gabe eta Australiako zein Zeelanda Berriko nekazariek erruz erabili zuten Naurukoa. Agortu zen arte, haren gainean bizi ziren jendeak miseriarik handienetan lagata

Irailaren 4koa ez du erraz ahaztuko Barbara Dreaver kazetariak. Zeelanda Berriko TVNZ katearen erreportari joana zen Naurura, Itsaso Bareko Uharteen Forumaren berri ematera. Tartean, uhartetik irten ezin den errefuxiatu afganiar bat elkarrizketatu zuen eta handik laster atxilotu zuten poliziek, ordu luzez preso eduki eta kazetari lana egiteko baimena kendu. Kazetariek hemen lan egiteko 5.800 dolar pagatu behar duten baimena, alegia.

Ez da denbora asko jakin zela Nauruko eremu itxi batean Australiak zerratuta dauzkan zientoka errefuxiatuetako batzuk beren etsipenean gose greban sartu zirela; batzuk suizidio ahaleginera ere iritsiak ziren. Iheslarien aldeko ekintzaileak saiatu ziren gaia sartzen Itsaso Bareko Uharteen Forumaren agendan, baina alferrik: errefuxiatuak ezin dira aipatu ere. Funtsean, planetako herrialde independente ñimiñoenetakoa den Nauruk bere diru-iturri nagusitzat dauzkalako.

21 kilometro koadro eta 10.000 biztanle baino ez dituen Nauruko errepublikak lur-mutur txiki horretan hartu ditu 1.000 errefuxiatu eta asilo eskatzaile Asia urruneko gerra eta bortizkerietatik ihesi Australian sartu nahi izan zutenak. Australiak, ordea, aterpetzeko ordez Nauru eta Manus –hau Papua-Ginea Berriarena– uharteetara eraman zituen. Naururi dagokionez, 400 bat iheslari dauzkate eremu hesitu batean preso eta handi pasa ostean libre irten direnak ezin dira uhartetik irten, lanik gabe ahal bezala bizirautera kondenatuta.

Amnistia Internazionalak krisi humanitario honetaz zabaldutako txostenean dioenez “agiri askok eta baita Nazio Batuen Erakundearen adituek ere erakutsi dute sistema honetan Australiak preso dauzkan iheslari eta asilo eskatzaileek era guztietako tratu txarrak jasaten dituztela”.

Nauruko Gobernuaren diru-iturri nagusietakoa da iheslariok etxean edukitzearen truke Australiak pagatzen dion kalte-ordaina. Baina agintariek baino onura handiagoa ateratzen diote presondegia kudeatzen dutenek: “Kontratista pribatu nagusia –dio Amnistia Internazionalak– Broadspectrum da, hiru urteko kontratuaren truke 1.900 milioi dolar jasotzen dituena. Broadspectrum 2016tik Ferrovial multinazional espainiarrena da“.

Baina Naurun gauzak ez dira beti horrela izan, atzerriko herrialde baten kartzelazain izatera makurtu beharra gauza berria da. Izan ziren garai oparoagoak hemen ere. Hain oparoak, ezen per capita errentan munduko herrialde aberatsenetakoa izana baita Nauru. Ez hain aspaldi, gainera. Naururi egokitu zaio paradisu itxi bat izatetik meatzaritza industrialean murgildu eta ustez aberastera pasatzea, ondoren basamortu post-industrial latzenean hondoratzeko. Eta dena ehun urteko tarte laburrean.

1798. urtean Naurun lehenbizikoz lehorreratu ziren marinel mendebaldarrak harrituta geratu omen ziren uhartearen eta bere biztanleen edertasunarekin: Pleasant Island deitu zioten, uharte atsegina. XIX. mende amaieran ehunka urte lehenago bezalatsu bizitzen jarraitzen zuten, garaiko argazkietan ageri denez. Baina XX.aren hasieran Pacific Island Company-rentzako Albert Ellis geologoa ohartu zen paradisu urrun haren zorupean fosfatoa zetzala.

Paradisua harrobi-zulo bihurtu

Pleasant Island laster bilakatu zen harrobi handi bat, zeinetan XX. mendean zehar konpainia australiar eta zeelandaberritarrek ustiatzen zuten begi bistan azaltzen zen fosfatoa. Tarte horretan, Nauru pasatu zen Alemaniaren kolonia izatetik Britainiar Inperioarena izatera, gero Australiarena.

Nekazaritza industrialaren boom-arekin, Nauruko fosfatoak berdatzen zituen Australia eta Zeelanda Berriko zelai eta soroak. Garairik onenetan urtean 100 milioi dolarretik gora mugitzera iritsi arren, uharteko fosfatoaren etekinen %2 baizik ez zitzaien itzultzen nauruarrei.

British Phosphate Commission erakunde ilunak kudetu zuen negozioa 1968a arte. Urte horretan lortu zuten independentzia nauruarrek. Hammer DeRoburt lehendakari berriak fosfatoa nazionalizatu zuen, haren kudeaketarako sortuz Nauru Phosphate Corporation konpainia. Harrobi handiak jarraitu zuen lurzorua zulatzen eta Nauru iritsi zen estatistiketan munduko herrialderik aberatsenetakoa izatera per capita errentaren arabera.

Fosfatoaren etekinen parte bat agintariek inbertsio funts batean jokatzen zuten eta beste partearekin herritarren bizimodu gero eta lasaiagoa finantziatzen. Dena doan zen nauruarrentzako, zergarik batere ez. Lantzeko moduko lurrik ez zenez, nekazaritza fini zen. Arrantzaleek beren lana utzi zuten. Harrobietako lanetarako inguruko uharteetako obreroak ekarri zituzten. Nauruarrak hegazkinez joan zitezkeen Hawaii, Fiji edo are Singapurreraino bidaiatzera. Autorik modernoenak inportatu ziren... bizikletaz kostaz-kosta bisitatzeko goiz bat aski duen uharte batera!

1921etik 100 milioi tona ongarri lurrari kenduta, 2000. urterako agortuak ziren Nauruko fosfatoak. Soldatarik ezean, langile atzerritarrek ihes egin zuten. Tartean, gobernua saiatu zen alternatiba ekonomiko bila, batik bat fosfatoarekin metatutako funtsa baliatuz. Zenbait inbertsio bitxi egin zuten atzerrian, hegazkin handi, etxe-orratz eta istorio, laster porrot bilakatu zirenak.

Paradisu fiskal ere bilakatu zuten uhartea, mafia eta diru zuriketazko hainbat eskandalurekin lotuta agertzeraino. Nekazaritza aukera guztiak agortuta, larrialdian mesede egin nahian bezala, Australiak eskaini zien berak errefusatzen dituen etorkinen kartzelazain izatea. Estatu baten porrota.

Lurzoruaren %80 fosfato bila harrotuta, Nauru harkaitz lehor bat da ozeanoaren erdian. Behialako zuhaitz eta landare ugarietatik deus gutxi geratzen da. Nekazaritzako lurrik ez eta egin nahiko luketenek baratzea nola egiten zen ahaztuta. Langabeziak %80 gainditzen duenez, naurutar batzuk hasi dira berriro arrantzan.

Oihanetik modernitatera eta ondoren  infernu post-industrialerako bidaian, Nauruko jendeek galdu dituzte bakea, natura, bizimodua, lana, kultura, hizkuntza hein handi batean... eta osasuna. Gizonen bizi itxaropena 60 urtekoa da, 68koa emakumeena. Herritarren %70ek obesitatea nozitzen dute, %40 dira diabetikoak.

Elikadura errotik aldatu baitzaie: Ozeano Bareko beste uharte kolonizatu askotan bezala aspalditik dena da Spam Nauruko sukaldeetan, urrutitik ekarritako jaki industrial, gizenkor eta ontziratuak. Limoi zukutuaren azala bezain idor utzitako uharte suntsituko low cost jendearentzako zabor-jana.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aztarna ekologikoa
Amazonek Nafarroan “eskala handiko” bi zentral fotovoltaiko eraiki nahi dituela dio

Multinazionalak jakinarazi duenez 72 MWko potentzia izango luketen bi "eguzki parke" edo makro-zentral fotovoltaiko eraiki nahi ditu foru lurraldean, baina ez du kokapenaren berri eman. Industria teknologikoan gehien kutsatzen duen enpresetako bat da Jeff Bezos... [+]


Adrián Almazán
“Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu”

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


2023-11-08 | ARGIA
Aztarna ekologikoa murrizteko neurriak hartzen hasi da ARGIA liburuen eta aldizkariaren ekoizpenean

Kataluniako Ekoedizioaren Institutuko bazkide egin da ARGIA, Europako bakarra, eta Euskal Herrian halako urratsa eman duen lehen eragilea da. Zigilu baten bidez, bere argitalpenen aztarna ekologikoa neurtu eta garbi adieraziko du hemendik aurrera. Dagoeneko sei liburu ekoeditatu... [+]


2023-08-22 | Ilargi Manzanares
Andreu Escrivà: “Kapitalismoaren jasangarritasunak gaur egungo egoera mantendu nahi du, eta sostengaezina da”

El Salto-k Andreu Escrivá ikerlari eta ingurumen-adituari elkarrizketatu du, bere azken liburuaren harira, "Contra la sostenibilidad". Bertan, kapitalismo berdeak bere burua indartzeko erabiltzen dituen estrategiak azaldu ditu, eta nola jasangarritasunaren ideia... [+]


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Software libre eta euskaldunak txokoa izango du Herri Urratsen

Igande honetan, maiatzak 14, urtero bezala Ipar Euskal Herriko ikastolen Herri Urrats festa ospatuko da Senpereko lakuaren inguruan. Aurten, Ilargikoop ikasle kooperatibak bere txoko propioa izango du Xiberoa gunean. Elkartenetekin batera egun osorako egitaraua antolatu dute:... [+]


2022-09-06 | ARGIA
Deforestazioaren eraginez Amazoniak bizi duen egoera larriaz ohartarazi dute

Berreskuratzeko gaitasuna galtzen ari da Amazonia, deforestazioak eta degradazioak larriki kaltetuta. Egungo egoeran, planetaren birika berdea deitu izan denaren zati handi batean karbono gehiago isurtzen da airera, xurgatzeko gai dena baino. Berehalako neurriak eskatu ditu... [+]


Shakespeareren arabazozoak Central Parken

New York, 1890eko martxoaren 6a. Amerikako Aklimatazio Elkarteko kideek, Eugene Schieffelin presidentea buru zutela, 60 arabazozo askatu zituzten Central Parken, hiriaren bihotzean. Egun espezie horretako 200 milioi ale bizi dira Ipar Amerika osoan.


Basoilarrak jada ez du kantatzen gure basoetan

Europako basoko hegazti handiena Euskal Herrian desagertuta edo desagertzeko zorian da, azkeneko aleak Belaguan eta Larran ikusi baitziren aspaldi. Pirinioetako Ekologia Institutuak egin berri duen ikerketa baten arabera, Aragoiko Pirinioetan bizi ohi diren guneetan, %40... [+]


2021-11-02 | Leire Artola Arin
Munduko 100 herrialdek hitzartu dute deforestazioa geratzea 2030erako, Bolsonaroren Brasilek barne

Klima larrialdiari buruzko nazioarteko goi-bileran akordioa sinatu dute eta 16.000 milioi euro bideratuko dituztela diote basoak babestera eta basoberritzera.


2021-03-05 | Naturkon
Aralarko pistak eta abeltzaintza-eredua

Harrabotsa astindu da berriro, Enirio-Aralarko herrietan, auzibidean dagoen Saltarrirako pista dela eta. Gaia ez da berria: 2016. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak, Enirio-Aralar mankomunitatearen onespenarekin, Intzentsao eta Goroskintxu artean pista berria eraiki zuenetik... [+]


Aralarko pisten auziak, beste behin, hautsak harrotu ditu

Tolosako Epaitegiak artxibatzea erabaki du, behin-behinean, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko pisten aurka jarritako salaketa. Gipuzkoako Foru Aldundiak ontzat eman du autoa, baina salaketa egina duten elkarteek, hau da, Eguzkik eta Landarlanek, artxibo hori ez dela behin betikoa... [+]


Eguneraketa berriak daude