Bi ahotako atseginez

"Ezezagun baten kuadernoa". Mari Jose Kerejeta. Kutxa, 1988

Izena ezaguna nuen, itzultzaile gisa neukan gordeta memoria internoan. Vladimir Kaminer idazle alemanaren Errusiar diskoteka narrazio liburu komikoa euskaratu baitzuen (Pasazaite, 2015) Mari Jose Kerejetak –inpaktuzkoa izan zen, gainetik, aurkezpen bideoa, zeinean agertzen baita lorotxo batekin sorbaldan–. Jean Etxepareren Beribilez hartu arte, eta irakurri arte 1987ko edizioaren sarrera testua, idatzi ere idazten zuenik ez nekien, ordea. Esan nuen ordukoan: Mari Jose Kerejetaren hitzaurrea da gordina, eta horrexegatik biziki interesantea. Etxepareri egindako aitzinsolasak jakin-mina piztu zidan; hala iritsi nintzen momentuz bakarra duen sorkuntza lan honetara, Ezezagun baten kuadernoa, poema bilduma, Irun Hiria literatura sariketa irabazitakoa.

Kerejetaren beraren hitzekin esateko, “amorioari buruzko erreflesioa” dukegu, “akaso gurean oso ohizkoa ez den malditismoaren kutsu horrekin. Ez maitasun xamar eta inozoa”. Osotoro akort, nahiz maitasunaz, denboraren iragaiteaz, galeraz egindako hausnarketaz gain, gauza gehiago ere baden liburua. Bada, adibidez, halako carnet de voyage bat, Venezia, akropolia –“urrunean, Pireoa ere beste portu bat da”–, Bosforoko arrasgorri azkengabea. Bada erreferentzia literario sorta bat, Pavese, Celan, Lowry, halako batean Sapho eta Yourcenar. Bada trabestismo ariketa bat: “Neroni izan nintzen gizon hori”. Eta bada alkoholak zipriztindutako bidaldi bat, etilikoa, soluzio emailea tarteka, “Farmakopea” poeman bezala: “Urrun-minarentzat, / itzulbiderik ez dagoenean, / ginebra hutsa, hotz-hotza”.

“Emakumeek idatziriko liburu gehiegi” ez zegoen garaian argitaratua, Felipe Juaristik aitortu zuen: “Aspaldian euskarazko poemak irakurtzean senditzen ez nuen sentsazioa jabetu da nigan, sentsazio itogarria eta itogarria moduan atseginkoia”.  Dibortzio tramitazioa poeman esaten den bezala, “bi ahotako atseginez” irakurtzen dela, alegia. Gerardo Markuletak, aldiz, gora ekarri zuen, “poema liburuak berezko balio handia du eta euskal poesiaren bilakaeran giltzarri ttipi jotzeko modukoa da”. Lastima da, hartara, Kerejeta liburu bakarrean geratu izana. Sasoia baluke oraindik, bete-betean sartuko litzateke tropelaren belaunaldian –besterik da halakorik nahiko ote lukeen–, zeina ez dagoen, prezisamente, emakume idazleez gainezka. Bien bitartean, hor dugu Ezezagun baten kuadernoa, gordina, eta horrexegatik biziki interesantea.


ASTEKARIA
2018ko irailaren 23a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Lore bat izan zen

Asfaltoaren azpian, lorea
Testua: Mónica Rodríguez
Ilustrazioak: Rocío Araya
Itzulpena: Itziar Ultzurrun
A fin de cuentos, 2025

--------------------------------------------------------
Liburu honetara hurbiltzen dena harrituta gera daiteke, liburu... [+]

Matxinadara!

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak
Miren Guilló
EHU, 2024

--------------------------------------------------------------------
 

Miren Guilló antropologoaren saiakera berria argitaratu du EHUk. Odolaren matxinada da izenburu... [+]


Humanismotranshumanismo...

Zero. Transhumanismoa ate-joka erdi aro berrian
Aitor Zuberogoitia
Jakin, 2024

-----------------------------------------------------------

Hasieran saiakera filosofiko-soziologikoa espero nuen, baina ez da hori liburu honetan aurkitu dudan bakarra. Izan ere, biografia... [+]


Mona Lisaren lapurreta

Ihes plana
Agustín Ferrer Casas
Itzulpena: Miel A. Elustondo
Harriet, 2024

---------------------------------------------------------

1936ko azaroaren 16an Kondor legioko hegazkinek Madrilgo zenbait museori egin zieten eraso. Eta horixe bera da liburu honetara... [+]


Etxea. Aitarena, amarena, ahizparena. Nirea

Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Alberdania, 2024

-----------------------------------------------------

Gogotsu heldu diot irakurketari. Yolanda Arrietaren obra aski ezaguna zait eta iragan maiatzean argitaratu zuen proposamen honetan murgiltzeko tartea izan dut,... [+]


Dramaturgoen ‘herstory’-rako

Rosvita. Teatro-lanak
Enara San Juan Manso
UEU / EHU, 2024

---------------------------------------------------

Enara San Juanek UEUrekin latinetik euskarara ekarri ditu X. mendeko moja alemana zen Rosvitaren teatro-lanak. Gandersheimeko abadian bizi zen idazlea zen... [+]


Arriskuen aurrean, Ernaux

Idazketa labana bat da
Annie Ernaux
Itzulpena: Leire Lakasta
Katakrak, 2024

-----------------------------------------------------------
 
Klinikoa, zorrotza, politikoa, intimoa, autobiografikoa. Horrelakoak erabili izan dira maiz Annie Ernauxen lana eta idazketa... [+]

Errugabetasuna frogatzen

Segundo erabakigarriak
Manu López Gaseni
Elkar, 2024

--------------------------------------------------

Nobela labur hau irakurtzen hasi eta harrapatuta sentitzen zara, eta horretan badu zerikusia idazleak ezarritako erritmo bizi eta azkarrak. Lehen hamar... [+]


Eklipsea

Dragoiak eguzkia IRENTSI zuenekoa
Aksinja Kermauner
Alberdania, 2024

-------------------------------------------------------

Hamarnaka liburu idatzi ditu Aksinja Kermauner idazle esloveniarrak. Euskaraz plazaratutako lehenengoa dugu hau, Patxi Zubizarretak itzulia eta... [+]


Ama(ma)ren artilezko jertsea

Puntobobo
Itxaso Martin Zapirain
Erein, 2024

----------------------------------------------------

Izenburuak eta azaleko irudiak (Puntobobo, artile-mataza eta trapuzko panpina) osasun mentala, puntua egitea eta haurtzaroa iradokiko dizkigute, baina adabaki gehiago... [+]


Itsasoak ere baditu mila aurpegi

Itsasoa bete urre
Dani Martirena
Irudiak: Ana Ibañez
Txalaparta, 2022

--------------------------------------------

Liburu honetara barneratzen den irakurleak sentsazio ugari izango ditu. Deigarria da azaleko letren urre kolorea eta zuritasuna, goialdean ageri den... [+]


Mutu

Migranteak
Issa watanabe
1545 argitaletxea, 2024

-------------------------------------------

Ezagutzen ez nuen 1545 argitaletxeak 2024an itzuli eta kaleratu du Issa Watanaberen Migranteak liburua. Animalia talde batek egiten duen migrazio prozesua kontatzen du; eta... [+]


‘Check point’-etatik harago

DETAILE XUME BAT
Adania Shibli
Itzulpena: Aitor Blanco Leoz
Igela, 2024

----------------------------------------------

Egunotan, Israelgo soldadu batek bideo-joko batean balego bezala droneak erabilita Palestinako ospitaleak, eskolak, errefuxiatu-eremuak bonbardatzen... [+]


Hondamendi zahar hura

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat
Alison Bechdel
Txalaparta, 2024

---------------------------------------------

Fun Home. Familia-istorio tragikomiko bat (2006) nobela grafikoaren lehen argitalpenarekin egin zen ezaguna Alison Bechdel komikilaria, nahiz eta berak... [+]


Politono bat entzun nahi?

PLEIBAK
Miren Amuriza Plaza
Susa, 2024

--------------------------------------------------

Miren Amurizaren bigarren eleberria argitaratu du Susak Durangoko azokaren atarian: Pleibak. Aurretik egindako grabazio baten gainean kantatzen ari zarelako antzerkia egitea da... [+]


Eguneraketa berriak daude