Gehiegi garbitzearen paradoxa

  • Gorputza garbitzea ez da beti osasun kontua, ezta osasungarria ere. Egunean behin edo sarriago egitea da gaur egun normalena. Ohitura kultural hau, baina, batzuetan kaltegarria gerta liteke azalarentzat.

Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena
Ilustrazioa: Izaro Mariezkurrena
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fisioterapeuta ofizioz, oro har osasunarekin lotutako gai guztiekiko agertzen du jakin-mina Oier Gorosabel Larrañagak. Higieneaz hitz egiteko bildu gara oraingoan berarekin. Garbitasunaren testuinguru kultural eta historikoa azaltzeko, atzera egin du denboran, greziar eta erromatarren garaiko bainu-etxeetatik hasi eta gaur egungo “hipergarbitasunaz” mintzatzera heltzeko: “Egungo garbitasun eredua XIX. mendetik dator, Europan osasun arloan eman zen iraultzatik, hain zuzen. Izurriteei aurre egiteko higiene publikoa bultzatu zen eta osasun maila izugarri igo zen”. Iraultza horrek gaur normalak diren ur korrontea, komunak, antiseptikoak eta zabor-bilketa lortu zituen, besteak beste. Hala ere, azken urteetan gero eta gehiago garbitzen gara eta horrek osasunari kalte egin diezaioke, hainbat adituren hitzetan. Hortxe paradoxa.

Garbia eta zikina kontzeptuak erlatiboak dira, beraz: “Erromatarren garaian ez zen xaboirik erabiltzen. Azala olio eta hondarrez eginiko nahastearekin igurtzen zuten eta ondoren strigilis izeneko igitai antzeko batekin kendu. Egun, zikintzat hartuko genuke hori”, dio Gorosabelek. 1850. urte inguruan,  gaixotzean edo ezkondu aurretik soilik bainatzea zen ohitura. 1900 aldera urtean behin egiten zuten europarrek, “baita aberatsek ere”. Eta urrutira joan gabe, 1980ko hamarkadan normalena astean behin dutxatzea zen. Gaur, ordea, egunero behin edo gehiagotan egitea da ohikoena.

Xaboia da kaltegarriena

“Xaboiak gure amonaren bizimodua irauli zuen. Euskal Herrian 1900. urte inguruan azaldu zen eta lixibaren ordezkoa izan zen. Diru pixka bat zuenak xaboia erosten zuen eta garbitoki modernoetara joaten zen arropa garbitzera”. Azalpen horri tiraka, Gorosabelek esan digu xaboia ez dugula neurrian erabiltzen. Egunero dutxatzeak ez, egunero xaboia erabiltzeak ekar ditzake arazo nagusienak; azala babesik gabe utzi eta zenbait gaixotasuni ateak zabaltzea, esaterako.

Bereziki bi arazo sor ditzake horrek. Batetik, immunitateari eragin diezioke; epidermisaren kanpoko geruza eta izerdia gehiegitan kentzeak bakterien ugalketa ekarriko du, eta errazago sartuko dira gorputz barrura. Tenperatura aldaketen aurrean gorputza egokitzea zailagoa izan daiteke, gainera.

Bestetik, estetikarekin lotutakoak ditugu; azalari babesa kentzearekin batera hark ura galdu eta lehortu egingo da. Eta horrek alergiak edo narritadurak sor ditzake, uzkian adibidez, kroniko bihurtzeraino. Egunero garbitzearen inguruan mintzo, Gorosabelek esan digu azalari ez badiogu uzten “eraso” horien kalteez erabat osatzen, “zauria zauriaren gainean” egingo dugula.

Gakoa nork bere beharrak aztertu eta neurriak hartzea litzateke; maiztasuna eta erabiliko diren produktuak kontuan hartzea, alegia. Lanagatik edo dena delakoagatik egunero dutxa hartu behar duenak xaboi leunagoak balia ditzake, eta sarri dutxatzen ez den pertsonak xaboi puruak. Gorputzeko atal guztiak ez direla berdinak gogorarazi digu Gorosabelek. Besapeek, hankarteak edota oinek usain sendoagoa dute eta garbitzeko premia handiagoa da aurpegiaren edo besoen kasuan baino. Dena den, ez garela itsutu behar dio: “Gorputzaren usaina ez dago modan eta ezabatzen saiatzen gara. Inoiz garbitzen ez den pertsona bat zikina iruditu dakiguke baina ez da horregatik gaixotuko”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
“Desgaitasunaren eta eskiaren mundua deskubrimendu bat izan da”

Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]


Gorputz hotsak
“Kostarik kosta loditasuna desagerrarazi nahi duen mugimendu sozial bat dago”

Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]


Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Garbiñe Larrea "Kosmetikoak sendabelarrekin" liburuaren egilea:
“Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut”

Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


Eguneraketa berriak daude