Uda iristearekin batera lau ipuin berri aurkeztu zituzten Ikas-eko lagunek. Lauak itzulpenak eta estilo ezberdinekoak; horietako bat, Gorri!, esku artean dugun lana eta, oker ez banago, Alice Brière-Haquet idazle oparoaren aurreneko liburua euskaraz. Liburuaren azala gorria dugu, nola ez, zuri-beltzarekin jolastuz irudi bat (basoa eta bidea?) eta egileen izenak eta izenburua azaltzen dira bertan. Gorria dugu, bai, liburu honetako elementu garrantzitsua… beno, gorria maitea duen amatxino batekin hasten da dena: “Behin bazen, nonbait, han, oihan xoko batean, amatxino bat oso pollita. Matelak zituen gorriak, arrasondo bikain gorria, zaia xarmagarri gorria, bai eta erridau gorriak. Hori zuen kolore maiteena”. Horrelaxe ekiten diote egileek ipuin honen kontakizunari.
Eta azalean gertatzen den bezala barnean ere zuria, beltza eta gorria erabiliz eginiko ilustrazioak ageri zaizkigu. Irudiak trazu handiz eginak dira, berriak, indartsuak… baina baita duela mende bateko euskal ilustratzaileek (Txikik eta) eginikoen aire bat dutenak.
Amonak alabasoari, bilobari, egiten dizkio hainbat opari, bi galtzerdi belarrean jostatzeko, bi eskularru onddoen biltzeko, lepoko luze-luzea hotz handietako berezia, belarri kukutzeko bat eta, azkenik, txano gorri bat. Baina denetan amonaren opariak arazoak sortarazten dizkio bilobari (bareek uste dute galtzerdiak marrubiak direla, untxiek eskularruak sagartzat hartzen dituzte, zezena lepokoaren atzetik joaten da, okilo batek mokokatzen dizkio belarriak har baten bila, erresiñolak txanoa mokokatzen du gerezia zelakoan…) azkenik, amatxinok burutik oinetarainoko jantzi gorria egiten dio, oinetako gorriak, galtza gorriak, jaka gorria… eta txano gorria.
Eta biloba oihanean barneratzen da: “Horrekin ez zaizu, sinets nazazu, deus gertatzen ahalko”.
Eta amonaren hitz horiekin amaitzen da ipuina, edo ipuinaren testua, izan ere, irudian basoan barrena ageri zaigu neskatoa, txano gorriz, eta zuhaitzen artean otsoa du begira…
Istorio sinplea, zubereraz ere Ikas-en webgunetik entzun daitekeena, eta hegoaldekoontzat zenbait hitz zailtxo gerta badaitezke ere, erraz jarraitzen dena eta jolaserako aukera paregabea ematen duena (eta hori guztia bost eurotan). n
Barrengaizto
Beatrice Salvioni
(Itzulpena: Fernando Rey)
Txalaparta, 2024
------------------------------------------------
Barrengaizto izenburua aukeratu du Fernando Reyk Beatrice Salvioni-ren La malnata itzultzeko. Reyk dio idazlearen ahotsa izaten ahalegindu dela,... [+]
PELLOKERIAK
Ruben Ruiz
Ilustrazioak: Joseba Beramendi, Exprai.
Elkar, 2022
-----------------------------------------------
Ruben Ruizek kontakizun laburrez osaturiko obra berri bat eskaini digu. Ez dira mikroipuinak, kontakizunek, modu independentean irakur badaitezke... [+]
Memet
Noemie Marsily eta Isabella Cieli
A fin de centos, 2022
--------------------------------------------------
Kolore gorriko kanpineko kremailera ireki eta atetxotik begira gaude Lucyrekin batera. Portada honekin hartzen du irakurlea Memet komikiak. Hitz gutxiko... [+]
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Gazte-egarri da euskal kultur sistema. Horixe zioen Leire Vargasek Berria-n idatzitako zutabean. Odol freskoa nahi du industriak: askotarikoa eta dibertsoa. Azkenean, baina,... [+]
Norberak maite duena. Hitza gogoan, irakurketa biziz
Miren Billelabeitia
Pamiela, 2022
------------------------------------------------
Miren Billelabeitia institutuko irakaslea da, literaturzalea eta Literatura unibertsala irakasgaia ematen du duela zenbait urtetatik... [+]
Snarkaren ehizan
Lewis Carroll
Irudiak: Henry Holiday
Itzulpena eta edizioa: Manu LÓpez Gaseni
Pamiela, 2024
-------------------------------------------------------
Udaberrian argitaratu zen esku artean dugun obra hau. Alizia herrialde miresgarrian,... [+]
Argialdiak
Miriam Luki
Susa, 2023
-------------------------------------------------
Itzulerak
Miren Agur Meabe
Elkar, 2023
--------------------------------------------
Iaz kaleratu zuen Miren Agur Meabek Itzulerak eleberria. Pertsonaia nagusiak gazteak direnez, gazte literatura dela esan genezake, baina literatura ona denean, gazte zein helduentzat da,... [+]
Soka-tira
Testua: Ilan Brenman
Ilustrazioak: Guilherme Karsten
Itzulpena: Ipar Alkain
Denonartean, 2024
-------------------------------------------------
Album honen bukaeran bada Benjamin Franklinen aipu bat: “Sekula ez da izan gerra onik, ezta bake txarrik... [+]
Putzua
Goiatz Labandibar
Erein, 2024
----------------------------------------------------------
Goiatz Labandibarren Putzua egun batean gertatzen den hazkunde nobela bat da: hilekoa jaisteak markatzen duena, hain zuzen ere. Edo bestela esanda, heroiaren bidaia bat,... [+]
Barkamena existituko ez balitz bezala
Mariana Travacio
Erein, 2024
---------------------------------------------------
Izenburuak autolaguntza liburu batena eman lezakeen arren Ereinek narratiba sailean argitaratu duen western itxurako testua da honako hau. Fernando... [+]
Josefa, neskame
Alaitz Melgar Agirre
Elkar, 2024
-----------------------------------------------------
Josefa Agirre Etxeberria frankismo garaian neskame aritu zen emakumeetako bat izan zen. Hamalau urterekin deserriratu ondoren, bizitza osoan zehar bizilekuz aldatzera... [+]
Antzerkiaren labirintoan I
Ander Lipus
EHAZE eta Susa
---------------------------------------------
Ander Lipus antzerkigileak EHAZE eta Susarekin argitaratu ditu bere autobiografia teatrala eta antzerkiari buruzko argitalpenak. Antzerkiaren labirintoan I. Bitakora... [+]
ARGIAko erredakzioaren eskutik, sei irakurgai proposamen.
"Arrats arrunt bat zen. Zapoarentzat”. Arrats hori da Maite Mutuberriak album honetan kontatzen diguna. Oso testu gutxi du liburuak, eta irudiek ederki kontatzen digute istorioaren nondik norakoa.
Hasieratik ikus dezakegu ilustrazioetan zapo handi eta lasaia,... [+]