“Saharako deshobiratze prozesuari esker, hamaika militar marokoarren kontrako epaia abian da”

  • Euskal Fondoak diruz lagunduta, ekainaren bukaeran Sahara Askean hainbat deshobiratze egiten ibili da Hegoak, EHUk eta Aranzadik osatutako lantaldea. Antropologoa, historialaria, irakaslea eta talde horretako partaide den Lourdes Herrastik testuinguru historikoaz, teknikaz, arazoez, harresiaz, orainaldiaz eta etorkizunaz hitz egin digu.

“Desagertuen senideek eramaten gaituzte eskoltatuta hobietara, inork baino hobeto ezagutzen baitute eremua. Teknikoki, hondarra kentzea besterik ez dago. Baina gorputzak nahiko azalean daudenez, askotan ez daude osorik, haizeak eraman ditu edo animaliaren
“Desagertuen senideek eramaten gaituzte eskoltatuta hobietara, inork baino hobeto ezagutzen baitute eremua. Teknikoki, hondarra kentzea besterik ez dago. Baina gorputzak nahiko azalean daudenez, askotan ez daude osorik, haizeak eraman ditu edo animaliaren batek hondatu. Hala ere, lehortasunak oso egoera onean mantendu ditu eta metodologia ohikoa izan da, arkeologikoa”. (Arg.: Lourdes Herrasti)

Nolatan Sahara?

Carlos Martin Beristain betidanik interesatu da saharar herriaren egoeraz eta bertako Giza Eskubideen urraketaz. Basamortura bidaia asko egin du eta ahozko elkarrizketa ugari jaso. El oasis de la memoria (Oroimenaren oasia) liburuan daude bilduta gehienak. Hobi komun batzuen berri izan zuen, kokapen nahiko zehatzarekin. Tokia askatutako zonaldean dagoenez, deshobiratzeko aukera aztertzen hasi zen. Gure taldeak garai hartan jadanik eskarmentua zuen 1936ko Gerrako hobiekin. Carlosek proposamena luzatu eta hara joan ginen lehenengo aldiz, 2013ko ekainean.

Exekutatutako pertsonen gorpuak aurkitu dituzue. Zer urtetan hil zituzten?

1976ko otsailaren 12an. Oso garrantzitsua da data hori, izan ere, Espainiak bere tropak otsailaren 27an erretiratu zituen, hau da, hil zituzten momentuan espainiarrak ziren, ondorio guztietarako. 1957tik Sahara Espainiako probintzia zen, hego euskal herritar baten nortasun agirian lurraldea Gipuzkoa jar dezakeen bezala, beraienean Mendebaldeko Sahara zegoen idatzita. Hori oso baliogarria izango da gertaerak auzibidera eramateko momentuan.

Sahara deskolonizatzeko legea 1975eko azaroaren 20an argitaratu zen Espainiako BOE aldizkari ofizialean, ez zen giro…

Franco hil zen egun berean, pentsa… Franco eta frankismoa bera gaixo zeudela aprobetxatuz, Sahara hartzeko mugimenduak hasi ziren: iparraldetik Maroko eta hegoaldetik Mauritania. Garaiko erregeak, Hassan II.ak, 1975eko urrian Martxa Berdea abiatu zuen. Ustez zibilez osatutako zutabeak ziren, Saharan ezartzeko asmoz. Espainiako Estatuaren ahulezia agerian geratu zen eta lurrak inbaditzen hasi ziren. Marokorena gezurrezko propaganda zen ordea, zibilekin batera ejertzitoa eta polizia sartu baitziren sahararren lurraldeetan. Sartu ez ezik, giza eskubideen urraketa larriak egin zituzten, bahiketak, hilketak, torturak… Toki batzuk ere bonbardatu zituzten, adibidez Tifariti, gu lanean ibili ginen hiria edo Oum Dreyga, gaur egun harresian bertan dagoena. Testuinguru horretan gertatu ziren aipatutako hilketak, espainiarren utzikeriaz baliatuz, inolako kontrolik gabe.

Hobien kokapen zehatza lekuko batek eman zizuen, zer historia dago atzean?

Pertsona hori artzaina zen eta umea zela soldadu marokoarrek atxilotu zuten, beste batzuekin. Hain gaztea izanik soldadu batek, errukiz edo, bizirik ateratzeko aukera eman zion “Gora Maroko! Gora Hassan!” oihukatuz gero. Umeak halaxe egin zuen eta kamioian manta baten azpian ezkutatu zuen soldaduak. Bertatik detonazioak entzun zituen eta bazekien tokia non zen, Amgalan, marokoarrek eraikitako harresitik oso hurbil. Ume hori gaur egun heldua da eta berak eraman gintuen gorpuak zeuden tokira.

Aipatu duzun harresia ez da oso ezaguna…

Gizakiak eraikitako historiako bigarren harresirik luzeena da, Txinakoaren atzetik. 2.700 kilometrotik gora du eta Sahara okupatua eta Sahara askea bereizteko sortu zuen Marokok, 1980tik 1987ra. Milaka soldaduk zaintzen dute eta eremu minatua da, gaur egun oraindik jende asko mutilatzen dute lehergailuek. Kaltetuenak haur beduinoak izaten dira. Horren ondoan egin genuen guk lehenengo lana. Ez ginen soldadu marokoarrekin gehiegi fidatzen, horregatik mozorrotuta joan ginen, mauritaniar artzain nomadek janzten dituzten arropak erabiliz. Sei gorpu aurkitu genituen, haietako bi hamabost urteko mutikoak ziren; identifikatzea oso erraza izan zen dokumentuen bidez.

Hala ere, laginak atera ostean, bertan hobiratu genituen berriz. Oso gertu, berrehun metrora edo, beste hobi bat zegoen bi pertsonen gorputzekin. Espainiar nortasun agiria zeukaten soinean, beraz euren identitatea argia zen. Laginek eta DNAk ziurtatu zuten bi pertsona horiek dokumentatutako berak zirela. Orotara zortzi pertsona atera eta zortziak identifikatuta. Buru-hezurrean eta gorputzeko hainbat ataletan zeuzkaten zuloengatik demostratu ahal izan genuen tiroz hil zituztela.

“Gizakiak eraikitako bigarren harresi luzeena –Txinakoaren atzetik– Sahara okupatua eta askea bereizteko sortu zuen Marokok 1980tik 1987ra: 2.700 kilometrotik gora du”. (Arg: Ander Leon)

Iheslariak izango ziren akaso?

Aljeriara, Tinduf aldera, okupaziotik ihesean zihoazen beduinoak izango ziren ziurrenik, nomadak. Marokoar patruila batekin topo egin eta halaxe amaitu zuten. Bigarren bidaia batean bi borrokalariren gorpuak ere aurkitu genituen Fabret Leguian izeneko tokian, borrokan ibili zirela ondorioztatu ahal  izan dugu beraien inguruan aurkitutako munizio kopuruagatik. Tamalez ezin izan ditugu identifikatu. Bai ordea beraien ondoan zegoen beste bat: 1976an hil eta 2013an aurkitu dugu.

Sahara Askea aipatu duzu, zein da oraingo egoera administratiboa?

Sahararrak hiru lurraldetan daude banatuta. Batzuk Tinduf hiriaren alboko kanpamentuetan daude, errefuxiatuak dira eta beraien herrialdetik kanpo bizi dira Aljeriako lurretan. Saharako lurrak bi zonalde ditu, okupatua, Marokoren agindupean dagoena, eta Askea, gobernu sahararrak kontrolatua. Tartean dago lehen aipatu dudan harresia, iparraldetik hegoaldera. Gure lana zonalde askean egin dugu Tindufetik sartuta. Jakin badakigu zonalde okupatuan hobi gehiago daudela baina hor ez dago zer eginik momentuz.

Antolaketa eta azpiegitura aldetik ez da erraza izango halako lanak egitea.

Guk AFAPREDESAko (Preso eta Desagerturiko Sahararren Senitartekoen Elkartea) kideen bidez egiten dugu lan. Dokumentazioa beraiek dute eta identifikatzea ere dauzkaten datuak erabiliz egiten da. Beraiek eramaten gaituzte eskoltatuta hobietara, inork baino hobeto ezagutzen baitute eremu hori. Teknikoki lan egitea hemen [Euskal Herrian] baino errazagoa da, hondarra kentzea baino ez dago. Baina gorputzak nahiko azalean daudenez, askotan ez dira osorik egoten, haizeak eraman ditu edo animaliaren batek hondatu. Hala ere, lehortasunak hezurrak oso egoera onean mantendu ditu eta metodologia ohikoa izan da, arkeologikoa.

Hartutako datuekin zer egiten duzue?

Dokumentatu eta txostenak egiten ditugu. Libre daude eta nahi duenak eskuragarri ditu, gure asmoa informazio hori ahalik eta gehien zabaltzea baita. Baina ez hori bakarrik, sahararrek, txostena eskutan, Espainiako Auzitegi Nazionalean salatu zituzten hilketak, eta Pablo Ruz epaileak Carlos Martin Beristain eta Pako Etxeberria deitu zituen deklarazioa hartzeko. Informazio horrekin guztiarekin eta deshobiratzeei esker, hamaika kargu militar marokoarren kontrako epaia zabaldu zuen 2015ean eta, gaur egun, mundu osoan dago pertsona horiek atxilotzeko agindua. Oinarria, espainiar hiritar batzuen kontrako giza eskubideen urraketa da. Hor dago egia judiziala.

2018ko ekainean itzuli zarete, egoera bera aurkitu duzue?

Beste hiru hobiren berri izan genuen eta bueltatzea erabaki genuen. Egoera ezberdina izan da: hobi bakoitzean pertsona bakarraren gorputza zegoen eta hirurak emakumeak ziren. Meheiresen aurkitu dugu lehenengoa, haima batzuetatik oso gertu; kasu horretan ere artzainek antzeman zuten hobia. 30 urtetik gorako emakumea zen eta ez zuen apenas objekturik, gandora baten kremailera besterik ez. Bigarrena Amgalan zegoen, ilea lurrazaletik kanpora zuela, baina honek ere ez zuen objekturik inguruan. Hirugarrena, 2013an atera genuen hobitik oso gertu zegoen, adineko emakumea zen eta gauza asko aurkitu genizkion aldean: zintzilikarioak, lepokoak, abalorio asko, kolonia flaskoa eta garaiko 1, 5, 25 eta 50 pezetatako Francoren irudidun txanponak. Orotara 690 pezeta. Dirutza zen hori 1976an eta erakusten du ez zela lapurreta izan.

Itzultzeko asmoa duzue?

Ez bada hobi gehiago aurkitzen, ez, baina AFAPREDESAren esku gaude. Dena den, azken bidaia honetako beste helburuetako bat hangoak formatzea izan da. Pako Etxeberriak teknika forentseak irakatsi dizkie eta Laura Pegok arlo juridikoa garatu du; ahozko elkarrizketak egiteko teknikak ere ikasi dituzte. Eurak lan hori egiteko gai izatea da asmoa, kanpoko laguntzarik gabe. Herri bezala garatzeko, halako gauza txikiekin eman behar dira aurrerapausoak.

Saharako afera geldi dagoela dirudi.

Gaur egun Afrikan dauden gatazken artean txikienetakoa da Sahararena, pertsona kopurua eta baliabide materialak kontutan hartzen baditugu, behintzat. Hedabideetan gaia ere baztertuta dago, udako umeen bisitek azalarazten ez dutenean. Badaukagu Kongo, Hego Sudan, Somalia, Mali, islamismoa, migrazioak... Horri begira dago nazioarteko politika eta Saharako auzia ahazteko arriskuan dago. Beraien borrokak izugarrizko babesa du arlo materialean, kooperazioan, baina politikoki ezin da ezer egin kanpoko laguntzarik gabe, eta arlo horretan Marokoren posizioa oso gotorra da, ez dirudi hortik pasa gabe inolako konponbiderik egon litekeenik. Mugimendu batzuk badaude, baina dirudienez, auzia luzerako izango dugu.

Oroimena berreskuratzeko formazioa saioak, hareazko ikasgelan

Pako Etxeberria auzitegi-medikua eta Laura Pego abokatua (irudian zutik) Saharako herritarrak trebatzen aritu dira oroimen historikoaren berreskurapenean.

Etxeberriak arlo praktikoa jorratu du gehien bat, hau da, deshobiratze prozesua nola egin lehen aztarna aurkitzen denetik azken txostena idatzi arte. Pegoren lana arlo juridikoari egon da lotuta, nahiz eta beste esparru batzuk ere garatu dituen. Alde batetik justizia trantsizionalaren oinarriak azaldu zituen, hau da balizko trantsizio baten aurrean ezarri beharreko neurriei buruz eta bestetik, Istanbulgo eta Minnesotako protokoloak izan zituen hizpide. Lehena torturaren erabilpena aztertzeko erabiltzen da, bigarrenak gorpu bat exekutatua izan ote zen jakiteko balio du.

Metodologia irekia izan da, mahai-inguruak antolatu eta zalantzak argitzeko asmoz; arazo handienak ahozko testigantzekin hainbat informazio jasotzeko orduan izan ohi dituzte. Euskal Herriko torturaren inguruko txostenean oinarritutako esperientzia ere baliatu zuten Etxeberriak eta Pegok jarraibideak eman ahal izateko.


ASTEKARIA
2018ko irailaren 09a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari exijituko dio Barajasko errefuxiatu sahararren deportazioak eteteko

Bizikidetasunaren eta Nazioarteko Elkartasunaren batzordeak Munduko Medikuak erakundearen eskaera onetsi du, PSNk aurka bozkatu duen arren. Irailean zehar 40 bat lagunek Mendebaldeko Saharatik Madrilera bidaiatu zuten nazioarteko babes eske eta dagoeneko haietatik hamasei... [+]


Frantziak Marokorekin bat egin eta Mendebaldeko Sahararen gaineko soberania aitortu dio

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Marokoko Mohamed VI erregeari gutuna bidali dio babesa adierazteko.


Hamalau egun atxikita egon den saharar ekintzaile politikoa libre utzi dute

Ostiral arratsaldean deportatu behar zuten, baina hegaldiaren komandanteak ez zuen sahararraren bidaia ahalbidetu, hegaldia segurua ez zela izango argudiatu zuelako, EFEk jaso duenez. Bilboko Guardia Epaitegiak larunbat goizaldean gaztearen “askatasun-gabezia... [+]


Loiuko aireportuan atxikitako gaztea deportatuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz

Ostiral arratsaldeko 15:00etan deportatuko dute Bilbotik Tangerrera doan hegaldi batean, EITBk informatu duenez. Espainiako Auzitegi Nazionalaren arabera, “gaur egun ez dago demandatzailearen bizitzarako edo osotasun fisikorako berehalako arrisku edo arrisku... [+]


Loiuko aireportuan ekintzaile saharar bat atxikita daukate duela 10 egunetik

Gizona Marokotik zetorren hegaldi batetik iritsi zen eta asiloa eskatu zuen, jazarritako ekintzaile politikoa zelako. Ukatu egin zioten eta gaur deportatu behar zuten, baina atzeratu egin dute. Abokatuek Auzitegi Nazionalaren aurrean aurkezturiko “erreguzko... [+]


2024-03-20 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
“Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?”

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


2023-12-22 | Euskal Irratiak
Saharari buruzko euskarazko lehen kazetaritza kronika idatzi du Kristina Berasainek

Sahara, herri bat erresistentzian liburua argitaratu du Kristina Berasainek. Urte luzez jarraitu du Mendebaldeko Saharako gatazka, 2005ean BERRIA egunkariko kazetari gisa lurralde okupatuetara lehen aldiz bidaia egin zuenetik.


‘Saharari kantari’ diskoaren kontzertu solidarioa egingo dute Donostian

Mendebaldeko Sahararen alde egingo dute kontzertua hilaren 22an, Kursaalean. Bertan izango dira Oreka TX, Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, edo Minatu Embarek, Nayat Hosseinek eta Hayuh Ramsik artista sahararrak, besteak beste. Sahararrak gerran daudela ez dela ahaztu... [+]


Palestinan bezala Mendebaldeko Saharan ere, okupatzailea beti espoliatzaile

Mendebaldeko Saharako Smara hirian urriaren 29an jaurtigaiekin izandako eraso ezezagun batek gorenean jarri du Fronte Polisarioaren eta Marokoko armadaren arteko gerra. Gaza bezala, harresi luze batez inguratuta dago herrialde osoa, eta Israelek palestinarrekin egin bezala,... [+]


2023-07-19 | Leire Artola Arin
Israelgo Gobernuak formalki onartu dio Marokori Mendebaldeko Sahara euren menpe dagoela

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak gutun bat bidali dio Marokoko Mohamed VI.a erregeari, "harremanak sendotzeko" pausoa emateko. Astelehenean baieztatu du asmoa dutela okupatutako Mendebaldeko Saharako Dakhla hirian kontsulatua irekitzeko.


Ez da amnesia, monarkia da

Espainiako Kanpo Arazoetarako ministroak ukatu egin du Espainia Mendebaldeko Sahararen potentzia administratzailea dela. Baina bada.

Urteetan, Espainiak Sahararen gaian neutrala zela zioen, nahiz eta gezurra izan: partziala zen, oso. Marokoren alde. Palestinako Aginte... [+]


2023-01-20 | ARGIA
Fronte Polisarioak Marokoren aurkako borroka armatua indartzea erabaki du bere kongresuan

Marokok 2020an ia hiru hamarkadatako su etena hautsi zuenetik, gerra berrabiarazi dute Rabatek eta Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak. Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da egunotan, eta estrategia berria eztabaidatzen ari dira. Buruzagitzan Brahim Galik... [+]


Loueila Sid Ahmed Ndiaye. Justizia eskubide
“Migratzaileen oinarrizko eskubideak sistematikoki urratzen dira”

Azaroko igande eguzkitsu bat da eta Hernaniko Kulturarteko Plaza Feministara joan naiz, erresistentzia istorioen Hariak zinemaldia antolatu dutela eta. Bertan parte hartu du, besteak beste, Loueila Sid Ahmed Ndiaye abokatua sahararrak, zeina Kanaria Uharteetan bizi baita... [+]


Eguneraketa berriak daude