Ederki zailduentzako moduko negu eta udaberri zailen ondoren, lurrarekin lanean ari direnentzat uda gozoa eskatzea libre izango zen, ezta?
Ez noa ni doakigun uda honen eguraldiaren “piura” deskribatzera, orri osoa beharko bainuke, eta subjetibotasunetan katramilatuko nintzateke, alfer-alferrik seguruenera. Nahiago dut azkenaldiko eguraldiaren joanaren ondorioz-edo nire arreta erakarri duten gertakari batzuk azaldu.
Bare eta barraskiloen emana ez da urritu. Ez dut horrelako urterik ezagutu. Baina harritu nau gure etxe inguruan ugari samarrak diren zapoak aurten bere dieta osatzen duten bi haien proportzio berean ugaritu ez izana. Bi arrastakari haiek baratzean eginzale diren landare sarraskiei aurrea hartzeko zaintza lanak zorroztu behar izan ditut; gauero hor ibili naiz begirale katuaren mugarrien barruan birundan. Matxinsalto berdeak inoiz baino ugariago ikusi ditut. Abuztuaren lehen egunean bibelarra botatzen ari ginela ikusi behar zen zer matxinsalto eta salto festa segamakinaren aurrean.
Bigarren loraldi deigarria izan dute sasiakaziak (Robinia pseudoacacia) eta Soulangeko magnoliak (Magnolia x soulangeana).
Indarra hartu dute aurten ere garoak (Pteridium aquilinum) eta belar jakin batek: Paspalum dilatatum.
Sagarrondoen (Malus x domestica) eta mahatsondoen (Vitis vinifera) loraldiak atzera etorri baziren ere, fruituen heldutasun maila bere onera etorri dela dirudi eta urtero modutsuko sasoian izango direla uztak.
Deigarria gertatu zait aurten zumarrek (Ulmus sp.) aspaldiko urtetako pasadarik handiena hartu dutela. Gaitzak adar ugariri eraso die, bai eta batzuk goitik behera erre ere. Pinudietan (Larizio pinua Pinus nigra eta Intsinis pinua Pinus radiata) ere gaitzak harrotu dira.
Duela gutxi, lorazain batek idatzi dit ea indimitrearen (Lagerstroemia indica) loraldiaz ez ote dudan ezer idatzi behar sareetan... Eta zerk jo du zure begia?
Azaroaren 23an egingo dute tokiko arbola, fruitondo eta landare ekoizleen azoka. Horrez gain, egitarau oso indartsua prestatu dute 22 arratsaldetik hasita 23 iluntzera arte: bioaniztasunari buruzko mahai-ingurua, sagarrari buruzko mintzaldia, "Nor dabil basoan?"... [+]
56 urteko langile bat hil da Lizarran, Agralco (Agrupacion Alcoholera de Bodegas Cooperativas) biltegian lanean ari zela. 10:00ak aldera gertatu da ezbeharra, Lizarran la alcoholera moduan ezagutzen den nekazaritza hondakinen biltegian.
Barrikoteak, barrikak, bukoiak eta upelak bete berriak ditugu etxean sagar muztioz (Malus domestica). Makina bat beteko ziren, ipar eta hego, gure geografia guztian mahatsarenarekin ere (Vitis vinifera). Sagasti, mahastiko lanak eta dolare, soto, upelategi eta pitarretako lanak... [+]
Lizarrako Mugimendu Feministak deitu du elkarretaratzea haurraren hiletaren ostean. Genero Indarkeriaren aurkako Espainiako Gobernu Ordezkaritza kasua ikertzen ari da.
Haurraren amak salaketa ipini zuenetik zeuden haien bila. Aita semea helduta amildu zela adierazi du autopsiak, eta indarkeria bikarioaren hipotesiak indarra hartu duen arren, ikerketa aurrera doa.
Pasioarekin hitz egiten du, eta pasioa eta lana elkartzen ditu etengabe. Zinema, historia eta feminismoa dira bere bizitzako filmeko protagonistak. Arauetatik aldendu, genero-aginduak dinamitatu eta erreferente berriak gorpuzten dituzten emakumeak erakusten dizkigu bere liburu,... [+]
Tiza elkarteak antolatuta, Nafarroako Komiki Azokaren XVI. edizioa egingo da gaur hasita hilaren 24ra arte, Iruñea eta Lizarrako hainbat lekutan. Mahai-inguruak, tailerrak, bisita gidatuak, erakusketak, topaketak artistekin, auto-edizio eta bigarren eskuko azoka... [+]
“Dirua landatu, miseria jaso” leloarekin, Berangoko (Bizkaia) metro sarreratik hasiko du Sukar Horiak eukaliptoen monolaborantzaren aurkako mendi martxa, goizeko 11:00etan.
Aspaldian ez naiz boto-emaile ziurra. Halako batean, konbentzimenduak erabaki zuen hagin baten itzalean esertzea, eta bizitzak aurrera eraman ninduen, bazterrik bazter, urruti. Harrezkero hura ez da osoa, eta ni alderrai nabil.
Baso Biziak plataformak 2021ean sortu zenetik orain arteko balorazioa egin du apirilaren 22an Elgetan. Ibilbide honetan zehar, basogintza eredu berriari buruzko mozioak aurkeztu dituzte hainbat udaletan eta 2021ean Udaletako mozioen gida osatu zuten, bide hori jorratu nahi duen... [+]
Lurraren Askapen Fronteak hedabideetara bidali duen oharrean eman du apirilean egin duen ekintza zuzenaren berri. Gipuzkoa eta Nafarroa arteko mugan, Hernani eta Arano artean kokatutako landaketa industrialean 3.000 eukaliptotik gora eraitsi ditu, argudiatu duenez, "bertako... [+]
Jaizkibel mendiko habitata berreskuratzeko lanak iragarri dituzte: 3,13 hektarea hartzen duten 1.200 eukalipto zuhaitz bota eta bertako espezieak landatuko dituzte leku horretan, nagusiki ametzak.