Hogeita hamar urte igaro dira Paris eta Londres lehen aldiz bisitatu nituenetik. Automobilez joan ginen eta Mantxako kanala ferryan zeharkatu genuen; aipatu hiriburuetan automobilez ibiltzeko ez genuen arazo berezirik izan.
Aurten antzeko ibilbidea egin dugu, baina ez gara hiriburuetan automobilez sartzera ausartu. Londresen kasuan, Folkestone hirian hartu genuen ostatu, 120 km-ra, eta Londresera hurbiltzeko 50 minutu behar zituen tren azkarra erabili genuen. Trenak bide zahar berritutik egiten du bidea, eta lau geltokitan geratzen da. Trenbide beretik beste tren batzuk ibiltzen dira mantsoago eta geltoki gehiagorekin. Tarifen sistema ere deigarri egin zitzaidan, ez baitira berdin ordaintzen goizeko 8etako eta 10etako trenak. Ordu puntetan, beti garestiago.
Tren azkarra zen hartu genuena, agian ez oso azkarra, baina nahikoa. Ez dakit zein izango zen bere garaian egindako inbertsioa, baina Euskal Herrian, Espainian eta Frantzian AHTren inguruan egin eta egiten ari direnekin alderatuz, oso apala izango zelakoan nago.
Jakin badakit estrapolazioak matematiketan ongi funtzionatzen duela eta ez hain ongi hortik at, baina estrapolazio egokituak mundu osoan eta bizitzako egoera askotan erabiltzen ditugu. Hortaz, Ingalaterrakoa Euskal Herrira eta ingurura ekartzen saiatu nintzen; Irundik Madrilerako bidea, trenbide zaharra berrituz gero, bi ordu eta erdian edo hirutan egiterik izango genukeen eta Hendaiatik Parisera lau ordu pasatsutan, eta hori guztia eraikitzeko ez zait iruditzen dozena erdi bat urte baino gehiago behar izango genukeenik. Beraz, hamarkada honetan hasita jada martxan izango genituzkeen bi trenbide azkar samarrak.
Abiaduraren eta inbertsioen arteko oreka mantenduko genuke eta datorren hamarkadan Hyperloop bezalako sistema teknologikoen bidez beste jauzi bat egiteko eran izango ginateke, betiere egin beharreko inbertsioen eta lortutako emaitzen arteko oreka mantenduz.
Euskal Herrian eraikitzen ari garen AHT-k hamabost edo hogei urte beharko ditu abian jartzeko, Madrilek eta Parisek orain bezain urrun jarraituko dute eta egindako esfortzuaren eta lortutako emaitzaren artean ez da ratio onik izango. Ildo horretatik doa Europatik uztailean bidalitako abisua, nire ustez, baina abisu hori gabe ere, gehiegi luzatzen eta esfortzu ekonomiko handiegia eskatzen ari den azpiegitura baten aurrean gaudela ezin uka.
Bidaiatzen segitu nahi dut eta askotan helburuetara heltzeko azkartasuna behar dut eta trena gustukoa dut. Baina lan publikoetan ere beste alor askotan eskatzen dugun didaktika erakutsi behar dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]