Katalunia, 1918ko irailaren 11. Estelada, Kataluniako bandera izarduna, lehenengoz argitaratu zen inprimaki batean. What says Catalonia (Zer dio Kataluniak) izenburuko eskuorria zen, Lehen Mundu Gerra irabazitako herrialde aliatuei, nagusiki AEBei, ingelesez zuzendua.
Utrechteko Itunaren (1715) zati bat jasotzen du orriak, besteak beste AEBetako Wilson presidentearen eta eta Ingalaterrako erregearen adierazpen batzuekin batera. Amaieran, “Hurrah for the Entente!”, “Glory to Wilson!” eta “Jutice!” agurren aurretik, Utrechteko Ituna aldatzeko eskatzen zien aliatuei. Goian ezkerrean estelada zeukan inprimatuta eta, behean eskuinean, aldiz, AEBetako bandera. Comité Pro Catalunya edo Kataluniaren Aldeko Batzordeak argitaratu zuen Diadan banatutako orria.
Banderaren diseinua, aldiz, Vicenç Albert Ballesterrena (1872-1938) zen. Merkataritza nabigazioan lan egiten zuen eta Unió Nacionalistako militantea zen. Lanak Kubara eraman zuen behin baino gehiagotan XIX. mendearen amaieran eta 1898an, Kubak independentzia lortu zuenean, han zen Ballester. Independentzia prozesu hura eredutzat hartu nahian, Kubako Errepublikaren bandera berria izan zuen eredu estelada diseinatzerakoan: senyeraren ohiko launa marra gorri-horiei hiruki urdina eta bost puntako izar zuria erantsi zien. Hala ere, lehenengoz duela 100 urte inprimatu eta argitaratu arren, ez dakigu zehazki zenbat urte lehenago egin zuen diseinua. Zenbait iturriren arabera, 1903an sortu omen zuen, Santiago de Cuban.
Bada argazki bat 1908an Parisen egindakoa, Lliga Nacionalista Catalanaren egoitzan eta bertan izardun senyera bat ageri da. Baina argazkikoa ez da Ballesterren diseinua: banderaren erdialdean erronbo bat du eta, haren barruan, izarra. Esteladaren ohiko diseinua duen banderarik zaharrena –edo haren zati bat, argazkian ikus daitekeenez– Kataluniako Historia Museoan daukate eta 1915ean dago datatua. Lehen Mundu Gerran borrokatu ziren boluntario katalanek eraman omen zuten frontera.
Aipatutako bandera horiek estelada blaua edo urdinak dira; hiruki urdina eta izar zuria dute. Estelada groga edo horiak, aldiz, hiruki horia eta izar gorria du, eta kutsu ezkertiarra. Aurten ere urtemuga biribila betetzen du grogak, 1968an sortu baitzuen Partit Socialista d’Alliberament Nacionalek. Gero PCEk hiruki gorria jarriko zion, sektore ekologistek, hiruki berdea...
Baina duela mende bateko Diada hartan banatutako eskuorriak katalanezko bertsioa ere bazuen eta, bitxia bada ere, orri hartan senyera soila jarri zuten, izarrik gabea. Kataluniako Historia Museoaren hitzetan: “Estelada behin behineko bandera zen, independentzia lortu ondoren betiko senyera erabiltzearen aldekoak baitziren sortzaileak”.
Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]
Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]
Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]
Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]
Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]
Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.
Aurrerapena da ondorengo... [+]
Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.
Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.
La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]
Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.
Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.