Egitasmo bat, arren

Euskal herritarron nortasun kolektiboa gaur interrogazio zeinu bat da. Aniztasuna azpimarratu izaten dute statu quo horren defendatzaileek, oraingo epeltasunean eroso sentitzen direnek. Umorerik ez duen broma txar bat iruditzen zait hori. Ze ispilutan begiratu behar dugu euskaldunok geure burua ikusi eta ezagutzeko?

Demokrazia plantak egiten dituzten sistema politiko inposatzaile eta asimilatzaileen mende bizi gara, eta noraezean baino gehiago, kontrako norabidean goazen sentsazioa dugu sarritan. Ez gara gure buruaren jabe, eta gainera ez dugu ikusten, goazen bide horretatik, inoiz hori lortzeko modurik. “Gure esku dago”, esaten diogu elkarri, baina ez dago, gaur gaurkoz, hori sinesteko modurik. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, baina zer erabaki daitekeen eta zeren inguruan egin dezakegun hautua ere ez dakigu.

Euskal Herriak egitasmo kolektiboa behar du, nazio-antolaketa demokratikoa burutzeko plangintza zehatz, argi eta egingarria. Ez da berez sortuko, ez da oraingo sistema politikoaren joko libretik sortuko, hain zuzen ere joko hori ez delako batere librea. Demokraziaren eta aniztasunaren ilusioaren azpitik, une honetako eremu politiko-instituzionalak egundoko kateak eta loturak ditu statu quo horrekiko. Ez da berez hori hausteko gauza, ez da norabidea erabat aldatzeko gai.  

Nondik eta nola egin, orduan, euskal herritarrok behar dugun mugimendu garrantzitsu hori? Nola finkatu norabide berriaren iparra, nola lortu Euskal Herrian nazio demokratiko burujabea antolatzeko behar ditugun arkitektura eta baliabide egokiak?  

Euskal Herria nazio demokratiko moduan antolatzea helburutzat hartzen duen egitasmo kolektiboa zehaztu behar dugu. Hau ez da berez sortuko gaur egun Iruñean, Gasteizen edo Baionako parlamentu eta foroetan lanean diharduten alderdi politiko, instituzio edo erakundeetatik, horien guztien egitekoa indarrean dauden sistema politikoen mugetara eta egunerokotasuneko akordio taktikoetara lotuegi dagoelako

Euskal Herria nazio demokratiko moduan antolatzea helburutzat hartzen duen egitasmo kolektiboa  zehaztu behar dugu. Hau ez da berez sortuko gaur egun Iruñean, Gasteizen edo Baionako parlamentu eta foroetan lanean diharduten alderdi politiko, instituzio edo erakundeetatik, horien guztien egitekoa indarrean dauden sistema politikoen mugetara eta egunerokotasuneko akordio taktikoetara lotuegi dagoelako. Dimentsio estrategikoa duen egitasmoa behar dugu Euskal Herrian, eta horretarako orain indarrean dauden sistema politiko-instituzionalen muga eta lotura guztien gainetik begiratzeko ahalmena behar da.

Euskal Herria ezkerretik eraiki? Eskuinetik eraiki? Ez da egitasmo kolektibo hori alderdi batek edo besteak, ezkerreko indarrek edo eskuinekoek, klase sozial batek edo besteak bere kabuz soilik defini dezakeen zerbait.  Gauza jakina da, edozein herritan bezala Euskal Herrian ere klase sozialen arteko gatazkak, edota genero, hizkuntza, adin edota beste hainbat desberdintasunen arteko lehiak bizirik eta maiz gori-gorian dirautela. Euskal Herrian nazio demokratikoa antolatzeak ekarri behar duena, hain zuzen ere, kondizio eta baldintza desberdin horiek guztiak, lehenik aintzat hartu eta ondoren modu demokratiko eta baikorrean konpontzeko antolaketa kolektibo adostua delako.

A priori bakarra jar daiteke, beharbada, egitasmo hori abiatzerako orduan, jarrera politiko ideologikoa ez dena, konstatazio hutsa dena: Euskal Herria badela, herria dela, eta horregatik, hain zuzen ere, herri honek bere buruari nazio antolaketa demokratikoa emateko bere baitako eskubidea duela, eta horretarako gaitasuna berezkoa duela.

Gauzak horrela, eta  egitasmo hori ezinbestekoa dugunez, norbaitek lan horretara deitu beharko gaitu, era, klase eta kondizio guztietako euskaldunok, Euskal Herria nazio demokratiko gisa pentsatu, diseinatu eta ondoren gauzatzera. Gure esku, guztion ereduz, guztion erabakiz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude