Mendia

Argazkian dudan itxura nuen ARGIAk estreinakoz aukera eskaini zidanean. Tarte bat noizean behin aldizkarian. Baldintza bakarra: ahal izatera kirolarekin zerikusia izan zezala idatzitakoak.

Ez zait beti erraza egiten. Hainbat kirolek –diru asko mugitzen duten horiek batik bat– mamirik gabeko eztabaida ugari sortzen dute. Zarata hutsa. Atzean dauden interesetan sakontzean otzantzen dira argudioak, azaleko bihurtzen, eta gai hauei jarri izan zaien berotasuna erlatibizatu egiten da.

Baina batzuetan kirol munduak, eta kirolariek batik bat, magiaz betetako uneak eskaintzen dizkigute. Azal gutxi eta mami gozoko hitzak eta ekintzak. Balekoak.

Alberto Zeraini buruzko hitzaldia Zumaiko Flysch Trailaren egitarauaren barruan. Sebastian Alvaro, Juanjo San Sebastian, Josu Bereziartua, Joxe Ramon Agirre Marron, Johnatan Garcia eta beste mendizale beterano batzuk mendiak eman eta mendiak kendu diena ahotan hartuta ari dira.

Kendu, askori, besteak beste, hatzak eta behatzak. Eta, nola ez, han goian geratu diren lagunak.  Eman ere, asko.

Bizitzaz eta bizitakoaz ari dira.

Mendiak, heriotza eta bizitza kontu bera direla erakutsi diola dio batek, naturaltasunez, gehiegi dramatizatu  gabe, hartu beharrekoak biak ere; zortzi mila metrotik gora, kezka nagusitzen hasten denean, beheko kanpalekuetan ez bezala, jainkoak eta jainkosak, auskalo nondik, azaltzen direla dio besteak –ez dakit, beldurraz ez ote ari diren ari iruditzen zait nire motzean, baina, akaso, erlijio ezberdinei izan beharreko errespetuaz ari dira… jakin ezazu hauekin!–;  une oro, azkena izan daitekeelako edo, erne eta zoli bizi beharra dagoela gogoratu du beste norbaitek. Eguraldi gaiztoak beharturik, denda barruan egunak –eta gauak– eman behar  izaten direnean irten ezinik, detaile txikienak duen garrantziak,  bizitzari –eta beraz heriotzari– aurpegira so egiteko zenbat laguntzen duen... Maisu zahar jakintsuak esaten omen zuen elementu gutxirekin unibertsoa –bizitzaren ulermena, alegia– osatzen dakienak hutsunean begiratzen asmatuko duela.

Mendi magalean jarrita tontorra hain urruti, ezinezko, ikusita, gure txikitasunaren kontzientziaren jabe garenean, hauts kosmikoa bederen bagarela ohartu zenekoa kontatu du beteranoenak. Isiltasunak hitz egiten omen du.

Esperientziak zentzuaren olioaz igurtzitako hitz bakoitzak neurozientzialari adituena ikaratuko lukeen txispazoa sortzen du nire burmuinean.

Itzurungo hondartzan harrapatu gaitu ilargiak. Hitzaldia aspaldi bukatu da, baina berriketarako gaiak eta lagunartean egoteko gogoa, ez.

Heriotzari buruz hitz egiteari utzi eta garrantzitsuagoak diren kontuak atera dira. Nepal Bailaran SOS Himalaya Elkartekoek erietxe bat altxatzeko diru laguntza behar omen dute.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
PAIren biktima guztiak

PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]


Erriberarako kalitatezko trenbide zerbitzu publikoaren alde

Azken asteotan Castejón-Soria trenbidea berreskuratzeko eta Tuterako tren-geltokia gaur egun dagoen tokian mantentzeko edo, Nafarroako Erriberako hiriburuan Abiadura Handiko Trenaren ustezko geralekuak aitzakiatzat hartuta, hirigunetik kanpo beste bat egiteko... [+]


Ez goaz gerrara. Gerrarik ez, ez gure izenean!

Gerra Urte, Gezur Urte!

Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.

Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]


Laga hondartza leheneratzea

Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.

Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]


Lortu da. Lortu duzue! Lortu dugu. Zorionak eta eskerrik asko

Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Txikitasunean handi… handitasunean txiki?

2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.

Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-09 | Joan Mari Beloki
Ukrainan argitzekoak

Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]


2025-01-08 | Jon Alonso
Hiru abiadurako Euskal Herria

Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.

Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]


2025-01-08 | Castillo Suárez
Elurra

Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]


Palestinarenak (eta munduarenak) egin du

Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:

  • Aspaldikoa da, XIX. mendearen hondarrean... [+]

2025-01-08 | Bea Salaberri
Büxarik ez, milesker

Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]


2025-01-08 | Ximun Fuchs
Zenbat da inportantea?

Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]


Eguneraketa berriak daude