Gure askatasun preziatu hori


2018ko uztailaren 19an

Heziketa libreari buruz eskaintzen ditudan ikastaroetan, askatasunarekin harreman gatazkatsua dugula frogatu ahal izaten dut. Kontzeptuak sortzen duen lilura egiten zait bereziki azpimarratzekoa, libre izatetik zein urrun gauden garbi erakusten duelako. Izan ere, miretsiko ote genuke askatasuna, benetan gure errealitatearen parte balitz? Ez, bistan denez. Ez litzateke utopia, geure baizik. Bizitzeko gure politikaren ardatza, munduan egoteko gure modu naturala. Hortik oso urrun gaude, eta askatasuna idealizatu egin dugu, nola ez. Sakon sakonean gauza ona dela sentitzen dugun arren, ez dakigulako zehazki zer den.

Jende askok, oraindik, nahi dugun guztia egitearekin identifikatzen du aske izatea, dena posible den paradisu moduko errealitate batekin, mugarik eta ondoriorik onartzen ez duen lurraldearen irudiarekin. Askatasunaren nire bertsioa ez da hain espektakularra, eta eskasa irudituko zaie, segur, mugagabetasunaren kimerarekin amets egiten duten horiei. Prozedura xumean datza, errealitate  –beti mugatu– batek eskaintzen duen aukera mordotik hautu kontzientea egitean, behar eta desioekiko koherentzia ahalik eta handienean, mugak zein eta non diren ongi hautemanik, aukera egitean galtzen eta irabazten dugunaren jakitun, “bestea”-ren bariablea ere aintzat hartuta, noski.  

Kontu ez deusa eman dezakeen arren, nork bere bizitza propioa eraikitzeko adreilua dago erabaki horietako bakoitzean. Baliatzen ditugun neurrian bilakatzen baikara geure bizitzaren “autore”, geure “autori”-tate, geure buruaren jabeago eta gidariago. Eta horregatik, askatasunaren konkistan egin ahal dugun keinua tikia baina biziki esanguratsua da.

Askatasuna muga eta ondorioaren existentziarekin bateragarria ez dela pentsatzea zinez kaltegarria da, ustez erabatekoa beharko lukeen askatasun hori ez delako noski sekula iristen, eta gure errealitatean gatibu sentitu beharraren nolabaiteko kondena ezartzen baitzaigu, ezinbestean

Askatasuna muga eta ondorioaren existentziarekin bateragarria ez dela pentsatzea zinez kaltegarria da, ustez erabatekoa beharko lukeen askatasun hori ez delako noski sekula iristen, eta gure errealitatean gatibu sentitu beharraren nolabaiteko kondena ezartzen baitzaigu, ezinbestean. Egia da errealitate hertsiegian bizi garela, eta gure ekintzengatik pairatu beharreko ondorioek gero eta zigorraren antz handiagoa dutela. Eta ulergarria da, horregatik, bi kontzeptu horiek negatibotasun kutsua izatea guretzat, eta haurrei mugak ez jartzeko heldu askok darabilten arrazoi nagusia izatea. Ulergarria da, baina ez sanoa.

Askatasunari buruzko uste ustel hori dago haurrak askatasunean heztea zer den –eta zer ez– ongi ulertzeko heldu askok duten arazoaren oinarrian, baita mugarekiko oro har dugun harreman disfuntzionala ere. Izan ere, geure izatea ukatzen dutenak dira askatasunaren kontrako muga garbi bakarrak. Gu geu izatea eragozten digutenak, gure nortasuna modelatzeko helburuarekin ezartzen zaizkigunak. Horiexek dira gure errealitatean gainditu beharrekoak. Ausardiaz, adorez, baita batzuetan, zergatik ez, transgresioz eta arauaren kontra joanik ere, jakina. Gainerakoek, gure mundua zedarritzen duten koordenada-mapa gisakoa osatzen dute, ongi bizitzeko behar beharrezkoak direnak.

Gizateriaren erronka nagusi guztiak bezala, haurtzaroa zaintzeko beste kultura batean jokatzen da askatasunaren hau ere. Paradigma direktiboa errotik erauzi behar dugu, gorago aipatu muga instruktiboak dituelako tresna nagusi, eta duintasunaren kontrakoa den manipulazioan –agerikoa edo kamuflatua–  oinarritzen delako. Haurrak ere gai dira, eta eskubidea dute, askatasunez beren bizitza hautatzeko eta egiteko. Errespeta dezagun adinaren arabera tipiagoa ala handiagoa izanen zaien beren erabakimen librearen esparrua. Baina ez ditzagun mugak ahantz. Horretan datza askatasunaren printzipioa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
EITBko Euskara Batzordearen adierazpena

Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]


Kaldereroak: ‘blackface’ bat donostiar erara?

Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]


2025-02-05 | Iñaki Murua
Bide luzea pauso ttikitan!

Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]


Gutxiengoa

Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]


Ez ei dakite zergatik

Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]


2025-02-05 | Tere Maldonado
Irakasle-klaustroak edo mundua nola hobetu

Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!

Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]


Demokraziaren muga geopolitikoak

Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]


Teknologia
Kanpokoa mehatxu

Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Eguneraketa berriak daude