Sendabelarrak ezagutu, bildu eta horiekin ukenduak prestatu. Prozesu osoa bildu du UEUk, berriki Iruñean egindako ikastaroan. Teknikotik bezainbeste izan du ordea gogoetatik. Sendabelarrez hitz egiteak, izan ere, herri medikuntzaz eta medikuntza ofizialaz –eta haien arteko talkez– hitz egitera baitarama. Galdera batek biltzen du eztabaidaren muina. Eta hori eraman dute ikastaroaren izenburura.
“Zientzia ala superstizioa?”. Horrekin abiatu zenuten UEUko ikastaroa.
Galdera horrek tranpa du, superstizioa zientzia delako ere bai, plazeboaz ari garenean. Herri medikuntzan badira osagai materialik ez duten erritualak, osagai sinboliko edo magikoak dituztenak, eta horietan, baina baita gaur egungo medikuntza sisteman ere, plazeboa existitzen da. Plazeboa, esanahiez, edukirik ez izan arren eragin bat daukana da. Antropologiak zehaztu du plazebo baten edukia ez dela kimikoa, baizik eta kulturala: esanahia da eragiten duena. Mediku batek pilula bat ematerakoan, pilulak gure testuinguru kulturalean duen esanahiak eragin bat du pazientearen testuinguru psikologikoarengan, eta horrek erantzun fisiologiko bat eragiten du. Superstizioak, beraz, badu azalpen zientifiko bat. Egia da gaixotasun askorentzat, edo gehienentzat, plazeboak soilik ez duela balio. Baina gaur egungo ospitaletan pailazoak joaten dira umeei txisteak kontatzera. Hori plazeboa da, ez baitu inolako konposizio kimikorik. Kulturala da: pailazo bat ikusteak umea pozten du.
Sendabelarrek, beraz, bietatik dute, kimikotik eta kulturaletik?
Sendabelarrak farmakoak dira, elementu neutroak. Edozein medikuntza sistematan, dela medikuntza ofiziala, dela herri medikuntza, dela medikuntza txinatarra, landarea elementu neutrala da. Kontua da landare hori nola erabiltzen dugun, bere konposizio kimikoaren arabera, edo bere esanahaiaren arabera. Batzuetan alderdi batek dauka garrantzi handiagoa, eta besteetan besteak.
"Esparru zientifiko-akademikoan ari dira pausoak ematen, plazeboaren mekanismoak zeintzuk diren ulertu ahal izateko. Azkenean, zein da plazeboaren arazoa? Funtzionatzen duela"
Naturalak dira, inguruan aurki daitezke.
Bai, baina pilula bat ere petrolioarekin egiten da, eta petrolioa ere naturatik dator. Landare askok, gainera, hil zaitzakete, janez gero. Beraz, naturala... Niretzat beti dago auzitan natura-gizakia dikotomia, ez du ekarpenik egiten. Tira, ongi dago baten batek gauza naturalekin kontu mistiko edo erlijiosoa badauka, baina bestela, ez du beste inolako ekarpenik.
Gurean, baserri gizartean erabiltzen ziren. Zer testuingurutan?
Nik emandako ikastaroa [XX. mendeko] 20ko eta 40ko hamarkaden artean jaiotako jendeari egindako elkarrizketetan oinarritu genuen. Ez zen errepiderik, ez elektrizitaterik, ez urik. Medikuak ez ziren etxeetara joaten, ospitalerik ez zegoen, eta dirurik ez zuten merkatuetan erosteko. Baldintza horietan, sendabelarrak garrantzitsuak ziren, ez zegoelako besterik.
Zer geratzen da medikuntza horretatik?
Testuinguru materiala, baita kultural eta soziala ere, guztiz aldatu da, eta beraz, aldatu da gaixotasunak ulertzeko era ere. Zahar askok diotenez, penizilina iritsi zenean utzi zitzaion belar asko erabiltzeari. Askok esango dute hor konspirazio bat dagoela, baina argi dago jendeak funtzionatzen zuelako erabiltzen zuela penizilina. Baina egia da sendabelarren galeran asmo politikoa ere egon dela: estatua bilakatzen denean gizartearen osotasuna kudeatzeko egitura, behar du pertsonen bizitza kontrolpean izan. Hala ere, ezin da ukatu medikuntza modernoak lehen ez zeuden erantzun asko eskaini dizkigula, eta erantzun hobeak.
Zein zen sendabelarren erabilera?
XX. mende hasieran behintzat, oso larriak ez ziren gauzetarako erabiltzen ziren: liseriketa aparatuarekin lotutako arazoak, azaleko kontuak... Sendabelarrek etxeko botikina osatzen zuten, eta horrek garrantzia du, gaur egun ere balioko ligukeelako: osasun arazo gehienetarako ez gara joaten ospitaletara, baina bai farmazietara, gure inguruan eduki ditzakegun gauza asko erostera: zauri bat osatzeko zerbait, tripako min bat, katarro bat...
Zer ikasi lezake medikuntza ofizialak herri medikuntzarengandik?
Medikuntza ofizialak ere erabiltzen ditu sendabelarrak. Ume nintzenean eukalipto lurruna ematen zidan amak, medikuak aginduta, eta medikuak esan dezake “hartu mantzanilla bat”, edo “hartu aloe vera”, erredura batentzat. Horregatik dira elementu neutralak. Medikuntza ofizialak ez daukana eta herri medikuntzak bai osasunaren autogestioaren perspektiba da. Herri medikuntzak bazuen hori, agian besterik ez zelako. Egun, ordea, egitura batzuek ordezkatu dute gizarte osoa eta ez dugu kontrolik gure gorputzetan.
Mesfidantza eta kritika iturri izan ohi dira medikuntza alternatiboak. Zer dela eta?
Esparru zientifiko-akademikoan ari dira pausoak ematen, plazeboaren mekanismoak zeintzuk diren ulertu ahal izateko. Azkenean, zein da plazeboaren arazoa? Funtzionatzen duela. Kontua da, askotan, sasimedikamentu batzuk aldarrikatzen direla, funtzionatzen ote duten jakin gabe. Medikuntza alternatiboetan dagoen arazo handienetako bat da ez dagoela metodologia argirik erremedio batek balio duen edo ez zehazteko. Medikuntza ofizialak hori argi adierazten du, badu metodologia bat, eta bat etorriko gara edo ez, baina argi dago zerbaitek funtzionatzen duen ala ez. Besteetan ez dago hori, eta hortik mesfidantza. Azkenean, medikuntza sistema batean, garrantzitsua da egia erroan egotea.
“1986an jaio nintzen Galdakaon. Ingurugiro Zientziak ikasi ostean, ikerketa etnobotanikoan murgildu nintzen: okupazio eta autogestio mugimenduaren parte izanik, baserritar gizarte tradizionalak inguruko baliabideekin bizitzaren arlo gehienak asetzeko zuen gaitasunak erakarri ninduen. Hala, sendabelarretan eta basoko landare jangarrietan oinarrituta osatu nuen doktore tesia. Baserriz baserri adinduekin elkarrizketak egitearekin bat, Euskal Herrian zehar ikastaroak ematen hasi nintzen. Orain, kapitalismoak baserri munduan izandako garapena dut ikerketa lerro. Iraultzarako aukerarik ote dago? Zein norabidetan? Espero dut hurrengo bi edo hiru urteetan erantzunak izatea”.
Kexak eta esker onak paretsu mantendu dira, baina erreklamazioetan bada aldea. Esaterako, aurtengo ekaina iazkoarekin alderatuta, ia %30 igo dira erreklamazioak.
Aste honetan zehar egongo da AEBko auditoria Gurutzetako ospitalean; bere estandarrak betetzen dituzten osasun-zentroei akreditazioa ematen die. Osakidetzak 106.843 euro gastatu ditu bere aurrean itxurak egiteko.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Silizearen hautsak sorturiko gaitz eta biriketako minbizi kasuek ez dute etenik azken urteetan. Australian, Ingalaterran edo Espainiako Estatuan alarmak piztu dira, eta kristal-silizea duten kuartzozko sukalderako mahaiak egitea debekatzeko urratsak ematen hasi dira.
Eurostaten arabera, 2013tik 2021era bitartean, 13.530 kasu erregistratu zituzten Europar Batasunean. Teorian 2005ean debekatu zuten amiantoaren erabilera, baina mesoteliomaren sintomak ez dira agertzen hamarkada asko igaro arte. Amiantoagatik 700 pertsona baino gehiago hil dira... [+]
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Anbulantzien zerbitzua enpresa batetik bestera aldatzeak ez duela egiturazko arazoa konponduko eta “orain arteko pribatizazioaren bidean atzera egin eta anbulantzia zerbitzuaren publifikazioari” ekiteko eskatu diote langileek Eusko Jaurlaritzari, LABek antolaturiko... [+]
Pasaiako Portuko Agintaritza eta Algeposa taldea lan arriskuen babesa ez bermatzeagatik kondenatuak izan direla adierazi du Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarte ASVIAMEk. Osakidetzak laneko gaixotasunak ezkutatu izana salatu dute.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Irakasleei oinarrizko yoga formazioa eman, gero gelan ikasleekin aplikatu dezaten, horretan dihardu Maite Eizmendik. Ikasle-irakasleak "lo" iritsi direla eskolara? Jolas-orduaren ostean ezin kontzentratuta daudela? Presio akademikoak itota dituela? Aktibatzeko,... [+]
Larrialdietan bukatu ohi duena ez da 20 kilometroko lasterketa egiteko prestatuta ez dagoelako; alderantziz, kirola egitera ohituta dauden 25-35 urteko gizonak dira gehiengoa, marka egin nahian topera joateagatik. Hala ziurtatu digu Donostiako ospitaleko mediku batek... [+]
Amurrioko anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunean ez zen medikurik egon joan den igandean, Aiaraldeak informatu duenez. Hain justu, hainbat bizilagunek sinadura bilketa abiatu dute eskualdean: “Erabat normalizatu da Laudioko zein Amurrioko Etengabeko Arreta Guneetan mediku... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]