Ibizan uso, euskal kostaldean otso

  • 1990eko hamarkadan behatu zuten lehen aldiz Pitiusetako sugandila Gaztelugatxen, Bermeon. Gizakiak ekarri zuen Ibizatik eta euskal kostaldeko gune berezi horretan askatu. Denbora gutxian eremuaren jabe egin da eta bertako sugandila “etxetik” bota du. Pitiusa uharteetan “uso” dena “otso” bihurtu da gurean.


2018ko uztailaren 19an
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue.
Argazkia: Iñaki Sanz-Azkue.

Gaztelugatxekoa gutxi ez, eta 2005ean Donostian aurkitu genuen, Urgullen. Alarma gorria piztu zen ikertzaileen artean. Ez zen gutxiagorako. Neurriak hartu diren arren, bertan ere antzeko zerbait gertatzeko arriskua dago. Non eta Urgulleko sugandila famatuaren bizitokian…

Gizakiarentzat erakargarri egiten duten ezaugarri guztiak ditu Pitiusetako sugandilak (Podarcis pityusensis): kolore berde argiko bizkarraldea, gorputz sendoa, eta, noizbehinka, urdin koloreko ezkatak aldeetan. Euskal kostaldean aurki daitezkeen hiru sugandila espezieekin alderatuz estetikoki oso deigarria da; terrarium zaleentzat, erakargarria.

Gaztelugatxeko eskaileretan Pitiusetako sugandila da orain turistei harrera egiten diena, bertako
horma-sugandila
etxetik bidali baitu

Narrasti hau lehen aldiz Euskal Herrira ekarri zuen pertsonak zein intentziorekin egin zuen ez dakigu, baina utzi, leku hobean –edo okerragoan, ikuspuntuaren arabera– ezin zuen utzi. Gaztelugatxeko Biotopo Babestuan aurkitu du sugandilak bere Ibiza.

Segituan moldatu zen ingurunera. Hain ondo moldatu gainera, ezen bertan bizi zen horma-sugandila ere (Podarcis muralis) bota egin baitzuen. Inbasioa gauzatua dago jada. Kostako zaio horma-sugandilari bere jatorriko lekua berreskuratzen. Gaztelugatxeko eskaileretan Pitiusetako sugandila da orain turistei harrera egiten diena.

Sugandila lorejalea

Arrazoi asko daude Ibizatik ekarri eta askatua izan den sugandilak bertakoa zergatik bidali duen azaltzeko. Batetik, handiagoa, sendoagoa da; eta, bestetik, bertakoak ez bezala, Pitiusetako sugandilak nektarra, loreak eta fruituak jaten ditu, intsektuez gain. Leku gutxian aukera gehiago du bazka lortzeko eta beraz, bizirauteko.

Klima izan zitekeen etsai nagusietakoa animalia kanpotarrarentzat. Gaztelugatxen, ordea, itsasoaren gertutasunak neguak epeltzen ditu, eta kareharrizko harkaitz eta sasitza eguterak bizitoki ederra dira berarentzat

Klima izan zitekeen etsai nagusietakoa animalia kanpotarrarentzat, edota harrapakari handien presentzia. Gaztelugatxen, ordea, itsasoaren gertutasunak neguak epeltzen ditu, eta kareharrizko harkaitz eta sasitza eguterak bizitoki ederra dira berarentzat. Euri-tasa altuagoetara eta eguzki-tasa baxuagoetara moldatu da espeziea.

Etsai askorik ere ez du inguruan, hegazti batzuk salbu. Azken finean, Gaztelugatxe irla txiki bat da, eta Pitiusetako sugandilaren etsai eta konpetentzia nagusiak liratekeenak –suge leuna edo schreiber muskerra kasu– irlatik kanpo daude, kostaldean. Gaztelugatxeko zubi txikiraino zabaltzen da Pitiusetako sugandilaren erreinu txikia. Zubiaren bestaldean zain du horma-sugandila, berriro ere irlara sartzeko momentuaren zain balego bezala: sugandilen Tronu demak ez du etenik. Baina, dudarik gabe, Ibizatik etorritako sugandila kostara ez zabaltzea litzateke berririk onena.

Iñaki Sanz-Azkuek ateratako argazkian ikus dezakegu Pitiusetako sugandilaren neurria.
Donostiako Urgullen ere lekutu da
Donostiako Santa Klaran eta Urgullen dauden sugandila arreak bereziak dira. Baina konpetentzia handia jarri zion gizakiak: Pitiusetako sugandila. Pixkanaka, Urgullen sarturiko espeziea zabaltzen joan da

Gipuzkoako hiriburuak ere badu bere irlatxoa, Santa Klara. Bai eta garai batean irla izan zena ere: Urgull mendia. Bi horietan dauden sugandilak lupaz begiratu izan dituzte urteetan zehar adituek. Izan ere bertako sugandilak, sugandila arrea (Podarcis liolepis) izenekoak, ezberdinak dira ingurukoekiko: handiagoak, sendoagoak, ilunagoak kasu batzuetan… eta berezitasun horiek bultzatu zuten 1980ko hamarkadan azpiespezie ezberdintzat hartzera: Podarcis hispanica sebastiani jarri zioten izena. Azken urteetan egindako ikerketek azpiespeziea dela dudan jarri badute ere, inork ez du ukatzen Urgulleko sugandilak bereziak direnik.

Lasai bizi ziren duela gutxi arte. 2005ean, baina, konpetentzia handia jarri zion gizakiak. Pitiusetako sugandila ar bat lehendabizikoz Urgullen ikusi zutenetik, pixkanaka, sarturiko espeziea zabaltzen joan da, nahiz eta ez den Gaztelugatxen adina ugaritu.

Urgullekoak Gaztelugatxetik ala Ibizatik datozen jakitea oso zaila da. Baina espezie kanpotar bat eremu batean sartzen den unean, eta, kasu honetan bezala, espezie deigarria denean, berau inguruko lekuetara zabaltzeko arriskua handitu egiten da. Gero eta gehiago mantendu espeziea gune batean, orduan eta aukera gehiago daude gizakiak inguruko beste eremu batera eramateko. Espezie kanpotar inbaditzaileak detektatzean azkar erreakzionatzea komeni da, arazoa ez handitzeko.

Urgullek eta batez ere Gaztelugatxek azken urteetan jasan duten turismoaren igoerak, noski, ez du batere laguntzen. Gero eta jende gehiago inguruan, orduan eta arrisku handiagoa berau beste tokietara zabaltzeko –nahita edo nahi gabe–.

Ibizan uso…

Pitiusa irletan dauden narrasti horren azpiespezie gehienak mehatxatuta daude. Gurean espezie kanpotar inbaditzailea dena, bere jatorriko eremuan espezie babestua da eta funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen du: landareen haziak zabaltzen ditu.

Espezie kanpotar guztiak ez dira inbaditzaileak, baina dagoeneko Ibizatik ekarritako sugandila honek baldintza guztiak bete ditu hala izendatua izateko. Azkar moldatu da gure ingurunera, ugaldu egiten da, eta bertako espeziea bere lekutik botatzen ari da. Kasu honetan hori da egundaino ikusi dena, baina ez dago garbi etorkizunean espeziea gurean sartu izanak eraginik izango ote duen inguruko ekosisteman. Landareen haziak barreiatzeko duen gaitasunak landare espezie jakin batzuei egin diezaieke mesede, beste batzuen kalterako. Asko izan daitezke ikertzaileen begiei ihes egiten dieten ondorio txikiak.

Itsas mihiluaren (“Crithmum maritimum”) gainean, Gaztelugatxen.
Eta orain zer?

Pitiusetako sugandila Gaztelugatxen sartu zenean, ez zen inongo erreakziorik izan, eta denbora gutxian, irla konkistatu zuen. Urgullekoa jakin bezain laster, ordea, Aranzadi Zientzia Elkarteak espeziea sartua dagoen bi lekuetan jarri zituen martxan hura kontrolatzeko proiektuak.

Aranzadik, Bermeoko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Gaztelugatxen urteak daramatzate bertako sugandilen populazioa ikertzen eta kontrolatzen

Aranzadiko Herpetologia Sailak Bermeoko Udala, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin Gaztelugatxe inguruan urteak daramatzate bertako populazioa hobeto ezagutzeko ikerketak burutzen, eta, era berean, sugandilaren populazioa kontrolatzeko lanak egin eta proiektua ezagutarazten. 2008-2012 urteen artean 825 ale harrapatu zituzten. 2017an soilik, 726. Garbi dute desagerraraztea ezinezkoa dela. Luzerako edukiko dugu Pitiusetako sugandila.

Egun, esperimentaziorako eta ikerketarako bide ezberdinak irekiak dituzte, gertaturikoari buruzko datuak bildu, eta ahal den heinean, neurriak hartzeko. 2008an hasitako lanak aurrera doaz, eta Espainiako Doñanako Estazio Biologikokoen laguntza ere izan dute, berau inbasio biologikoei buruzko ikerketarako adibide ona baita.

Espezie kanpotarrak saltzeko merkatuak, espezie basatien etxekotzeak eta horiek edozein lekutan askatzeak kalte ekologiko larriak sor ditzake

Urgullen, aurkitu bezain laster hasi ziren kontrol lanak egiten Aranzadiko Herpetologia Saileko kideak. Bertako sugandila arrearen egoerak, gainera, horretara bultzatu zituen, eta segituan hasi ziren neurriak hartzen Donostiako Udalarekin batera. Ale kopurua asko handitu ez den arren, egun, Pitiusetako narrastiaren populazioak bertan darrai, baita Urgulleko bertako sugandilarenak ere. Etorkizunak esango du zer pasako den. Ugal garaian behintzat, ikusi izan dira Ibizako sugandila handiak bertakoei eraso egiten, eta gune onenetatik botatzen. Handienaren legea…

Espezie kanpotarrak saltzeko merkatuak, espezie basatien etxekotzeak eta horiek edozein lekutan askatzeak kalte ekologiko eta ekonomiko larriak sor ditzake ingurune batean. Onar dezagun: Pitiusetako sugandilak badu bera baino “otsoa”goa denik inguruan: gizakia. Azken finean, gu gara espezieen kontrol gabeko mugimenduaren arduradunak. Sugandilari buruzko ikerketak, jarraipenak eta kontrol-lanak ez dira nahikoa izango dibulgazio egokirik egiten ez bada. Pitiusetako sugandilaren kasua gertuko eredua da, eta, era berean, oso baliagarria zer egin behar ez dugun jakiteko. Ez da gutxi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Hernaniko natur eremuen sarea osatu dute ikasleek eurek

Eskola inguruko natur guneak aztertu dituzte Hernaniko Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeetako ikasleek. Helburua, bikoitza: klima larrialdiari aurre egiteko eremu horiek identifikatu eta kontserbatzea batetik, eta hezkuntzarako erabiltzea, bestetik. Eskola bakoitzak natur eremu... [+]


Ura erein daiteke, eta inkek bazekiten nola

Andeetako Altiplanoan, qocha deituriko aintzirak sortzen hasi dira inken antzinako teknikak erabilita, aldaketa klimatikoari eta sikateei aurre egiteko. Ura “erein eta uztatzea” esaten diote: ura lurrean infiltratzen da eta horrek bizia ekartzen dio inguruari. Peruko... [+]


Fernando Valladares:
“Oparotasuna zer den birdefinituta, ulertuko dugu zer dugun irabazteko”

Biologian doktorea, CESIC Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko ikerlaria eta Madrilgo Rey Juan Carlos unibertsitateko irakaslea, Fernando Valladares (Mar del Plata, 1965) klima aldaketa eta ingurumen gaietan Espainiako Estatuko ahots kritiko ezagunenetako bat da. Urteak... [+]


Eredu inspiratzaileak martxan jartzera animatu ditu Antzuolako ikasleak Fenando Valladares biologoak

Nola azaldu 10-12 urteko ikasleei bioaniztasunaren galerak eta klima aldaketaren ondorioek duten larritasuna, “ez dago ezer egiterik” ideia alboratu eta planetaren alde elkarrekin zer egin dezakegun gogoetatzeko? Fernando Valladares biologoak hainbat gako eman dizkie... [+]


Galeperra ez da galzorian deklaratuko eta bere ehizak baimenduta jarraituko du

2022an galeperra galzorian izendatzea proposatu zuen Espainiako Zientzialarien Batzordeak, bere ehiza debekatzea ekarriko lukeena. Espainiako Gobernuak orain erabaki du ez ematea babes hori espezieari, eta ehiztarien lobbyak eskainitako informazioa erabili du horretarako.


2025-02-03 | Nicolas Goñi
Jendez hustutako landa eremuetara basabizitza ez da uste bezala itzultzen

Munduko landa eremu periferikoetan 4 milioi kilometro koadro laborantza lur abandonatu dira azken 75 urteotan. Orain arte arrazoi ekonomikoengatik uzten baldin baziren nagusiki, gerora, klima aldaketak ere horretara bideratuko ditu geroz eta gehiago. Bioaniztasuna babesteko xede... [+]


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-06 | Jakoba Errekondo
Elkarren beharra bizitzeko

Lagun txiletar batek bere herriko istorio bat kontatu dit, eta ahoa bete inplante utzi nau. Han “quintral” esaten dioten landare batena da, Tristerix corimbosus. Txile eta Argentina hegoaldeko baso epeletan bizi da, eta gure lurralde epeletan hazten den mihuraren... [+]


Lehen aldiz 1,5ºC-ko langa gaindituko du tenperaturaren igoerak 2024an

Copernicus ingurumen behategiaren arabera 2024ak errekorra hautsiko du Lurreko tenperaturari dagokionez, eta hori bakarrik ez, industria aurreko garaiko batez bestekoa baino 1,5ºC altuagoa izango da lehen aldiz.


92 hildako gutxienez
Zergatik lehertu da zerua orain Valentzian?

Denborale batek hondamendia eragin du Mediterraneo mendebaldean, eta gutxienez 92 dira hildakoak eta dozenaka desagertu daude. Halako ekaitz bortitzen arrazoiak kostaldearen txikizioan bilatu behar direla ohartarazi zuen Millán Millán meteorologoak. Eta soluzioa... [+]


2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Korrika egiten duen hegalaria

Beste hainbat intsekturen kasuen modura, hau ere “tigre” hitzaren  itzalpean izendatzen dute herrialde batzuetan. Jakina, halako izena jarriz gero espero zitekeen ehizarako trebetasuna ezin falta! Eta halaxe da, bai.


Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Energia-enpresa nagusiek biodibertsitateari eragindako kalteen %47 ezkutatzen dute, EHUren ikerketa baten arabera

"Irudia zuritzeko" estrategiak erabiltzen dituzte energia arloko enpresa nagusiek. Ekintza positiboak azpimarratu eta inpaktu negatiboa "estaltzen" dutela ondorioztatu du ikerketan parte hartu duen EHUko doktoregai Goizeder Blancok.


Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

Eguneraketa berriak daude