“Musulman izateak gaur eta hemen migratzailearen zama gainean eramatea dakar”

  • Soziologian lizentziatua, gazte mugimenduan eta euskalgintzan ibilia, duela urte batzuk islamera hurbiltzen hasi eta egun musulman praktikantea dugu Othman Alfredo Gomez-Cambronero Kortazar (Bilbo, 1969), Othman izen arabiarra agirietan ere gehituta. Islamera iristeko bere ibilbide pertsonalaz eta nagusiki etorkinek osatua den komunitate islamikoaren kezkez jardun dugu berarekin.

"Nire burua musulmantzat jotzen hasi eta 34 urterekin shahada edo fedearen testigantza egin nuen". (Argazkia: Aritz Loiola)

Alfredo gaztearen ibilbidea gazte mugimendutik pasatzen da...
Lehenengo, aiton-amonek galdutako euskara berreskuratu behar izan nuen, umetan Madrilen bizi izan bainintzen urte batzuetan. Bueltatu eta euskaltzaletasuna gogor piztu zitzaidan. Gazte, okupazio eta ikasle mugimenduetan ibiltzeak markatu ninduen, heziketa sozio-politikorako ingurune aproposa izan zen hura, bizia eta trinkoa. Garai hartan Martxa eta borroka leloari lotuta bizi izandakoa egun Europan topatzea gaitza da, herri txiki eta berezi batean bizi izan gara.

Nolakoa izan zen musulman bihurtzeko zure bidea?
Kristautasun katolikoa praktikatzen duen sei neba-arrebako familia batean seme nagusia naiz eta heziketa kristau katolikoa jaso nuen. Nerabezaroan, gogoan dut islamaren profeta den Aisarekin [Jesusekin] amets egin nuela eta islamaren berri zuzena eman zidan The Message filmak. Orduan eliza katolikoaren jokabide politikoarekiko desadostasunak eta doktrinari buruzko zalantzak handitu zitzaizkidan. Praktika erlijiosoa eten nuen, kristautasunaren adarren ezagutzan sakondu bitartean. Gero, soziologia ikasketak egitean erlijioaren eta sinesmenaren ondorioei buruzko ikuspuntu batzuk ezagutu nituen, tartean Max Weber-ek kapitalismoaren sorreran erlijioak izandako eraginari buruzko ikerketak eta historiako lehenengo soziologotzat har daitekeen Ibn Khaldun Al Andaluseko pentsalariarenak.

Noiz bihurtu zinen erabat musulman?
Nire burua musulmantzat jotzen hasi eta 34 urterekin shahada edo fedearen testigantza egin nuen. Geroztik musulman bezala bizitzen ikasi eta horretan ahalegindu naiz. Birritan ezkondua naiz; bigarren emaztearekin hiru seme-alaba izan ditut.

Etorkin askorekin duzu harremana. Soziologo musulman moduan ikuspegi berezia lortu duzu etorkin musulmanen pentsamoldeak ulertzeko?
Soziologo legez, komunitatearen gaiak “barrutik eta neure larrutan” bizitzeko aukera daukat, eta esan beharra dago hori oso aberasgarria dela errealitate jakin bat aztertzera hurbiltzen den gizarte arloko ikerlari batentzat. Gure komunitatearen kide gehienak etorkinak eta etorkinen ondorengoak dira. Musulman izateak gaur eta hemen migratzailearen zama gainean eramatea dakar. Eta horrek etorkinak ez garen musulmanongan ere eragina dauka, izan ere, benetako komunitate sozioespirituala izateko gure anai-arreben arazoak gizarteratu behar ditugu; osterantzean, ez gara benetako musulmanak. Herri-erakundeek, sarri, gure eskaera eta beharrizanak “etorkinen arazo-multzoan” sartzen dituzte, batzuetan modu kontzientean ez bada ere, nahiz eta fenomeno hori gero eta gutxiagotan ematen den.

"Oso garrantzitsua da gure auzoetan batzen gaituena lehenestea eta bereizten gaituena aukera gisa eta ez arazo-iturri bezala jartzea". (Argazkia: Aritz Loiola)

Zerk atsekabetzen ditu hemengoon ohitura eta jarreretatik?
Gaur egungo gizarte postmodernoaren espiritualtasunik ezak eta indibidualismoak dakarren gizarte harremanen haustura dira gure gizartearen ezaugarri zailenak gure komunitatearen kide askorentzat, izan ere, haietako asko oraindik gizarte harreman sendo eta aberatsak dituzten herrialdeetatik duela gutxi heldutakoak dira eta haiekin iritziak alderatzeko aukera izaten dudanean, sarritan agertzen da kontu hau. Nik, ostera, gure herrian duela belaunaldi bat kontuak nahiko desberdinak zirela esaten saiatzen naiz, batez ere, familiaren antolaketari eta auzokoen arteko harremanei dagokienez, baina sinesgaitz egiten zaie.

Meskiten aurkako arbuio adierazpen batzuk eta, are, eraso batzuk izan dira. Nola interpretatzen dituzu?
Europako mendebaldean orokorra da islamarekiko eta musulmanekiko mesfidantza, arrazoi historikoak direla medio, Al Andalusen lurralde osoan eta Europako hego-mendebaldean islamaren praktikak lagatako ondarearen eta haren debekuak eragindako zaurien ondorioz. Iberiako herri edo nazio  guztietan, bakoitzean bere neurrian, hori ematen da eta kolonizazioaren inguruko traumek gehi etorkin musulmanen ekarpen soziokulturalaren kudeaketa bidegabeak handitu dute mesfidantzazko harremana.

Zer nolako ekimenak behar dira loturak ezartzeko eta daudenak indartzeko?
Bizitza pertsonala eta publikoa antolatzeko estrategia berriak behar dira. Oso garrantzitsua da gure auzoetan batzen gaituena lehenestea eta bereizten gaituena aukera gisa eta ez arazo-iturri bezala jartzea. Instituzioak gure komunitatearen beharrizan, arazo eta eskaeren kudeaketa “hemengo” arazoa direla ohartzen hasiak dira. Esate baterako, Eusko Jaurlaritzak Ados Aholku Batzordea sortu berri du EAEko islamiar komunitatearekin erakundeek dituzten harremanak modu bateratuan antolatzeko. Giza Eskubideen Zuzendaritzako arduradunek, gizarte arloko ikerlaria eta musulmana naizenez, Ados Batzorde horren kide izendatu naute. Bertan, aitortu behar dut ez naizela inoren ordezkari, aholkulari boluntarioa baizik.

Jatorri moriskoa

“Moriskologiak Mantxako birraitonaren jatorri etnikoa ezagutzen lagundu zidan. Nire Gómez-Cambronero abizenaren iturri moriskoa duela urte batzuk ezagutu ahal izan bainuen. Moriskoak kristau bataiatzera behartutako musulmanak ziren, bataioan izen islamikoa galdu eta izen-abizen kristauak erromantzez hartu behar izaten zituzten. Naturako elementuak izaten ziren, Cerezo edo Manzano adibidez, edo moriskoak nagusi ziren ofizioak, Cambronero (saskigilea) kasu. Aitonak ezkutatu egiten zuen abizen hori, maketo itxurakoa zelakoan, baina ni gaur egun harro nago nire jatorri moriskoaz”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Islama
Lehorteak islama ureztatu zuen

Himyar erresumak Arabiar Penintsulako hegoaldea kontrolatzen zuten VI. mendean, baina Axum erresumako etiopiarrek bereganatu zuten mende horretan izandako lehorte bortitz batek hango ureztatze sistema hankaz gora jarri zuenean. Egoera larri horretan, islamiarrek lur emankorrak... [+]


Separatismoaren kontrako legea
Frantziar Errepublikaren printzipioak inposatu, askatasunen gainetik pasaz

Islamismo erradikalaren suntsiketa helburu jarririk, separatismoaren kontrako legea edo izen ofizialari segi, Errepublikaren Printzipioen Errespetua Sendotzeko Legea Frantziako Parlamentuan da. Kezka handia eragiten du lege-proiektuak musulmanen artean, kultu askatasunaren... [+]


Frantziako presidenteak musulmanak haserretu ditu

Mahomaren karikaturak ikasgelan erakusteagatik muturreko islamista batek irakasle bat hil ostean, “separatismo musulmana” kritikatu zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek eta eraikin publikoetan Mahomaren karikaturak proiektatu zituzten ondoren. Gehiegizkoa... [+]


Saudi Arabiak adin txikikoen heriotza zigorra deuseztatu du

Adin txikikoek egindako delituengatik heriotza zigorrik egongo ez dela adierazi du Saudi Arabiako Giza Eskubideen Komisioko presidente Awwad Alawwadek. Horren ordez, gehienez jota hamar urtez egon beharko dute adin txikikoen zentroetan.


Etxean konfinatuta biziko dute Ramadama musulmanek ere

Erlijioren batean sinesten dutenentzat, ospakizun garaiak dira hauek. Aste santu kristaua eta judutarra pasatu berri, musulmanen Ramadama hasiko da ostegunean. Jainkoa dute oinarri ospakizunok, baina sozializaziorako aukera izan ohi dira. Orain, ordea, etxetik ateratzeko... [+]


2019-04-10 | Ander Perez
Amanda Figueras. Kazetari musulmana
“Musulman erradikala pertsona umila da, ez errugabeak hiltzen dituena”

Islamaren inguruan irakurri eta ikasi ahala joan zen Amanda Figueras federa hurbiltzen. Une batetik aurrera bere erlijio egin zuen, familian aurrekaririk izan gabe, Madrilen. Ordutik, islamofobiaren aurkako lanean dihardu, erlijioaren inguruko tabuak hautsi nahian. Europar... [+]


2017-09-22 | Ibai Trebiño
“Europak digu musulmanoi gerra egiten”

Fatah Al-Islam muturreko talde islamistarekin “harremana izatea” leporatu zion Libanoko Armadak Haytham Al-Said imanari 2007ko gerran. Jihadismo erradikalaren pentsamoldea ezagutu nahian, berarekin hitz egiteko aukera izan dugu Libanoko Nahr al Bared-eko kanpalekuan... [+]


Ane Irazabal
“Islam erradikalaren atzean ideologia politiko bat dago”

Jihadismoa eta errefuxiatuen aferak izan zituen aztergai irailaren 5ean Ane Irazabal kazetari arrasatearrak Kulturaten egindako solasaldian. Areto nagusia txiki geratu zen. Errefuxiatuei buruz, Europaren blokeoaren aurrean "laguntza legala eta juridikoa" behar dutela... [+]


'Talaq' hirukoitza
Indiako emakume musulmanek “dibortzio azkarra” eta bazterkeria garaitu dituzte

Muturreko praktika islamiko horrekin gizonak emakumea baliabide gabe utz zezakeen nahi zuenean. Herrialde hartako Gorte Nagusiak debekatu egin du orain.


2017-01-17 | Axier Lopez
Isabel Perez, Gazako kazetaria
“Palestinako botere-guneak emakumeen esku baleude, egoerak hobera egingo luke nabarmen”

Ejean jaioa, Tuteratik gertu dagoen Aragoiko herrian. Kazetaritza ikasketak Madrilen amaitzean Ekialde Hurbilera zuzendu zituen pausoak. Libano, Siria, Jordania… Egipton arabiera eta Iranen persiera ikasi ondoren, 2013an erabaki zuen Gazako Zerrendan bizitzea. Ordutik, [+]


Wassyla Tamzali: ‘Ezin duzu feminismoa egin islamarekin’

Wassyla Tamzali abokatu aljeriarrak erlijioa kontrol modua dela salatzen du. Haren ustez, erlijioaren egitekoa ez da feminismoa eta ez da demokrazia. Feminismoa berriz, ez da moralaz ari, askatasunaz baizik.


Biblia bortitzagoa da Korana baino

Tom Anderson software ingeniariak Biblia eta Korana aztertu ditu berak garatutako Odin Text testuak analizatzeko softwarearen bidez. Indarkeria eta ankerkeria bietako zeinetan diren nabarmenagoak jakin nahi zuen Andersonek eta emaitzak dio Bibliak Koranari irabazten diola zentzu... [+]


Korana “libreki” itzultzen Iruñean

Iruñea, 1143. Robert of Ketton (Robertus Ketenensis, latinez) teologo, astronomo, itzultzaile eta arabista ingelesak Korana itzuli zuen latinera lehenengoz. Bere bizitzako lehen urteez gutxi dakigun arren, badirudi Kettonek Parisen ikasi zuela. 1134an lau urte iraungo... [+]


Mekako erromesak, Saudi familiaren beste petrolioa

Irailaren 24an 1.100 erromes –4.000 zenbait iturriren arabera– hil ziren Saudi Arabian Meka eta Mina leku santuen arteko Jamaraat zubian. Hiru egunez hiru milioi sinestun musulman egonak ziren bertan otoitzean. Mahomaren aginduz sortutako turismo fededuna, negozioa,... [+]


Eguneraketa berriak daude