Olerki paganoak

  • Björk musikari islandiarrak 2007an Bilboko Guggenheim museoaren kanpoaldean emandako kontzertuaren kronika.


2018ko uztailaren 19an
Argazkia: Rock My World.
Argazkia: Rock My World.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Garai horretan Björkek Volta diskoa kaleratu berri zuen –disko hori non eta azalean badirudien Björk Orangina botila baten barnerat sartu dela–. Eta disko horretako lehen abestiarekin, Earths intruders, hasten dira Björk eta bere orkestra.

Orkestran bi pertsona makina elektronikoetan, batño pianoan, eta islandiar kobre armada bat eszenaren eskuinaldean. Dozena bat musikari dira hor, tronpeta, tronboi, saxofoi... bata besteari lotuak zangoetan zintzilik dituzten kate batzuekin; esklabo moduan. Dantzan ari dira, elkarren kateak mugiaraziz. Mugitzen ez denak ez baititu kateak sentitzen.

Lehen kantua, ona, kontzertuan sartzeko pausoa eskaintzen digu. Segidan dator Hunted abestia. “Ehizatzen naute” kantatzen digu Björkek. Eta ber momentuan azalari lotzen den plastikozko sare erraldoi bat ateratzen du, eta publikoaren gainerat botatzen. Sarearen bidez, Björken eriek publikoa “manipulatzen”  dute.

Kantuen artean “grrrrracias” batzuekin eskertzen gaitu. Heldu dira ondotik Volta diskoko abesti anitz. Hala baita Volta tour. Eta kantu zaharrak? Kobreek Joga kantuaren sarrera hasten dutelarik, nire kezkak airatzen dira. Kobreen presentziak beste kalitate bat ekartzen die kantuei. Gehienetan onerako, baina kolore hori ez zait beti gustatzen.

Formazio berezi horrekin aitzina doa kontzertua, orkestrako musikari bakoitzak bere lana betetzen duela. Haien aurrean, gurean bezala, Björk hor da. Oihuka, emeki, saltoka, musikariengana, publikoarengana; beti mugimenduan, baina momentu eta instante guzien gabe. Ez du fitsik gutxiesten. Denbora perfekzionatzen dabil.

Kontzertuak aitzina, azaleko lurrikara probokatzen dit Pagan Poetry batekin; bukaera super ederra da, Björk beste unibertso batetik kantuz ari zaigu, kobreek koroak egiten dituztela. Eta segitzen dute, barne leherketa nuklear bat eragiten didan hyperballad batekin.

Aipatzekoa da argiekin zer nolako jokoa den; eszenak distira berezia du, baina publikoan ere argiak gainetik pasatzen zaizkigu, eta noiztenka laser batzuek zeharkatzen gaituzte.

Grrrracias” askoren ondotik eszenatik ateratzen zaigu gure protagonista. Eta berriz etortzen. Baina aldi honetan “eskerrik asko” oihukatuz. Eta Declare Independence abestiarekin segituz. Bi orduko prestazioari bukaera ematen digu All is full of love-ekin.

Gaur egun ez dakit joan nintekeen ikusterat, hainbat arrazoirengatik (pertsonalak, ondorioz, politikoak). Eta ez dut uste merezi duenik... atzo ikusia dut!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Inoren Ero Ni + Lisabö
Eta eromenaren lorratzetan dantzatu ginen

Inoren Ero Ni + Lisabö
Noiz: martxoaren 14an.
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------------

Izotz-arriskuaren seinalea autoko pantailatxoan. Urkiola, bere mendilerro eta baso. Kontzertuetara bideko ohiko errituala: Inoren... [+]


Olor
Deserosotasunaren apologia

Olor
Noiz: martxoaren 9an.
Non: Bilboko Sarean espazioan.

---------------------------------------------------------

Esperantza. iz. Nahi edo desiratzen dena gertatuko delako edo lortuko delako uste ona.

Izen horixe jarri zion Jokin Azpiazu Carballo Olor ermuarrak bere... [+]


Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Eguneraketa berriak daude