Europarrok nola afrikartuko garen datozen hamarkadetan

  • Hogeita hamar urte barru, 2050ean, Europak 450 milioi biztanle edukiko ditu eta Afrikak, aldiz, 2.500 milioi. Europaranzko korrikaldi handia liburuan Stephen Smith kazetari eta irakasleak bi kontinenteetako demografien dinamikak azterturik dio afrikarren Europarako migrazioa gero eta handiagoa izango dela eta saihestu ezinezkoa dela Europako populazioaren afrikartzea. Horra bi-hiru belaunaldi europarrek kudeatu beharko duten gai nagusi korapilatsua.

AFPk zabaldutako argazkian, etorkinez zamatutako itsasontzia Italiaren lurralde den Lampedusa uhartera iristen 2015ean. Orduko migrazio krisi famatutik, ordea, europarrek gaiaren irudi okerra atera dute Stephen Smithen aburuz: 2015ean Europara iritsitako
AFPk zabaldutako argazkian, etorkinez zamatutako itsasontzia Italiaren lurralde den Lampedusa uhartera iristen 2015ean. Orduko migrazio krisi famatutik, ordea, europarrek gaiaren irudi okerra atera dute Stephen Smithen aburuz: 2015ean Europara iritsitako etorkinen %20 baizik ez ziren afrikarrak, gehienak Ekialde Hurbilekoak izaki. 2016an krisia baretu zen, baina iritsitako afrikarren kopurua %

2018ko uztailaren 27an

Liburu deserosoa Ruée vers l’Europe. Nazionalitate frantsesa eta estatubatuarra dituen Stephen Smithek kazetari lanetan aurrerazale curriculum dotorea daukan arren Le Monden eta Liberationen nazioarteko ardurak eduki izanagatik, Ruée vers l’Europe liburuak eskuin muturreko taldeetan eduki duen arrakastaz azalpenak eman beharra dauka. Honela erantzun dio Jeune Afrique [Afrika Gaztea] astekariari: “Beti diegu beldur okerreko aldeko jendearen txaloei. Nik ere ez nituzke nahi, noski, haserretzen nau errefuxiatuen krisiaren ostean Merkelen kontrakoak indartzen ikustea Alemanian edo Front Nationala Frantzian. Baina ezin zara aritu horretaz kezkatuta. Gai bat argitu nahi duzunean, ez dago zure esku lagunak edo etsaiak egitea”. Eta Smithek aurreikusten duena ez da europarrontzako erosoa.

Funtsean Smithek iragartzen duena da Afrikak egingo duela aurretik mundu osoak –Europak, Latino Amerikak, Asiak– egin duena: bere trantsizio demografikoa burutzea. Afrika populazio leherketa bete-betean dago 1930az geroztik: orduan zeuzkan 150 milioi biztanleak zortziz biderkatu dira gaur dauzkan 1.300 milioiak harrapatu arte, eta gainera hauen %40ak 15 urte baino gutxiago dauka.

2050. urterako –30 urte ez da hainbeste...– bikoiztu egingo da Afrikako biztanleria, eta Smithek dioenez “hau ez da burutazio hutsal bat, urteotan sortuko diren haurren gurasoak dagoenekoz bizirik daudelako”. Bitartean, Europak 450 miloi biztanle edukiko ditu, populazio are zaharrago bat osatuz. “Eta itsaso estu baten beste aldean bizi diren afrikar gazteok egingo dute europarrok egin genuen gauza bera hilkortasun handiko familia ugarietatik familia txikiago eta bizi luzeagokoetara pasatu ginenean: bizimodu hobe baten esperantzan  emigratuko dute masan”.

1850etik Lehen Mundu Gerra bitartean –1914– 60 milioi europarrek migratu zuten, horietatik 43k AEBetara. Pentsatu XX. mende hasieran Europak 300 milioi biztanle zeuzkala. “Nik diodana, funtsean, da garai batean Europako familia guztiek zeukaten bezala osaba-izebaren bat Amerikan, bi belaunaldi barru Afrikako familia guztiek edukiko dutela ilobaren bat Europan. Inkestetan 15-25 urteko afrikarren %42k dio alde egiteko asmoa duela. Afrika da abiatzeko zorian den kontinente bat”.

2050a bitartean, beraz, Europa afrikartu eginen da. Ez dugu sekula ikusi datorkiguna bezalako presio demografikorik. Eztanda demografikoaren ostean barealdia eta gero zahartzea ezagutu dituzten beste ereduak aztertuta, Smithek kalkulatu du Afrika 2050ean hasi litekeela bere herritarren ihesiari eusten, Mexiko AEBetara edo Turkia Europara milioika jende bidali ostean hasiak diren bezala bere gazteei eusten.

Migratzen dutenak ez dira pobreenak, askok uste duenaren kontrara. Ez du ihes egiten nahi duenak, hala izan balitz 90eko hamarkadako gerra ugariek askoz jende gehiago ekarriko zuten Europarantz. Ez, ahal duenak migratzen du. Munduaren ezagutza bat eduki behar da, ikasketa maila bat... eta bidaia luze arriskutsuan abiatzeko dirutxo bat pilatuta edukitzea.

Herrietatik ihesi joandako gazteak lehenbizi hiri handietako txabolategietan kokatu dira, eta beranduago adorea eta ahalak bildutakoak ausartuko dira Europarako jauzi handia saiatzera. Ez dago atzerriko laguntzaz sustatutako garapen proiekturik jatorrian kateatuko dituenik, ez baitago modurik denentzako lanpostu txukunik sortzeko. Ez bederen boom demografiko hau natalitate kontrolez bideratu artean.

Hesiek ez dituzte geldiaraziko

Afrikako herrietako gazteek badakite hiri handietako txabolategietan nolakoa den bizimodua, baina hala ere segituko dute haietara joaten. Nahiago dute apustu egin eta galtzea beren patua aldatzeko ezer egin gabe geratzea baino.  Hedabideetan ikusi dute nola bizi daitekeen Europan, bertara sartzeko hesiak gainditzea lortuz gero.

Eta behin hona iritsitakoan, sare sozialek laguntzen diete bizimodu bikoitza eramaten, fisikoki Europan, birtualki Afrikan. Azken finean, beren sorterritik migratu duten klase ertaineko europarrek ere antzeko bizi bikoitza bizi dute Singapur, Qatar edo Suedian. Ez dira erabat ez hemengo eta ez hango.

Europak azken 30 urteotan garapenerako laguntzetatik harago beste zerbaitetan lagundu behar zien Afrikako herrialdeei: kontrol demografikoan. Zergatik ez, India eta Txinari lagundu baldin bazaie? Dagoenekoz, ordea, berandu da Europarentzako, demografikoki bost aldiz handiagoa izango den bizilagun txiroaren nahiari ezingo baitio aurre egin mugak zigilatuz. “Mugak ixteko ahalegin guztiak alferrikakoak suertatu dira. Jendeak pasatuko dira, nola edo ahala. Geuk berdin egingo genuke haien lekuan bageunde”.

Europarron begi eta interesetatik abiatuta, ondorengo urteei begira, Smithek bost agertoki posible irudikatzen ditu. Bat, Eurafrika deitzen duena, non etorkin guztiei ongi etorria egiten zaien. Baina bide garestia izateaz gain etorrera hori aski izango ez denez gero eta zaharragoa diren europarren erretretak ordaintzeko, identitate arazoetan oinarritutako krisiak dakartza Europa osora eta AEBetan Trumpek ezarri duena bezalako identitate politikei bidea ireki die.

Bigarren posibilitatea, Europa gotorleku. Turkiarekin etorkinak kontrolatzeko sinatu duena bezalako itun ekonomikoak zabalduz, mugetako kontrola gogortzea diru truke. Smithek duda egiten du uholdea geldituko duenik. Hirugarren bidea, Deriba mafiosoa, dagoenekoz ikusten ari garena: batetik etorkinak zukutu, bestetik etorkinen kontrako erreakzio populistak sustatu.

Laugarren joera posiblea, Postkolonialismora itzultzea, Europak lekuko elite afrikarraren esku uztea etorkin uholdea bideratzeko lana, halako elkarlan kontratu gisakoz jantzita. Eta azken hipotesia, bostgarrena, Denetik zerbait, Espainiak azken urteotan erabili omen duen estrategia nahasketa.

Hipotesiak hipotesi, dagoenekoz errealitatea da populismo identitarioen indartzea, Smithek egiaztatu duenez: “Aski da Europan itzuli bat egitea, Italiatik Suediara, Alemania edo Hungariatik pasatuz. Hori aldatzeko, errealitate eta humanitatezko hiru printzipio uztartu beharko ditugu. Bat, europarrei dagokie nor onartu etxean eta nor ez. Bi, Europak ezin du ahaztu Afrika, muga ez da hesi bat baizik eta negoziaketa eremua. Hiru, banaketa ez da orain herrialde aberatsen eta pobreen artean baizik eta mundializazioaren irabazle eta galtzaileen artean. Afrikan bezala Europan irabazleek iseka egiten badiete galtzaileei, denok galduko dugu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-10-17 | Gedar
Espainiako Gobernuak ez die etxebizitza-alternatibarik eskaintzen Gasteizen dauden Gazako bost familiari

Gobernuak aberriratu ondoren, ia urtebetez bizi behar izan dute aterpetxeetan eta ostatu pribatuetan, eta etengabe lekualdatu dituzte. Gaur egun erabiltzen duten aterpetxea urriaren 31n utzi beharko zutela esan zieten azkenekoz, nahiz eta badirudien beste luzapen bat ezarriko... [+]


2024-09-27 | Euskal Irratiak
Amaia Fontang
“Hau da etorkinen geroa gobernu berriarekin: kontrola, kanporaketak eta kriminalizazioa”

"Segurtasun gehiago, inmigrazio gutxiago". Bruno Retailleau barne ministro frantsesa argi mintzatu da, kargua hartu berritan. Etorkinen gaineko kontrola azkartu nahi du Michel Barnier lehen ministro eskuindar-kontserbadorearen gobernuak, eta jada Retailleauk aitzinatu... [+]


2024-09-04 | Reyes Ilintxeta
Isa Egiguren
“Libiako kostazainen eta mafiakoen artean ez dago alde handirik”

Kazetaria eta giza eskubideen defendatzaile sutsua. Munduko Medikuak, Apoyo Mutuo edota SHM gobernuz kanpoko erakundeekin lan egin izan du boluntario eta kazetari moduan. Hainbat komunikabidetan hamaika erreportaje plazaratu ditu Greziako Chios irlatik, hala nola Mediterraneoko... [+]


Aita Mari ontziak 34 pertsona salbatu ditu Mediterraneoan

Igandean egin du erreskatea  Aita Mari salbamendu ontziak. Azaldu dute Siriatik etorritakoak direla gehienak, baina badaudela haien artean Egiptotik, Nigeriatik eta Bangladeshtik etorritakoak ere. Aita Mari ontziari Ravennako portuan lehorreratzea agindu dio Italiako... [+]


Gutxienez hamaika hildako eta 64 desagertu Mediterraneoan astelehenean bi ontzik izandako ezbeharretan

Calabriako (Italia) kostaldetik 120 miliatara hondoratu da astelehenean ontzi bat eta erreskate lanetan, haurdun zegoen emakume bat hil da. Libiatik gertu beste ontzi batean, ura sartu eta hamar pertsona hil dira sotoan. Desagertuen artean gutxienez 26 ume daude.


Itsaso zabalean migranteak ontzitik botata ito dituzte Greziako kostazainek, BBCren arabera

Ekainaren 16an Britainia Handiko BBC telebista kateak publiko egin duenez, Greziatik Europara joan nahi zuten pertsonak modu basatian hil izan dituztela frogatzen duten lekukotasunak bildu dituzte. Greziako uretatik irten eta brankatik behera itsasora bota dituzten bederatzi... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


Eguneraketa berriak daude