Konpost taldearen kontzertuaren kronika. Kalea guztiona da horma marrazteko ekintzaren baitan. Uztailaren 6an, Zumaian.
Hurrengo mural pintaketak: uztailak 13, ostirala, Grace of Dionysus taldearen disko berriaren aurkezpena.
Uztailak 21, larunbata, Son. Lt doinu latino dantzagarriak.
Post hondartza kontzertu polita eskaini zuen Sanfermin egun bezperan Konpost talde gasteiztarrak, Zumaian. Arratsaldeko 19:30ean egin zuten hitzordua Erribera kalean. Azken denboran pisu handia hartu duen kalea da herrian. Dagoeneko gutxi izango dira Zumaiako muralen berri eduki ez dutenak; makina bat izan dira bertan marraztu dituzten aldarrikapenak, baina mural guztiak batzen ditu aldarri bakar batek: kalea guztiona da.
81. murala margotu zuten ostiralean Konpost taldeak kontzertua eskaintzen zuen bitartean. Muralaren aurrean txukun jarri zituzten instrumentuak eta bi aldeetara garagardoa eta “Kalea guztiona da” aldarria zeramatzaten kamisetak. Laster hasi zen jendea hondartzatik bueltan kalearen bi aldeetan elkartzen.
Konpost taldeak bere bigarren kontzertua eskaini zuen Zumaian, baina argi geratu zen euren ibilbidea ez zela duela kontzertu bat hasi. Izan ere, esperientzia handiko lagun koadrila aritu zen zumaiarren belarriak goxatzen: Txerra Bolinaga RIP taldeko bateria, Bingen Mendizabal Hertzainak taldeko biolina, Jon Aranburu Stockhom S. taldeko gitarra-jolea eta Ruben Sanchez bertsolaria. Lagun artean sortu omen zuten Konpost, eta kontzertua hasi orduko nabari zen hori. Tonu jostarian hasi zuten kontzertua, Sanchez abeslariak Osakidetzako bata soinean zuela.
Musika entzun orduko hasi ziren 81. murala egiten Koldo, Olatz eta Eneko. Haurrek lehen lerroan lotsagabeki mugitu zituzten gerriak eta buruak, helduagoek erritmoa jarraitzeari muzin egiten zioten bitartean.
Post rock moduan deskribatzen dute beraien musika eta euren abestiak zein bertsioak jotzen dituzte. Astelehenari edo euskal presoen egoerari abesten diote modu kritiko eta ausartean, zenbait kasutan txistua edo andaluz erako txaloak jotzera ere ausartuz.
Espaloia okupatuz jo zuen Konpost taldeak, herritarrek kalea hartzen zuten bitartean. Eta horrela, aldarrikapena izan zen nagusi “beste bat, beste bat” eskariaren atzetik jotako abestietan. Gasteizko mugimendu sozialari erreferentzia eginez Zumaiakoekin elkartasuna adierazi zuten, Gasteiz rules abestia moldatu eta Zumaia rules bihurtuz. Azken abesti honekin jendea kantuan jartzea ere lortu zuten.
Kontzertuaren zurrunbiloan sartuta eta Zumaia rules esaten zuten bakoitzean fuck the power erantzuten gogotsu genbiltzan bitartean, ia ohartu ere ez ginen egin Erribera kaleko 81. murala bukatu zutela. Zenbat kapa dituen dagoeneko Erriberako hormak!
Konposta egin eta ongarri bihurtuta dator dudarik gabe Konpost talde gasteiztarra, eta hala erakutsi dute alkatearen baimenik gabe Zumaiako Erribera kalean eman duten kontzertuan. 81. aldiz birziklatu dute horma.
Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).
--------------------------------------------
Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]
Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]
EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.
----------------------------------------------------
Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]
FERMIN MUGURUZA 40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.
-------------------------------------------
Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]
Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]
Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.
Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.