“Nagusi baten zeregina ez da aginduak ematea”

  • Ur handitan telebista saioan ikusiko zenuen akaso. Guk hantxe ikusi genuen. Baina, akaso, lehenagotik ere ezagutuko zenuen jakin gabe, akaso dastatuko zenuen Lazkaomendiko Iztueta-Azpikoa baserrian ekoitzitako esnerik, jogurtik edo izozkirik. Zer behar da XXI. mendean baserriari eusteko? Zein da baserriko nagusiaren zeregina? Zer eman diote emakumeek baserriari? Horretaz guztiaz galdetu diogu Maria Jesus Intxaustiri.

Argazkia: Dani Blanco.
Argazkia: Dani Blanco.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
Maria Jesus Intxausti (Iztueta-Azpikoa, Lazkao, 1956)

Baserritarra (eta enpresaria). Kanpoan ikasten eta lanean egin zituen bospasei urteez kanpo, baserrian aritu da lanean bizi osoan. Gipuzkoako EHNEko lehendakaria izan zen 1997tik 2003ra. Aurten, emakume enpresari onenaren saria eman dio Gipuzkoako Aspegi elkarteak.

Noizkoa da Iztueta Azpikoa baserria?

Lehenengo insaustitarrak 1740an etorri ziren hona. Dena den, badirudi aurretik bazegoela hor beste baserri bat,egurrezkoa-edo, eta gero egin zuten eraikin hau. Insaustitarren aurretik iztuetarrak egon ziren, beste leinu bat, eta armarria ere haiena da. Badirudi izan zirela garai hartan sona zuen jendea, gerlariak, errege-erregina katolikoen aliatuak edo horrelako zerbait. Hemen baziren etxearen historian oinarritutako eta eskuz idatzitako liburuak, baina eraman egin zituzten. Geroztik ibilita gaude begiratzen, Sevillaraino iritsi ginen, zeren han badirudi badagoela horrelako gauzak biltzen diren gune bat, baina arrastorik gabe gaude.

Izenari eutsi diozue hala ere.

Bai, hori bai. Izena ez da aldatzen, baserrietan-eta, askotan, zure izenez ez zaituzte ezagutzen, baserriaren izenarekin ezagutzen gaituzte.

Etxe honek bi dorre zituen eta 1949. urtean berritu egin zuten. Dorreak berritu beharra zegoen, badirudi eskailerak-eta gaizki zeudela, eta nola ez zuten ezertarako balio, bada moztu egin zituzten dorreak, eta harria, gainera, eliza konpontzeko eraman.

Ez zuten ezertarako balio?

Iztuetatarrekin bai, gerrarako-eta… Dorreek ba omen zituzten leiho txiki-txiki batzuk handik geziak botatzeko. Azken batean leku estrategikoan dago, behean dago lautada guztia, eta handik kontrolatzen zuten. Baina guri ez ziguten balio. Gu beste modu bateko jendea gara eta beste modu bateko aktibitatean gabiltza, azken batean baserritarrak etorri ziren hona eta baserritik bizi izan gara geroztik zazpi belaunaldi. Lehen, bizi ahal izateko egiten zen lan baserrian, ateratzen zen familia osoa mantentzeko janaria,eta gero hori aldatzen joan da pixkanaka-pixkanaka.

Hemen jaio zinen zu. Hemen bizi izan zara beti?

Bai. Bost urtez egon nintzen etxetik kanpora ikasketak egiten, eta gero buelta.

Damurik ez?

Ezta batere. Batzuek ez dute ulertzen, baserriko lana handia delako, baina bizimodu bat da, eta zuk zurea egiten duzu, zuk markatzen duzu zure bidea eta inork ez dizu esaten horrela edo hala.

Ingurua asko aldatu da?

Biak aldatu dira, Lazkao eta Lazkaomendi. Lazkaomendin daude 30 baserri eta baserri guzti-guztietan zegoen nekazal aktibitatea. Orain, 5-6 batean egongo da aktibitatea, norbait horretara dedikatzen dena.

Zeren ondorio da hori?

Lehen esnetara dedikatzen ginen ia denak, esnetarako behiak genituen, baina kantitate gutxi, eta baserritik bizitzeko aktibitatea pixka bat aldatu edo buruari eragin behar zitzaion. Eta jendeak errazera jo du, azken batean kalea hor dago, industria hor daukagu, eta industriara joan da edo beste aktibitate batera joan da, eta hor bilatu du bere lanbidea eta baserria pixka bat gelditu da zintzilik: bizilekua bai, eta etxerako baratzea, baina kito. Eta hori gertatu da, alde batetik, industria hor daukagulako eta erraztasuna egon delako lana aurkitzeko, eta beste aldetik, administrazioak ez duelako jakin hemengo baserriekin zer egin. Oraindik ere ez. Ez lehen ez orain. Ez da egon politika bat bideratzeko baserriek aurrera jarraitzea, eta horrela oso zaila da. Norberak izan behar du edo indar handia eta gogo handia baserriarekin jarraitzeko, edo bestela errazera jotzen duzu, lantegian lana aurkitu, baserrian mantentzeko zerbait jarri, baina hobby bezala. Guk badakigu zer lan-eremu ditugun, makineria sartzeko zailtasun handiak daude eta eremu txikiak dauzkagu, baina gauza ezberdinak egin daitezke eta hori egiten ez dugu asmatu, guk ez dugu asmatu eta inork ez digu argibiderik eman. Bestelako zailtasunak ere izan dira, Europan sartu ginenean ere nahiko kolpe latza izan zen.

Kaltea ekarri zuen?

Bai, nekazaritza kaltetuaz onurak hartu zituzten beste sektore batzuetan.

Argazkia: Dani Blanco.

Esnetan bizi zarete 1925etik. Nola joan da bidea egiten?

Ni gogoratzen naiz nire aitona nola joaten zen mandoarekin eta karroarekin, marmitetan esnea hartu eta banatzera. Gero amak jarraitu zuen eta gero amari guk jarraitu genion. Orain Ainitze alaba laugarren belaunaldia da horretan ari dena. Aldaketa pixkana joan da, eta beti ikusi da oso garbi gure baserrian guk sortzen duguna kontsumitzaileari eskaini behar diogula, zuzenean, ahal den eta bitartekari gutxienekin.

Pixkanaka joan da guztia eboluzionatzen, baina garai batean bezala, gaur ere berdin, zelaiak zaindu behar dituzu, ingurumena errespetatu behar duzu. Nekazaritza iraunkorra egiteko, eta egin behar da, zuk utzi behar duzu daukazuna ahalik eta urte gehien iraun dezan, eta horretarako errespetuz jokatu behar duzu, nahitaez, eta azken batean hori da gure baloreetako bat: ingurumena, eta urtetan iraungo duen nekazaritza egitea. Bai lurra mantenduz, bai ganaduaren zainketan, baita egiten dituzun produktuetan eta lan egiteko moduan ere, zeren atzekoek bestela ez dute nahi izango. Iraunkorra izan behar du, zentzu guztietan.

Esan duzu ikasten ibili zinela kanpoan. Zer ikasi zenuen?

Ikasten aritu nintzen, ikastola batean lan egiten ere bai, ume txikiekin. 17-18 urte inguru nituen, eta urte nahiko eroak izaten dira horiek. Oso gustura ibili nintzen eta ez naizenez geldi egotekoa, hainbat gauza egin nuen.

Nolatan erabaki zenuen baserrira itzultzea?

Jada nire bikotekidearekin bizi nintzela, aita hil zitzaigun, istripu batean hemen baserrian. Garai hartan ama, aita eta anaia bizi ziren baserrian. Aitarena izugarrizko kolpea izan zen amarentzat. Anaia-arreba guztiak bildu ginen eta ikusi genuen egokiena zela norbait inguratzea. Ni prestatu nintzen, beste ahizpa bat ere bai, eta azkenean erabaki zen egokiena ni izango nintzatekeela eta horrela egin zen.

Noiz izan zen hori?

Izango dira 38 urte.

Jarraitzeko beharrezkoa al da dibertsifikatzea?

Bai, dibertsifikatzea edo, behintzat, zuk ateratzea balio erantsi bat egiten duzun lan horri. Alegia, zuk eraldatzen baldin baduzu esnea eta zuk saltzen baldin baduzu, zuk ateratzen duzu hor egon daitekeen errentagarritasuna. Ordea zuk esnea ematen badiozu zentralari, beste kontu bat da.

Independentziari eustea oso garrantzitsua da zuentzat?

Bai, oso. Niretzat behintzat oinarrizkoa da, eta baserriak jarraitzeko ezinbestekoa. Baserri handixeagoa edo txikixeagoa izan, egon daiteke hainbat jarduera ekonomiko; zenbat lur daukazun, horren arabera moldatu beharko duzu zer jarduera egin baina modu asko egon daiteke. Hala ere, argibide horiek norbaitek eman behar dizkizu, eta horren falta handia sumatzen zen eta sumatzen da gaur egun ere.

Esnea eta esnekiak ez ezik bestelako zerbitzuak ere eskaintzen dituzue, bisita gidatuak, adibidez.

Lehen zerorrek esan duzu, bi belaunaldi atzera egin eta baserritik gatoz denak, eta orain egin duguna da guztiz deskonektatu. Oso beharrezkoa da hautsita dauden zubi horiek berriro eraikitzea, eta bisitak horretarako ere izan litezke. Haurrak etortzen dira batik bat, baina helduak ere bai, eta jendea zoratzen joaten da.

Jogurtak eta izozkiak egiten hasi zineten 2015ean. Beldurrik ez?

Inoiz ez dugu beldurrik izan. Pausoak pixkanaka ematen badituzu eta pauso sendoak ematen badituzu, eta gure kasuan behintzat hala izan da, poliki-poliki bazoaz aurrera. Ez derrepente bost pauso bata bestearen atzetik, hor bai, hor amildegira erortzeko aukera guztiak dituzu. Eta beldurrik nik behintzat ez dut inoiz eduki, beti izan dugu aurrera jotzeko indar hori.

Guka ari zara beti… Zenbat lagun zabiltzate hemen lanean?

Hemen, soldata kobratuz, lau pertsona gabiltza. Ainitze eta biok alde batetik, eta bestetik bi langile dauzkagu, berrikuntzan eta banaketan laguntzen digutenak, zeren azken batean kate osoa guk egiten dugu, banaketa ere bai, ez diogu banatzaile bati ematen. Horrela guk kontrolatzen dugu dena, eta hori oso garrantzitsua da, bestela eskutik alde egin diezazuke beste norbaiti emanez gero. Zuk nahi ez dituzun gauzak edo onartzen ez dituzunak egin ditzakete zure izenean.  

Soldata kobratuz lau pertsona ari gara lanean, baina atzetik talde handia daukagu, familia daukagu: senarra, semea, suhia, erraina, ahizpak…oso garrantzitsua da hori, denok proiektu bera edukitzea eta pausoak ematea helburu horretara.

Argazkia: Dani Blanco.

Zer da baserriko nagusia izatea? Zer behar da baserria gobernatzeko?

Guri amak markatu zigun asko bidea, oso indartsua zen. Nik beti buruan izan dut baserriak nola jarraitu behar duen, eta pixka bat hori aurrera eramatea izan da nire zeregina. Ni bat gehiago izan naiz, baina bideratu edo bildu edo koordinatu egin dut… batu.

Kola bezala?

Ez dakit, nik ez dut inor behartu lepotik hartuta… Etorri dira, eta proiektua bera izan da bildu gaituena. Nagusiaren zeregina ez da aginduak ematea, hori nagusi oso txarra da, nagusiak motibatu egin behar du, animoak eman, bide bat eduki, proiektu bat eduki… Proiektua ez da nirea bakarrik, guztiona da, eta gu bezala funtzionatzen dugu, ez ni, baizik gu: koordinatuz, elkarri animoak emanez eta baloratuz.

Eta arazoak sortzen direnean?

Hitz egin. Arazoak sortzen direnean, eta arazoak izaten dira noski, hitz egin behar da, eta konpondu, eta aurrera, ez dago besterik.

Emakume enpresari onenaren saria eman dizu Aspegi elkarteak (Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkartea). Nola hartu duzu?

Hasieran esaten duzu, hara, enpresari onena, belarrian pixka bat horrela egiten du, baina azken batean izan da nire ibilbidearen aitortza, eta lehen sektoreko pertsona bati emateak badu bere garrantzia. Gustura eta pozik hartu dut.

Zerbait gehiago esan nahi duzu?

Emakumeak baserrian daukan egitekoa azpimarratu nahi nuke. Emakumea izan da baserriaren euskarri eta habe nagusia, hala da oraindik, eta aurrerantzean ere izango da. Ziur nago emakumerik ez baldin badago baserrian, bukatzera egingo duela.

Zer eman diozue emakumeek baserriari?

Ondorengoak eman dizkiogu, noski, eta baserriari beste ikuspegi bat ere eman diogu. Zenbat jende ikusten duzu zuk salmenta zuzena egiten? Ia denak dira emakumeak. Baserriak aurrera jarraitzeko plazatan nola egon behar dugun, emakumeak izan du beti ikuspuntu hori. Guk egiten dugun produktuari nola emango diogu irtenbidea? Salmenta zuzena, jendearekin harremana. Gizonak gehiago jo du beste bide batetik: makineria erosi, beste sega-makina bat, beste ez dakit zer… Emakumeak, berriz, etxeko kontuak direla-eta, oso garbi ikusi du beti nondik datorren ezkurra eta non dagoen ezkurra, eta nola lan egin behar den. Gizonak gehiago jo du kantitatea egitera, eta hemen inoiz ez da hori egin. Garbi daukagu guk ezetz, funtzionatuko dugula daukagunarekin: guk dauzkagu, gutxi gorabehera, zenbat ganadu hainbeste hektarea, eta ez goaz ganadu gehiago jartzera, ez dugu ez dakit zenbat handituko gure produkzioa, ez, izugarrizko akatsa da hori. Daukaguna daukagu eta horrekin funtzionatuko dugu. Kalitatezko esnea egin behar dugu, gero hori eraldatuta kalitatezko produktuak egiteko.  

Emakumeen egitekoa kanpotik ez da hala ikusten?

Emakumearen lana beti izan da bigarren mailakoa, guk ere gure burua beti eduki dugu bigarren mailan, horretara erakutsi digute beti erlijioak eta abarrek. Gu hasi ginen hori hausten, baina izugarrizko zama izan da, beti bigarren mailan eta ez baserrietan bakarrik, kalean ere bai, beharbada baserrietan oraindik eta gehiago. Aurpegia atera behar da, hemen gaude eta balio dugu, eta erakutsi dugu egiten badakigula. Horregatik, Aspegiko saria aitortza izan da.

Azken hitza: Geldirik, inoiz ez

“Beti ari gara eragin eta eragin, hara eta hona joan eta ikusi, beti eboluzionatzen eta beti berritzen, berrikuntza konstante batean. Behar-beharrezkoa da edozein lantegitan. Pausoka-pausoka, hainbat gauza dauzkagu buruan, eta udazkenean ziurrenera produktu berri batekin etorriko gara”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
2024-11-08 | Euskal Irratiak
Iñaki Berhokoirigoin
“Oraingo munduan, iruditzen zaigu kontsumitzailea ere ez dela irabazle”

Ostegun arratsean abiatu da Lurrama, Bidarteko Estian egin den mahai-inguru batekin. Bertan, Korsika eta Euskal Herriaren bilakaera instituzionala jorratu dute. Besteak beste, Peio Dufau diputatua eta Jean René Etxegarai, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria, bertan... [+]


Karine Jacquemart (Lurramako aurtengo gomita berezia)
“Egungo elikadura- eta nekazaritza-sistemek ez gaituzte autonomo bihurtzen”

Laborantza iraunkor eta herrikoiaren hitzordua den Lurrama azokan izanen da Karine Jacquemart, Frantziako Foodwatch elkarteko zuzendaria. Elikadura-eskubidea herritar orori bermatzeko helburuari tiraka, hainbat ekintza bideratzen dabiltza –herritar mobilizazioak, agintari... [+]


2024-10-25 | Filipe Lascaray
Jaunttoak, lurra eta herritarrak

Kanboko bi hautetsi nagusiak (auzapeza eta lehen axuanta) errabiatuak dira. Hiru herritarren kontra plainta ekarri dute, Marieneako pentzearen alde protestatzeagatik.  Bigarren aldia da enetzat, goizeko 06:00etan, ohetik ateratzen gaituztela (bizilagunarekin), hamar bat... [+]


2024-10-09 | Onintza Enbeita
Xabier Arriaga, 'Txiplas'. Baserritarra
“Gipuzkoako ENBA-k eta EHNE-k nekazaritza eredu bera defendatzeak asko esaten du”

Emakume bat ikusi zuen Xabier Arriagak Gernikako kafetegi batean kafesnea esne gaingabetuarekin eta gurinezko opil batekin hartzen. Orduan konturatu zen nolako kontraesanetara ohitu nahi gaituen sistema kapitalistak.


2024-10-07 | Garazi Zabaleta
Sareko
Bertako elikagai ekologikoak identifikatzeko bilatzailea

EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]


Marieneko lurren aldeko hiru atxilotuak aske utzi dituzte, baina otsailean epaituko dituzte

 Apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta hiru lapurtar atxilotu ditu asteazkenean Frantziako Poliziak. Aske geratu badira ere, otsailean epaituko dituzte. Herriko Etxearen babesarekin, Bouygues enpresak duen etxebizitza eraikuntza... [+]


2024-10-02 | ARGIA
Bi lagun atxilotu dituzte Itsasun eta Uztaritzen, Marieniako lurren aldeko protesten harira

Filipe Laskarai eta Benjamin Charron atxilotu dituzte jendarmeek asteazken goizean, apirilean Kanboko Herriko Etxean sartu eta han egindako protestekin lotuta. Marieniako lurrekin ez espekulatzea eskatu zuten laborari eta ekintzaileek ekintza hartan.


2024-09-23 | ARGIA
‘Sareko’ bilatzailea martxan, EAEko produktu ekologikoak non eskuratu jakiteko

Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]


Trenetik salto egin nahi

Hemen gatoz, atzera ere, hausnarra berritzera. Edo behintzat saiatzera. Edo horrekin amestera. Ez dakit, ordea, berritik zer izango dugun; izan ere, antza, munduak lehengo lepotik burua jarraitzen du. Barkatu okerra: gizakiok jarraitzen dugu lehengo lepotik.


2024-09-23 | Jakoba Errekondo
Sagardoaren kurkubitatik plastikora

Plastikoan bilduta saltzen dizkigute zuritutako sagarra, mandarina, ahuakatea eta abar. Eta ez gaitu lotsagorritzen.


2024-09-19 | Nicolas Goñi
Saguzarren osasunak gure osasuna babesten du, ezusteko moduan

Ameriketako Estatu Batuen ipar ekialdean azken urteotan maila handiko fenomeno batek eragin garrantzitsua izan du osasun publikoan, eta basa animalien osasunaren garrantzia oroitarazten du. Argitaratu berri den ikerketa baten arabera, gertaera hori eta sortu dituen ondorioak... [+]


2024-09-18 | Estitxu Eizagirre
Haziak eta etorkizuneko auziak

Haziak nola egin azaltzen duen jakintza praktikoa eta hazietan datzan ikuspegi politikoa. Biak uztartu dituzte Haziak liburuan Miguel Arribas Kelo-k eta Marc Badal-ek. Hamaika auzi baitaude jokoan hazi bakoitzean: biodibertsitatea vs estandarizazioa, autonomia vs menpekotasun... [+]


2024-09-06 | ARGIA
Nafarroako IX. Azoka Ekologikoa egingo da Noainen irailaren 13tik 15era

Hitzordua Noaingo Zentzumenen Parkean izango da. Herritarrak eta ekoizleak elikagai ekologikoen inguruan biltzeko Nafarroako topagune handiena da azoka. Bederatzigarren edizioa da aurtengoa eta laugarren urtez jarraian Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da.


2024-08-28 | Nicolas Goñi
Balutxistango laborariek eredu ekologikoa dute muturreko eguraldiei aurre egiteko soluzio

Munduko klima gogorrenetakoa du Balutxistanek: basamortuko klimaren muturreko bero eta lehorteak, eta Arabiako itsasotik ekarritako montzoiaren eurite irregularrak, urte batzuetan eskasak eta bertzeetan uholdeak eragiteko modukoak. Hala eta guztiz ere, bertan laborantza badago,... [+]


Europan gero eta eskuinago, trantsizio ekologikoan gero eta atzerago

Ez da ezusteko handirik izan Europako hauteskundeetan, eskuin muturrak gora egin duen bitartean, berdeek orain arteko emaitzarik txarrenetakoak izan dituzte. Zentzu horretan, geroz eta gehiago nabarituko dugu trantsizio ekosozialari lotutako erabakietan ebidentzia zientifikoek... [+]


Eguneraketa berriak daude