Uztailaren 4ko goizean zazpi graduko lurrikara izaten ari zen Iruñeko Udaletxean elkarrizketa egiten ari ginen bitartean. Bere bulegoa, ordea, bare-bare zen artean. Eguerdian jakin zen albistea: Aranzadi eta Ezkerra Udal Gobernutik kanpo ziren. Aranzadiko zinegotzia da Berro eta Berdintasuna eta LGTBI saileko arduraduna zen elkarrizketa egiten ari ginen bitartean. Dagoeneko oposizioan da.
Ez dakit argi dagoen: eraso sexista gehiago dago edo salaketa gehiago?
Salaketa gehiago. Mugimendu feministak eta gizarteak oro har lan handia egin dute azken urteetan, eta horren ondorioz emakumeak ahaldundu egin dira, salaketa gehiago jartzera ausartuz.
LGTBI munduan ere salaketa gehiago entzuten da. Antzeko kasua da.
Bai, berdintsua da, baina kasu honetan oraindik zailtasun bat gehitzen zaio, mundu honetan erasoa salatzeak esan nahi baitu agian armairutik ere atera behar dela. Harrotu zentroarekin ikerketa bat egin dugu gaiaz eta gauza interesgarriak atera dira. Adibidez, LGTBI umeak oso ohituak daude biolentzia jasatera eta erasoa normaltzat hartzen dute, oso berenganatua dute. Emakume askorekin ere gertatzen da hori, baina LGTBI kasuetan gehiago.
Sanferminetara kanpotik datozenei ohartarazten zaie errespetuz joka dezatela. Kanpokoan jartzen da indarra.
Sentimendu hori zaharra da, eta iaz bederen egon zen. Deserosoa egiten da onartzea zure lagunak, familiartekoak, ingurukoak direla emakumezkoen erasotzaileak. Hala ere, hemen ez dago beste toki batzuetan baino eraso gehiago. Erasoak orokorrak dira, maila globalean emakumeen aurkako biolentzia legitimatzen da, menpeko nahi gaituztelako.
Txupinazoan beltzez joateko sare sozialetan egon zen deialdi hura bai izan zen eztabaidatua, baita arbuiatua ere.
Guk ez genuen bat egin deialdi harekin, baina zilegi iruditzen zait. Egia da erasoak urtean zehar ere badirela eta ez dela fokoa bakarrik Sanferminetan jarri behar, baina herritar asko oso haserre dago eta uste dut ekarpen bat egiteko gogoa zegoela proposamen haren atzean. Ez zen ongi bideratu hemengo mugimendu feministarekiko, baina ez dut uste asmo txarrez egin zenik.
Zeinek finkatzen ditu irizpideak, udalak edo mugimendu feministak?
Elkarlanean egiten dira, baina mugimendu feminista aspaldi ari da lanean erasoen gaiarekin eta baditu lerro estrategiko batzuk. Haiek diskurtso indartsua jartzen dute eta udaletik oihartzun egiten diogu, horrela asko zabaltzea lortuz.
“Bakarrik eta mozkortua etxeratu nahi dut”. Neska gazteek gehien errepikatu duten oihuen artean dago.
Bikaina da. Beti beldur mezuak luzatzen zaizkigu neskei: “Zaindu, kontuz…”. Beldurrean hezi gaituzte eta neska gazteak aski dela esaten ari dira, libreak garela eta erabateko lasaitasunez itzuli nahi dugula etxera.
Udaletxea nolakoa da berdintasunean?
Lan handia du egiteko. Gauza asko egin dira, baina gatozen lekutik gatoz eta feminismoa UPNrentzat “vade retro Satanás” izan da. Udaletxea gizartearen isla ere bada eta Iruñean aurrera egiten ari den gisan, hemen ere bai, baina oso urruti gaude berdintasuna lan esparru guztietan zeharkakotasunez ikustetik.
Eta Gobernu Taldea?
Oso aurreratuta dago aurreko legealdiko Gobernu Taldearekin konparatuta. Nahiko gobernu feminista da, baina ezkerrean bazen goiburu klasiko bat “lehenengo komunismoa eta gero feminismoa”, eta hemen ere gertatzen da halako zerbait.
Eta Aranzadi?
Denak berdinak izan gaitezen bilatzen dugu, asanblada da gure oinarria, horizontalitatea, baina gizarteak dituen hainbat joera gurean ere badira. Berdintasunari buruzko hausnarketa prozesu bat egiten ari gara eta oso interesgarria izaten ari da, oso pozik nago. Hala ere, bestelako jatorri bateko jendea ere falta zaigu eta horrek kezkatzen gaitu.
Ezkerreko alderdi batean, kargu instituzionalak legealdi baterako, bi…?
Aranzadik kode etiko argia du: lau urte eta kito. Beraz, legealdi honekin niri bukatu zait.
Eta gustatuko litzaizuke errepikatzea?
Alde batetik bai, hasieran shock handia izan zelako udal jardueran aritzea, ez genuelako instituzio hau ezer ezagutzen eta dagoeneko asko ikasi dugulako. Baina bestetik, guk ikasi dugun hori ondoren etor daitezkeenentzat oso baliagarria izango da, gu laguntzen arituko garelako.
Era guztietako pertsonek festan begirunea merezi badute, zergatik ez animaliek? Zezenek adibidez?
Hala da, bai, ez da zilegi XXI. mendean animalien sufrimendua gure gozamenerako erabiltzea. Ni zezenketen aurkakoa naiz eta hauen aurkako hainbat manifestazioetan parte hartu dut, baina gaia konplexua da Iruñean. Ni aurkakoa naiz, baina Aranzadin badira aldekoak eta, beraz, talde gisa ez dugu jarrerarik hartu zezenketekin. Eztabaida kalera atera behar da.
Aranzadi egongo da datorren urteko udal hauteskundeetan?
Talde bera ezin da aurkeztu, hautesle elkargo bat delako eta hauek behin bakarrik aurkez daitezkeelako. Baina gure proiektua ordezkatuko duen zerbait hor egongo da.
“Iruñean jaio nintzen 1986an. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi nituen Opuseko Unibertsitatean, baina era guztietako lanak egin ditut: umeak zaindu, tabernan zerbitzari, saltzaile Landabengo igandetako azokan… eta lau urtez Eguzki bideoak kooperatiban ere bai; ARGIArekin ere izan genituen elkarlan proiektu batzuk. 17 urte nituenetik nabil herri mugimenduetan: Azpilagainako auzo asanblean, Rosa Negra taldean, mugimendu feministaren bueltan edo PAHn. Udaletxean hasi ginenean shock handiko unea bizi izan genuen bertan nola aritu ikasi arte”.
Goldatz talde feministak antolatua, ortziralean, urtarrilaren 3an, Jantzari dokumentala proiektatuko dute Beralandetan (17:30ean) eta biharamunean, urtarrilaren 4an, Berako bestetako tradizioak aztergai izanen dituzte Maggie Bullen antropologoarekin leku berean (10:30).
Ander Magallon, Mikel Irure eta Xabier Jauregi Metropoli Forala saioan egon dira maskulinitate berrien inguruan mintzatzen.
Tesia amaituta, pozik dago Lore Lujanbio. Militantziarako denbora gehiago du, besteak beste. Mugimendu transfeministaren erronkez galdetuta, hauek identifikatzen ditu: neoliberalismoak mugimenduaz egin duen apropiazioari heltzea, faxismoaren eta erreakzio heteropatriarkalen... [+]
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Askotariko edoskitze ereduak ikusarazten ditu Todas las lactancias (Txalaparta) liburuak. Erakundeek bularra ematea gomendatzen dute, baina ez dituzte nahikoa baliabide eskaintzen eskubide hori bermatzeko. Ondorioz, edoskitzea nahi dutenek zein biberoia ematea erabakitzen... [+]
Fernanda Callejasek, Tatiana Romerok, Leo Bueriberik eta Vanessa Uyiguosak parte hartu dute Pikara Magazinek antolatutako "Emakume migratuen lana eta egoera ekonomikoa" eztabaida-mahaian.
Hiru hilabetez iraun du Mazango auziak, Gisèle Pelicotek irekitakoa, zeineten ikertu duten urte luzez senarrak somniferoz drogatu eta berak zein beste dozenaka gizonek 200 bat aldiz bortxatu izana. 51 gizon epaitu dituzte, eta senar ohi Dominique Pelicotentzat 20 urteko... [+]
“Ikertzaileen esperientziak komunikabideekin eta sare sozialekin duten harremanean” izeneko txostena argitaratu du FECYTeko Science Media Centre Españak (SMC), EHUko Gureiker ikerketa-taldearekin lankidetzan egindako inkesta batean oinarrituta. Emaitzen... [+]
Erasoen aurrean “kikilduko ez direla” eta "nazkaturik" daudela adierazi dute Lezo eta Errenteriako feministek eta autodefentsa feminista eta ekintza zuzena aldarrikatu dituzte.
Baztango Madame Birrots taldea emakumez osatuta dago. Landa eremutik eta ikuspegi feministatik mintzo dira.
Tabernan zaude, barran, eskatu nahian. Mostradorean beste pertsona batzuk ere berdin. Laster izango da zure txanda, baina zuri tokatu arren, zerbitzariak ez dizu galdetu ea zer nahi duzun, salto egin dizu eta zure atzean etorri den gizona atenditu du. Ergel aurpegia geratu... [+]
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Bukatu da (bukatzen ari da) tomatearen sasoia eta unea aprobetxatu nahi nuke uda honetan izandako kezka eta amorruak orriotara ekartzeko.