Bizkarrezurra da nerbio sistema babesten duena, garunaren eta gorputzaren arteko komunikazio bidea. Jakitun ez garen arren, edozein osasun arazoren iturburua izan daiteke. Hala kontatu digu Xabier Mendiaraz kiropraktikoak.
Hezur-muineko nerbio guztiak gorputzeko atal guztietara iristen dira, zelula guztiak kontrolatuz. Ornoren bat mugitzeak nerbio sisteman eragiten du zuzenean, garuna eta gorputzaren arteko komunikazioa moztuz. Hori gertatzen denean, gorputzaren funtzionamendua kaskartzen hasiko da. Hau guztia azaltzeko, gorputzaren auto-erreparazio eta berregituratze gaitasuna azpimarratu dizkigu Mendiarazek: “Zauri bat egitean, garbi mantenduz gero itxi egingo da. Gorputzak berak sendatzen du. Nik eskumuturreko hezurra puskatu dut eta mugitu ez dadin zerbait jarri didate. Nire garunak beharrezko zelulak sortzen ditu eta beharrezko lekuan jarri hiru hilabete pasata berriro ongi egoteko”. Hori, nerbio sistemaren bitartez kontrolatzen dela dio kiropraktikoak. “Ongi funtzionatzen ez badu, osasun arazoak ekar ditzake: depresioa, antsietatea, lo egiteko arazoak, sabeleko mina...”.
Ornoak lekuz mugitzearen arrazoiak, ordea, makina bat izan daitezke: postura txarrak, erorketak, estres emozionala... Mendiarazek estresaz hitz egin digu, gehienbat: “Egun, gizarte honetan, gaixotasun gehien sortzen dituen arazoa da estresa. Gaixotasun modernoaren oinarrietako bat da. Neurrian ona da, bizirik mantentzen gaituelako, baina sobera handitzen bada kalteak sor ditzake gure osasunean”. Gaixotasunak bizi estiloaren araberakoak direla dio. Gorputz bakoitzak estresa desberdin jasotzen duela azaldu digu, estres bera bi gorputzentzat desberdina izan daitekeela. Estres egoeretan, nerbio sistemaren bitartez egokituko dugu gorputza; piezaren batek huts eginez gero, egokitze-lan hori konplikatu egin daiteke. Estresa gestionatzen jakitea oso garrantzitsua dela dio Mendiarazek.
Kiropraktikak egiten duena da interferentzia guztiak bizkarrezurrean aurkitu eta tratamendu egokiaren bidez arazoa konpontzen saiatu, horretarako nerbio sistema indartuta. Ornoak bere lekura itzultzea, alegia. Egokitze bertebrala deitzen diote. Horretarako teknika ugari daude, 200 baino gehiago. Gehienak eskuekin egiten dira, baina tresnak ere erabiltzen dituzte, presioa egiten dutenak batik bat. “Pistola antzeko bat dugu: angelu batean ipini eta indar bat jartzen zaio. Kolpe batez ornoa mugitzen du”.
Lehenbizi bizkarrezurra aztertzen dute, nerbio sisteman nola eragiten ari den ikusteko. Normalean egokitze bat baino gehiago egin behar izaten da eta ez du inongo minik ematen. Mendiarazek kontatu digu bezero asko jada osasun arazoak dituztela joaten direla kontsultara: migrainak dituela, nekatuta dagoela, lorik egiten ez duela... Egoera horietan ez dago aurreikuspenerako aukerarik: “Gehienetan konpon daitekeen arren, batzuetan beste zerbaiten beharra izango da; kirurgia, adibidez. Gure helburua ez da sintoma itzaltzeko zerbait ematea, kausa konpontzeko gorputza orekan jartzea baizik”.
Bizkarrezurraren eraginaz eta garrantziaz jabetzen ez garela uste du. Gorputzaren funtzionamenduaz ezagutza txikia daukagula, baita kiropraktikari buruz ere. Gipuzkoan dauden 20-25 kiropraktikoetako bat da Mendiaraz. Kontsulta dauka Donostian eta pazienteekin lan egiteaz gain hitzaldiak ematen ditu bertan asteazkenero, edonorentzat eta doan: “Kiropraktikaren beste alor bat da, diziplina hau eta gorputza bera ezagutzera ematea”. Izan ere, Munduko Osasun Erakundeak lanbide sanitario bezala onartzen badu ere, Europako hainbat herrialdetan ez dago doitua, tartean Espainiako Estatuan. Bai, ordea, Frantziako Estatuan, Danimarkan, Portugalen, Suitzan, Italian edota Erresuma Batuan. Zabalduen, dena den, AEBetan dago.
Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]
Indartsua, irribarretsua eta oso langilea. Helburu pila bat ditu esku artean, eta ideia bat okurritzen zaionean buru-belarri aritzen da horretan. Horiek dira Ainhoa Jungitu (Urduña, Bizkaia, 1998) deskribatzen duten zenbait ezaugarri. 2023an esklerosi anizkoitza... [+]
Bai ikastetxeek antolaturiko eskolaz kanpoko jarduerek, bai aisialdiari loturiko ekintzek eta udalekuek desgaitasunen bat duten haurrak kanpoan uzten dituzte maiz, eta hain justu, jarduera horiek bereziki onuragarriak dira premia bereziak dituzten haurrentzat. Hala dio... [+]
Orain arte desgaituak ez diren pertsonekin lehiatu da Uharteko Ipar Eski Taldeko Eneko Leyun eskiatzailea (Iruñea, 1998). 2024-2025 denboraldian, lehenengo aldiz parte hartu du Adimen Urritasuna duten Pertsonentzako Iraupeneko Eskiko Espainiako Txapelketan. Urrezko... [+]
Pertsona lodiek lodiak izateagatik bizi izan duten eta bizi duten indarkeriaren inguruan teorizatzeko espazio bat sortzea du helburu ‘Nadie hablará de nosotras’ podcastak. Cristina de Tena (Madril, 1990) eta Lara Gil (Fuenlabrada, Espainia, 1988) aktibista... [+]
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.