“Egin nahi dudan musika soinutik harago doa”

  • Ekainaren 28an kontzertu atipikoa antolatu zuen Tabakalerak Kinestesia: mugimenduaren logika programaren barruan. Occam Delta plazaratu zuten Julia Eckhardt, Yannick Guédon eta Emmanuel Holterbach musikariek, soinuaren eta musikaren esentzia bilatzen duen lau piezako kontzertua, Eliane Radiguek konposatutako lanak ezagutzeko primerako aukera eskaini zuena: musikari sailkaezin hau hobeto ezagutzeko aukera duzue ondorengo lerroetan, Donostian bere lanak interpretatu zituen Julia Eckhardt-ek egin dion elkarrizketaren bidez.

Eliane Radigue 1932an jaio zen merkatari txikien familia batean eta Paris erdigunean hazi zen. Musikara eraman zuen bidea ez zen lineala izan; piano ikastaroak hartu zituen Roger anderearekin, zeina biziki maite zuen, baina Armand artistarekin oso gazte ezkondu ondoren Nizara joan zen bizitzera. 23 urterekin hiru umeren ama zen, eta zeukan denbora libre apurrean aritzen zen “brikolaje musikal” gisa deskribatzen dituenak egiten. Irratiaren bidez musika konkretua deskubritzeak –objektuen soinuak grabatuz ekoizten den musika elektronikoa, alegia–, bide oparoago batera eraman zuen. Musika mota honen aitapontentekoak diren Pierre Schaeffer eta Pierre Henryren lanek pixkanaka musika elektronikorantz eraman zuten –sintetizagailuekin eta feedback-ekin lan eginez–, eta musikari akustikoekin kolaboratzera, 72 uterekin.

Elkarrizketa hau Eliane Radigueren etxean egin dugu. Maiz joaten naiz bera bisitatzera duela zenbait urtetik. Hasieran nire Occam-ean lan egiteko bakarrik zen, gero elkarrekin zenbait pieza sortzeko, eta azkenaldian, bere bizitza konta diezadan, bere sorkuntzak eta gogoetak. Bere osasunak oraindik horretarako aukera ematen zuenean, elkarrekin bidaia batzuk egin genituen eta, urteetan zehar, nire laguna bihurtu da.

Eliane Parisko 14. barrutiko pisu txiki batean bizi da, distantzia laburrera dago Daguerre kalea non Agnes Vardak “bere” hondartza instalatu zuen Les Plages d’Agnes filmerako. Denda txikiek, arkitektoen bulegoek eta liburu-denda txikiek garai bateko Parisen itxura ematen diote.

Bere apartamentuan dauden txatalek interes ugariz osatutako bizitza baten berri ematen dute: familia handi baten argazkiak, kulturarekin eta zientziarekin duen interesa islatzen duten liburuak eta aldizkariak, zenbait koadro eta eskultura, eta landare asko. Elianek butaka bat du bere txoko finkotzat entseatzen dugunean eta nahitaezko tea hartzen dugunean. Baita hitz egiten dugunean ere.

Nola deskubritu zenuen musika konkretua?

“Soinua errespetatu behar den bizitza autonomo gisa ulertzen dut”

1950eko hamarkadan izan zen, nire haurrak oraindik txikiak ziren. Goizez zaintzen nituenean, irratia entzuten nuen. Nizan bizi nintzen, aireportutik gertu. Garai hartan, sei hegaldi zeuden egunean, horietako bat distantzia luzeko hegaldiak egiteko hegazkin handi bat, gauez Saigonera hegan egiten zuena. Abioiek oraindik helizeak zeuzkaten eta soinu oso interesgarriak egiten zituzten. Batzuk eta besteak desberdintzeko gai nintzen. Gustatzen zitzaidan hegazkinak entzutea; jolasa bezala zen. Egun batean irratian entzun nuen Pierre Schaefferren eta Étude aux chemins de fer-en emisio bat, musika konkretua.

Aurkikuntza horren ondoren, zorioneko kasualitate baten bidez Pierre Schaefferrekin aurrez aurre egon zinen eta musika konkretuko ikasketetan onartu zintzatela eragin zuen horren. Han Pierre Henryrekin ere kolaboratu zenuen.

Bai, han hasi nintzen zinta magnetikoa mozten. Biek lan egiten genuen, Pierre Henryk zinta motzarazten zidan. Alaka luzeak egiten ikasi nuen, moldaketa zuzenak edukitzera iristeko; baita oso laburrak ere, atakeak lortzeko. Gauza asko ikasi nuen Pierre Henryrekin. Pierre Schaffer gauez etortzen zen, egin genuen lanaz informa geniezaion.

Gero feedback-ekin ere lan egin zenuen eta 1970eko hamarkadatik aurrera, AEBetan egon zinenean ezagutu zenituen sintetizagailuekin hasi zinen konposatzen. Kaliasha da lan horietako bat, zeina Trilogie de la Mort-en bigarren zatia den; ARP sintetizagailuarekin egina dago, hori izan zen zure instrumentua urte askoan.

“Musikan interesatzen zaidana ezin da haztatu, neurtu ezin dena da, teorizatu ezin dena, horregatik da oso zaila horretaz hitz egitea”

Bai, baina feedback-ekin lan egin nuen denbora-tarte guztian soinu-proposamen deitzen nien, ez neukalako gogorik eztabaidatzeko hori musika ote zen ala ez, zeren konpositore izateko musika egin behar da. Nik ez nion nire buruari konpositore deitu nire lagunek banintzela adierazi zuten arte.

Duela 15 urte ia, instrumentu akustikoekin aritzen diren musikariekin kolaboratzen hasi zinen. Lehenbizikoa Elemental II izan zen eta ondoren hiru Naldjorlak-en zikloarekin. Lehen inpresioa da, soinu jarraitua dela bi garaiak lotzen dituena.

Soinu jarraitua bitarteko bat da, ez bere horretan helburua. Egin nahi dudan musika soinutik harago doa. Konexioak daude. Hala ere, zintzoki uste dut ezin izango nuela garatu orain egiten dugun musika hau ez banu lehenago pasa musika elektronikoaren fase luze hura.

ARP sintetizagailuarekin lan egin izan du denbora luzez Radiguek eta duela 15 urtera arte ez zen hasi instrumentu akustikoak jotzen dituzten musikariekin kolaboratzen.

2011n hasi zenuen Occam-en ziklo amaigabea, zeinean lehenbizi musikari bakoitza ezagutzen duzun solo batekin, gero elkarrekin piezak osatzeko. Zure pieza akustiko guztiak ez dira transmititzen partitura idatziekin, ahoz eta irudi bidez baizik. Zein da ziklo honen ideia?

“Bilatzen dut arintasun hori, eramaten gaituena soinuaren magia moduko batera, pertzepzio guztiak zorrozten dituena”

Lehenbiziko ideia olatuak dira. Occam Océan serieko lehenbiziko inspirazio-iturria sortzen da deskubritzen dudanean, 1970eko hamarkadan, Los Angelesko Historia Naturaleko Museoan, zinta luze bat, zeinak errepresentatzen zituen ezagutzen diren uhin elektromagnetikoen luzerak, Lurretik eguzkirainoko uhin-luzeratik X izpietaraino, Gamma izpietaraino eta abar; amaierarik gabe, izan ere, bi mutur hauetatik harago geratzen dira Lurretik planeta urrunenetaraino dauden uhin-zabalerak, gure astro beneragarriak bere antzekoekin eduki ditzakeenak eta are gehiago; eta proiektatzen da infinitu bat, zeinak oso xume bihurtzen dituen ezagutzen ditugun eta erabiltzen ditugun uhin luzera guztiak, baita 60-100 hertzeko gune ñimiñoa eta gure belarriak soinu bihurtzen dituen 12.000 hertzak, edo 300.000ko gunearen espektroa, argi gisa hautematen duguna eta kolore gisa interpretatzen duguna; kontuan hartu gabe gure espezieak erabiltzen dituen uhin-luzera ugari eta anitzak; misteriotsuak dira, garen ezjakin ez-espezialista guztientzat, VLF, UHF… eta beste asko, bertigoa sentitzeraino… Horregatik Océan “transposizioa”, irisgarriagoa delako gure pertzepzio-gaitasunentzat… Ufa!

Lan egiten dugunean zure mantra bat da eskuragarri egon behar dela. Zer esan nahi duzu horrekin?

Musika honekin inoiz ezin direla gauzak behartu. Ez da musika bat zeinean hobe den ahalik eta gehien jotzea. Jakin behar da gelditzen. Eskuragarri egotea da guztiz irekita egotea, prest egotea sortzen den eta sortzen duzun soinu-ebentorako. Alegia, egitura hor dagoela, baina egitura horren baitan, neurtezina den horrek guztiak garatu behar du eboluzioa, soinuaren garapenak. Ondo doanean, hor geratzen gara, artikulazioa aurkitzen dugu, kateatzen dugu jarraian datorrena momentu egokian. Baina problema txikiren bat baldin badago, bada, beno, jarraian datorrenarekin artikulazioa azkarrago aurkitzen saiatzen gara. Hori da eskuragarri egotea, norberaren izaeran eskuragarri egotea. Soinua errespetatu behar den bizitza autonomo gisa ulertuko banu bezala da. Interesatzen zaidana ezin da haztatu, neurtu ezin dena da, teorizatu ezin dena; horregatik da oso zaila horri buruz hitz egitea.

Musikan bilatzen duzuna nola deskribatuko zenuke?

Gustatzen zaidana laburbilduz esango dut: da arintasun hori, eramaten gaituena soinuaren magia moduko batera, zeinean pertzepzio guztiak zorroztuta dauden, baita fisikoki ere, maila guztietan. Musikak esaten ditu hitzek esan ezin dituzten gauza asko, ezta poesiaren bidez ere. Poesia da gehien gerturatzen dena. Poesiak esaten du erabiltzen dituen hitzek esaten dutena baino gehiago, zeren, hitz berak hartzen badituzu eta beste ordena batean jarri, zerbait esan nahi badute ere, segur aski jada ez dira poesia izango.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika elektronikoa
2022-09-23 | ARGIA
Zuberoan Hitza Hitz, musika urbanoaren jaialdia asteburu honetan

Hitzez Hitz festibala egingo dute estreinakoz Mauleko Jai Alai zelaian irailaren 23an eta 24an. Duela urtebete sortu zuten Festibalerat elkartea jaialdi hau antolatzeko eta 20 taldek musika urbanoa joko dute.


Ikaragarri bilakatu

Kronika hau aldez aurretik idatz nezakeen, dantzalekuko esperientzia sentsoriala karaktere gutxitan deskribatzea zaila bada ere. Diskurtso hegemonikoa ere gailendu da kultura ofizialaren arrakaletatik kanpoko adierazpenetan. Lur azpian gertatzen denaren kontakizuna eskura eman... [+]


2021-04-13 | Kepa Matxain
Amsia
“Makinen mugak bilatu nahi ditut”

Inguruotako elektronika giroan ibilbide luzeenetakoa duen artista da Amsia. Hogei urtetik gora daramatza klase guztietako hardware, sampler, sintetizadore eta ordenagailuz inguratuta, soinu bidaiak izan nahi duten kantuak ekoizten. Ez du oso gustuko palestrara ateratzea, baina... [+]


2020-11-26 | Kepa Matxain
Xabier Bastida, 'Abaunz'
“Ez zait interesatzen koherentzia estetikorik gabeko debaldeko nahasketa”

Xabier Bastida Abaunz-ek ez du bere lana ikusgarri bihurtzeko txanparik jotzen. Haren arrastoari segika hasten denak Bandcamp helbide bat aurkituko du –Brooklyngo Jollies diskoetxearena–, eta bertan deskribapen labur bat, argazki gandutsu bat eta azal beltzeko disko... [+]


Aitor Etxebarria, musikaria
“Elektronikaren industriarekin desliluratua bukatu dut”

Munduko bazter ugaritan utzi du bere marka musika elektronikoko musikari eta DJ bezala; ezabaezineko lorratza da El Txef-A-rena, baina aldi batez bere alderdi hori isilarazi du, barneko musikari heterodoxoari ate-leihoak zabaltzeko. Markak filmerako egindako soinu bandatik... [+]


2020-01-29 | Xalba Ramirez
Hegan egiteko, Lumi

Lumik eman digu neguko haize eta hotzari aurre egiteko aukera. Itzal zikinak lan berria aurkezten aritu dira Orbeleko lagunekin, aretoa erdi bete erdi hutsik zutela. Bertaratu ez direnen kalterako. Zoragarria izan da.


2018-12-04 | Xalba Ramirez
Telmo Trenorren 'Heat' diskoa
Uda luzatzeko

Telmo Trenor Egiako (Donostia) beatmaker ezaguna da. Hip-hoparen munduan hasi zen baseak eraikitzen, Gallinero All Stars edo %100 Gourmet-en. Heat diskoa aurkeztu du uda hasieran Elsa Records zigiluarekin. Erritmo funk-kaliforniarrak, hondartzak eta palmerak gogoan izan ditu... [+]


2017-11-30 | Kepa Matxain
Rrucculla, elektronika ekoizlea
“Abesti bat egitea munduko musika guztiak elkartzea da”

Orain urtebete inguru erabaki zuen Izaskun Gonzalezek bazela garaia ordenagailuaren aurrean bakarrik pasatako orduei izen bat jarri eta proiektu bat abiatzeko. Horrela sortu zuen Rrucculla, eta denbora gutxian zeresan franko eman du bazterretan. Egun, disko berrian sartuta dabil... [+]


Eguneraketa berriak daude