Nola gainditu “gu-haiek” diskurtsoa euskara oinarrizko hizkuntza izanda

  • Petra Elserrek hitzaldia eskaini zuen Hernanin. Etorkinen eremuaz eta euskaldunen eremuaz aritu zen hizketan. “Gu” eta “haiek” diskurtsoa alboratu eta bi eremuek euskal komunitate sendoan bat egitea irudikatzen du, hizkuntza-ardatza euskara dela. Jatorriz alemaniarra den Elserrek hamabost urte daramatza Euskal Herrian. Banaiz Bagara elkarteko zuzendaria da, atzerritarrak euskal mundura erakartzeko bideak lantzen ditu,
    lan mundua zubi erabilita.

Petra Elser: “Oso garrantzitsua iruditzen zait espazio erdi pribatu-erdi publikoa irekitzea. Alegia, bazkari-afari, mendi irteera, eskolako gurasoen bilera eta txango, auzoko jaiez 
ari naiz. Ahalegina egin beharko genuke horrelako guneetara beste herria
Petra Elser: “Oso garrantzitsua iruditzen zait espazio erdi pribatu-erdi publikoa irekitzea. Alegia, bazkari-afari, mendi irteera, eskolako gurasoen bilera eta txango, auzoko jaiez ari naiz. Ahalegina egin beharko genuke horrelako guneetara beste herrialdeetatik etorritakoak gonbidatzeko”. Argazkia: Idoia Zabaleta / Foku
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Petra Elserren hitzaldia Hernaniko Euskara Ari Du elkarte antolatzaileak sarean ipini du Youtuben. Hitzaldiaren laburpena ekarri dugu hona.

Eremu komuna, alegia, denok bat egiten dugun eremua

Hiru eremuz hitz egingo dut: eremu komunaz, euskaldunen eremuaz eta etorkinen eremuaz. Has gaitezen lehenengoarekin. Abiapuntu moduan hiru gauza esango ditut. Bat: Norbera alda daiteke, nahiz eta 60 urte edo 80 urte eduki. Bizitza osoan alda gaitezke. Bi: Gizartea ere alda daiteke. Hiru: Komunitate euskalduna nola eraiki pentsatu behar dugu. Guk nahi dugun gizartearen irudikapena egin behar dugu. Nola egon nahi dugu bost urte barru? Euskal komunitatea ez dadila izan gizartearen barruan dagoen komunitate txiki bat erdal komunitate handi batez inguratuta.

Euskaldunen eremua

Ondoko ezaugarriak hartu behar ditugu kontuan euskaldunen eremuaz.

    • Komunitate itxia dela esaten da, berea babesteko itxi da, ohikoa da “gu” eta “haiek” erabiltzea. Nire lanean asko entzuten dut: haiek asko elkartzen dira, haiek zapia daramate, haiek beti meskitara doaz... Beldurretik eta arroztasunetik, distantziatik, hitz egiten du jendeak.  Nahiz eta “etorkinak” eta “bertakoak” kale berean bizi, “gu” erdian eta “haiek” periferian ezartzen ditugu.

    • Euskaraz egiteagatik txalotzen dira atzerritarrak: “Casablancan jaio arren ederki egiten du euskaraz Mohamedek”. Ez genuke esango: “Casablancan jaio arren ederki egiten du gaztelaniaz Mohamedek”, ezta? Gaztelaniaz egitea normala da, euskaraz egitea ez. Hizkuntza berezi moduan tratatzen dugu.

    • Seme-alabek ikasiko dute. Eta haien gurasoek? 40-60 edo urte gehiagoz biziko dira eta haiek ez dute ikasiko? Ez dauka logikarik. Adibidez, emakume hegoamerikarrak seme-alabak jatorrizko herrialdean utzita datoz, baina agian hamar urtez hemen arituko dira lanean.  Ez dute euskaraz ikasiko?

    • Hizkuntzaren ikasketa akademiaren esku uzten da, euskaltegien esku. Kalean ez beste nonbaiten ikasiko duzu eta gero niregana etorritakoan euskaraz egingo dugu. Gizarteak ez du ardurarik hartzen ikasketa prozesuan; euskaraz egiten lagundu, poliki hitz egin... Ez, adituek irakatsiko diote hizkuntza.

Etorkinen eremua

1960-1970eko urteetan etorritakoez ari gara, baita gaur egun datozenez ere. Ohar bat egingo dut. Zama psikologiko handiarekin datoz, atzerritik datoz, beldurtuta, larrituta, behar batzuekin askotan... Zentzu horretan, eremu hau ezin da parekatu euskaldunen eremuarekin. Hori esanda, azpimarratu behar da euskaraz bizi nahi duenarekin erdaraz egiten duenak bestearen hizkuntza eskubideei uko egiten diela; izan administrazioko langilea, medikua edo kalean ordua galdetu dizuna. Gerta daiteke etorri berriak ez jakitea hemen bi hizkuntza hitz egiten direla, baina behin hori jakinda arrazoi asko eman daitezke euskaraz ez egiteko. Hala ere, hizkuntza eskubideak ukatzen ari dira.

Batzuek bizitza osoan euskararen aldeko diskurtsoa izaten dute, inoiz ezer aldatu gabe. Jendeak politikoki zuzena zer den badaki eta hala dio: “Jakin nahiko nuke!”, “Pena, ez dakit!”. Bestelakoak ere badira, “no me interesa el euskera”, “háblame en castellano”...

“Hemengoek ez dute ikasten”. Diskurtso hori etorkinek eta besteek ere badute. Hori egia bada, galdera da: Nor da hemengoa? Euskaraz dakiten 100 senegaldar bildu eta kale saltzaileen baldintzez jardunaldiak egiten baditugu, nor da hemengoa? Senegaletik etorri dira eta euskaraz ari dira.

Eta atal honekin bukatzeko, atzerritar euskaldunok ardura dugula uste dut.  Euskara maila jakin bat daukatenak, nik ezagutzen ditudanak, euskaldunen bikotekideak dira. Bikotekide horiek rol oso garrantzitsua jokatu dezakete eremu komuna deitu diogun horretan kokatzeko.

Islama euskaraz ere bada

Eta orain nola egingo ditugu aldaketak batekoek eta bestekoek eremu komunean bat egin dezagun? Biek egin beharko dugu ahalegina, bestela “gu-haiek” diskurtsoa mantenduko da. Adibidez, batzuek egin dute ahalegina, euskaltegira joan dira eta euskara ikasi dute. Pakistandarrek edo marokoarrek kiroldegian edo kalean euskaraz egiten dute, baina haien lagunak ez dira aldatu, “zu hor eta ni hemen” mantentzen da. Tolosako meskitako lehendakariak esan zidan uste zuela euskara ikasita ateak irekiko zitzaizkiola, baina ez zitzaiola hala gertatu.

Beraz, zein dira nire proposamenak “gu-haiek” diskurtsoa gainditzeko? Oso garrantzitsua iruditzen zait espazio erdi pribatu-erdi publikoa irekitzea. Bazkari-afariez, mendi irteerez, eskolako gurasoen bilerez eta txangoez, auzoko jaiez, ari naiz. Ahalegina egin beharko genuke horrelako guneetara beste herrialdeetatik etorritakoak gonbidatzeko. Eta ez naiz ari egun bateko ekintzez, hau da, auzoko afrikarrek jaietan danborra jotzeaz. Agian afrikar horiek auzoko jaiak antolatzeko bileretara joan behar dute, eta bilerako afarira ere joan behar dute.

Atzerritarrak ikusgarri egitea garrantzitsua da, eta bereziki atzerritar euskaldunak. Euskarari eta migrazioari buruz hitz egiteko ez, bestelakoez hitz egin dezatela. Euskaldunak ulertu behar du islama euskaraz ere badagoela, eta etorkinak ikusten badu bere eremuko bat euskaraz ari dela errazago irudikatuko du denok euskaraz arituko garen eremu komuna. Ez du pentsatuko: “Horiek euskaldunak dira eta gure eremuan berriz erdaraz egiten dugu”.

Hizkuntza mailaren balioa ikusgarri egin behar dugu. Zerbitzariak edo adinekoaren zaintzaileak euskaraz lau gauza esaten jakiteari balioa eman behar zaio. Batzuk euskaltegira joan gabe kalean ari dira euskara ikasten eta hori lorpen ikaragarria da.

Katalunian ikasi nuen Europako herriak ez direla inoiz gehiago zuriak izango, kolore eta jatorri guztietakoak izango dira. Bakoitzak bere hizkuntza ekarriko du, eta etxean erabiliko du. Denok lotuko gaituen hizkuntza euskara izatea da kontua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025-03-21 | Euskal Irratiak
Iparraldeko euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea galduko du

Euskalgintzak Senpereko Larraldea etxea faltan botako du. Uda gabe, Bertsularien lagunak, bertan gelditzen den azken elkarteak, lekuz aldatuko du eta etxea hetsiko dute. Euskararen, euskal kulturaren eta arteen ohantzea izan da Larraldea, urte luzetan Andoni Iturrioz mezenasak... [+]


2025-03-20 | Iñaki Inorrez
Euskaraldia ez! Euskal Oldarraldia bai!

Badakizuenok badakizue, beste gauza asko bezala, euskararen aldeko borrokan ere politikoek, eragile batzuek eta hedabideek beraien antzezlana saldu nahi digutela, benetakoa balitz bezala.

Lehen urtean pozik jaso nuen, "Euskaraldi" hau. Zer edo zer zen, ezer ez zegoela... [+]


Euskararen zapalkuntza sistematikoa

Euskarak, mendez mende, zapalkuntza sistematikoa jasan du, eta oraindik ere borrokan dabil egunerokoan bere leku duina aldarrikatzeko. Hizkuntza baten desagerpena ez da inoiz berez gertatzen; planifikazio politiko eta sozialak eragiten du zuzenean. Euskaldunoi ukatu egin izan... [+]


Elkarri begira ez, elkarlanean

Oldarraldia ari du EAEko administrazioa euskalduntzeko erabakien aurka, berriz ere, enegarren aldiz. Oraingoan berrikuntza eta guzti, espainiar epaitegiak eta alderdi eta sindikatu antieuskaldunak elkarlanean ari baitira. Ez dira izan akats tekniko-juridikoak zuzentzeko asmoz... [+]


2025-03-19 | Gorka Torre
“Bayonne” bukatu da, Libération egunkariak “Baiona” idatziko du

Horra Libération egunkariak berriki argitaratu duen idazkia:

“Bayonne” bukatu da, Libérationek “Baiona” idatziko du

Hiri baten izenaren erabilpena ohiturazkoa delarik, egunkari batean izen horren erabilpena aldatzea zaila da. Alta, irakurleen... [+]


Ireki dute Euskaraldian izen emateko epea

Gasteizen egin duten ekitaldian ireki dute izen ematea, laugarren edizioa hasteko bi hilabete falta direla. Erakundeetako ordezkariak, herritarrak eta entitateetako kideak agertu dira, besteak beste. Euskaraldiaren koordinazioa Euskal Herriko erakunde publikoen eta Taupa... [+]


Crowfunding kanpaina abian, Korrika eta euskararen etorkizuna ardatz dituen dokumentala egiteko

Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]


2025-03-15 | Rober Gutiérrez
Mantrak

Azken asteetan zenbait unibertsitatetako ate irekien jardunaldietara joateko aukera izan dut. Semea aztertzen ari da zer ikasiko duen datozen urteotan eta, erabakia hartu aurretik, komeni da aukera guztiak begiratzea. Unibertsitate bakoitzak badu bere misioa, bere izaera, bere... [+]


Euskararen gurditik denok tira egin behar dugu, baita hezkuntzan ere

Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]


Gurekin egiten dutena

Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]


Beste epai euskarafobo bat: bitarteko Idazkari izateko lan poltsa eskaeraren aurka

Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak. 


Euskaldunontzat justizia aldarrikatu eta manifestaziora deitu dute Baionatik dozenaka eragilek

25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.


Garikoitz Torregrosa
“Eredu mistoak ez du elkarbizitza sustatzen eta azkenean haur eskola horietan gaztelera nagusitzen da”

Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]


Leire Amenabar. Harrera-herrirantz
“Deserosotasunik barik ez da ezer aldatuko”

Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]


Elle-aren biya

Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]


Eguneraketa berriak daude