Jadanik badira hiru-lau urte Donostialdean pil-pilean dagoen eztabaida ezarri nahi diguten metroaren harira. Tren proiektu honek Irun-Hendaia eta Donostia hurbilduko ditu, bai denboran, baita maiztasunean ere, ahazteke RENFEren zerbitzua. Agintarien arabera, Donostia eta Zarautz ere lotuko omen ditu, baina ez dute esaten zer-nolako abiadura hartuko duen trenak, oraindik XX. mende hasierako bide egitura baitauka ibilbide horrek, bikoiztu gabe gainera.
Tren proiektu horren ondorio larri bat Irun-Zarautz eremuan bizi ez diren gipuzkoarrek pairatuko dute, nahiz gipuzkoar guztiek bezala zergak berdin ordaintzen dituzten. Izan ere, Gipuzkoak duen maila ekonomikoak eskatzen duen garraio sistema publikoa azpigaratuta dagoela esan dezakegu eta daukagun sistema hori, batik bat pribatua, autoz eta ordaindutako errepidez burutzen da. Ondorioz, hiri nagusia garatzea ekarriko du eta gainontzeko herri txiki eta ertainak azpi-garatzeko bidean sartzea, Frantziako Estatuan gertatzen ari den moduan.
Bestalde, Hendaiatik Donostiara iristeko, bide oztopo neketsuak jasan beharko dira, trenbidea bikoiztua ez dagoelako. Berdin Zarautzera doazen trenak. Baina, Donostia inguruan tren horiek arin mugituko dira, ez ordea hiriburutik at, mantso eta disfuntzioz beteta aurkituko baitira. Eta nola lotuko da Hondarribia bere aireportuarekin?
Marxek idatzi zuen kapitalismoaren joera enpresak zentralizatzea eta kontzentratzea izango zela. Prozesu hori areagotu da neoliberalismoaren garai hauetan, hiritarren arteko arrakala handitzeaz gain, lurraldeen artekoa ere bide bera eramaten ari baita. Historiak hau frogatutzat ematen du eta gure artean ez da bakarrik Madrilen kontzentrazio eta zentralizazio hori ematen ari, Euskal Herrian ere antzeko prozesua egikaritzen ari delako.
Metroaren inbertsio erraldoien ondorioz, Gipuzkoa hiru eremutan banatuta geratuko da, herrialde txikia izan arren: Irundik Lasartera doan eremua, metropoli txiki bat bilakatuko da; Tolosaldeak eta Goierrik osatzen duten korridorea, non garraio publikoa asko hobetzeko baitago; eta lurraldeko erdigunea (Azpeitia), eta Debabarrena eta Debagoiena
Izan ere, horrelako zerbait gerta daiteke Gipuzkoan. Begi-bistakoa da Donostia ez dela ari hurbiltzen Eibar, Arrasate, Azpeitia, Oñati eta beste herri txiki eta ertainetara. Adibidez, Oñati, Antzuola edo Aretxabaletara joan nahi duen errenteriar batek gorriak ikusi behar ditu denbora laburrean iritsi gura badu, azkenean, autoa eta autopista pribatua erabiliko baititu, bidaia horretan garraio publikoan 2-3 ordu ez baditu eman nahi. Halaber, norbanakoek, unibertsitarioek adibidez, pertsona bezala garatzeko aukera murritzagoak izango dituzte; berdin lanera joateko edo beraien produktuak hiriburura ekartzeko, nahiz pentsarazten diguten ondo komunikatuta daudela, baina hori faltsua da, norbanakoak bere kasara ordainduta mugi baitaitezke: autopistako erabiltzaileak lekuko.
Beraz, metroaren inbertsio erraldoien ondorioz, Gipuzkoa hiru eremutan banatuta geratuko da, herrialde txikia izan arren: Irundik Lasartera doan eremua, metropoli txiki bat bilakatuko da; Tolosaldeak eta Goierrik osatzen duten korridorea, non garraio publikoa asko hobetzeko baitago; eta lurraldeko erdigunea (Azpeitia), eta Debabarrena eta Debagoiena. Izan ere, jarduera ekonomiko, hezkuntzako, ikerketa zentro, unibertsitate publiko eta osasun zentro nagusienak lehen eremu horretan oraindik gehiago zentralizatu eta kontzentratuko dira eta, besteei, atzeratzeko arriskua handituko zaie, neurriak ez badira hartzen. Haatik, gipuzkoarron kohesioa ahulduko da, are gehiago AHT abian jarrita.
Sinestarazi digute EAJ kudeatzaile ezin hobea dela, baina gardenki ikusi dugu lehen metroa proiektu faraoniko zena, urte pare bat beranduago proiektu estrategiko bilakatu duela. Beraz, alderdi horrek Madrilen jokatu duen mus partidan erratu den bezala, Donostialdeko metroan ere berdin jazoko zaiolakoan nago.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]