Worms (Renania), XI. mendea. Burchard apezpikuak gizonezkoen arteko sexu harremanak zigortzen zituzten legeei emakumeen arteko harremanen kondena erantsi zien, baina soilik sexu harreman horietan dildoak erabiltzen baziren.
Zakil artifiziala beren buruarekin erabiltzen zuten emakumeek urtebeteko kartzela zigorra jasoko zuten, bost urtekoa beste emakume batekin erabiliz gero, eta zazpikoa emakume hura moja izanez gero –mojak Kristorekin ezkonduta zeuden eta, beraz, adulterioa eransten zitzaion zigorrari–. Hortaz, lesbiana izateak, printzipioz, ez zekarren ondorio judizialik, tartean dildorik ez bazegoen.
Hurrengo mendean, Maria Frantziakoa (1160-1215) olerkariak, bere lais edo poema laburretan, horrela deskribatu zuen beste emakume batekiko harremana: “Musu nola ematen zenidan eta hitz goxoz nire bular txikiak nola laztantzen zenituen gogoratzen dudanean, hil nahi nuke, ezin zaitudalako ikusi”. Asko ez badira ere, garai hartako beste antzeko adibide batzuk badaude, eta ez dirudi horregatik inor asaldatu zenik.
Baina horrek ez du esan nahi Erdi Aroko Europa paradisu lesbikoa zenik, hau da, ez zigortzeak ez zuen esan nahi onartuta zegoenik. Besterik gabe, harreman horiek ez zituzten kontzebitzen. Historialari eta antropologo askoren arabera, Erdi Aroko europar gehienentzat lesbianismoa ez zen ez krimena, ez bekatua. Garai hartan oso prozesu gutxi zabaldu ziren harreman lesbikoak izan zituzten emakumeen aurka eta gehienetan akusazioak atzera bota zituzten. Burchard apezpikuak hartutako neurriek erakusten dutenez, garai hartako mentalitatearen arabera, zakil (natural edo artifizialik) gabe ez zegoen sexurik.
Sexuaren kontzepzio mugatu eta estu hori gaur egun zabalduta dago oraindik, baina ez ikusiarena egitea Erdi Aroarekin batera bukatu zen. XIII. mendean, zehazki 1260an, Orleansen, Li Livres de Jostice et de Plet onartu zuten, harreman lesbikoak krimentzat jotzen zituen lehen kode zibila. Jainkozko zuzenbidea eta zuzenbide zibilaren arteko harremana estutzen ari zen. Eta Aro Modernoa ate joka ari zela, 1477an, lehenengoz idatziz jasota geratu zen emakume bat heriotzara kondenatu zutela beste emakume batekin harremanak izateagatik. Katherina Hetzeldorfer zuen izena eta Rhin ibaian ito zuten.
Bilbo, 1954. Hiriko Alfer eta Gaizkileen Auzitegia homosexualen aurka jazartzen hasi zen, erregimen frankistak izen bereko legea (Ley de Vagos y Maleantes, 1933) espresuki horretarako egokitu ondoren. Frankismoak homosexualen aurka egiten zuen lehenago ere, eta 1970ean legea... [+]
"Pornografiaren aurrean nola esku hartu. IKTen erabilera nerabeen eta gazteen sexualitateen arretan: errealitateak eta aukerak" ikastaroa emango du Ane Ortiz Ballesterosek (1989, Bilbo). Sexologoa da bera, Training sexologia klinikoan, Genero Berdintasun Teknikaria eta... [+]
1984an ‘Bizitza Nola Badoan’ lehen poema liburua (Maiatz) argitaratu zuenetik hainbat poema-liburu, narrazio eta eleberri argitaratu ditu Itxaro Borda idazleak. 2024an argitaratu zuen azken lana, ‘Itzalen tektonika’ (SUSA), eta egunero zutabea idazten du... [+]
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Lauzpabost pertsonak osatutako talde batek jo egin zituzten baita irain homofoboak egin ere.
Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.
"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]
XV. mende bukaeran edo XVI. mende hastapenean Belauntzako Katalina atxilotu, preso sartu, torturatu, guziaz desjabetu eta erbesteratu egin zuten, Oiartzungo Maritxurekin “haragizko harremanak” ukateagatik. 500 urtez isilean eta artxiboetan galdurik egondako... [+]
Larunbatean Makean izanen da Hamza Abuhamdia, Parisen bizi den palestinar queer-a, Palestinaren aldeko topaketaren kari. Israelek bideraturiko pinkwashing-ari buruzko tailerra eskainiko du –bat-bateko euskarazko itzulpenarekin– arratsaldeko 15:30ean. LGBT pertsonen... [+]
Zamora, X. mendearen amaiera. Duero ibaiaren ertzean eta hiriko harresietatik kanpo Santiago de los Caballeros eliza eraiki zuten. Eliza barruko kapiteletan askotariko eszenak irudikatu zituzten, besteak beste, eduki sexualak zituztenak: orgia bat, emakume biluzi bat gizon baten... [+]
Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariak esan du langile eta informazio falta dagoela, itxaron zerrenda “luzea” dela eta estigmatizazio “handia” dagoela.
Sare Elkarteak antolaturik chemsex fenomeno soziokulturalaren inguruan mintzatzeko jardunaldiak antolatu dituzte Iruñean.
Irail amaieran itxiko da Kaixomaitia.eus, harremanak aurkitzeko euskarazko webgunea, 17 urteko jardunaren ondoren. Hala jakinarazi du mezu batean bere sortzaileak, urteotan baliabide hau kudeatzen hainbeste lan egin duen Iñigo Arandia Galarragak. Mezuan aipatzen du... [+]
Hainbat kolektibok salatu du Gurutzetako ospitaleko Genero Identitatearen Unitatean arreta jasotzen duten transei lehen harrera psikiatrikoko profesionalek egiten dietela, horrek transak patologizatzen dituela eta harrera endokrinoak egin beharko lukeela. Harrera endokrinoak... [+]