Euskaldunaren aktibazioa helburu, hamaika ekimen berritzaile dira bazterretan. Horietan bat da EuskarAbentura, uztailaren lehenengoan Maulen hasi eta hil beraren 31n Getxon amaituko den ibilia. Zazpi euskal herrietako 110 gaztek hartuko dute parte; tartean, bi diasporakoak izango dira, bata Argentinako Patagoniakoa eta bestea AEBetako Washington Hirikoa. Ane Pedruzo Redondo (Gasteiz, 1985) Oihaneder Euskararen Etxeko teknikaria, eta Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz, 1990), soziolinguistika ikerlaria dira antolatzaileetako bi.
Pausoak eman behar izan dituzue asmoa gauzatu bitartean.
Abenduaren amaieran aurkeztu genuen EuskarAbentura Iruñeko Katakraken. Euskalgintzan diren askotariko elkarteekin bildu ginen: Topagunea, Kontseilua, Agirre Lehendakaria Zentroa, Gazteriaren Kontseilua, Unesco Etxea… Sostengua nahi genuen, eta sustapenean lagun ziezaguten. Eskerrak haien babesari, gu hamar gazte zoro baino ez ginen eta. Bataren sostenguak bestearena ekarri zuen. Aurreko horien laguntza sinbolikoa genuela, erakundeetara jo genuen diru-laguntza eske. 110 gazte izango direnez, 133.000 euro beharko ditugula kalkulatu genuen, gazteak bekatuta baitoaz, ezer ordaintzen ez dutela. Babesle ditugu BBK, Euskadi-Akitania Elkargoa, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, Getxoko Udala, Euskaltel, Gipuzkoako eta Bizkaiko foru aldundiak, hiriburuetako udalak, Euskaraldia bera… Bestalde, EuskarAbenturak ibiliko dituen herrietako udalek azpiegitura eskaini digute: lotarako leku jakin bat utziko digute, segurtasuna bermatuko dute, hainbat hitzaldi, tailer eta jarduera gauzatzeko aretoak utziko dizkigute…
16 eta 17 urteko gazteek hartuko dute parte.
EuskarAbentura ez da umeentzakoa, ezta 20 urtetik gorakoentzat ere. Nortasuna garatzen den garaian dagoen gaztea nahi genuen, esperientzia honek markatuko dituela uste baitugu. Batxilergoko lehen mailako ikasleek ohi dute udarik luzeena, autonomoak dira, eta haietara jo dugu. Badakigu 18 urte betetzen dituztenean bestelako bidaiak egingo dituztela. Adin egokia zaigu 16-17 urte. Ikastetxez ikastetxe ibili da gure taldeko Josu zuzeneko aurkezpenak eginez. Eta aurkezpen horietatik batu zaizkigu gazteak.
Nola hautatu dituzue parte hartuko dutenak?
Lan bat egin behar izan dute –ikus-entzunezkoa egitea erabaki dute batzuek, eskulana beste batzuek…– , eta motibazio gutuna ere idatzi behar izan dute. Horren arabera ebaluatu ditugu eskaerak, Eusko Ikaskuntzaren laguntzarekin. Oso lan politak jaso ditugu. 140 gaztek eman zuten izena eta 110 lagun hautatu ditugu azkenean. Jakin-min berezia duten gazteak dira, gutunetan ikusi dugunez. Beraiek ezagutzeko irrikan gaude, zeren oraindik ez ditugu ezagutzen. Asko emango digutela sumatzen dugu.
Zein ditugu EuskarAbenturaren helburuak?
Lehenengoa, euskararen erabileran eragitea, esperientzia positibo baten bidez. Bigarrena, gazteen sarea sortzea. Gazte sare hori, bistan da, euskaraz sortuko da, eta gazte bakoitza eragile aktibo izango da gero bere herrian. Euskararen aldeko hautua modu naturalean eta “guai” egiteko modua izan liteke EuskarAbentura. Bestalde, Euskal Herriko ondarearen ezagutzan sakontzea ere helburuen artean dugu, tokiak ez ezik, jendea ere ezagutuko baitute. Azken helburua, berriz, balio positiboak transmititzea da. 16-17 urte adin estrategikoa da zenbait balioz jabetzeko, dela zaborraren kudeaketa egokia, genero berdintasuna, ingurumenarekiko zaintza, turismo arduratsua eta beste.
Ondarearen ezagutzan sakonduko duzue.
Ondare materiala eta immateriala. Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa ezagutu dezaten nahi dugu, eta horretaz hitz egingo diegu. Gipuzkoan Kike Amonarrizek hitz egingo digu, Bizkaian Jone Goirigolzarrik… Hainbat arte diziplinari buruzko hitzaldiak izango dira, eta sormen prozesu bat biziaraztea ere proposatuko diegu. Ander Lipusek ahots adierazpena gidatuko du, Miren Amurizak eta Odei Barrosok hitza landuko dute, Kukai taldeko Myriam Perezek gorputz adierazpena, Jose Ignazio eta Kattalin Ansorenak inprobisazioa, eta Ximun Fuchsek eszenografia. Bi eguneko formazioa jasoko dute gazteek, binaka, eta biko bakoitzak jasotako formazioa, gainerakoekin partekatu beharko du. Arte sormenaren prozesua bizi eta gero, uztailaren 30ean, Bilboko Arriaga plazan ikuskizun txiki bat osa dezaten da helburua, ikasi dutenetik EuskarAbenturaren laburpen kolektibo gisakoa eginez.
Horretaz aparte, beste zenbait gauza ezagutu dezaten saiatuko gara, dela auzolan esperientzia, edo orientazioa, Euskal Herriko kirolak… Uztailaren 7an Iruñean izango gara tarte batean Takoneran Nafarroa Oinezekoekin, ordutegia egokitu baitute gu han izan gaitezen. Jende askok bat egin du gure asmoarekin. Argantzonen ere (Trebiñu) gure zain dira. Jendea gogoz dago, eta gu ere bai.
Zergatik sentitu duzue EuskarAbentura sortu beharra?
Euskalgintzatik gatoz, eta bistan da euskararen erabilerari dagokionez, gazteen artean hutsunea dagoela. Baita gazte ez direnen artean, baina tira! Gu gazte gara, eta euskararen erabilpenari ekarpena egin nahi diogu, gustuko dugun eta ezagutzen dugun formatuan, nazio ikuspegia erantsiz, zazpi herrialdeetako jendeak eta diasporakoak batera jarriz.
Harremanik bada EuskarAbentura eta Euskaraldiaren artean?
Esan dugu Euskaraldia gure babesleen artean dugula; haren publizitatea ere erakutsiko dugu. Ideia egosten hasi ginenean, Euskaraldiaren berririk ez geneukan. Ari ginela, jakin genuen Euskaraldiaren berri. Ordurako, euskararen erabilera sustatzeko ekimena zen EuskarAbentura. Euskaraldia egingo zela jakin genuenean, izugarrizko bultzada jaso genuen. Euskaraldiak tresnak emango dizkigu gure hizkuntza praktikak sendotzeko, eta guk horiek erabiliko ditugu. Esate baterako, Euskaraldiak inkesta bat planteatzen du kanpainaren hasieran eta bukaeran, eta guk ere inkesta banatuko diegu EuskarAbenturako gazteei, beren inguru linguistikoa ezagutzeko, beren hizkuntza ohiturei buruz galdetuz eta abar. Informazio hori baliagarri izango zaigu taldeak osatzeko, eta EuskarAbentura aurrera doan heinean, beren hizkuntza portaerak nola edo zertan aldatzen diren ikusteko.
EuskarAbentura udakoa da, ibiltaria, gazte kopuru zehatz bat du helburu.
EuskarAbentura hiztun gazteen aktibazio dinamika da, udaldian beteko dena; marko tenporal zehatza du, beraz. Laster Barrian (Araba) elkartzekoak gara EuskarAbentura zuzenduko dugun lagun guztiok –begirale, mediku, erizain, argazkilari…–, eta begiraleei, adibidez, formazio saioa eskainiko diegu, gazteen artean euskararen erabilera sanoa berma dezaten: “Asko eta gustura” da leloa. Barrian gaudela, Lautadako Euskaraldiaren arduraduna etorriko zaigu, Euskaraldia azalduz. Eta asmoa dugu EuskarAbentura abiatzen den lehen egunean ere Euskaraldia aurkeztea, eta Euskaraldian egingo den moduan, hamaikakoak –hamaika laguneko taldeak– osatzea. Horrela jokatuz, gazteei ulertarazi nahi diegu Euskaraldiaren enbaxadore eta eragile izan daitezkeela beraien herrietan. Azken finean, EuskarAbenturak eman dien esperientzia izango dute, eta bizipenetan oinarrituta eman ohi zaio egoera bakoitzari dagokion erantzuna. Uztailaren 15ean, esaterako, Agurainen gertatuko gara, eta Euskaraldiaren inguruko dinamika zehatza gauzatzea adostua dugu.
Argantzonera (Araba) iritsiko da asteazkenean Euskarabentura espedizioa, Gesaltz-Añanatik pasa ostean aurreko egunean. Hamar egun dira espedizioa hasi zela Atharratzen (Zuberoa). 15-17 urte bitarteko 125 Jzioquitar (Euskarabenturako parte-hartzaileek jasotzen duten izena... [+]
Erripako kaian euskaltzale ugari bildu dira euskaraz libre aritu ahal izateko sortu den mugimenduaren aurkezpenean. “Urte luzez bilbotarrek egindako lan ikaragarriaren ondorio eta ondorengo” izango dela adierazi dute.
Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.
Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]
Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.
Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]
Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]
Umap Twitterreko euskarazko jardunaren biltegia 2010eko urrian hasi zen martxan, CodeSyntax-en eskutik. 2023an, hil egin da. Elon Musk-ek hil du, berak zer garen eta nor garen ez dakien arren. Umap-en hainbat zerbitzuren oinarri izan da, euskarazko txiolarien, hedabideen eta... [+]
Ekainaren 24an bigarrenez egingo da Euskara jalgi hadi plazara lagunarteko futbol txapelketa Lezaman. Euskal Herri osoko lau kirol elkartek hartuko dute parte, eta helburua kirolean ere euskararen erabilera sustatzea izango da.
Erronkaribarreko ehunka lagun biltzen duen urteroko zita ospatuko dute maiatzaren 20an Erronkariko herrian bertan. Uskararen Egunak 26. edizioa du aurtengoa, eta ibarreko herritarrak kohesionatzeko eta jendartea biziberritzeko ezinbesteko ekimena bihurtu da.
Errealitatea eraldatzeko, gauzak ahalik eta zehatzen ezagutu behar direla sinetsita dago Iñaki Iurrebaso Biteri (Legazpi, 1967). Soziologoa ikasketaz, ofizio horretan aritu izan da beti, hasi Donostiako Udalean, Aztikerren ondoren, eta bere kabuz gero. Azken zortzi urteak... [+]
Nafarroako 7. Inkesta Soziolinguistikoaren datuak eman ditu jakitera Euskarabideak, Nafarroako Gobernuaren euskara zerbitzuak. 2021ekoak dira neurketak, eta bertan jasotako datuak laburbilduz, Kike Amonarriz soziolinguistak egin duen bezala, "ezagutzan irabaziak, erabileran... [+]
Amikuzeko Zabalik elkarteak aste honetan ekingo dio euskara hutsezko Otsail Ostegunak hitzaldi zikloen 26. edizioari. Aurtengoan, gainera, ekitaldia otsailetik martxora zabaldurik lau ez baina bost ostegunez burutuko dira hitzaldiak Donapaleuko Bideak gunean, duela gutxi arte... [+]
Saltsa guztietan egon ohi dira eta Lekeitioko Ikastolak proposatutako erronkari ere ez diote iskin egin espeja-gartziatarrek. Alina Diadoma ukrainarrak prestutasun hori baliatu eta gogoz hartu du aste betez familia euskaldun batean bizitzeko erronka. Ikasleek eta familiek... [+]