Telesail gehiegi dago?

  • Netflix, HBO eta Amazon Prime Video bezalako plataforma digitalak orain hilabete batzuk iritsi ziren Euskal Herrira. Telesail mordoa ikusteko aukera, nahi dugun orduan,  mundu guztiaren eskura eta edozein adinetako pertsonek erraz maneiatzeko moduko edukiekin –ziur zure gurasoak ere engantxatu direla eta ehunka mezu jasotzen dituzula haien zalantzekin–. Baina pantaila txikiko ekoizpen zaparrada honek badu mugarik? Netflix “txurro-denda” moduko bat bilakatu al da? Telesail gehiegi estreinatzen dira?

BAI. Gehiegi daude

Peak TV. Hori da azken urteetan telebistaren arloan eta AEBetan hedatzen ari den hitza. “Telesailen burbuila” bezala definitu daitekeen termino horrek adierazi nahi du iristear dagoela ekoizpen hauen gailurra. Pantaila txikian produktu gehiegi dagoela adierazteko espresioa da: kontrolik gabe estreinatzen dira eta askotan kalitate maila zalantzagarria da. Urtero banatzen diren Emmy sariek adibidez –urteko telesail onenen sariak– ezinezkoa dute urteko estreinaldi garrantzitsu guztiak nabarmentzen.

FX katearen arduraduna den John Landgrafe-k sortu zuen Peak TV kontzeptua eta duela hiru urtez geroztik ekoizpen kopuruaren inguruko txosten batzuk argitaratzen ditu. 2017an adibidez, 500 telesailen zifra ukitzera heldu ziren. Gailurra, Peak TV deiturikoa, 2019an iritsiko dela dio.  “Tsunami” horren erantzule nagusiak aipaturiko streaming plataformak dira batik bat. Landgrafek argitaraturiko beste txosten batean irakur daiteke Yahoo, Hulu, Amazon, Netflix, Crackle edo YouTube Red plataformek bi urtetan bikoiztu egin dituztela beraien ekoizpenak, Netflix-en olatuaren eraginez batez ere.

Honek, beste hainbat enpresa teknologikotan gertatu den bezala, telesailen merkatua monopolio egoerara eramateko arriskua ekar lezake eta ez dakit nik ez ote den gure kaltetan izango istorio berberak labe beretik irtetea. Adibide garbiena –berriro ere– Netflix: lehen, urtean bost ekoizpen berri estreinatzen bazituen, hiruzpalau kalitate handikoak izaten ziren; gaur egun “bi astetik behin telesail/denboraldi berri bat” filosofiarekin, telesailak baino, txurroak egiten dituen plataforma dela dirudi.  Ekoizpen bikainak estreinatzen ditu bai, baina kaskarren multzoa handitzen doa.

EZ. Gehiegi ikusi nahi ditugu

Kultura zinematografikoa, orokorrean, ezin besarkatuzko zerbait iruditzen zait, eta telesailena beste hainbeste, jakina. Telesail asko estreinatzen da? Bai. Gehiegi? Ez! Literatura edo zinema bezalako arloetan gutxitan –edo inoiz ez– planteatu den galdera izanik, pantaila txikiaren kasuan arazoa ez da gehiegi daudela, guztiak ikusi nahi ditugula baizik.

Hau da, zalantzarik gabe, azken urteotako fenomeno kultural aipagarrienetako bat, gune kulturalean espazio geroz eta garrantzitsuagoa betetzen hasi baitira. Baina kopuruarekin eta hauek irensteko abiadurarekin itsutzen hasi garela uste dut. Kuadrillan ala lagun artean adibidez, Game Of Thrones telesailaren azken atala etengabe aipatzen ari badira, eta zuk ekoizpen hori ikusten ez baduzu, elkarrizketa horietatik kanpo geratzeko arriskua duzu. Stranger Things-en bigarren denboraldia bihar goizeko 9:00tan estreinatzen bada, “ea nork ikusten duen lehenago” lasterketa amaigabean murgilduko zara. Hemen loratzen da, nire ustez, polemika honen gakoa: irakurketarekin gertatzen den bezala, alderdi atsegingarria ez galtzea ezinbestekoa izan beharko litzatekeela. Alegia, ikusten duzuna ikusten duzula, gustura izan dadila, nahi duzulako, eta ez ondokoak hala egin duelako, sare sozialek bultzatu zaituztelako ala aipaturiko plataforma hauen algoritmoek burmuina xurgatu dizutelako. Eskaintza hainbeste zabaldu da, egungo estreinaldi mordoa igerian dabilela duela 10-15 urteko telesailekin batera. Ondorioz, ikusle askok uko egin diote borondatez aukeratzeari eta “zer ikusi” erramintak edota “gomendio” aplikazioak erabiltzen hasi direla beraien ordez erabakiak hartzeko. Izar kopuruaren arabera edo Interneteko “adituaren” gustuen arabera beraien ordez aukeratze horrek frustraziora eraman dezake eta “telesail gehiegi egiten dira” esaldia errepikatzera.

Nire iritzia, beraz, argia da: ez dago telesail gehiegi, liburu, film edo txokolate tableta gehiegi ez dagoen bezala. Erabateko ezagutza seriezale bat lortzeko nahiak eta elkarrizketetatik kanpo ez geratzeko beharrak gugan gabezia faltsu bat sortu duela iruditzen zait. Ikus-entzunezko hauetako asko “behartuta bageunde bezala” irensten ditugu. Hurrengoan “ez daukat denborarik hainbeste telesail ikusteko” esaten dizutenean, “ez zuk, ezta beste inork ere” erantzun eta aurrera!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telesailak
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute “The Lord of the Rings” telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Heartstopper telesailak agerian utzi du kolektibo oso baten “nerabezaro lapurtua”

Kritika eta publikoaren arrakastatik harago, Heartstopper telesailaren ikusle asko mezu bera uzten ari da sare sozialetan: belaunaldi berrientzat erreferente pozgarria dela bi mutikoren arteko lehen maitasun istorio ezti eta jostari hau, hainbeste eta hainbeste izanik... [+]


Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]


Nazionalismo espainiarraren armak gerra kulturala irabazteko

Hamarkada hau arma sinboliko berriak karga-karga eginda abiatu du nazionalismo espainiarrak. Sumatzen da. Sentitzen da. Zenbatu daiteke. Baina nola lortu dute eztabaida publikoan horrela eragitea? Pablo Batalla Cueto historialari eta idazle asturiarrak iaz argitaratu zuen Los... [+]


2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2021-02-01 | ARGIA
2021eko ikus-entzunezko Argia Saria: ‘Hondar Ahoak’ telesaila

Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thrillerra da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernandez ekoizleak jaso dute saria.


2020-12-10 | Kepa Matxain
Etiketak zauritu du fikziozko begirada

“Tarantinokeriak”, “klima aldaketa” edota “arrazismoa AEBetan”. Ikus-entzunezko streaming plataformek etiketetan sailkatuta eskaintzen dute fikzioa. Kultur industriaren azken jokaldietako bat da: fikzioa tematizatuta sartzen zaigu... [+]


Omar Diop.'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea
“Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko”

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


Eguneraketa berriak daude