Denok elkarrekin

Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Autoan harrapatu nau ekaitzak, eta horrek trakestu egin du irratiko konexioa; tunel, putzu eta zarata artean –kshjsxkksh– sartu da bozgorailuetatik All together now kantua, The Farm taldearena, ez Beatlesena. Joseina Etxeberriak kontatu duenez, bakearen aldeko aldarri bat izan omen zen bere garaian kantu hau –agian batzuentzat gauza oso jakina izango da, baina gu jaio eta urtebetera konposatu zen, barkatuko didazue–. 90. hamarkadako mundu mailako tentsio politikoaren erdian, I. Mundu Gerrako pasarte bat ekartzen du letrak gogora:

1914ko abenduaren 24an, Belgikako lurretan, soldadu alemaniarrek ordu batzuetarako armak utzi eta gabon gaua ospatzea erabaki omen zuten. Frantziar eta britainiarrentzat eraso egiteko une estrategikoa izan zitekeen arren, gauza bera egin zuten hauek ere: deskantsu hartu. Tirorik gabeko gau hura ezkutalekuak utzi eta kideen gorpuei lur emateko baliatu zuten soldaduek, eta euren herrietako gabon-kantak kantatu omen zituzten aurkariarekin batera.

Su-etenaren gau hari buruzko froga gutxi batzuk daude bakarrik, gerrako goi karguek honen berri ematen zuten argazki eta gutunak suntsitu zituztela esaten baita.

Goitik behera datozen batasun proposamenak
ez dira zapalkuntza
metodo bat besterik

Istorio ederra denik ezin ukatu. Ziur badela erreprodukzio zerrenda bat Spotify-n denok elkartuta edozein arazori aurre egin diezaiokegula sinesten dugun minutu horietarako. Imagine all the people living life in peace, uh uh… gustatzen zaizkit, eta gaizki sentiarazten naute aldi berean, ez dakit zuri gertatzen ote zaizun. Norbaitek batasunaren kontzeptua zikindu didala ohartzen naiz horrelakoetan, ezin dudala hitz hori entzun mesfidantzarik barik, zaratarik barik. Kshjsxkksh.

Izango da agian ekaitzak harrapatu nauen egunean bertan entzun dudala norbait esaten bakarrik espainiarrak ikusten dituela bere ingurura begiratzerakoan –eta irudikatu dut 3D zinemako antiojo batzuekin soinean, baina kristal hori eta gorriekin–. Desberdintasunik ez omen du ikusten, ezta desorekarik ere. Denok elkarrekin “zentrorantz”.

Gero badira desberdintasun horiek ikusi bai, baina postal polit batean kabiarazi nahi dituztenak lehengo marko zaharra krakatu gabe. Nire hizkuntza, Kanarietako patatentzako saltsa eta Madrilgo dantza tipikoa, esaterako. Denok elkarrekin ahal dugu.

Eta horrela, eskala ezberdinetan, ehunka ustezko ongile eta limurtzaile –“horrela abertzaleak banatzen dituzue”, “horrela ezkerra banatzen duzue”, “horrela feminismoa ahultzen duzue”– zeintzuen erruz Batasuna entzun eta uztarri bat edo alper-harri bat datozkidan burura, eta ez luke hala behar. Baina goitik behera datozen batasun proposamenak ez dira zapalkuntza metodo bat besterik.

Itzuli iezadazue batasunaren esanahia, oinarrien artekoa eta borondatezkoa zen hura. Itzuli, edo utzi birsortzen bestela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-03-05 | Gorka Menendez
Ordezkapen Handia

Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]


2025-03-05 | Itxaro Borda
Espantuka

Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]


C2ko ikasleei eskerrak

Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]


Elebitasunaren tranpa

Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]


2025-03-05 | Karmelo Landa
Gure esku dagoena

Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]


2025-03-05 | June Fernández
Meloi saltzailea
toXic

Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]


2025-03-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Desgaia gai

Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.

Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]


Teknologia
Hildakoen txatbotak

Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]


2025-02-26 | Elixabet Etchandy
Martxoaren 8ko, emazte langileak lehen lerrora!

Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]


Musker eta Tranpa

Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]


2025-02-26 | Ane Labaka Mayoz
Hatza ezpainetan

Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]


2025-02-26 | Bea Salaberri
Bretoiera

Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]


2025-02-26 | Mikel Zurbano
DeepSeeken astindua

Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]


Eguneraketa berriak daude