Landareek usaindu egiten dutela jakina da, gero eta jakinago. Aspaldi genekien animalia belarjaleengandik babesteko landareen martingala: hozkada jaso duen landareak usaina askatzen du, aldameneko landareak jakinaren gainean jartzeko; horiek hostoak mikaztuko dituzte eta animaliarentzako ez dira gustukoak izango...
Landareak beraien artean bezala, animaliekin ere jokatzen dute usainen dema-plazan. Ameriketan ikertua da honako hau: urrezko makilaren (Solidago virgaurea) generoko landare batzuen hostoetan euli batzuen arrak jartzen dira emeen zain, eta substantzia kimiko nahasketa bat hedatzen dute haien amu. Emeak etorri, arrekin ibili eta gero arrautzak jartzen dituzte landareen zurtoinak ziztatuz. Bada, landare batzuk arraren usain horrekin eta beste batzuk gabe jarri eta emeen arrautzak non zeuden neurtu dute. Usainik gabekoetan lau aldiz arrautza gehiago zegoen. Arrautza jartzeko ziztada hori txarra da noski, zauria, eta, hori gutxi balitz bezala, sortuko diren harrek jaio ordurako landareari hozkaka ekingo diote. Atera duten ondorioa zera da: arren usaina aditu egiten du landareak eta eme errulearen eraso ziztatzailea uxatzeko babesak prestatzen ditu; babes horiek kakalardo eta bestelako belarjaleak ere uxatzen dituztela neurtu dute.
Orkidea batzuena ere ezaguna da. Loreak intsektu jakin baten emearen itxura osoa du, eta arra hura estali nahian lorean pausatzen da. Igurtzi eta igurtzi, polinizazio ederra gauzatuko du: aurretik igurtzitako loreetako polena eman eta lore honen polena hartu hurrengo igurtzialdiko lorean uzteko. Orkidea batzuk areago joan dira. Ispilu erle-lorea edo ispilu orkidea (Ophrys speculum) adibide polita da. Lorean duen labeloak edo itxuraldatutako petaloak Dasyscolia ciliata erle mediterraniarraren emearen sorbalda zehatz-mehatz imitatzen du: geldirik dagoenean hegoak bizkar gainean bilduta duten kolore urdina du; inguruko iletxoek erlearen sabelaldekoen antza dute, eta goiko petaloak erlearen antenen berdinak dira. Hori gutxi, eta emeak arra erakartzeko erabiltzen duen feromonaren usain bera zabaltzen du orkideak. Ziriari zotza sartzeko, erle eme ernalduak arrek bakea emateko erabiltzen duen usain bera jariatzen du ernaldutako loreak. Utikan erle gogaikarri hori!
Lilipak edo nartzisoak loretan dira. Nabarmen adierazten dute mendean hartutako bere lurren berri. Neguan loratzen dira, kolore zuri-hori ikusgarritan, eta usaina bafadaka hedatzen dute. Multzoka bizi dira; lurpean erraboila emankorra dute, eta bat zen tokian, urtetik urtera... [+]
Udari begira jarri gaituen eguraldi honek landareak ederki mugitu ditu. Gu ere bai. Zaldibarren, Eitzaga auzoko zabortegiko madarikazioaren ardurak eskatzera, eta langileei, haien senideei eta auzotarrei babesa emateko manifestazioan Eibarko Amañatik abiatu ginen. Hasi... [+]
Umetako oroitzapena dut nola “txitoa” deitzen genion. Loreak oilo txitaren burua gogora ekartzen zigun. Jose Maria Lakoizketak 1888an Bertizaranan jaso zuen “kurkubia” izena, kurkubi edo botilatxo baten antza duelako bere fruitutxoak. Bortzirin... [+]
Landareen galbideak arrazoi ugari izan dezake. Garai batean hiru multzotan banatzen ziren: gaitzak, izurriteak eta belar edo landare “txarrak”. Gaur egun landareen hondagarri guztiei izurrite deitzea da joera nagusia. Lehen izurritea esaten zitzaion intsektu, akaro,... [+]
Simaur eta hondakin pilatan apopilo bat izaten da udan, ez denetan baina askotan: asma-belarra edo estramonioa, Datura stramonium. Zenbaitek “ikozoro” edo “pikuzoro” izenak ere jaso dituzte landare horrentzat. Landare deigarria da, tentea, hostaje... [+]
Daliaren urtea izendatu dute aurtengo hau, Dahlia pinnata. Ondo esanda Dahliaren urtea da. Euskarazko hiztegiek eta entziklopediek “dalia” esaten diote landare horri; nik uste dut “dahlia” esan beharko geniokeela.
Dahlia Mexikoko goi ordokietan ezagutu... [+]
Lore xuriak zituzten landareen izenen galdezka nuen azkenaldi honetan Joxe Anton Arze, euskal paisajista ederrenetakoa. Honezkero bere argi xuri minean da.
Poeten lilipa (Narcissus poeticus), izar-belar arrunta (Stelaria holostea), elorri zuria (Crataegus monogyna), elorri... [+]