Garuna gordetzeko dugun maletan fragile pegatina itsatsita hasi beharko genuke gure bidaia. Baina ez da hori izaten etxetik irtetean nagusitzen den sentipena. Bestela, ez genuke egingo. Urte onak izan ziren, oso onak. Baina lagungarria izan da zailak ere izan zirela ulertzea: ez baita garai erraza. Psikearentzat bereziki hauskorrak dira 25era arteko urteak.
Erabakiak hartzeko eta nia-ren garapenerako garrantzitsua den burmuinaren atala heldutasunera iritsi baino askoz ere lehenago aukeratutako ikasketak bukatuta, edo artean bukatu gabe: lehen lanak, lehen etxebizitza propioa alokairuan, non eta norekin... Hori dena itxura onean egin ahal izateko, beldurra, egin gabe uzten dugun ohe azpian ondo gordeta behar dugu.
EAEko gazteei emantzipaziorako pausu hori emateko laguntza ekonomikoa emango die Eusko Jaurlaritzak. Egia ote, gazte askok ez duela amatxo-ren etxea utzi nahi? Harena baino, sarritan bi gurasoena izaten den etxetik irteteko motibaziorik handiena larrutan lasai egiteko leku bat izatea omen da. Ez zait lotsatzeko moduko motiboa iruditzen. Baina Euskal Herrian horretarako aukera gutxi omen dagoenez, ez omen du merezi alokairua ordaindu, etxearen garbiketaz arduratu eta gaizki jaten ibiltzeak. Epe erdira, zenbait topikoren egiazkotasuna frogatzeko datuak eman ditzake programa horrek. Oraingoz, piztu du interesa: 2019ra arte indarrean sartuko ez den neurriak arreta zerbitzuak kolapsatu ditu.
23 eta 35 urtekoen artean, muga baten eta bestearen arteko zirrikituan kabitzen zaretenon artean, ahal duenak har dezala laguntza. Baina ez hartu serioegi hiru urtetan lagundu ondoren alla kuidaus esaten dizuen hori. Hegoekin bizi ondoren, kalkuluak egin beharko dituzue, eta ziurrenez ez dira izango merezi izan duten orgasmoenak. Kalkuluak gaizki ateraz gero, akaso gurasoen etxera bueltatzea egokituko zaizue.
Nire hasierako ibilaldietan alde ekonomikoa ez zen zaila izan. Alokairu merkeak zituen hiri batean lur hartu bainuen, hiria garapen bidean zegoen eta ni ere bai. Garai haietako hanka sartzeek salbatu naute, sendabidean jarri ninduten. Izena aldatu ez duen arren, beste hiri batean bizi naiz orain. Alokairuen prezioei jarraituz auzoz aldatu nintzenean, ez nintzen konturatu zer ari nintzen galtzen. Auzoa galdu nuen, auzoan nituen harremanak galdu nituen.
Berlin zaharrari, 6,20 Euro/m² dioen hilarria jarri diote martxoan. Horren erdia ordaintzen genuen guk! Prezio haietako etxebizitzak desagertu direla argi dago. Desagertu ez direnak barruan bizi zirenak dira. Hilarria jarri eta gutxira irudi bat utzi du hiriburu heterodoxo honek: 13.000 pertsona kalean, euritan, alokatzeko eskaintzen den pisua ikusteko itxaroten ari den ilara luze-luzea.
Manifestari haiei begira jarrita, hantxe ikusi nituen denak: bistaz galdutako auzokideak, bidaideak, haien maitale izandakoak. Berpiztuta. Edo inoiz hil gabe. Melankonia sentitu nuen, eta ez nuen nahi. Irudi horrek esperantza izpi baten ikur ia errebeldea ere bazuela esan nion neure buruari.
Alokairuetarako laguntzak baziren orduan eta badira gaur ere. Baina ez dute balio laguntzek markatzen duten preziotik beherako etxeak topatzea ezinezko bihurtu denean, laguntza behar dutenek etxebizitza baten kontratua lortzeko pasatu behar den casting-ean aukerarik ez dutenean, aste beterako datozenekin finko bizi direnekin baino negozio tentagarriagoa egin daitekeenean. Laguntzak behar dira. Baina ez dute balio merkatua txoratzea galarazteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]
Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]
Sanmartinak gure baserrietan oso ezagunak dira, txerria hiltzeko garaia baita. Jende askok, ordea, ez du jakingo antzina San Martin egunak nekazaritza urtearen amaiera ezartzen zuela. Eta hori ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Izan ere, urte amaierarekin etxeko ugazabari... [+]
Aste oso batez aritu gara Collodiren Pinotxoren abenturak liburuaren inguruan, unibertsitateko ikasgelan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakaslegaiekin. Gure erreferentzia nagusia Galtzagorrik 2011n argitara emandako edizio ederra izan da –hitzaurrea barne, 171... [+]
“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]
Euskararen biziraupena ez da euskaldunok politikaren partidan jokatzen dugun arazo bakarra, baina bai, euskalduntasunaren elementu bereizgarriena den neurrian, gure egoera gehien islatzen duena. Beste esparru batzuetan hainbeste ageri ez dena oso ongi erakusten du. Hasteko,... [+]
Hezkuntzaren Soziologian bada galdera klasiko bat: zertarako existitzen da hezkuntza sistema gizarte batean? Galderari emandako erantzunak ugariak dira, eta aldatuz doaz garaiaren arabera. Baina horien artean nabarmentzekoak ondoko hauek izan ohi dira: eskolak nagusiki... [+]
Vicent Andrés Estellés poetaren hitzak harturik, bat naiz hainbat eta hainbat kasuren artean, eta ez kasu bakan, arraro edo ezohiko bat. Zoritxarrez, ez. Hainbaten artean, bat. Zehazki, Europako Kontseiluaren arabera, eta ibilbide handiko beste erakunde batzuen... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]