Fikzioa balitz, ez nuke sinetsiko!

  • Netflix plataforma digitalak telesail berri bat estreinatzen duen bakoitzean (Stranger Things, Narcos, Black Mirror…) sekulako ikusmina sortzeko gaitasuna lortu du. Katalogoan ekoizpen propioko film bat sartzen dutenean ere (Annihilation, Okja…), mundu osoa adi egoten da. Baina dokumentalak txertatzen dituztenean, ostrazismoan erortzeko arrisku handia duten lanak bihurtzen dira, promozio kanpainetatik kanpo uzten dituztelako gehienetan eta edukien zerrenda potoloak betetzeko baino ez direlako izaten. Horregatik, nire esku dagoen guztia egingo dut, orain aste batzuk estreinatu zuten Wild Wild Country telesail-dokumental sinestezina ezagutzera emateko.

Bhagwan Shree Rajneesh lider espiritualak Oregongo (AEB) herri batean antolatu zuen sektaren historia kontatzen du ‘Wild Wild Country’ telesail-dokumentalak.
Bhagwan Shree Rajneesh lider espiritualak Oregongo (AEB) herri batean antolatu zuen sektaren historia kontatzen du ‘Wild Wild Country’ telesail-dokumentalak.

Telesailaren lehen minutuek 1980ko hamarkadara garamatzate, Oregonen (AEB) dagoen Antelope herrixka aurkezteko. 40 biztanle inguru dituen zonaldea da eta pertsona ugarik, bizitza osoa lanean aritu ondoren, zahartzaroko azken urteak lasai igarotzeko aukeratzen duen helmuga. Baina zurrumurru arraro bat zabaltzen den unean, lasaitasun hori eten egingo da –eta nola gainera!–. Rolls-Royce baten gainean, oso garrantzitsua –eta diruduna– den tipo Indiar bat azalduko dela diote, alboko 30.000 hektarea erosi eta bertan ehunka eraikin eta etxebizitza eraikitzen hasiko dena. Hori entzun eta segundo gutxira, herrixka goitik behera gorriz jantzita doazen ehunka pertsonaz betetzen hasiko da eta, atzetik, aipaturiko Rolls-Royce zuria. Antelopen gertatzear den etorrera horrek zurrunbiloa eragingo du, sinestea kostatuko zaizun ehunka gertaeraz betea.

AEBetako historiaren pasarte bitxi bat azaltzen du ekoizpen honek:
lider espiritual baten jarraitzaileek Oregongo lurretan beraien hiria eraiki zutenekoa

Chapman eta Maclain Way-k zuzenduriko eta sei atalez osaturiko lan liluragarri honek AEBetako historiaren pasarte bitxi bat azaltzen du, mundu osoa ustekabean harrapatu zuen gertaera harrigarria: Bhagwan Shree Rajneesh lider espiritualak eta bere sektaren jarraitzaileek Oregongo lurretan beraien hiria eraiki zutenekoa, baita gerora eragingo zituen ondorio ikaragarri, basati eta ilunak ere. Hainbat hilketa leporatu zizkieten, espioitza kasuak, baita hauteskundeak irabazteko intentzioz bio-terrorismo atentatu bat ere, besteak beste.

Benetako kasu batean oinarritzeak abantaila asko izaten ditu, baina baita kontakizunaren gurpiletan balaztak jar ditzakeen hainbat arazo ere. Artxibo irudiak ez edukitzeak, adibidez, gertaeren birsortze kaxkarrak errodatzea eragiten du askotan, osotasunari sinesgarritasun apur bat kenduz. Kasu honetan, ahulezia gehienak sendotzen jakin izan dute, suspense ariketa paregabea sortuz. Beharrezkoak diren birsortze horietako batzuk azaltzeko, adibidez, animaziozko sekuentzia argigarriak erabili dituzte, garai hartako protagonista izan ziren pertsonaien elkarrizketak tartekatuz. Gainerakoa, artxibo irudi ikaragarriek mamitzen dute. Dokumentalaren hasierako minutuetan iragartzen den krimenari heldu aurretik, esaterako, 1960ko hamarkadaraino birbobinatu eta lilura horren zergatia azaltzen saiatu dira: erreferente sozial eta politiko ezagun guztiak zalantzan jartzen ziren garai horretan, Bhagwan hizlari eta filantropoa bere herriko “rock-izar” moduko norbait nola bilakatu zen erakutsiko digu eta nola lortu zuen atzerriko milaka pertsonaren bihotza –eta burua– konkistatzea. Bat-batean, oso ongi ulertzen ez zuten mezu horrekin bat egin zuten milaka pertsona azaldu ziren, kontrakulturaren edozein mugimenduren parte izateko irrikaz zeudelako batik bat. Une horretatik aurrera azalduko da hain garrantzitsua izango den Sheela, zeina Osho-ren –Bhagwan Shree Rajneesh-en ezizena– idazkaria zen eta aurrerago azalduko den diasporaren erantzule nagusia.

Gatazka, pertsonaia xelebreak eta istorio sendoa edukitzeaz gain, egileek asmatu dute kontakizunarekin, materiala primeran antolatuz

Wild Wild Country telesail-dokumentalak meritu ugari duela uste dut. Sekulako balioa duen material originala ikusteko aukera eskaintzen duelako, baina batez ere, istorio gorabeheratsu honetako inplikatu gehienek une bakoitzean izandako erantzukizuna azaltzen saiatzen delako. Sortzaileek erabateko inpartzialtasuna erakutsi nahi izan dute; eta hori, era honetako istorio batean, eskertzekoa da: ikuslearen esku dago zein aldetan kokatu, nahiz eta gehienetan irudiek adierazten dutenarekin zalantzarik ez izan.

Pentsatuko duzue gatazka, pertsonaia xelebreak eta istorio sendo bat izatea abantaila ugari edukitzea dela ekoizpenaren alde arraun egiteko. Bai eta ez. Onerako eta txarrerako, material hori guztia non, nola eta zergatik moztu eta banatu ezinbesteko alderdi bilakatzen delako; baina horretan ere ez dira herren geratu, informazio guzti hori era burutsuan antolatzen jakin izan duten gidoilari eta muntatzaile paregabeak izan dituztelako. Ez hori bakarrik: iragana eta oraina erakusten duen Adam Stoneren argazki zuzendaritza trebeak eta une batzuetan azaltzen den Brocker Wayren musikalizazio ironikoak ere asko laguntzen diote ikusleari zentzuzko ikuspuntu bat ematen istorio konplexu, mingarri eta une batzuetan triste honi.

Dokumental formatuan kontatzea erabaki duten benetako historia izanik, paregabea iruditu zait, harrigarria, bikaina. Istorio berbera fikziozko film batean ikusi izan banu, asmaturiko gidoi bat tarteko, zentzurik gabeko istorio aldrebes eta sinesgaitza dela pentsatuko nukeen. Fikzioa balitz, ez nuke sinetsiko!


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telesailak
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute “The Lord of the Rings” telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Heartstopper telesailak agerian utzi du kolektibo oso baten “nerabezaro lapurtua”

Kritika eta publikoaren arrakastatik harago, Heartstopper telesailaren ikusle asko mezu bera uzten ari da sare sozialetan: belaunaldi berrientzat erreferente pozgarria dela bi mutikoren arteko lehen maitasun istorio ezti eta jostari hau, hainbeste eta hainbeste izanik... [+]


Hype kultura, etengabeko frustrazioa

Gertatuko zitzaizuen: leku guztietan sekulakoa balitz bezala iragarri duten pelikula edo telesaila ikusi ondoren, frustrazio pixka batekin, “ez zen hainbesterako” esaten bukatu duzue. Eta azkenaldian inoiz baino gehiagotan gertatzen zaizue. Lasai, ez zaudete seko... [+]


Nazionalismo espainiarraren armak gerra kulturala irabazteko

Hamarkada hau arma sinboliko berriak karga-karga eginda abiatu du nazionalismo espainiarrak. Sumatzen da. Sentitzen da. Zenbatu daiteke. Baina nola lortu dute eztabaida publikoan horrela eragitea? Pablo Batalla Cueto historialari eta idazle asturiarrak iaz argitaratu zuen Los... [+]


2021-08-02 | ARGIA
2021ean gozatzeko hamabi ikus-entzunezko

Jarraian ARGIAko erredakzioko kideok gomendatzen dizkizugun zenbait ikus-entzunezko. Beste artikulu honetan beste horrenbeste liburu ere gomendatu ditugu.


2021-02-01 | ARGIA
2021eko ikus-entzunezko Argia Saria: ‘Hondar Ahoak’ telesaila

Txintxua Films ekoiztetxeak ETBrentzat sortutako thrillerra da aurtengo ikus-entzunezko Argia Sariaren irabazlea. Koldo Almandoz zuzendariak eta Marian Fernandez ekoizleak jaso dute saria.


2020-12-10 | Kepa Matxain
Etiketak zauritu du fikziozko begirada

“Tarantinokeriak”, “klima aldaketa” edota “arrazismoa AEBetan”. Ikus-entzunezko streaming plataformek etiketetan sailkatuta eskaintzen dute fikzioa. Kultur industriaren azken jokaldietako bat da: fikzioa tematizatuta sartzen zaigu... [+]


Omar Diop.'Hondar Ahoak' telesaileko aktorea
“Hizkuntza da biderik onena hemen integratzeko”

'Hondar Ahoak' teleisailean agertzen da astero Omar Diop 24 urteko gazte berriatuarra. Senegaletik heldu, eta Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolan hasi zen euskara ikasten. AEKn ere aritu zen.


‘Hondar ahoak’ telesailak mugarri bat jarri du ETBrentzat sortutako fikzioan

Buelta askorik eman gabe esango dut: bart gauean Hondar ahoak-ek inflexio-puntu bat markatu zuen euskarazko telesailen historian. Koldo Almandozek zuzendutako serie berriaren lehen kapitulua ikusi ondoren, ikusle askok izan dute sentsazioa, eta hala adierazi dute sare... [+]


Eguneraketa berriak daude