Herritarren oharkabean dator lege berria. 2016an Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu ostean, Frantziak bere legedira egokitu du martxoaren 28an eta laster eginen du gauza bera Espainiak. Enpresen sekretuak konkurrentziaren espioitzaren begiradatik babesteko idatzi dutela diote legegileek, baina herritarrak ohartarazten dituzten alerta jotzaileen lana isilaraztea du helburu kazetari eta ekintzaile askoren ustez. Lobbyek isilpean egin dute azioa orain ere.
“Hona erloju-bonba baten historia”, idatzi dute Libre Actu hedabide frantsesean. “Bonbak kondenatuko ditu alerta jotzaileak baldin eta ausartzen badira zabaltzera multinazionalek herritarren interesak mehatxatuz egindako delitu fiskal edo ingurumenezkoak”. Bonba hori da negozioetako sekretuen zuzentaraua, 2016ko ekainaren 8an Europako Legebiltzarrak eta Kontseiluak onartua.
Martxoaren 28an egokitu du Frantziako Asanbladak zuzentaraua Frantzian lege bihurtuz eta Senatuak apirilaren 18rako deitu du gauza bera egiteko bozketa. Biak ere premiazko prozeduraz eta kasik eztabaida publikorik gabe pasatu dira, nahiz eta legebiltzarkideen artean hitz gordinik faltatu ez zen.
“Negozioen sekretuen babesa ezingo da erabili alerta jotzaileen eta kazetarien kontra”, esan du Nicole Belloubet Justizia ministroak, segurtatuz –kazetari askok eta horien elkarte zenbaitek salatuaren kontrara– askatasun publikoei legeak ez diela inolako murrizketarik ekarriko.
Aurkakoen artean nabarmendu da François Ruffin diputatu ezkertiarraren hitzaldi laburra. Aipatu ditu jendarme eta epaile frantsesek pertsegitutako alerta jotzaileak, Luxleaks afera eta beste hainbeste eskandalu argitara atera dituztenak. Legea bozkatu behar zuten diputatuei esan die: “Bada zerbait gizakiok ariman itsatsita daramaguna: justizia nahia, egia egarria. (...) Geratzen ote zaigu horretatik zerbait, justizia nahirik, egia egarririk? Zeinen alde zaudete zuek, diputatuok? Nor txalotzen duzue? Multinazionalak diren Goliatak ala horiei aurre zutik eta bakarrik egiten dieten jende zuzenak?”. Botoekin erantzun zioten parlamentariek.
Lege berriak babesten ditu edozein enpresaren informazioak “denen ezagutzara zabalduta ez dauden edo sektore berean ari den pertsona batek erraz eskuratu ezin dituenak”, hain zuzen sekretu izate horretan datzalako beren balioa, eta horregatik “informazio horien jabe legitimoak egoki babesten dituenak. Legearen defendatzaileek diote enpresak babestu nahi dituela espioitza ekonomikotik, lapurreta industrialetik eta konkurrentzia ez leialetik. Frantzia izan da Europa mailako bultzatzaile nagusia, argudiatuz AEBek aspalditik daukatela horrelako lege bat eta Europak maila berean jarri beharra daukala.
Emmanuel Macron ekonomia ministro zenean saiatu zen horrelako bat ezartzen Frantzian, baina atzera bota zioten. Orain lehendakaritzatik zorte hobea eduki du, herritarrei azalduz kazetari eta ekintzaileek badauzkatela aski tresna legearen barruan geratzeko. Aldiz, kazetari elkarte nagusiek eta baita hedabide handi batzuek ere salatu dute informazio askatasunaren kontrako erasoa. “Negozioen sekretuaren kontzeptua hain zabala izaki, hemendik aurrera kategoria horretan sartu ahal izango dute enpresa baten barneko informazio oro (...) eta horrela lortu dezakete jendearengana ezin iritsi izatea Mediator botikaren edo Bisfenol A-rena bezalako eskandaluek, Panamako Paperak edo LuxLeaks bezalako aferak”.
Korporazioek omerta ezarri dute legez
Observatoire des Multinationales hedabidean Olivier Petitjeanek erakutsi duenez, Europan nagusitu den zuzentarau berria multinazionalen lobbyek prestatu zuten, zehazkiago 2000. urtean banka eta korporazio industrial handiek bereziki sortu zuten TSIC Negozioen eta Berrikuntzaren Sekretuetarako Koalizioa izenekoak.
Corporate Europe Observatory GKE ezagunak egindako ikerketak erakutsi zituen tartean zeuden konpainiak (Alstom, Michelin, Nestlé, Dupont, Intel...) eta nola egin zuten lana Europako Batzordearekin eta nazioarteko negozioetan berezitutako abokatu kabinete handiekin prestatzeko azkenean 2016/943 zuzentarauan mamituko zen testua. “Bruselako aginte jokoei esker, lortu zuten nahi zutena”.
Estrasburgoko legebiltzarrean 2016ko ekainaren 8 hartan presente zeuden 652 eurodiputatutatik 503k eman zioten baiezkoa zuzentarau berriari, 131k kontrakoa eta 18 abstenitu. Legearen kontrakoen artean, gogorren Berdeak mintzatu ziren: “Okerreko mezua zabaltzen du legebiltzar honek, zeren eta Panamako Agiriak haizatuta hamar egunera onartzen baitugu lege bat kazetarien eta alerta jotzaileen lana zailduko duena”.
Beste eskandalu bat ere bazebilen Estrasburgon bildutako europarlamentarien ahotan: LuxLeaks afera argitara atera zuen Antoine Deltour epaitu behar zuten handik bi astetara. Deltour eta beste bi herritar gehiago, tartean bat kazetaria, auziperatu zituzten herritarren begien aurrera ateratzeagatik Luxenburgok multinazionalei eskaintzen dizkien onura fiskal bereziak frogatzen dituzten agiriak.
LuxLeaks aferaz ICIJ Ikerketa Kazetaritzako Nazioarteko Korporazioak zabaldutako paperen bidez ezagutu zituzten herritarrek Luxemburgoko Ogasuneko agintarien eta PwC mitikoaren artean –hau zen eta da konpainia handien aholkularia– negoziatutako akordioak.
Geroztik, ikusten denez, lobbyek beren lana borobiltzea erdietsi dute. 2016an Europa mailako zuzentaraua ebatzirik, 2018ko ekaina baino lehen egin behar du herrialde bakoitzak bere legedi barrurako iraulketa. Frantziak ia amaitua du honez gero, teorian kazetarientzako zenbait salbuespen erantsita.
Britainia Handiak ere bereganatu du lege berria. Paradoxikoki, Brexita ez da izan oztopo Estrasburgotik datorren arau berria onartzeko, gainera bertsio are eta gogorragoan. Belgikan gobernua ari da egiten, baina testu zehatza ez du argitara atera. Danimarkan ere hasiak izango dira, kazetari elkarteak mobilizatuta daude eta.
Espainian Enpresako Sekretuen Legea deitu diote (Ley de Secretos Empresariales) eta Cuatrecasas bufete erraldoiak argitaratu duenez otsailaren 21ean onartu du Mariano Rajoyren gobernuak aurreproiektua. Cuatrecasaseko abokatuek –nork jakingo du hobeto lobbyak berak baino?– argi daukate nori egingo dion mesede: “Secretos empresariales, ahora mejor protegidos, gracias al nuevo anteproyecto de Ley“ dio tituluan.
Ruffin kazetari eta diputatu frantsesak alerta jo du: “Nor ausartuko da horrela bere ugazabaren jokabideak salatzera, diren eta ankerrenak izanda ere? Nor arriskatuko da ikerketa kazetariei bere lekukotasuna eskaintzera? Etorkizunean izango ote dugu eskuratzerik kapitalismoaren deriba izugarriei buruzko ikerlan zorrotzik?”.
Korporazio handiek urrats berri bat egin dute zabaltzea komeni ez zaizkien informazioez omerta –mututasuna– bermatzeko. Baina lasai, hori Europan ari da gertatzen. Zorionez Euskal Herria oasi bat da. Ala?
Alemaniako Poliziak asteleheneko gertakariaren arrazoiak "politikoak" zirela baztertu duen arren, 35 urteko Alexander Scheuermann Ring Bund talde neonaziko kide zen. Bi hildako eta hamar zauritu utzi dituen atentatuaren egileak sare sozialetan "gorroto mezuak"... [+]
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Urtea baino gehiago da Olatz Simonek –EITBko berriemailea Parisen, garaian–, orrialde hauetan bertan ohartarazi zigunetik Bruselak kazetariari lanbideaz erakusten dionaz. Eta halaxe joan gatzaizkio galdezka Amaia Portugali. Bruselan gure irrati publikoak duen... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Joan den asteartean La Vanguardia-n argitaratutako artikuluan egin zuen proposamena Txema Montero abokatu bizkaitarrak. 30 urtez Deia egunkariko kolaboratzailea izan da eta lehenik hara bidali zuen bere artikulua, baina egunkariak ez zion argitaratu.
Hemendik aurrera egunkarian soilik "norbanakoen askatasuna eta merkatu librea" sustatzen dituzten iritziak jasoko direla adierazi du enpresaburuak. Iritzi artikuluen zuzendariak hedabidea utzi duela ere argitaratu du.
Egitarau mardula prestatu dute Bergarako irrati libreko kideek: musika, literatura eta tailerrak. Besteren artean, martxoaren 29an Txapa Eguna egingo dute.
Karlos Zurutuza (Donostia, 1971), kazetari ezaguna da ARGIAko irakurlearentzat, elkarrizketa eta erreportaje ugari egin baititu aldizkari honetan. Atzerriko gatazka guneetako bizipenak ekarri ohi ditu berarekin: Kurdistan, Balutxistan, Iran... hamaika leku landu ditu, batez ere... [+]
Diario de Noticias de Álava (DNA) egunkariko langileak sinadura greban daude, eta aspaldi ari dira beren lan baldintza “miserableak” eta horiek kazetaritzaren kalitatean duen eragina salatzen. 2013tik soldatak izoztuta dituzte, eta ordutik erosahalmenaren %30... [+]
Palestinan genozidioa, Europan gerra eta potentzia nuklearren artean tentsioa. Ez daukagu berri on askorik emateko, baina bada bat, hondamendi orokorretik eratorria, aipatzea merezi duena: aldeko baldintzak sortzen ari dira kontrainformaziorako, informazio independenterako,... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Euskal Herrian jaiotako kazetari salvadortar gisa aurkezten du bere burua Roberto Valenciak (Gasteiz, 1976). Salvadortarra da, bizitza erdia daramalako han eta hango ajeak eta hizkera hartuta dituelako: gaztelerazko elkarrizketan El Salvadorko hitzak sartzen ditu barra-barra... [+]
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.