Rei; unibertsoa eta Ki; energia, unibertsoaren energia, alegia. Izen hori hartzen du eskuen bitartez energia gorputzera transmititzea helburu duen terapiak, desorekan dagoena orekatzeko.
Medikuntza forma hau Japoniatik dator, Mikao Usui budistak garatu zuen 1922. urtean. Gorputz fisiko zein energetikoak orekatzea du helburu. Maila fisikoa, emozionala, espirituala eta mentala orekatzen dituela diote adituek. Energia hori pertsonok garraiatzen dugu Reiki terapian, kanalizatzaileak gara. Burutik sartu eta eskuetatik ateratzen dugu eta geure buruari zein beste pertsonari transmititu.
Nekane Garcia Arbelaiz 2007an hasi zen terapiaz ikasten eta hari eta familiari ekarritako onurak kontuan hartuta irakaslea izateko diploma eskuratzea erabaki zuen. Orain kontsulta dauka Hendaian: “Urte asko daramat terapia naturalen eta garapen pertsonalaren inguruan ikasketak egiten: Reiki, coaching, naturopatia, kinesiologia, tapping, Bach Loreak, elikadura osasuntsua, meditazioa... Besteak beste, nire emozioak hobeto kudeatzen, intuizioa berreskuratzen, bizitza modu positiboagoan ikusten eta energia gehiago izaten lagundu dit. Besteei ere irakutsi nahi nien hori”.
Reiki ikasteko tailerrak ematen ditu Garciak, eta geroz eta jende gehiago hurbiltzen dela kontatu digu. “Urtean gutxi gora-behera 60 lagunek jasotzen dute ikastaroa, adin eta era desberdinetakoak. Bi hilero egiten ditut eta taldea sortzen bada lehenago ere bai”, kontatu digu. “Gizartea geroz eta kontzienteagoa da gure ongizate eta osasunaren zati handi bat gure esku dagoela. Hala, bizi kalitatea hobetzea du helburu hurbiltzen den ehuneko handienak: antsietate eta depresiorik gabe bizi, bizi pozez, energiaz eta emozionalki orekan”.
Lierni Arrieta Iruretak jaso du jada ikastaro hori. Lau “maila” daudela azaldu digu. Berak lehenengoa egin du, bi aldiz gainera: Hendaian eta Durangon. Egun bateko ikastaroa izan zela adierazi du eta ondoren ariketak egin behar izan zituztela hiru bat astez eta egunean hamar bat minutuz.
Arrieta ama izan zenean hasi zen Reikira nahi gabe hurbiltzen. Haurrekin komunikatzeko eta konektatzeko masajeekin hasi zen. Gerora, ordea, gehiago nahi zuen. Aitari alzheimerra diagnostikatzeak ere bultzatu zuen horretara. Gaur, etxean eta etxekoekin erabiltzen du Reikia, batez ere bere buruarekin: “Gauetan esnatu eta ezin lokartu nagoenean, haserretzen naizenean, haurrak gaixorik daudenean, aitarengana hurbiltzean...”. Eskuek transmititzen duten energiaz gain, unea bera miresten du Arrietak, denbora hori hartu eta zurekin zein bestearekin konektatzea: “Ezer egin gabeko momenturik ez dugu hartzen. Lotan ez bada, ez dago isiltasun hori, egoten egote hori. Besteari egiten ari zarenean ere, besteaz pentsatzen ari zara, bestearenean zaude. Hori ere ez dugu askotan egiten eta opari bat da”. Eskuak gorputzeko atal desberdinetan ipintzeak ere gorputzarekiko lotura estutzen duela gaineratu du: “Sustraietako txakra errepasatzen ari zarenean, adibidez, garunak zera dio: sustraitu zaitez! Hemen zaude eta hau da errealitatea”.
Reikia, ordea, gaixotasunak baretzeko erabili ohi da, ez beti sendagai gisa. Arrietak adibide bat jarri digu: “Lagun baten amona gaixo zegoen, hilzorian, eta Reikiarekin heriotza lasaia izan zuen”. Garciak gehitu du gaixotasun larri eta kronikoen kasuan oso lagungarria dela, animotsu mantentzen laguntzen baitu. Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) Reikia onartu du eta erietxe gehiagotan erabiltzen ari da.
Norberarentzat erabilgarria zer den baloratu beharko genukeela azpimarratu du Arrietak: “Pertsona batek, agian, gaixoaldi hori beharko du bere bizipenean eta hori ere onartu behar da. Bakoitzak bere bidea egingo du eta Reikiak samurtzen lagunduko dio. Seme-alabak gaixo egon eta Reiki egiten diedanean, hobeto ikusi izan ditut. Baina, agian hobera egin behar zutelako da. Hori ez dakit neurtzen”.
Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean, Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]
Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]
Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.
Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.
Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]
Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]
Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]
Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]