Manuel Castellsen Comunicación y poder liburuko “Ikonosferak inguraturik bizi da egungo jendea. Geruza artifizial mass mediatiko honetan ‘telebista’ da ikuskari eraginkorrena” esapidea gogoratu zait. “Irratia” gehitu dut analisia hau gauzatzean.
Irratitik entzundako hainbat mezu ditut iritzi ezpal. Iragarki batek, udaldia pasa ostean, etxearen segurtasun bermea eskaini zigun negualdirako. Itsasaldeko “bigarren etxeen jabe”-ei zuzendua. Hain zen lotsagarria, ezen mezuaren literaltasuna aldatu “behar” izan zutela atoan.
Aurtengo eskoletako matrikulazio kanpainan, eskola pribatuaren iragarkiak aditzera eman duenez, haur ikasleek “ingeniaria, medikua edota abokatua” izatea dute helburu, euren ahotsez esana. Eskola publikoetakoek ere, antzera. “Aktorea” izatea ere euren nahian dago. Inork ez du “suhiltzaile, iturgin edo okina” izan nahi. Horiek guztiak, tertulia saioen iragarkien tartean entzunak dira, artean tertulia-kide bakoitzak bere moral eta etikaren “irakaspenak” ematen dituelarik. Euskadi Irratitik (EI) jasotakoak dira mezuok.
EI-ko elkarrizketan, M. A. kazetariaren galderari honela erantzun dio gipuzkoar foru Kultura diputatu D. I. -k: “Bada, egia esango dizut…”. Laugarren galdera zen, aurrekoei erantzunda “gezurrezkoak” ziren nonbait. Badakit, “dialektika” kontua da. Kasuon, politikar(iar)en “logika” da.
Lurrina iragartzen duen telebistako iragarki bat ere dut gogoan. Emakumearen dohain fisikoak erakutsi ondoren, gizonen begiradapean, batek “ipurdiko bat” ematen dio besteari. Irudi batek eskola-heziketaren mila ordu ezaba dezake istant batez.
Castellsek duela 30 urte iragarri “hedabideak vs komunikabideak” bete da: “Mendebaldeko gizarte modernoaren komunikazio ekosisteman ikus-entzunezko ikuskariek osatzen dute gure mundu irudikorra. Pentsatzeko gure ahalmena komunikabideetako irudien eta iragarkien indarrez itsutua zatekeen engoitik”.
“Politika”-ra etorrita: espainiar edo frantziar gobernuen nahiez ez bada, estatu bien justiziaren aginduz legea errespetatu behar da absolutuki. Espainiako Erresumako Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak ez dauka debeku mugarik. Frantziako Macron presidenteak Korsikara bidaian frantsesen aro berriaren heina eman du aditzera: herri hizkuntzak legearen markoan “errespetatuak” izanen dira.
Boteredunak mintzo dira, hedabideetatik betiere, euren komunikazioaren kodeen markoan ari dira, eta guk, mass medien menpekook, ezin “gurea” ezarri inola ere. Gaitza da analisiaren emaitza. Haiek “gure arazoetarako” erremediorik ez dute, guk ere ez!
Ikusle euskaldun gehien biltzen dituen katea da ETB2, datuen arabera. Aldatu Gidoia mugimenduak agerraldia egin du Bizkarsororen kontraprogramatzearen harira. Salatu dute askotan ETB1 lehian sartzen dela ETB2rekin, eta "herritar guztiak eta publiko bakarra helburu izango... [+]
Munduaren egoerak ez du gogo handirik pizten bere berri izateko. Niri, behintzat. Ez dakit adina den edo darion kiratsak moteldu ote duen berarekiko jakin-mina. Jakin badakit ez dela garai kontua soilik; alegia, udazkenak eta negu hasierak barrura begira jartze hutsa.
ETB1ek Bizkarsoro filma estreinatu zuen Euskararen Egunean iluntzean. ETB2ri aldi berean gaztelaniazko azpidatziekin ematea proposatu bazioten ere, kate horretan Tasio eskaini zuten gaztelaniaz azkenean, eta horrek haserrea sortu du euskaldun askorengan sareetan.
Igande honetan, azaroaren 17an estreinatuko da Barraka izeneko late-night formatuko programa, EITBren Primeran plataforman. Hiru Damatxok ekoitzi du umorez blaitutako ikuskizun bizia.
Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]
Mugimenduak mahai gainean jarri du euskarazko edukiak sustatzeko beharra, eta horren aurrean ETBk duen interes falta. Lehentasuna gaztelaniazko saioei ematea egotzi dio. ETB emozioen festa izan dadin, aldatu gidoia euskararen alde! lelopean, aldaketa eskatu dio telebista... [+]
Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.
Maiatzaren 18an, Gasteizen, egingo da mobilizazioa Aldatu gidoia euskararen alde lelopean. Kanpainan parte hartzen ari diren eragileek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote euskararen aldeko politikak ezartzeko ikus-entzunezkoetan, eta EITBn beharrezko baliabideak jar ditzala... [+]
40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]
Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]
2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.
EITB Mediako langileek ostegunean Pablo González kazetariak bizi duen egoerari ikusgarritasuna eman nahi izan diote, "euskal gizarteak ez dezan ahaztu sufritzen ari den bidegabekeria larria", ELAk zabaldu duenez.