Norekin zaintzen duzu elkar?

Gure garaia Mr. Wonderfull garaia da. Triste, amorratua edo angustiatuta baldin bazaude, lasai egon, hartu arnasa, joan zaitez yogara eta emaiozu besarkada bat zuhaitz bati. Bai, zu, hiritarra, emaiozu besarkada zuhaitzari, bere izena ezagutzen ez baduzu ere. Zure esku dago nola sentitzen zaren eta zure esku nola kudeatzen duzun datorkizuna. Zure arazoek ez dute zerikusirik turbo-kapitalismoaren legearekin, indarkeria matxistarekin edo lesbofobiarekin. Ez duzu inoiz entzun albokoa baino gehiago izan behar duzula, inoiz huts egingo ez dizun hori zure familia dela eta, lagunak, izatekotan, gutxi izango direla, oso gutxi. Lagunen aurretik, familia. Familiaren aurretik, dirua. Lotura afektiboez gain, elkartasunez gain: zoaz kanpora dirua biltzera.

Zure esku dago nola sentitzen zaren eta zure esku nola kudeatzen duzun datorkizuna. Zure arazoek ez dute zerikusirik turbo-kapitalismoaren legearekin

Zu, zure erdigunea, orain arte besteentzako izan zarela eta orain zu. Lehendabizi zu. Foru ogasunarentzat, gurasoentzat eta gehiengo zabal batentzat bakarrik bizi den emakume bat zara, bikoterik eta familiarik gabe. Hortaz, sare afektibo ikusgarri eta zilegirik gabe. Praktikara joanda, maite dituzun pertsonek zaintza beharrak dituztenean ezin dituzu zaindu, zure enplegu orduetatik kanpo ez bada. Aplikatzen zaizun lan hitzarmenak onartzen dituen senidetasunak santu eta fede publikoak zigilupekoak dira: familia-liburua, ezkontza edo izatezko bikotea. Sexu hitzarmenak,  “legeak horrela behartzen duelako”, santifikatuak. Zuenean, ordea, lagunen erresistentzia sare apokrifoa da, merkatuaren legea eta odolaren kaiolari aurre egiteko lubakia: aitortza publikorik gabeko senidetasun soziala.

Besteekin bagara eta besteek ez bagaituzte ikusten ez gara nor. Norekin zaintzen duzu elkar? Hari horren amaieratik tiraka hasi zara eta konturatzerako zurrunbilo anitz dituzu eskuartean. Akorduan duzu zaintza eta arreta berezia behar izan zenuen azken aldia. Ospitalean ingresatuta egon zinenean, lagun bat joan zitzaizun alboan egotera eta beste bat zure etxera joan zen, itzulitakoan afaria egina eduki zenezan. Ostegunero bezala barazki otarraren bila joan ezin zenuenean, lagun bat joan zen zure partez. Hotzak zetozela eta butanoaren bila joan ezin zenuenean, espero ez zenuen beste kide batek ekarri zizun. Hor diruaren aurretik, lagunak zeuden. Familiaren aurretik, lagunak ere bai. Sexu hitzarmena, familia-liburua, oinordekotza edo jabetza pribaturik gabeko harremanek eman zizuten osatzeko sostengua. Fikzio arautu hark bakardade autonomo eta buruaskian bizi zinela bazioen ere, errealitateak apurtu dizu fikzio hura. Elkarren arteko dependentzia sarea behar duzu, zaintzarako aliantzak, bizirik eta libre izateko.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude