Berez gustuko baditu ere, maskaradei buruzko ikuspegi kritiko bat plazaratzen dabil zuberotar antropologoa. Buhameei buruzko arrazismoa antzemanik, maskaradetako diskurtsoa aldatzeko deia egin du: “Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere”. Tradizioaren karga eta Euskal Herriko buhameen historiaren inorantzia dira batez ere aldaketarako oztopo. Haren ekarpenak ez dira, ordea, denen gustuko.
Aitzinean gorriak, tokiko jendea, nobleak, garbiak, ordena. Gibelean beltzak, kanpotarrak, pobreagoak, desordena.
Bereizketa hau ikusten dut, baina ikertzaileek ere diote horrela dela. Ez orok, baina ikertzaile anitzek diote horrela direla maskaradak.
Arrazismoa ikusten duzu zuk maskaradetan.
Ni gaizki uzten nau maskaradetan buhameak nola agertzen diren ikusteak. Buhame eta kauteren pertsonaiak izugarri ederrak dira, maite ditut, karrikako antzerkia egiten dute eta arte hau maite dut. Baina oraino ere, ohoin, mozkorzale, alfer gisa agertzen dira buhameak. Hori ez dut maite. Euskal Herriko historiari begiratzean, horrela erakutsiak izan ziren eta errepresio anitz bizi izan zuten horren zuzentzeko.
Doi bat bakarrik zara hori salatzeko. Zergatik zaila zaie zuberotarrei eta ikertzaileei hori aitortzea?
Hori horrela baita. Aita-amek horrela egin zuten, aitañi eta amañik ere bai... Tradizioa da! Horrela da eta ez dute ikusten! Ikertzaileak ere normalki ez dira ados. Diote buhameak edo tziganoak badirela, baina ez dute besterik ikusten. Buhameak daramanari ez diote begiratzen, ez eta ingurukoari. Alta, inguruari, historiari begiratuz gero, gauza anitz konprenitzen dugu.
Euskaldun askearen ideia erakargarria irudikatzen dute anitzek buhameetan eta hori dute gustuko.
Maskaraden bigarren zatia horrela da, baina lehen zatia buhameez trufatzeko da, hori segur da. Euskal jendarte onari eta nobleei egin kritika dela diote zenbaitek, baina hori ez da batere egia! Buhameen Legeak buhameez trufatzeko dira. Tzigano pare batekin aipatu dut eta uste dut tziganoak kapable liratekeela norberari zuzendu trufa hori egiteko, antzerkia maite dutelako. Kontua ez da hori, izugarri ontsa eginen lukete. Baina egiazko buhameek egin dezatela! Hori duzu kontua.
Zer aldatuko zenieke maskaradei?
Buhameak ohoinak direla eta beste oraino erratea... diskurtso hau kentzen ahal lukete. Bestela, “gu gira buhameak” erran ordez “gu gira muskildarrak” erran eta gero gauza bera egin dezatela. Kanbiatzen ahal da diskurtsoa. Gauza anitz aldatu dira maskaradetan: dantzak hartu du toki handi bat, pertsonaia batzuk desagertu dira, beste batzuk jin dira... Maskaradak betiere maskaradak ditukezu hori aldatuz gero ere.
Azkenean, ez da mentalitate kontu bat? Jendartea aldatzen ez deino, maskaradak ez dira aldatuko.
Drole duzu zeren ez da mentalitate kontu bat ere. Ez dute ikusten arrazakeria! Gazteek jokatzen dituzte buhameak, baina ez dituzte ezagutzen, ez dute sekulan ezagutu buhameen bizitza. Gazte nintzelarik portugaldar anitz baziren Zuberoan eta arrazismoa portugaldarrei bideratua zen, lehen buhameentzat zen arrazismoa hor portugaldarrentzat zen. Gaur egun oraino, buhame zenbait ez dira ontsa. Baxenabarren adibidez, oraino estigmatizaturik dira. Usu beraiek ere ez dakite zerendako, ez delako deus erranik haien historiaz eta gaur egun oraino tabua delako.
Zein leku zuten Ipar Euskal Herrian?
1802ko sarekadan 475 kontaturik zituzten eta 600 eta 800 artean ziren Iparraldean XIX. mendean. Baxenabarren ziren bereziki. Kostaldean kaskarotak ziren baina talde bera zenik ez gara segur, bi izen erabiltzen zirelako.
Aldatuko dira maskaradak?
Konprenitu behar dute ez dela horrela aritu behar. Buhameez ari garenez, ez dugu deus galdekatzen, berdin-berdin segitzen da. Gainera, buhameak ez dira bakarrik pobreak, ez da klase sozial bat bakarrik; populu bat duzu, kultura batekin, izugarri sufritu duena Euskal Herrian. Ez da normala.
Pertsonaia anitz desagertu dira. Horietan gehienak buhameak.
Bai. Bazen emazte haboro ere: kantiniersa buhamisa zen, kauterekin ere bazen emazte bat, hartza ere bazen eta beste maskaradei so egiten bazaie, laguntzailea beti duzu tzigano bat.
Emazteak desagertu izana patriarkatuaren seinale litzateke.
Ez dakit lotura badenez patriarkatuarekin. Ez ziren emazteak, gizonak ziren emaztez beztiturik. Erditzeak baziren eta asaldagarria zitzaien.
Noren iduriko zen asaldagarria?
Diote apezak ez zirela ados. Zernahi erraten eta egiten zuten, hori apezek ez zuten gustuko eta horregatik ziren desagertu.
Europako beste herrietako maskarada anitzetan ibili izan zara.
Eite handia dute haien artean. Antolaketa bera duzu, egunaren aitzinamenduan ere eite handiak dira, inguru bat egiten dute karriketan eta gero jokoa ematen dute plazan. Beti bada aitzinean, bikote bat, ezkonduak eta gibelean, usu zamaltzaina, hartza eta hezlea eta ondotik, kauterak eta buhameak, ijitoak badira.
Gure maskaradetako buhameak tziganoen populuaren barne direlako.
Buhameak tziganoen historiaren barne dira, lehen, gerla aitzin, horrela deitzen genituen Frantzian, izen bera zuten, geroztik hitzak kanbiatu eta manouche edo gitan deitu dituzte taldeak.
“Maskaradak ezagutzen ditut, zuberotarra nauzu; baina, tziganoak maskaradetan hori ez nuen ezagutzen. Duela hamar urte hasi nituen ene ikerketak. Xiru festibalarentzat fanfarre bat xerkatzen genuela, 1802an Maulen buhameen sarekada bat izan zela deskubritu nuen. Orduan ez nekien buhameak tziganoak zirela, ez nekien deus. Xerkatu nuen amiñi bat eta prefosta, maskaradetan buhameak ukanki, nahi nuen konprenitu zertako”.
Lehentze franko ditu Pagolako maskaradak: lehentze da Pagola herriak maskaradak ematen dituela; lehentze ere da Kabana pertsonaia neska batek jokatzen duela; lehentze ere da maskaradako txirulariak oro neskak izan direla, Urdiñarbeko barrikaden denboran; lehentze da... [+]
Xiberoa eta Baxe Nafarroa artetik jalgiko da aurten maskarada. Ehun urteko etenaldiaren ondotik, xiberotar usaia berreskuratuko dute aurten Pagolako gazteek.
Hasi dira maskaradak Zuberoan, urteroko tradizioari jarraiki. Alabaina, tradizioak aldatu daitezkeela erakutsi dute aurten Maulen: lehen aldiz, ez da buhamerik izango. Pertsonaia horiek ijitoak ziren, eta estereotipoetatik eta arrazakeriaz antzezten zirela salatu izan dute... [+]
Urtarrilaren 15ean hasi eta apirilaren 22an bukatuko dira 2023ko maskaradak, Maule-Lextarreko gazteek emanak. Guztira hamabost emanaldi lotu dituzte. Lau hilabetean zehar, asteburuz asteburu, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte hiriburuko gazteek. Ohi den legez, lehen... [+]
Erabakita dute zuberotarrek datozen hamar urtetako pastoralak eta hiru urtetako maskaradak zein herrik emango dituzten, eta zerrenda luzatzen doa urtetik urtera. Hilabete honetan gehitu dira, adibidez, Lakarri-Altzaiko herritarrak. Martxoaren hasieran Xiberoko Boza Irratian... [+]
Herri batzuetan urtero moduko inauteriak izango direla adierazi da, beste zenbaitetan moldatu egin dituzte eta beste batzuetan bertan behera gelditu dira inauteriak. Sarrera honetan beste urteetan ospatu izan diren errituak zerrendatu ditugu, baina horrek ez du esan nahi aurten... [+]
Zamaltzain, entseinari zein laborari aritua da Joimo Arantzet (Atharrazte, 1974) hainbat maskaradetan. Etxetik jaso du dantza, Zuberoan ohikoa izan den moduan, eta seme-alabei ere transmititu die dantzarekiko maitasuna eta gaitasuna. Etxekoei ez ezik baita inguruko hainbat... [+]
2021eko Maskaradak bukatu orduko hasiko dira 2022koak. Izan ere, pandemia dela-eta Barkoxeko gazteek inauteriak neguan ospatu beharrean udan hasi zituzten iaz, eta urtarrilaren 8an Barkoxen emango diote amaiera. Astebete beranduago, urtarrilaren 16an, abiatuko dira... [+]
2020an eman behar zuen Barkoxek maskarada Atarratzerekin batera.
Neguko festak, inauteriak dira maskaradak, baina pandemiak ez du hauek ospatzeko aukerarik eman azken neguan, beraz, udan emango dituzte aurten Barkoxeko gazteek, uztailaren 31n hasita.
COVID pandemia dela eta beste kultur ekitaldi guziak bezala, kanbiamenak izango dira Xiberoan ere. Aurten Altzürüküko maskaradak zale ekuarazi baditu ere, ondoko urtean ondorioak ekarriko ditu.
Barkoxeko eta Atharratze-Alozeko gazteak ari dira saioa prestatzen, COVID-19ak baldintzaturik.
Aurtengo maskaradako gazte taldean “zaharrena” zen Marie Annick Jauri (Altzürükü, 1992). Zuberotar inauteriko tradizioan pertsonaia nagusien rola betetzeko emazteen aldia heldu dela konbentzitua bada ere, ez da hala gertatu bere herriko maskaradetan,... [+]