20 urte betetzera doa Audience talde gernikarra. Estilo ugaritatik bidaiatuak, oholtza gainean batetik bestera ibiltzen dira, instrumentuak aldatuz. Esperientzia lagun, beti beste salto bat egitera ausartzen da taldea. Oraingo honetan Kubatik ekarri dute euren zortzigarren lana den Isla, Kaki Arkarazoren gidaritzapean ekoiztua Habanan.
Duela urte batzuk Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazok bota zien proposamena gernikarrei: Kuban duela hilabete batzuk Amparanoiarekin aritua zela, eta euskal talde batekin joatekotan Audiencekoak iruditzen zitzaizkiola aproposenak. Taldeak 2016an izandako aldaketen ondoren zerbait berezia egin nahi zuten eta hibernatzen egondako ideia berrartu zuten.
2017ko apirilean Silvio Rodriguezek sortutako Abdala estudioetan grabatu zituzten Isla osatzen duten hamaika kantak. Bertako musikariek ukitu berezia eman diote lanari, baina ez dute disko latinoa egin. Audiencen rock librea da nagusi, kubatar zaporeekin.
“Askotan esan dugu ez dugula hara joan nahi turisten disko bat egitera”, dio Ager Insunzak. Kubako musikari handiekin elkartu, eta nahasketa egin nahi izan dute: batzuk rockera mugitu eta besteak erritmo latinoagoetara, bien arteko nahasketa emanez.
Material eskasia ikusi dute Kubako estudioan eta horrek beste modu batera lan egitera eraman ditu
Hiru kantatan nabarmenagoa den arren, Yaroldi Abreuk perkusioak sartu ditu ia abesti guztietan piezei ukitu berezia emanez. Alejandro Delgado tronpeta joleak vibrato handiko une goxoak eraikitzen ditu Egun da Bayamon eta Egunsentia Habanan kantetan. Osanay Martinez abeslariak El tres, el quinto y el tumbao-ren moldaketa batzuk proposatu zituen, eta lehen hartzean, atera bezala grabatu zuen ahotsa. Soka sekzioarekin lan pixka bat gehiago egin behar izan zuten dena koadratzeko, baina sotil bezain eder diren konponketak daude, batez ere Nork jakin kantan. “Beatles-en Eleanor Rigby dirudi”, dio Gaizka Insunzak.
Ruben Garaterentzat esperientzia ikaragarria izan da. “Delgado etorri zen, eguzkitako betaurrekoak kendu gabe kabinako sofan etzan eta kantak entzun zituen. Halako batean gelan sartu zen ezer esan gabe, eta bi hartzetan bi kanta grabatu zituen. Kakik berak esaten zuen urtetan ez duela horrelako grabaketarik egin”.
Konfort eremutik ihes egiteko joan ziren Kubara, besteak beste; eta han, sozialismoan hezitako musikariekin topo egin zuten, “kultura bizitzeko modu erabat ezberdina” dutenak. “Zaila da maila horretako musikariak hemen aurkitzea”, azaldu du Ager Insunzak, “sozialismoaren bertute eta miseriez” hitz egiterakoan.
Izan ere, material eskasia ikusi dute. Hemen ohituta daude estudioan hamar anplifikadore eta nahi beste gitarra edukitzera. Han berriz, bi anpli eta bi gitarrarekin konformatu behar zuten, zegoenarekin alegia. Gitarraren sokak aldatzea ere luxua da uhartean: “Usted lo que es, es un capitalista” (“zu kapitalista zara”), esan zion beraiekin aritu zen gitarra-jotzaile batek, sokak puskatu aurretik aldatzeagatik. “Egoera horrek lagundu digu musika beste modu batean garatzen eta soinuan antzematen da”. Esperientzia musikalaz gain, bitalaz hitz egin dute taldekide guztiek.
Gaizka Insunza: "Esperimentu txiki bat egin dugu"
Baina prozesuan dena ez da erraza izan. Kubatik itzultzen ari ziren hegazkinean krisi moduko bat izan zutela aitortu du Ager Insunzak: “Ez genekien nola antolatuko genuen materiala, bi disko ateratzekotan izan ginen”. Garateren esanetan, “azkenean bidaia bat bezala planteatu genuen diskoa. Audience hasten da, lurra prestatzen edo. Laugarrenean tronpeta agertzen da eta horren ostean hiru kanta latinoenak daude; eta ondoren diskoa berriro rockera doa. Beraz Audience hasten da, Kubara doa, eta berriz itzultzen da. Hori da diskoaren zentzua”.
Gaizka Insunzak oso argi du: “Elkarrizketak egiten ditugunean eta diskurtso bat adoptatzen dugunean, koherentzia hartzen du eta publikoak pentsatzen du dena aspalditik pentsatua zegoela. Baina dena prozesuan gertatzen da. Estudioaren bezperan bi kanta berri sartzea erabaki genuen, diskoan klabeak direnak”.
Aurrera begira erritmo latinoetan sakonduko ote duten galdetuta, argi dute: “Marka horretatik ihes egin behar dugu. Esperimentu txiki bat egin dugu, baina ez gara mundu horren parte. Hurrengoan ez dakigu zer egingo dugun, baina Isla-k oraindik asko du emateko. Industrian badirudi disko bat atera eta bi hilabetera ahaztu egiten dela, eta beste zerbait eskaini behar duzula. Baina 20 urte daramatzagu guk, gauzak beste modu batera egiten, diskoak lehen bezala pentsatu eta grabatzen. Jendeari konpromisoa eskatzen diogu. Agian merkatuaren kontra goaz, baina merezi du”.
Bidehutsen ateratako zazpigarren erreferentzia honekin, zigiluan lan gehien atera dituen taldea dira. Musika ulertzeko ereduak batzen ditu: “Gu bezalako proiektuek –dio Gaizka Insunzak–, merkatuari begira ez daudenek, musikari baizik, sorkuntzari… mugak baino ez dituzte. Baina guretzat bizitza froga bat da. Gainera, nik uste dut gaur egun guk egiten dugun musika egitea dela gizartearekin eduki dezakezun konpromisorik handiena. Egiten dugun moduan egitea dela egin dezakezun gauza iraultzaileena, maite duzun musika egitea 20 urtez eta segi, nahiz eta merkatuak ez kasu egin. Zuk nahi duzuna egin, merkatuari kasurik egin gabe”.
Ingelesez abesten duen euskal taldea da Audience. Ion Andoni del Amok, Party and Borroka liburuan aipatzen du ingelesa maskara bat dela eurentzat, distantzia bat euskaraz esango ez luketena esateko. Gaizka Insunzak berresten du: “Eszenatokira igotzean antzerki bat egiten ari gara, eta niri laguntzen dit paper horretan sartzen. Hala ere, ia oharkabean egindako hautu estetiko bat da. Gure erreferenteengatik bai, baina baita soinuagatik ere”. “Nik ez dut talde euskaldunagorik ezagutzen, euren egunerokoa euskara hutsean egiten baitute”, dio Igor Ertzilla teknikariak.
Euskal musika definitzerako orduan ere, agian, eszenatokiaren atzealdeari begiratu beharko genioke, hor behean gertatzen denari. Nondik, nora eta zertarako abesten den. Eta nork entzuten duen eta zertarako. Audiencek euskal entzuleak konfort eremutik atera eta espazio berriak deskubritzera eramaten ditu. Eta agian euskal kulturarentzat interesgarriagoa da konfort horretatik ateratzen gaituen musika, landua, jasoa, arriskatua eta zintzoa, plastikozko musika bat baino, hau euskaraz egina bada ere.
Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
'Tristan und Isolde' opera
Bilbao Orkestra Sinfonikoa. Zuzendaria: Erik Nielsen.
Bilboko Operaren Abesbatza. Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszena zuzendaria: Allex Aguilera.
Bakarlariak: R. Nicholls, G. Hughes Jones, M. Mimika, E. Silins, C. Daza, D. Barcellona, J... [+]
Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025
------------------------------------------------
Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]
Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
----------------------------------------------
Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]
Lizarrako Udalaren jarrera autoritarioa salatzeko sortu zuten Beef D'Alda abestia, eta horren harira auzipetu dituzte. Adierazpen askatasuna aldarrikatzeaz gain, otsailaren 8rako egitarau bat antolatzen ari dela jakinarazi du musika taldeak.
Itoiz, udako sesioak filma estreinatu dute zinema aretoetan. Juan Carlos Perez taldekidearen hitz eta doinuak biltzen ditu Larraitz Zuazo, Zuri Goikoetxea eta Ainhoa Andrakaren filmak. Haiekin mintzatu gara Metropoli Foralean.
Zerrautsa
Olaia Inziarte
Panda, 2024
-------------------------------------------
Depresio garaian idatzitako hamalau kanta. Halaxe aurkeztu zuen Olaia Inziartek orain aipatu ezin den euskarazko lehenengo late night-ean. Diskoa irekitzen du Zerrautsa pieza bru-ta-lak... [+]
Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.
Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]
Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]
Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.
Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.
----------------------------------------------------
Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]