The Shape of water, The Post, Lady Bird, Three Billboards outside Ebbing, Missouri... aurtengo sari potolo guztiak irabazteko aukera gehien dauzkaten film hauek, bat-batean, modu misteriotsuan eta batzuk zinema aretoetan estreinatu ere egin gabe, Interneten azaldu dira, “doan” eskuragarri. P2P sareetan, screener ugari topa dezakegu eta dezenteko kalitatearekin gainera. Hau gertatzea ez da berria, azken urteetan errepikatzen ari den zerbait baita. Baina, nola liteke? Nondik atera dira kopia hauek?
Goazen pausoz pauso. Interneten modu ilegalean film bat deskargatzen dugun bakoitzean ikusiko zenituzten fitxategi horien izenaren ondoan CAM, TELESYNC, SCREENER, DVDRIP edo DVDScr bezalako hitzak. Deskargen munduan, fitxategiaren jatorriaren arabera, kalitate desberdinak existitzen dira eta hauek sailkatzeko jartzen dira izen horiek. CAM formatukoak, adibidez, kamera batekin zuzenean zinema aretoetan grabaturiko filmak izaten dira eta ondoren pasatzen dira formatu digitalera. Hori bai, kalitate oso eskasekoak izaten dira.
Oscar sariak iritsi aurretik 6.000 lagun ingururen esku jartzen dira pelikulak, haien botoa eskuratu nahian.
Baina horrek filtrazioak errazten ditu
Ohikoenak, eta gaurko gaiari zuzenean loturikoak, DVD-SCREENER (screener) fitxategiak izaten dira. Promozioetarako erabiltzen diren DVD, Blur-ray edo (garai batean) VHS-etatik ateratzen diren kopia digitalak izaten dira. Eta hori argi izanik, hementxe agertzen zaigu pil-pilaren saltsa baina lodiagoa den gaia. Nola da posible hasieran aipatu ditudan film horien DVD-SCREENER kopiak Interneten egotea, kontuan izanik estreinatu ere egin ez direla? Alegia, nork igo ditu sarera?
Akademikoen screener-ak
AEBetan sarien denboraldia hasten denean, banatzaileek beraien ekoizpen guztien kopiak bidaltzen dizkiete zine-akademiako kide diren guztiei, film konkretu hori ikusi eta bozkatu ahal izateko. 1980ko hamarkadatik hona egiten den zerbait da –garai hartan, noski, VHS formatuan bidaltzen ziren–. Kalkulatzen da screener horiek 6.000 lagun ingururen eskuetara iristen direla. Estudio handiek, normala den bezala, beraien filma ahalik eta kide gehienarengana iristea nahi dute. Alde batetik, sarietan ahalik eta izendapen gehien jasotzeko eta, bestetik, noski, garaile bihur dezakeen boto magiko hori eskuratzeko.
Noiz eta nola bidali ere, estrategia horren barruko gakoetako bat bilakatu da: batzuek ohikoa dena baino lehenago bidaltzen dute, udazken hasieran –hori ote da deskarga batzuk hain azkar azaltzearen arrazoia?–, sasoi horretan akademikoek, normalean, film gutxiago izaten dutelako pilatuta eta beraien lanei arreta handiagoa eskaini diezaieketelako; besteek aldiz, data gerturatzen denean, modu horretan lan horiek pantaila handian ikusteko aukera eskainiz eta alderdi teknikoak gehiago nabarmenduz.
2003tik aurrera sareko erabiltzaile batek sistematikoki aztertu ditu filmen filtrazioak
Oscarren aurretik. Emaitzek ez dute zalantzarako tarterik uzten
Filtrazioak
Film baten 6.000 kopia baino gehiago mundu osoan bueltaka dabiltzanez, ia ezinezkoa da horietako batzuek filtraziorik ez jasatea. Akademikoek film hori ikusten duten momentuan, banatzaileek eskatzen diete kopiak suntsitzeko, bai, baina ez daukate modurik hori egin ote duten edo ez ziurtatzeko. Lan hauek guztiek “For your consideration only” bezalako mezuak izaten dituzte itsatsita normalean.
Fenomeno hau aztertzeko, 2003tik hona Andy Baio izeneko tipo batek webgune bat sortu zuen. Emaitza, lotura honetan kontsultatu dezakezuen dokumentuan dago ikusgai. Bertan, estreinaldi datak ikus daitezke, screener horien bidalketak noiz izan ziren eta film horiek online azaltzen diren egun zehatzak. Adierazgarria ezta?
Argi dago, bestalde, kopia horiek guztiak esku batetik bestera igarotzen diren bitartean, horrelakoak gertatzea saihestezina dela, edonork egin dezakeela kopia digital bat. Askotan aipatu izan dute familiako batek hartu ote zuen, lagun batek agian. Aitzakiak besterik ez. Alde batetik, uste dudalako guztiaren atzean interes ugari daudela. Eta bestetik, benetako borondatea izanez gero, oso erraz moztu zitekeen gai bat iruditzen zaidalako. Hollywoodeko exekutibo erraldoi horietatik hasiz, adibidez. Aitzakiak aitzaki, kontua da, pirateriaren kontrako gezi guztiak beti norabide berean jaurtitzen direla, baina kasu honetan arazoa beste aldetik datorrela. Ez duzue uste?
Los Angeles (AEB), 1973ko martxoaren 27an. Oscar sarien banaketa ekitaldian, gizonezko aktore onenaren saria Marlon Brandori eman zioten, The Godfather filman egindako lanagatik. Baina Brandok uko egin zion estatuatxoa jasotzeari eta, haren ordez, Sacheen Littlefeather... [+]
Oscar sariak banatzeko ekitaldia datorren urteko udaberrira atzeratu du AEBetako zine akademiak, COVID-19ak eragindako konfinamenduak estreinaldi asko atzeratu ostean.
Dahomey erresuma (Egungo Benin), 1724. Emakumez osatutako ejertzitoak Alladaren aurkako gerran parte hartu zuen.
Hasteko Arrival, Moonlight, Paterson eta Toni Erdman biribilagoak eta interesgarriagoak iruditzen zaizkidalako, hobeak azken finean. Baina beste filmekin konparaketa zuzenean erori gabe, Lalaland filma zergatik ez zaidan urteko film onena iruditzen azaltzen saiatuko... [+]
Igandean banatuko dira 2016ko Oscar sariak eta aurkezlea Chris Rock izango da. Urteroko polemikak alde batera utziz –arrazakeriarena adibidez-, aurten ere, urteroko kinielatxoa bete dut.
“Nola da posible, bigarren urtez jarraian Oscarra irabazteko 20 aktore hautagaiak zuriak izatea? Beltzok ez al dakigu antzezten?!”, idatzi du Spike Lee zuzendariak, eta sari banaketara ez dela joango iragarri du.
Esan beharrik ez dago, oso nabarmena baita, honek ez duela esan nahi, urteko film on guztiak hemen ageri direnik. Denok dakigu eta, zer nolako interesak egoten diren sarien mundu korapilatsu horren barruan.
Oscarretarako hautagai da Jose Mari Goenaga eta Jon Garañoren Loreak filma, ingelesezkoa ez den film onenaren kategorian. Albisteaz eta pelikularen arrakastaren gakoez galdetu diogu Jon Garañori.
Igandean banatuko dira 2015eko Oscar sariak eta aurkezlea Neil Patrick Harris izango da.
Beltzen boto eskubidearen alde egin ziren ibilbideetan oinarritzen da Selma filma, eta pelikulako zuzendaria eta Martin Luther King-en rola antzezten duen David Oyelowo aktorea Oscarretarako izendatu ez izana bidegabea dela uste du hainbatek, arrazismoa dagoela atzean.
Sariketa ugariren atzealdean dagoenaren adierazgarri, azken Oscarretan gertaturikoa: film onenaren garaikurra jaso duen 12 urtez esklabo lanaren alde bozkatu zuten bi epaimahaikidek onartu dute pelikula ikusi gabe eman ziotela botoa.
Betiko kontua, Oscar sarietan urteko pelikula onenak al daude? Batzuk bai, gauzak diren bezala, baina beste asko eta asko kanpoan geratzen dira. Zergatik?