“Badakigu itxi egingo dutela, baina duintasunagatik gaude hemen”. Unai Arosak 24 urte daramatza Eibarko Alfa enpresan lanean. Azken bi hilabetetan ez da lantokira joan, ez behintzat lanera, protesta egitera baizik. Bera bezala, enpresako langileen erdia baino gehiago greban da. Lan baldintzez eta enpresaren arduradunek hartutako erabaki jakin batzuez nazkatuta, planto egitea erabaki dute. Baina nola iritsi da herri baten oinarri eta sostengu izan den enpresa historikoa egoera horretara?
Musika bafleak, mahai luze bat, aulkiak eta pankartak baino ez daude Untzaga plaza erdian jarri duten informazio karpa gorriaren azpian. Hotza eta euria eginagatik ere, bertan biltzen dira astean hirutan greban dauden langileak. “Pertsonalki oso gogorra ari da izaten –dio Arosak–, apenas egiten dugu lo eta diru sarrerak geroz eta urriagoak dira”. Hala ere bai berak eta bai ondoan duen Joseba Apellaniz lankideak argi dute “kalean borrokatzen” jarraitu behar dutela. Greba egiten ari ez direnekin harremana erabat hoztu da ordea: “Amorru gehien ematen duena da gure borrokaren ondorioz zerbait lortzen badugu, guztion mesederako izango dela eta gu hemen gauden bitartean beraiek ez daudela gure ondoan”.
Duela bost urte 800 langile ziren, egun 200 inguru. Pertsonal murrizketaz gain, lan baldintzek ere beherantz egin dute Alfa Precision Casting (APC) enpresan. Alfa Taldeko lantoki handiena da eta langileen erdiak baino gehiagok egiten du lan hor.
Bilakaera hori ez da zoriz gertatu. Apellanizek 20 urte daramatza lantegian eta azken hamar urtetan Alfa indarrik gabe nola geratu den ikusi du: “Baldintza txarretan bada ere, isil-isilik aurrera egin izan dugu beti. Soldatak igotzeko dirurik ez dagoela esan digute eta hala ere lanean jarraitu dugu”. Arosak bat egin du lankidearekin: “Hamar urte daramatzagu soldata berarekin, hori gutxi ez eta %10 jaitsi ziguten, eta ez genuen ezer esan”.
Jon Baranguan LABeko bozeramailearen kalkuluen arabera, baina, langileen eros-ahalmena egiaz %23 gutxiago da egun. “2008tik soldata bera dute baina gizartean dena gorantz doa”. Horren aurrean hainbat proposamen eskaini izan dizkiote enpresari, baina “dirurik ez dagoela esan izan digute behin eta berriz, eta guztiok noranzko berdinean egin behar dugula arraun enpresa aurrera ateratzeko. Esandakoa egin dugu baina hala ere ez dugu etekinik jaso inoiz”, dio Arosak amorruari ezin eutsita.
Sindikatuko delegatuek enpresaren egoeraz informazioa eskatu izan dute behin baino gehiagotan: kontabilitatea, irabaziak, informazio orokorra... Horretan ere enpresaren erantzuna ezezkoa izan da euren esanetan. Hala, “beste bide batzuk” hartu behar izan zituzten: “Merkataritza Erregistrora joan ginen sindikatu gisa laneko kontuak ateratzera –dio Baranguanek–. Hor hartu genuen lehen ezustekoa: ohartu ginen hiru zuzendarien artean 2.289.000 euro banatu zituztela”. Sindikatuek urteko 400.000 euroko inbertsioa eskatu izan dute langileen baldintzak hobetzeko, baina dirurik ez dagoela argudiatu duten bitartean, 800.000 euro “poltsikoratu” ditu bakoitzak.
Unai Arosa, grebalaria:
“Pertsonalki oso gogorra izaten ari da, apenas egiten dugu lo eta diru sarrerak gero eta urriagoak dira”
Horren berri izan bezain laster langileen batzarrean jakinarazi zuten. Albistea jasotzea “mugarria” izan da Arosa eta Apellanizen iritzian: “Guztioi esfortzua eskatu eta dirutza hori euren artean banatzen dute? Onartezina da. Greba egiteko gakoa izan da”.
Enpresako arduradunek bilera egiteko proposamena onartu zuten: bost urteren ostean izan zuten lehen hartu emana izan zen. “Elkarren artean diru kantitate hori banatu izana onartu zuten, inongo lotsarik gabe”. Enpresa mantentzeko inbertsioak egiteko prest agertu ziren enpresaburuak: lanpostu guztiei eutsi, pertsonala handitzeko kontratazio berriak egin eta baldintzak hobetzeko hitza eman zuten.
Aldiz, ekaitza berehala iritsi zen beste behin Eibarrera: hitzarmen berrirako 40 langile kaleratu eta mekanizazioko sekzio guztia ixteko asmoa izan zen enpresaren proposamena. “Nahikoa zela esan genuen. Plan industrial berri baterako prest daudela esan eta begira zein izan den beraien asmoa!”, dio Apellanizek.
Greba garaia
Bost greba egun adostu zituen langile batzordeak egoera salatzeko: azaroaren 27, 28 eta 29a, eta abenduaren 4 eta 5a. Lehen protesten ostean enpresa langileak mehatxatzen hasi zela ziurtatu du Baranguanek: “Abenduaren 11n langileak lanera ez bazihoazen, enpresa likidazioan sartuko zutela esan ziguten eta epailearen aurrean aurkeztuko zuten dokumentu bat filtratu ziguten”. Mehatxuak mehatxu, greba mugagabeari ekitea erabaki zuten.
Enpresak likidazio eskaera aurkeztu zuen Donostiako Epaitegian abenduaren 7an. Bi jai egunen artean egin izanak “argi uzten du enpresaren asmo txarra”, LABeko kidearen aburuz. Alfa Precision Casting behin behineko kudeatzaile berri batzuen esku geratu da eta inbertitzaile berriek hilabeteko epea dute beste proiektu bat aurkezteko. APCko langileek “gardentasuna” eskatu dute prozesu horretan.
Likidazio plana, ordea, ez da enpresaren azken jokaldia izan: lanpostuak behin betiko desagerrarazteko espedientea aurkeztu du. 131 langile kaleratzea ekarriko duen neurria da. APC bi fasetan desegitea da enpresaburuen asmoa: lehenengoan 51 langile kaleratuko dituzte. Horietatik 48 grebalariak dira eta beste hiruei lana eskaini diete taldeko beste lantoki batean, sindikatuek jakinarazi dutenez. Kaleratze plana “diskriminatzailea” dela salatu dute langileek. Gainontzekoak uztailaren 31 bitartean botako dituzte euren lanpostuetatik.
Bestalde, LAB eta ELAko delegatuak kargugabetu egingo dituzte, erabaki horrek “zuzen-zuzenean” urratzen du askatasun sindikalerako eskubidea Baranguanen ustez. Enpresak greba eskubidea errespetatu ez izana ere salatu dute, beraiek greban egon diren bitartean beste langile batzuk kontratatu baitituzte produkzioarekin jarraitzeko.
Lerro hauek idazteko unean 80 greba egun beteko dituzte APCko langileek. Arduradunekin lehen hartu emana izan dute, hasierako aldarrikapenak oinarri hartuta: lanpostuei eutsi, kalte-ordainak hobetu, kaleratze traumatikorik ez egin eta prozesu guztian irizpide objektiboak erabiltzea. Hori guztia lortzeko, ordea, ezinbestekoa iruditzen zaie herritarren babesa. Otsailaren 16an manifestazioa zuten egitekoa Eibarko Untzaga plazatik abiatuta. Karpa gorriak oraindik zutik zirauen haize eta euripean.
2024ko laneko ezbeharren txostena aurkeztu dute LAB • ESK • STEILAS • EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek aurtengo otsailean. Emaitza larriak bildu dituzte: geroz eta behargin gehiago hiltzen dira haien lanpostuetan.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Aiaraldeko hainbat irakaslek mezua igorri diete ikasleen guraso eta familiei, dagoen informazio zurrunbiloan, grebarako arrazoiak modu pertsonalean azaltzeak euren borroka eta lanuztea hobeto ulertzeko balioko dielakoan.
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Grebaren bezperan Hezkuntza Sailak “edukirik gabeko” mahaia deitu zuela eta sindikatu deitzaileak “errespetatu gabe” akordioa “antzezteko” gutxiengoa duten sindikatuak “erabili” nahi izan zituela salatu ostean, beste bi greba... [+]
Martxoak 8aren izaera iraultzailea berreskuratzeko deia egin du Itaia emakumeen antolakunde sozialistak. Irene Ruiz Itaiako kideak azaldu digunez, “oldarraldi erreakzionarioaren eta matxismoaren aurrean proposamen iraultzailea hauspotu eta kontzientzia sozialista... [+]
SPRI sozietatearen eraikinaren aurrean elkartuko dira langileak hurrengo asteko ostiralean.
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
Arriskuan dauden BSH, Sunsundegui, Nano Automotive, Siemens Gamesa, Tenerias Omega, Tasubinsa eta Volkswagen enpresetako langile batzordeek haien egonezina azaldu dute eta Nafarroako Gobernuari "benetan bermatzailea den legeria bat artikulatzea" eskatu diote.
Ibilgailu baten bidez, Ver.diren protesta batean zeuden manifestariak aurretik eraman ditu. Duela egun gutxi, supremazista zuri batek 11 pertsona erail zituen Suedian.
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.