Zaplaztekoak

Zaplaztekoa eman digute beste behin ere Konstituzionaletik. Duela hiru urte pasatxo, Gasteizko FrackingEz kolektiboa sinadurak biltzen hasi zen, Herri Ekimen Legegile bidez Eusko Legebiltzarra presionatzeko helburuarekin. Ekimen horren fruitu izan da 2017ko ekainean Legebiltzarrak onartutako legea: guztiz debekatu gabe, zorrotz mugatzen zuen frackinga. Espainiako Gobernuaren helegiteari erantzunez Konstituzionalak ebatzi du Frackingaren aurkako legea antikonstituzionala dela. Nago, zaplaztekoa hain kritikatua den “aldebakartasunaren” erabilpen bortitza dela. Gure eredu energetikoa erabakitzeari zaplaztekoa, auzitegia 100.000tik gora sinaduraren aurka.

Ama lurraren eta bizitzaren beraren mugak geroz eta ikusgarriagoak diren heinean, harik eta bistakoagoa da gure sistema sozioekonomikoaren sostengaezintasuna. Eredu sozioekonomikoa iraultzeko bestelako eredu energetiko bat ezinbestekoa dugu. Beraz, esparru energetikoan jokatzen den bataila hau, kapitalismoa eta bizitzaren arteko gatazkaren dimentsioetako bat da.

Gatazka hau bizi-bizia da, baita plano ekonomikoan ere: aurrez aurre topo egiten dute kapitalaren aldeko politika ekonomikoek eta gizartearen babeserako politikek. Krisi finantzarioaz geroztik, dilema zorraren inguruan gauzatzen da gordinen: zorraren ordainketa guztiaren gainetik lehenetsi ala austeritatearekin amaitu?

2015 urtean Europa osoa Greziara begira jarri zen, Siryza Gobernura iritsi zenean: zorraren ordainketa bermatuko zuen Memoranduma versus herriaren aldeko defentsa. Herriak erreferendum bidez bozkatutako EZ hari inoizko Memorandum latzenarekin erantzun zion Siryzak. Kostas Lapavitsas ekonomialariak uste du Gobernuak inongo momentutan ez zuela nahi izan europar aginteei aurre egin.  Hori horrela izan edo ez, kontua da Troikaren mezua herriari ulertarazi ziola greziar gobernuak. Horra, zaplaztekoa Greziako demos-ari.

Gatazka hau bizi-bizia da baita plano ekonomikoan ere: aurrez aurre topo egiten dute kapitalaren aldeko politika ekonomikoek eta gizartearen babeserako politikek. Krisi finantzarioaz geroztik, dilema zorraren inguruan gauzatzen da gordinen: zorraren ordainketa guztiaren gainetik lehenetsi ala austeritatearekin amaitu?

Siryzaren buruzagitzak hartutako bide hori gogor kritikatzen du Lapavitsasek eta Grezia moneta batasunetik irtetea defendatzen du. Irteera horrek izaera progresista izatea ezinbestekotzat jotzen du. Batetik, austeritatearekin amaitzeko beharra aldarrikatzen du, horretarako zorraren ordainketari uko egin eta gastu sozialaren hazkundea sustatuz. Bigarren multzo batean, diru publikoaren bitartez, industria eta nekazaritza sektoreak bultzatzeko politikak defendatzen ditu, zerbitzuetan espezializatuegi dagoen ekonomia berregituratze aldera. Finean, langile klasearen aldekoak izango diren politikak lehenestea eskatzen du.  

Estatistikek erakusten dutena ongizatearen aurkako eraso izugarria da. 2008-2013 bitartean, greziarrak batez beste %40 pobretu ziren eta 800.000 pertsona dira honezkero baliabide faltagatik osasun zerbitzuetara sarbiderik ez dutenak.

Siryzako Gobernuak joan den maiatzean sinatutako akordioak areago sakondu du kapitalaren aldeko balantza:  %3,5eko superabit primarioa iragarri dute hemendik eta 2022 urtera arte. Superabit primarioa, zorra ordaindu aurretiko aurrekontuen saldo positiboa da. Honela, austeritatea areagotzea bilakatzen da zorraren ordainketa bermatzeko bide bakarra. Datuek hotzikara ematen dute: 2008-2011 tartean depresio larriak jota zegoen pertsonen kopurua ia hirukoiztu egin zen. Noraino jarrai daiteke herri bat itotzen?

Kapitala eta bizitzaren arteko gatazka ukigarria eta mingarria da gure bizitzako hainbat eta hainbat esferatan, eta esfera guzti hauetan batailak irabazteko giltza erabakitzeko eskubidea da. Zaplaztekoak, eskubide hau zanpatzera datozen erantzun unilateralak dira: goitik inposatuak eta populuaren adierazpenaren aurka.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Berwick eta gu

Beharbada ez duzu jakingo nor den Donald Berwick, edo zergaitik aipatzen dudan artikuluaren izenburuan. Gauza bera gertatzen zaie, agerikoa da, abian den Osasun Itunean parte hartzen ari diren gehienei. Ez dakite zer den Berwicken Helburu Hirukoitza, are gutxiago eredu hau... [+]


Zerbitzu publikoak: motozerrari bidea erraztu ala basoa garbitu?

Aurreko egunetan Larraitz Ugarte abokatuak idatzitako La motosierra puede ser tentadora artikuluak zeresan handia eman du sektore zabal batean. Administrazio publikoaren barruan ohikoak diren egoera batzuk mahai gainean jartzen ditu, tartean efizientzia falta, ardura eta kontrol... [+]


2025-04-16 | Haritz Arabaolaza
Hizkuntza

Garrantzitsua al da hizkuntza bat zuzen erabiltzea? Zer puntutaraino da hain beharrezkoa gramatika menderatzea edo hiztegi zabal bat edukitzea? Betidanik entzun izan ohi dut hizkuntzaren garrantzia, baina pentsatzen jarri ostean, ondorio batera iritsi naiz. Pentsatzeak askotan... [+]


Leku ‘kuttunak’

Aspaldian bisitatzen ez nuen eta hainbertze gustatzen zitzaidan leku batera joan nintzen aurrekoan. Bertan nengoela, gustura sentitu nintzen eta zera pentsatu nuen: hau da nire leku kuttuna. Kuttuna, kuttuna, kuttuna; hitza jira eta biraka etxerako bidean. Kuriositateak jota... [+]


2025-04-16 | Rober Gutiérrez
Trebetasunak

Nerabeek eta gazteek, ibilbide akademikoan zehar, behin baino gehiagotan jasoko dute lagungarria izango zaien ikasketetarako edo-eta lanbiderako orientabidea. Gidaritza eskaini behar zaie, zalantzez beterik egon ohi baitira erabaki garrantzitsuak hartu behar dituzten bakoitzean,... [+]


2025-04-16 | Jon Alonso
Zozo zuriak

Jada bizpahiru aste izango dira irakurri nuenetik, Maialen Akizuren zutabe batean. Aner Peritzek telebistan esandakoak zekartzan: “Bertsolaritza da gizon zis heteroekin ez harremantzera eraman nauena, bertsolaritza delako disidente egin nauena, eta, era berean,... [+]


2025-04-16 | Itxaro Borda
Irauteko

Beldur hori bada. Badirudi Donald Trump etorri dela Washingtoneko bulego borobila luzerako okupatzera. Bigarren mandatua du, baina bere hurbileko aholkulariei, ez dela txantxetan ari berretsiz gainera, Konstituzioan zenbaki bakan batzuk aldatzeko bere xede zurruna aipatzen die,... [+]


Aitonita eta ortologia

Ansorena´tar Joseba Eneko.

Edonori orto zer den galdetuz gero, goizaldea erantzungo, D´Artagnanen mosketero laguna edo ipurtzuloa, agian. Baina orto- aurrizkiak zuzen adierazten du eta maiz erabiltzen dugu: ortodoxia, ortopedia, ortodontzia... Orduan (datorrena... [+]


2025-04-16 | Bea Salaberri
Gerlarako prestatu?

“Erresilientzia poltsa”, “biziraupen eskuliburua”, “ebakuazio bizkar-zakua”: hara nolakoak entzun daitezkeen agintarien ahotan azken asteetan.

Iragan hilabeteko adierazpenen artean, Europako Batasunak herritarrei eskatu die... [+]


2025-04-16 | Karmelo Landa
Aberri Aukera

Ez da Aberri Eguna, Aberri Aukera da euskaldunok behar duguna. Urtean behin errepikatzen dira balizko alderdi zein talde abertzaleen deialdiak, data hauetan, Euskaldunon aberria Euskadi/Euskal Herria da aldarriaren inguruan. Egun bateko kontua izaten da, hala ere. Eta ez batera... [+]


Teknologia
Egitea edo ez egitea

Joan den astean topaketa polit bat izan dut, aspaldi ikusten ez nuen emakume talde batekin, eta egitearen inguruan aritu gara berbetan, teknologia eta sorkuntza espazioei lotuta.

Emakume hauetako nagusiena, jubilatzeko mugan dagoena, programatzailea da eta kodea programatzen... [+]


2025-04-16 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren bizitza

Hainbatetan esan izan didate arkitektoen lanaren gauzarik indartsuena dela ekoizten duguna betikotu egiten dela. Eraikinaren betikotasunak gizakiaren presentzia tenporala gainditzen duela eta geroko etorkizunean iraunkor egingo gaituela. Eta liburu batekin gertatzen ez den... [+]


2025-04-16 | June Fernández
Meloi saltzailea
Chimamanda

Desengainu handia hartu dute euskal feminista askok jakin dutenean Chimamanda Ngozi Adichie idazleak haurdunaldia esternalizatu duela, alegia, surrogate batek ernaldu duela bere haurra, diru truke. Guztiok izan beharko genuke feminista saiakeraren egilea da Adichie, besteak... [+]


Euskarazko hezkuntzaren alde, ingeleseko saio gehiagorik ez

Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]


Eguneraketa berriak daude