Medikuntzaren urrezko aroa

  • Egipto, K.a. I. mendea. Aurpegiko azala garbitzeko Kleopatra erreginak urrezko maskara batekin lo egiten zuela esaten da. Garai bertsuan, Erroman, urrea zuten pomadak erabiltzen zituzten azaleko arazoak sendatzeko. Tso Hung (281-361) txinatar sendagileak uste zuen bizitzaren elixirra likidotan disolbatutako urrea zela.
     

Urrea Antzinarotik erabili izan da medikuntzan. Gaur oraindik erabiltzen da, baina modu mugatuan, garestia delako, jakina, eta propietate sendagarriez gain, albo efektu kaltegarriak dituelako.
Urrea Antzinarotik erabili izan da medikuntzan. Gaur oraindik erabiltzen da, baina modu mugatuan, garestia delako, jakina, eta propietate sendagarriez gain, albo efektu kaltegarriak dituelako.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Tso Hungen ideiari jarraiki, alkimiaren eskutik, Erdi Aroa izan zen urrearen urrezko aroa medikuntza tratamendutan. Al-Razi eta Avizena pertsiarrek, Gilbertus Anglicus eta Geoffrey Chaucer ingelesek, Bernard Gordon frantziarrak...  denek errezetatu zieten urrea pazienteei (aberatsenei) gaitzak sendatzeko.

Konstantino Afrikarrak, XI. mendean zera idatzi zuen: “Urreak urdail akastunak sendatzeko, beldurtiak lasaitzeko, eta bihotzeko gaitzak arintzeko propietatea du. Baieztatuta dago eraginkorra dela melankoliaren eta burusoiltasunaren aurka ere”.

Zauriak ixteko ere ezin hobea omen zen; Serapion Gazteak XII. edo XIII. mendean jaso zuenez: “Zauria urrez kauterizatzen dugunean, ez du babarik eragiten eta azkarrago eta hobeto sendatzen da”. Begietako gaixotasunak, lepra eta orotariko izurriak sendatzen ahalegintzeko ere erabili zuten. Eta Kleopatraren jarraitzaileak ere bazeuden, urreak gaztetasunari eusten laguntzen zuela uste zutenak.

Aro Modernoaren hasieran urrea sendagai preziatua zen oraindik eta urreztatutako pilulak ekoizten ere hasi ziren. Baina XVIII. mendean eszeptizismoa zabaldu zen urrearen propietate sendagarrien inguruan. Eta, gainera, albo-efektuez jabetzen hasi ziren, urrea ez da erraz disolbatzen eta giza gorputzarentzat zaila da xurgatzen. Toxikoa izan daiteke eta kalteak eragin ditzake gibelean eta giltzurrunetan.

Likido batean disolbatutako urre nanopartikulei urre koloidala deritze. Xurgatzeko errazagoa denez, XIX. mendearen amaieran urre koloidalak bultzada eman zion berriro metal preziatuari sendagai gisa. Alkoholismoa eta obesitatea tratatzeko erabili zen nagusiki garai horretan. Asma, sifilisa, minbizia edo tuberkulosia urre koloidalez tratatzeko ahaleginak egin dira, baina, gaur,  krisoterapia –hala esaten zaio urrearen erabilera terapeutikoari– nagusiki artritisa arintzeko erabiltzen da, modu oso mugatuan bada ere. Gainera, produktu kosmetikoetan ere erabiltzen da, bi milurte eta gero Kleopatrak influencer izaten jarraitzen duela erakutsiz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sendagaiak
2022-07-12 | ARGIA
Farmakokutsadura: sendagaien hondakin bolumen handiak eragiten duen arazoa

Sendagaien kontsumoa handitzen ari da –bai gizakiona, bai abereena– eta horrek sendagaien hondakin bolumena handitzea dakar. Sendagaien hondakinek ingurumenean duten inpaktua aztertu nahi izan du Saioa Domingoren doktore-tesiak.


Marsellako sendagai bat emaitza onak ematen ari da

20 gaixorekin erabili dute hidroxiklorokina eta %70a sendatu ditu Marsellako Unibertsitate Ospitalean. Gainontzeko %25aren egoerak ez du txarrera egin tratamendua erabili geroztik. Hori horrela, munduko hainbat herrialdetako 3.200 gaixorekin erabiliko dute tratamendua.


Homeopatia
Terapia naturalen aitortza aldarri

Homeopatiaren eta terapia naturalen balioa aldarrikatzeko, Similia Elkarteak topaketa egin du Bilbon. Medikuntza mota horiek jasaten ari diren debekua, presioa eta beldurra salatu dituzte, baina batez ere hitz egin dute dituen aukerez eta egitekoez.


IRITZIA
Sendabideak

Garai batez, zailtasun sozialean ziren familietako neska gaztetxoak, sistema sozio-ekonomiko zapaltzailean ahal bezain guti parte hartu nahian, eskulangintzan plantatzen saiatzen diren: bitxi edo apaindura ekoizpen lanetan lorarazten zituzten beren sortzeko gaitasunak. Egun... [+]


4.000 produktu homeopatiko inguru ezingo dira saldu Espainiako Estatuan

2.008 produktu homeopatikok eskatu dute merkaturatzeko baimena Espainiako Estatuan, eta lizentzia lortu beharko dute orain. Horietatik 12k eskatu dute medikuaren baimenarekin soilik eskuratu ahal izatea produktua. Baimenik eskatu ez duten gainerako guztiak (lizentzia lortzea... [+]


2018-10-31 | ARGIA
Haur txikien bronkiolitisaren aurka botika gehiegi errezetatu ditu Osakidetzak

EITBk astearte honetan informatu duenez, Osakidetzako zenbait profesional proiektu batean parte hartzen ari dira, zeinak lortzen duen %50 gutxitzea haur txikien bronkiolitisa sendatzeko orain arte medikuek eman duten botika kopurua.


Luis Mari Intza hil da, erlezaintza eta apiterapiaren bultzatzaile suharra

Tolosan 84 urterekin hil da Luis Mari Intza, Gipuzkoako erlezaintzaren eta apiterapiaren bultzatzaile ezaguna. Erleen produktuetan oinarritutako erremedioak munduan zehar pertsonalki ezagutzeaz gain, mundu osoko profesionalekin loturak landu zituen, horietako batzuk Euskal... [+]


2018-03-23 | Garazi Zabaleta
emakumeentzako sendabelar tailerrak
Osasunaren autogestioa lantzen

Arrasaten dihardu Ekin Emakumeak elkarteak. “Gure hiru ardatzak euskara, aniztasuna eta emakumeak dira”, azaldu du Amagoia Muniozguren Urkiza kideak. Osasunaren autogestioa lantzeko emakumeentzako sendabelar tailerra egin dute otsailean eta martxoan.

Ama lurrak... [+]

2018-02-21
‘OxyContin’ epidemia AEBetan: gure medikuak bihurtu gaitu jonki

Droga epidemia berriaren biktimak ez dira ghetto txiroetako gazte baztertuak. Oraingoan eltxoak pozoiarekin bezain ugari erortzen direnak dira langileria eta klase ertain zuriko seme-alabak, auzo estandarretakoak, etxe txiki baten eta bi autoren jabe diren gurasoak, zaharrak... [+]


Zer dabil parlamentaria ‘Big Pharma’k pagatutako bisita gidatuetan?

Amgen multinazionalak gonbidatuta, Dublinen izan dira Madrilgo legebiltzarreko EAJ, PP eta Ciudadanos alderdietako senatari batzuk, ElDiario.es-ek plazaratu eta ARGIAtik Andoni Mikelarenak oihartzun egin zuenez. Ez du zalaparta handirik piztu albisteak. Menturaz bai sortuko... [+]


2017-10-23 | Unai Brea
Sendagaiak baimentzeko prozedura
Botika berrien bermea, gero eta ahulagoa

Ez dago sendagai erabat segururik, eta horregatik, botika berri bat merkatura atera nahi duen konpainiak frogatu egin behar du dakarren onura handiagoa dela sor lezakeen kaltea baino; azken hamarkadetan, ordea, “lasaitu” egin dira hori ziurtatzeko erabiltzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude