Lanaldia murriztu daiteke?

  • Lanaren banaketa alternatiba ezinbestekoa, bidezkoa eta, batez ere, bideragarria da langabeziaren aurka egiteko.

Langabeziaren egungo kronifikazioari eta gutxiespenari soldata txikien eta nahi gabeko lanaldi partzialen igoera erantsi zaie, batez ere emakumeen artean. Azken Biztanleria Aktiboaren Inkestaren datuek diotenez, langabezia tasa %10,6koa da Nafarroan eta % 11,5ekoa EAEn (%16,6 eta %18,8 nahi gabeko partzialtasuna langabeziatzat hartuz gero). Emakumeen langabezia tasa %24tik gorakoa da. Egoera honetan lanaldia murriztea -hau da, enplegua banatzea- sekula baino beharrezkoagoa da.

Lan Kostu Bateratu errealen jokabidea kontuaz hartuz gero, gainera, murrizketa neurri justua da. 2010etik 2015era, murrizketa metatua %5,6koa izan da Nafarroan eta %6,9koa EAEn, soldatak produktibitatea baino gutxiagoa hazi direlako.

Gipuzkoarako plan bat

EUSTATen eta Nafarroako Foru Ogasunaren 2008-2012 urteen arteko datuak alderatuta, zerga zuzenen (PFEZ eta sozietateen gaineko zerga) batez besteko presio eraginkorra %15,4koa izan zen lan errenten gainean eta %5,5ekoa kapital errenten gainean. Bereziki enpresa handiek zenbait zerga-abantaila erabiltzen dituzte Sozietateen gaineko Zerga saihesteko: amortizatzeko askatasuna, beste ekitaldi batzuetako zerga oinarri negatiboak konpentsatzeko kenkariak edo zerga bikoitzen salbuespena… Ondorioz, kapital errenten %40k baino gutxiagok ordaintzen dituzte zergak Ogasunean;  soldatei dagokienean, aldiz, %100ek ordaintzen dute.

Beharrezkoa eta bidezkoa izatez gain, lanaldia murriztea bi joerei buelta emateko politikarik merkeena eta eraginkorrena da. Gipuzkoako adibidea aintzat hartuta, soldatapeko biztanleriaren lanaldia %10 murrizteak lanaren banaketan izango lukeen eragina aztertzea interesgarria da. Helburua langabezia tasa % 5 jaistea litzateke, eta bi abiapuntu izango lituzke oinarri: soldatetan aldaketarik ez egotea, edo lanaldiaren murrizketaren eraginez, soldatak %5 jaistea.

Bi kasuetan administrazio publikoen diru-sarrera erantsiak oso handiak izan litezke: BPGren %3,4 lehenengo abiapuntuan eta %2,5 bigarrenean. Soldatak murriztean, hasieran soldatapeko langileek BPGren % 2,9aren kostu baliokidea ordainduko lukete eta, kasu horretan, ordainsari txiki eta ertainak pixkanaka berdindu beharko lirateke PFEZ bidez. Enpresentzat kostuak BPGren %7,3 eta % 3,3 artekoak lirateke bi egoeretan, eta bidezko banaketarako mekanismo bat beharko litzateke lanean intentsiboenak diren enpresak ez zigortzeko, normalean ez baitira izaten etekin gehien lortzen dutenak. Negozio bolumenaren gaineko zerga progresibo baten bidez egin liteke, fakturazioa zerga-oinarritzat hartuz. Banaketaren Zerga honen kuotari lanaldiaren murrizketak eragindako kostuak kenduta, enpresaren likidazio-saldo positiboa edo negatiboa lortuko genuke. Zergaren emaitzak neutrala izan behar luke, salbu eta lanaldiaren murrizketan parte hartuko ez luketen enpresen kasuan. Kasu horretan, diru-sarrera publiko gehigarriak egongo lirateke, enplegu publikoa sortzera bidera litezkeenak.

Eta Nafarroa?

Foru Erkidegoa da une honetan lanaldia murrizteko politika gauzatzeko aukera eztabaidatzen ari den toki bakarra. Murrizketa erkidego mailan ezar liteke, Espainiako Estatuak horrelako politikak noiz martxan jarriko zai egon gabe. Gainera, Banaketaren Zergaren alternatiba osagarriak egongo lirateke.

Batetik, pizgarriak sektore pribatuan eta enplegu publikoaren banaketa –azpikontratazio klausuletan ere jaso litezkeenak–. Eta, bestetik, gobernuak Enpleguaren Aldeko Hitzarmena bultza dezala, patronalen eta sindikatuen arteko negoziazio kolektiboaren bidez. Edonola ere, langabezia murrizteko politikak abiaraztea, errenta modu justuagoan banatzea, soldaten eta etekinen araberako zerga bidezkoagoak  ezartzea eta enplegua eta zaintza lana banatzea beharrezkoa, bidezkoa eta, batez ere, bideragarria da.

Artikulu hau Hordago - El Saltok argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu gurera euskaratuta.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Gizonak frontera, emakumeak zubira

Londres, 1944. Dorothy izeneko emakume bati argazkiak atera zizkioten Waterloo zubian soldatze lanak egiten ari zela. Dorothyri buruz izena beste daturik ez daukagu, baina duela hamar urte arte hori ere ez genekien. Argazki sorta 2015ean topatu zuen Christine Wall... [+]


Asteazkenean ere kanpaldia egingo dute irakasleek Lakuan, Jaurlaritzak ez baitu negoziatuko “mobilizazioak amaitu arte”

ARGIAri jakinarazi diotenez, 40-50 irakasle inguruk Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzaren pareko belardian igaro dute gaua. Dozena bat kide identifikatu ditu gauerdian Udaltzaingoak.

Gaurko greba deialdiak %75eko jarraipena izan du sindikatu deitzaileen arabera... [+]


2025-04-01 | Gedar
Aurtengo Maiatzaren 1ean ere Bilboko kaleak hartzera deitu du EHKSk

"Gerra inperialistaren eta Europako estatuen berrarmatzearen aurka" mobilizatuko da Langileon Nazioarteko Egunean.


STEILASek eta LABek jakinarazi dute Hezkuntza Sailak bertan behera utzi duela gaurko deituta zuten bilera teknikoa

Hezkuntza Sailak EITBri azaldu dioenez, ikastetxe bakoitzean izan beharreko baliabideak batzar teknikoetan negoziatu partez, mahai negoziatzailean landu beharko lituzkete. Bihar eta etzi greba egingo dute EAEko ikastetxe publikoetako irakasleek.


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Sunsundegui likidatu eta ixtea proposatu diote epaileari, inbertitzaile baten “eskaintza bideragarririk” egon ezean

Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]


“Hezkuntza Sailak bileran guri hitzez esandakoari uko egin zion gero”

Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]


Hezkuntza publikoko irakasleen astearteko greba egunak %75eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera

Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]


2025-03-24 | ARGIA
Negoziazioek huts eginda, hezkuntza sindikatuek bost greba egunetarako deia egin dute

Hezkuntza Sailarekin hainbat aldiz bildu dira hezkuntzako sindikatuak irakasleen lan baldintzak negoziatzeko. Hitzarmena berritzea, baina, ez dute lortu, eta martxoko eta apirileko bost greba egunetarako deialdia egin diete irakasleei. Lehenengoa astearte honetan izango da.


2025-03-21 | ARGIA
Ertzainen %20ak eta udaltzainen %30ak ez dute euskara-eskakizunik azken deialdian

ELA sindikatuak azaldu duenez, azken Lan Eskaintza Publikoaren oinarrien arabera, Ertzaintzarako eskainitako lanpostuen %20ak eta Udaltzaingoaren %30ak ez daukate euskara-eskakizunik. Gasteizen, adibidez, udaltzain-lanpostuen erdietan, 24tan, ez dago euskara-eskakizunik.


BSHko lantokiko sarbidea itxi dute langileek euren etorkizuna negoziatu nahi dutela aldarrikatzeko

Kamioiak ez sartu ez atera. Horrela eman dute goiza BSHko Eskirozko lantokian. Parez-pare langileak aurkitu dituzte protestan. Hilkutxa batekin, elkarretaratze formatuan lehenbizi eta Foruzaingoak esku hartu behar zuela jakin dutenean eserialdia egin dute erresistentzia pasiboa... [+]


Apirilaren 9an administrazioko langileen grebara dei egin dute sindikatuek Nafarroan

Mahai Orokorreko sindikatuek salatu dute Gobernuak utzikeriaz jokatu duela ordezkaritza sindikalarekin negoziatzerakoan, horren adibidea da Estatutu berriaren negoziazioan ezarri duen blokeoa. Gobernua Mahai Orokorrean gai horiek guztiak negoziatzera esertzeko ahalegin ugari eta... [+]


2025-03-17 | Aiaraldea
Arabako Foru Aldundia inguratu dute “Aiaraldea eskualdearen etorkizunaren defentsan”

“Beste alde batera begiratzea” leporatu diete erakunde publikoei, eta baita eskualdeko borroka defendatzea ere. 


1.500 euroko gutxieneko soldataz hitz egiteko Confebask ez da mahaian eseri ere egingo

Tamara Yague Confebaskeko presidenteak iragarri du gehiengo sindikalak deitutako martxoaren 20ko bilerara ez dela joango, eta gehitu du gutxieneko soldataz eztabaidatzeko markoa Espainiako Mahaia dela. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek EAErako gutxieneko... [+]


2025-03-13 | Uriola.eus
Correoseko langileen eskubideak eta zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko eskatu dute

“Posta publikoa eta kalitatezkoa. Eskubideen aldeko Hitzarmen eta Akordio baten alde” aldarrikapenarekin, LAB, ESK eta ELA sindikatuek lan-baldintzak eta posta-zerbitzu publikoaren kalitatea defendatzeko mobilizazioa egin zuten atzo, hilak 12, Bilboko Eliptika Plazan.


Eguneraketa berriak daude