Gorputzak ehuntzen

  • “Genero praktikak” ikastaroa antolatu zuten urte hasieran Oiartzunen Ehuntze Sormen Espazioak eta Metrokoadroka kolektiboak. Gorputzetik sortu, gorputzetik hitz egin eta gorputzetik komunikatu daitekeela irakatsi zuten. Generoari buruzko diskurtso potolorik gabe, jolasa eta intuizioa bidelagun hartuta.

Miren Gaztañaga ‘Stereo’ antzezlanaren une batean. Argazkia: Ainhoa Resano.
Miren Gaztañaga ‘Stereo’ antzezlanaren une batean. Argazkia: Ainhoa Resano.Argazkia: Ainhoa Resanorena, “Stereo” liburutik

Oiartzungo Arraskularre kaleko 16an sormen espazio txiki bat dago. Bertan biltzen dira Idoia Beratarbide artistaren estudioa, Marodi Sorkuntzak eta Metrokoadroka Kolektiboa. Beratarbidek berak, sormen lantegiak eskaintzen ditu. Maria de Berardorekin antzezlanetarako jantzigintza eta diseinuko arropak zein osagarriak sortzen ditu, eta Metrokoadroka Kolektiboarentzat bulego eta egoitza ere bada. Sormenari tira egin eta iazko abenduan bi tailer antolatu zituzten, bata Genero Praktikak liburuan oinarritua eta Iratxe Retolazak gidatua, eta bestea Virginia Despentesen King Kong teoria liburuan oinarritua, Ainara Lasarekin. Ziklo horren barruan sortu zuten “Genero praktikak” izeneko lau eguneko ikastaroa.

"Genero praktikak" ikastaroa. Ezaugarri hau nabarmendu du Ainara Gurrutxagak: “Teoriak ondo daude, eztabaidak ere bai noski, baina antzerkiaren bitartez gorpuztu egin daitezke bizipenak. Argazkia: Metrokoadroka.

Oiartzunen azken urteetan Antzerkizale Taldeak sortutako mugimenduan egon da Metrokoadroka Kolektiboa. Herrian antzerki programazio sendoa sortu da eta publiko fidela lortu dute hilean behingo antzerki saioek. Momentu aproposa ikusi zuten “Genero praktikak” bezalako ikastaro bat antolatzeko, sormenera bideratua eta ez programazio hutsera.

Lau eguneko ikastaroan Miren Gaztañaga eta Ainara Gurrutxaga aktoreek gidatu zituzten goizetako saioak, Metrokoadrokako lagunek arratsaldeetakoak. Talde horretako kideak dira Idoia Beratarbide eta Oier Guillan. Kolektiboan sormenari garrantzi handia ematen diote eta laborategi moduko bat egin nahi zuten “Genero Praktikak” ikastaroaren bitartez. “Hasieran beldur ginen ea jendeak izena emango zuen edo ez, eta ondoren ea ezezkoak eman behar ote genituen”, dio Beratarbidek. Oiartzungo jendeak eta inguruetakoak parte hartu zuen eta poztu ziren gaiak herrian interesa piztu zuelako.

Guillanek azpimarratu du talde anitza bildu zela, “antzerkian esperientzia gutxi zuena, esperientzia handia zuena eta inoiz aritu gabea, baina gaia interesatzen zitzaiena”. Aniztasun hori, ordea, ez zen oztopo izan, “hasieratik erabaki genuen Miren Gaztañagak, Ainara Gurrutxagak eta Metrokoadrokako kideok, hori onartzea eta erabiltzea. Denentzat lekua dagoen energia sortzea. Guk antzerkia ulertzeko dugun modua jolasetik abiatzen delako eta jolas mota asko daude taldea eta energia berezia sortzen dutenak”. Gaztañagak zabaldu zituen Oiartzungo Antzerki taldeko lokaleko ateak eta ikastaroa. Berarentzat “pribilegioa izan zen lehen egunean klasea ematea. Denok batera hasi ginen elkar ezagutzen eta makinaria berotzen. Adin eta perfil oso desberdinetako jendea zegoen, baina guztiek zuten lanerako gogoa”. Taldea deskribatzean bat egiten du Gurrutxagak: “Eskuzabaltasun handiarekin hartu zuten parte proposamen guztietan, eta hori pasada bat da!”.

Diskurtsotik gorputzera

Generoa beti egon izan da Metrokoadroka Kolektiboaren sortze eta ehuntzeko prozesuen erdigunean. “Generoaren inguruko gaiez zipriztinduko ditugu ariketak, baina diskurtsorik inposatu gabe, norberak bere begiradaren ekarpena edin dezan” esaldi hori azpimarratu zuten parte-hartzaileei hasi aurretik banatutako orrietan.

Metrokoadroka Kolektiboa ‘Mr Señora’ antzezlana ematen. Argazkia: Metrokoadroka.
Miren Gaztañaga: “Erabakietako bat izan zen parte-hartzaileak askeago sentitzeko klaseak ez arrazionalizatea. Ez genuen diskurtsoetan erori nahi”

Topaketa hauen tituluak asko kontestualizatzen zuen egoera. “Erabakietako bat izan zen parte-hartzaileak askeago sentitzeko klaseak ez arrazionalizatea” dio Gaztañagak. “Proposatutako ariketek beren barruan bazutelako hori eta ez genuen diskurtsoetan erori nahi”. Nola lantzen da generoa antzerkian gorputzaren bitartez? “Egiten dugun orok gorputzarekin du erresonantzia eta gorputzak momenturo du kontaktua generoarekin edo eraikiak diren hainbat kontzepturekin. Zer landu nahi duzun argi baldin baduzu, gero jolasean sartu eta emaitzak bakarrik etortzen dira”. Gorputzaren presentzia gutxietsi egiten dela iruditzen zaio Gaztañagari eta hitzena baino harago doala dio. “Izugarria da gorputzak bere horretan kontatzen duena. 10.000 sekretu, poz, desio eta pena konta ditzake”.

Ainara Gurrutxaga: "Antzerkian bizipenak du garrantzia. Norbere mugak topatuz, beste forma batzuk bilatuz, gure gorputzak eraldatuz... eskemak hausten ditugu"

Gurrutxaga antzerkia ikasten hasi zenean rol oso jakinak izaten zituen, genero eta adinaren araberakoak. “Nire paperak beti ziren ama, emazte, alaba, moja, prostituta… Urteak pasata, beste antzerki ikuskera zabalago bat deskubritu nuen eta gizon ez ezik, animalia edo natur elementu ere bihurtu nintzen. Eztandarazi egin zuen horrek nire buruarekiko ikuskera. Oholtzan nagoenean lehenik eta behin gorputz bat naiz, ez emakume bat. Horregatik uste dut garrantzitsua dela gorputzetik pasatzea, eraikuntza kulturaletatik harago joateko giltza delako”. Antzerkiak genero lanketari egin diezaizkiokeen ekarpenez ere hitz egin du Gurrutxagak. “Begiradak zabaltzea, aukerak irekitzea, ezezagunari leku egitea… Antzerkian bizipenak du garrantzia, lehen pertsonan (eta ondoren kolektiboki) bizitzen den esperientziak. Beraz, norbere mugak topatuz, beste forma batzuk bilatuz, estereotipoak hautsiz, gure gorputzak eraldatuz, ausartuz, jolastuz... eskemak hausten ditugu. Teoriak ondo daude, eztabaidak ere bai noski, baina antzerkiaren bitartez gorpuztu egin daitezke bizipenak”.

 

PARTE-HARTZAILEEN BIDAIAK

Parte eta bidaiari izan ziren Eñaut Retegi, Luix Mitxelena eta Pili Arbelaitz oiartzuarrak. Retegik 34 urte ditu eta antzerkizalea da. Metrokoadrokak eta Ehuntzek abenduan antolatutako bi tailerretan parte hartu zuen eta honen izenburuan “generoa” irakurri, eta gaian gehiago sakontzeko gogoa zuenez, izena eman zuen. “Ikastaro teorikoa espero nuen, irakaskuntza tradizionalean oinarritua”. Generoaren gaia non zegoen galdetzen zuen hasieran, “baina lau egunetan zehar joan zen guztia forma hartzen”. Astearen bukaeran parte-hartzaile bakoitzak sormen pieza bat egin zuen: “Gauza oso desberdinak sortu genituen eta oso aberatsak izan ziren. Irakasleek tekla egokiak sakatu zituzten gugandik aberastasun hori lortzeko”. Generorik gabeko antzerki bat ikasi izanaren sentsazioa du, gorputzean oinarrituta.

Parte-hartzaile bakoitza sormen pieza bat eskaintzen. Argazkia: Metrokoadroka.

Luix Mitxelenak 16 urte ditu, Oiartzungo gazteen antzerki taldeko kidea da eta etorkizunean antzerki ikasketak egitea da bere asmoa. Antzerki tradizionala landuko zutela uste zuen, “ez nuen sorkuntza lantzea espero”; Horrekin asko gozatu zuela dio, sortzearekin eta pertsonaia berriak asmatzearekin. “Hutsetik sortzen hastea zer den ikasi dut”. Ez dio horretarako bakarrik balio izan: “Konturatu naiz gorputzak ere hitz egiten duela, begirada batek edo mugimendu batek, eta horrela ere komunikatu daitekeela”.

Pili Arbelaitz Oiartzungo Txinalka helduen antzerki taldeko kidea da. Bere antzerki jardunari ongi etorriko zitzaiolakoan eman zuen izena. Aurretik bidalitako etxeko lanak irakurtzerakoan pixka bat beldurtu zela esan du, baina egin ahala “erraz osatu nituen ariketak eta eroso sentitu nintzen”. Txinalkan hainbat sormen ariketa egiten dituzte eta ez zitzaizkion oso arrotzak egin proposatutakoak. “Goizetan Mirenekin eta Ainararekin asko gozatu nuen”. Arratsaldetan egindako sormen ariketetan bat aukeratu behar eta hilerrian barrena emandako paseoa aipatu digu. “Niretzat jende berriarekin eta adin desberdinekoekin egotea ederra da”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Jendetasun zolatik, Kittof gogoan

Kaosean sartuak gara. Hori erran digute hedabide frantsesek, legebiltzarrak gobernua erorarazi duelarik abenduaren 4an. Kaos politiko, instituzional, sozial, ekonomikoaren zirimolak infernuko sarabandan bahituko gaituelako izua zainetara isurtzen hasia zaigu denoi. Zer komedian... [+]


Aitortza berantiarra, metamorfosi gauzatua

Emakume baten borroka eta metamorfosia
Nork: Eneko Sagardoyk eta Vito Rogadok.
NOIZ: abenduaren 1ean.
NON: Santurtziko Serantes aretoan.

-----------------------------------------------------------

Plana proposatu eta berehala, sarrerak online erostea erabaki zuen... [+]


'Zorretan'
Berezko lore bat

ZORRETAN

Testua eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.
Aktoreak: Miren Gaztañaga, Iñake Irastorza, Jabi Barandiaran.
Noiz eta non: Urriaren 25ean, Donostiako Gazteszenan.

----------------------------------------

Bere argi propioa bilatzen ari den loreari... [+]


2024-10-31 | Iñigo Satrustegi
Bizitza ez da esateko erraza

MIÑAN
NORK: Artedrama. Sambou Diaby, Ander Lipus, Eihara Irazusta, Mikel Kaye.
NON: Bilboko Arriaga Antzokian.
NOiz: Urriaren 25ean.

----------------------------------------------

Euskaraz kontatu zuten Ibrahima Baldek eta Amets Arzallusek Miñan 2019an. Bost urte... [+]


Bakarrizketan

Autoan noala hasi naiz artikulua zirriborratzen, mentalki. Ideiarik onenak autoan izan ohi ditut, bakarrik gidatzen ari naizela. Bilborantz noa, Arriaga antzokira. Artedrama konpainiak Miñan antzezlana taularatuko du gaur. Urriak 25 ditu, ostirala da.

Antzokiko atarira... [+]


'Eukalyptus'
Naturaren aberastasuna

Eucalyptus
Testua: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñar Urrutia.
Zuzendari eta dramaturgoak: Matxalen De Pedro eta Jon Ander Urresti.
Aktoreak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia.
Non: Lugaritz kultur etxean (Donostia).
Noiz:... [+]


2024-10-09 | Ximun Fuchs
Tximinoa, salbaia eta elbarritua

Tristezia ez, ondokoa. Eta etsipen handia. Aurten bi sorkuntza erditu ditugu ("Lurrez Estali" eta "Bidasoa Mintzatuko Balitz"), arrakasta handia bildu dugu eta, hala ere, sentimendu garratz batek tinkatzen dit zintzurra.

30 bat urte daramazkit antzerkian... [+]


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Atera kontua(k)

TABERNARIA. INSTRUKZIOAK BOTATZEKO ONDO BAT KAÑA
Egilea eta zuzendaria: Patxo Telleria
Aktorea: Mikel Martinez
Noiz: Irailaren 20an
Non: Biltxokon (Baiona)

--------------------------------------------------------

Bezeroak kontua eskatzen duenean izan ezik,... [+]


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


Eguneraketa berriak daude