Arabako Bertso Kuadrilla Artekoaren saio bat jokatu zen Oionen, urtarrilaren 27an, Azkenak elkartean. Legutioko Tribitu taldea eta Araba Errioxako Txandrio lehiatu ziren. Txandrio sailkatu zen finalaurrekoetarako. Hauxe duzu kronika.
Urtarrilak 27 zituela iritsi zen Bertso Eguna, Oionera hain zuzen ere. Azkenak elkarteari kea zerion hirurogeita hamar entzule eta parte-hartzaileon masail gorriak zirela medio. Arabako Errioxako Txandrio eta Legutioko Tribitu bertso eskolak lehiatu ziren bertan, bai, baina hasi gaitezen hasieratik.
Euskal Herriko toki honetan zerbait ospatzen dugun aldiro bezala, egun osoko plana egin genuen, izan ere, bertso saio bakoitza jaialdi bihurtu ohi zaigu. Tabernetan zehar eta Irule elkarteko trikitilariek lagunduta egin genuen beroketa bazkaltzera joan aurretik. Ostean, Oihane Pereak entrenatzen duen San Bizente ikastolako San-Bi taldeak, bertso paperekin deskortxatu zuen bertso saioa, Aldapan Gora abestiaren “Wifirik gabe” bertsioarekin. Bertsolariei bidea majo leundu zieten, Azkenaken dezibelio dantzaldia abian zen.
Saio puntuagarriari taldekako agurrarekin ekin zioten etxekoek, Hotel California “Ongi Etorri Errioxara” bilakatuz, horrezkero entzuleen artean bazen emozioz malkoak isuri zituenik. Araban jada klasikoa den agur probokatzaile eta originala egin zuen Tribituk, horrelakoak gara, eta gustatzen zaigu. Gauza garrantzitsuez hitz egin behar denean bezala, mahai baten bueltan jarraitu zuen saioak, lehenengo iladan pozez eta adi San-Bi taldekoak zeudela. Etxetik Orlando Arreitunandia, Iker Olabarrieta eta Unai Bengoetxea eta Zuiatik Maria Fuentes Iñaki Lertxundi eta Josu Ormaetxea zortziko handian, txikian, lau oinak emanda, bukaera emanda, puntuari erantzuten, kartzelako lanetan eta kopletan kantari jardun zuten. Bakanala. Bertsolariak bakarka ondo aritu baziren ere, taldekako lanetan kuadrilartekoaren mamia nabarmendu zen, beraz, agurrak elkarrekin abestu zituzten Aita Semeak eta Ama Alabak doinuan.
Saioa amaitu eta epaileek emaitza eman zuten. Txandrio garaile! Egia esan, txandrio asko egin gabe ari dira errioxarrak aurtengo txapelketan... Ez dakizuenentzat, gure eskualdean asko erabiltzen den hitza da txandrio; etimologikoki “etxe” hitzetik omen dator eta gaiztakeriarik gabe bihurrikeria bat egitea esan nahi du, zerbait hankaz gora jartzea, nahaste-borraste bat egitea.
Gure ekosistemak nahiko txandriotuta bukatu zuen, hasieratik zegoen bezala, alegia. Izan ere, gure nortasun anitzaren islada izan zen entzulegoa, eskualdetik ez ezik Andoaindik, Eibartik eta Italiatik ere (bai, bai, Italiatik) etorri zitzaizkigun, baita bertsolaritzaren Meka bihurtu den Hernanitik ere, alabaina, beti dago elkarrengandik zer ikasi. Dirudienez larunbatean ertzak periferian batu ginen eta bertan 2018. urteko Bertso Eguna historiko bilakatu zaigu. Arabako Errioxak egokitutako taldeko saioak lehenbizikoz irabazi ondoren Arabako Kuadrilen Arteko Txapelketako finalerdietara sailkatu da!
Maitasunez egiten dugun lanaren oihartzuna geratu zen Azkenaken eta hau da azken alabak egindako azken ekarpena.
Zuek zer moduz Mungian?
Gasteizko Errexala eta Katuko Muinoak taldeak eta Aramaioko Izena Pentsau Bida lehiatuko dira arratsaldean, baina goizetik hasiko dira giroa berotzen.
Arabako bertso Kuadrillarteko lehen finalaurrekoa burutu da Aguraingo Zabalarten. Aramaioko "Izena pentsau bida" eta Gasteizko "Bertxilika" taldeak izan dira lehian bertan. bertan. "Izena pentsau bida" gailendu da saioan, beraz Laudion, martxoaren... [+]
Asteburu osoko egitarauan eta lurra esnatzeko Santa Agedako jai inguruan biribildu da Arabako bertso Kuadrilla arteko lehen faseko bigarren asteburua. Ostiralarekin eman zitzaion hasiera Gasteizen, larunbatean bazkari baten bueltan jarraitu zuen Agurainen, Gorbeialdera salto eta... [+]
Urriaren 10ean Murgiako Palatu kirol eremuan burutu da 2020ko Kuadrillarteko finala. Aramaioko "Izenbakuek", Gasteizko "Sumendiola bete poto" eta Aramaioko "Konde basoko iluek" taldeek kantu dute bertan. Izenbakuek taldekoak Manex Agirre, Danel... [+]
2020ko Kuadrilla Arteko finala hiru finalaurrekoetan irabazitako taldeek jokatuko dute, hau da, Gasteizko “Sumendiola bete poto”-k, Aramaioko “Izenbakuek” eta “Konde basoko iluek”.
Aramaion jokatu zen martxoaren 7an Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren bigarren finalaurrekoa. Aramaioko "Izenbakuek" sailkatu ziren Murgian jokatuko den finalera. Gasteizko "Sumendiola bete poto" taldea izango du aurrean, eta hirugarren talde finalista... [+]
Hasierako ligaxkan hamabi taldek hartu dute parte eta hauek dira finalaurrekoetara sailkatutakoak: Sumendiola bete poto (Gasteiz), Kakiturriko gladiodoloreak (Gasteiz), Lautadako ahuntzak (Zalduondo), Konde basoko iluek (Aramaio), Izenbakuek (Aramaio) eta Errexala (Gasteiz)... [+]
Kuadrillarteko 4. asteburuko 3 saioak burututa finalaurrekoak erabakita geratu dira. LPR Lautadako Phoemian Rhapsody (Agurain) eta BertsoLARRIak (Mendialdea) berdinketa egin zuten eta Muinoko Katuak Resurrection (Gasteiz) eta Izenbakuek (Aramaio) taldeak izan dira garaile... [+]
Otsailaren 1ean jokatu zen Kuadrillartekoaren bigarren asteburua. Bi saio egin zituzten Zalduondon eta Gasteizen. Lautadako ahuntzak (Zalduondo) eta Sumendiola bete poto (Gasteiz) taldeak izan dira garaile saioetan. Hona hemen saio bakoitzaren talde antolatzailearen... [+]
Urtarrilaren 24an hasi zen 2020ko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa. Lehen faseko hiru saio jokatu ziren Laudio, Korres eta Aramaion. Errexala (Gasteiz), Kakiturriko Gladioloreak (Gasteiz) eta Konde basoko iluek (Aramaio) taldeak izan dira garaile saioetan.
Txapelketa formatua izango du aurtengoak eta guztira 280 parte-hartzaile baino gehiago izango dira. Urtarrilaren 24an egingo dira lehenbiziko saioak eta finala martxoaren 28an izango da, Murgian.