Hegoaldean, euskara abagune bi hauen artean bizi da: Joxan Artzeren “euskara galduko da dakigunok ez dugulako egiten...” eta Bitoriano Gandiagaren “euskaraz egiten ez duenak berak jakinen du zergatik ez duen egiten, baina egiten ez duenak ez dit euskaraz egiten uzten”.
Iparraldean, berriz, euskara aztergai dugu azken bulta honetan, BAM barrutian, besteak beste. Bidasoaz goitiko euskararen egoera bestelakoa da, legez eta bestez. Egoera hau zailago zait deskribatzea.
Euskara kontu soziala izateaz gain, kontu psikologikoa iruditzen zait Iparraldean. Mendialdeko herrixka bateko irakasle batek honela erran dit berriki: “Aitatxi-amatxi euskaraz mintzo zaizkie bilobei, eta hauek frantsesez erantzun. Gurasoak lorietan daude, beren haurrek euskaraz hitz egiten dutelakoan…”.
Aspaldi gabe, “euskal arazoa” hizpide, Ipar eta Hegoaren arteko aldeaz mintzatzean “muga psikologikoa” adierazpidea erabili zen. Barregura ematen zidan, “arazoa” bi hitzetan ebazten baitzen. Orain, euskarari dagokionean pentsu dut “kontu psikologikoa” izatera iritsi ote den.
Euskara orain gutxira arte ez da eliteen hizkuntza izan, ez Hegoan, ez Iparrean. Tira, Iparraldean lekutan dago horrela izatetik. Frantziak “inprimatutako” hezkuntzak euskararekiko glotofobia txertatu du herritarrengan, bai euskarekikoan bai frantsesez “dorpeki” egiten dutenekikoan.
Euskal Elkargoa eratu zenetik urte bat joan da. Inork uste al du erakunde horren goi-karguek –gehienek– euskarak frantsesaren maila berekotzat –eskubide berekotzat– dutenik? Bada hala bada, bera ez da hemen bizi, edo ni “ez naiz hemengoa”.
“Horren frogarik?”, galdatu ahal dit norbaitek. Nire froga ez da inkesta soziologiko baten parekoa, bistan da. Bizi naizenaz mintzo naiz. Eta ez naiz abertzalea ez denarekiko esperientziaz ari, abertzaleez baizik. Ez nirekiko jardunean, prefosta, euskalduna –abertzale izan edo ez– nirekin euskaraz mintzo baita. “Faltaria plus!”.
Ez, ez… “Eliteko” euskaldunak “frantximent”-arekiko egunero izaten duen jardueraz ari naiz. Menpekoa erabat. Errepublikak (in)kontziente kolektiboan sarraraziko glotofobia-ren adierazle.
Dena den, bidenabar, bejondeizuela euskararen alde adorez diharduzuen guztiei: ikastoletan, gau-eskoletan, irratietan, bortuetan nola BAMen euskaraz ari zaretenei. Ene oniritzia duzue, ezbairik gabe.
Nork bere afrontua bizi du. Nik euskararen egoera Iparraldean eskizofrenia suerte baten gisara bizi dut. Serge Gainsbourg eta Jane Birkinen Je t’aime… moi non plus kantaren harian eta zurrunbiloan. Hots, “maite zaitut, nik ere ez”. n
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Plazara, AEK, Uda Leku, Dindaia eta Ebete antolakundeak Baionan elkartu dira Famili'on egonaldi ibiltariaren lehen edizioa aurkezteko. Hizkuntza mailaren arabera eskaintza bat edo beste egongo da eta haur zein gurasoentzat izango da udaberrian.
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Nafarroa Beherean, Aiherrako 'Beltzegitea' etxean kokatuko da Eguzkilore haurtzain-etxe berria. Euskara, natura eta motrizitate librea oinarri harturik, heldu den apirilean hasiko dira zerbitzua eskaintzen.
Euskarazko murgiltze eredua eta eredu elebiduna duten ikastetxeak gutxiengo izatetik gehiengo izatera pasa dira Ipar Euskal Herrian hogei urteotan, Euskararen Erakunde Publikoaren azterketak erakutsi duenez.
Lehenengo aldiz “euskararen aldarriak hedatzeko” azoka antolatu dute euskararen biziberritzean lan egiten duten zortzi elkartek. Euskararen egunean irekiko da azoka eta abenduko beste hiru egunetan ere egongo da zabalik.
Bankan bizi den Literatura irakasle, ikerlari eta idazlea da. Irailaren hondarrean Itsasun egin zen Irailekoak poesia jaialdiaren baitan Ipar Euskal Herriko Poesiaz eman zuen hitzaldia. Besteak beste, bertan errandakoak hona ekarri nahian hasi gara harekin solasean.
Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.
Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]
Larunbatean ospatu dituzte Ttinka mikro haurtzaindegiaren bost urteak Lakarran. Baxe Nafarroko euskara hutsezko egitura bakarra da, Euskararen Erakunde Publikoaren B ziurtagiriduna.
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
“Geldi euskara zapaltzea” lema berriz hartu du Euskal Herrian Euskaraz taldeak larunbatean egin duen prentsaurrekoan. Maiatzaren 17an, esaldi hori Baionako suprefeturan tindatzeaz akusaturik, irailaren 10ean epaituko dute Gorka Roca Torre.
Ikasturte honetan, lehen mailako ehun eskola elebidunetan 5.700 ikaslek ikasiko dute. Bigarren mailan hamasei kolegio eta lau lizeotan 1.600 dira. Zailtasun nagusia aurten ere kolegioan euskararen eta frantsesaren arteko oren parekotasuna erdiestea da.