Orain dela urte zenbait kontatu zidatenez, nire amonak ozta-ozta eta mirakuluz salbatu zuen bizia Gaztelako bere herriko plaza nagusian. Gerra Zibil bete-betean, jantzi gorriz joan zen iturrira ur bila, eta fusil nazionalek balaz josia izateko zorian izan zen zio horrengatik. Soldaduen “gorria, gorria” oihuek eta zalapartek ohartarazita, auzokide batzuk balkoira irten ziren eskatzera bakean utz zezaten, ezaguna zutela eta haren kargu egiten zirela.
Guadalajara probintzian faxistek hil zituzten milaka pertsonek baino zori handiago izan zuen nire amonak. Askatasunerantz bidea urratu zuen lurraldean ez zen Errepublikaren ez demokraziaren aztarnarik geratu. Den-dena suntsitu zuten, baita 40 urteko gau frankista luzarazteko izu eta isiltasun “errezeta” ezarri ere.
Lur errearen estrategiak suntsitutako eremuetan ezkerra ez zen loratu berriz ere, politika jendearen bizitzatik kentzea lortu zuten irabazleek. Pertsona horietako asko, nire ama bezala, bizitza hobeago baten bila joan ziren herritik, baina beti itzultzen dira beren etxea betiko izaten denera. Euren semeak, ni bezalakoak, gure haurtzaroaren parte handia bizi izan dugu galburu doratuz betetako soroetan lasterka, baita negarrez ibili ere itzulbidea antzeman gabe joaten ginenean.
Katalunian azken hilabeteotan gertatutakoaren ondoren, gure jatorrira itzultzean aurkitu genuenak kezkatu gintuen lehen aldiz. “A por ellos” delakoak izututa, urriaren 1eko borra-kolpeek minduta, TV3ren eta eskola katalanaren inguruko gezurrek haserre, ibilbidea zeharo bihurria egin zitzaigun.
Independentismoak eragindako “zatiketa soziala” delakoaren aitzakian jo eta ke gogaitu gaituzte, badirudi ametsa errealitate bihurtzea lortu dutela azkenik. Gorrotoa elikatu dute hurkoen artean, baita jendartea polarizatu ere, jakin baitakite gure arteko konfrontazioa dela herri honen nahia leherrarazteko modu bakarra, aniztasunarekiko errespetua kohesio faktore nagusia izatea lortu duena
Independentismoak eragindako “zatiketa soziala” delakoaren aitzakian jo eta ke gogaitu gaituzte, badirudi ametsa errealitate bihurtzea lortu dutela azkenik. Gorrotoa elikatu dute hurkoen artean, baita jendartea polarizatu ere, jakin baitakite gure arteko konfrontazioa dela herri honen nahia leherrarazteko modu bakarra, aniztasunarekiko errespetua kohesio faktore nagusia izatea lortu duena.
Behin honaino ailegatuta, Errepublika Katalanak bere populazioaren erdiaz baino gehiago erdiestea lortu ez arren, segi dezagun eraikitzen maitasunetik.
Horrexek ekarri gaitu honaino eta horrexek bakarrik lagunduko digu aurrera egiten. Ez ditzagun inoiz kolpeak ahantzi, ezta irainak eta espetxeak ere, baina ez dezagun eragin –ezta desio ere– jasaten ari garen mina: mundu berri bat daramagu gure bihotzetan, gure baitan geratzeko heldu dena.
Bere balkoian bandera gorri-horia zintzilik paratzen duena ez da “fatxa” bat, eta Bartzelonako Metropoli-barrutian Ciutadans-i botoa eman dioten milaka eta milaka langileak ez dira “ez-jakinak” eta ez daude “manipulatuak” ere. Gure ardurei uko egiten badiegu, guri gustatuko litzaigukeen bezala pentsatzen ez dutenak demonizatuz eta estigmatizatuz, gu suntsitzeko darabilten espiral baztertzaile bera erabiliko dugu.
Duela bi aste, amaren herriko nire lagunek iragan hilabeteetan bizi izan nuenaren nire errelatoa entzun ahal izan zuten. Beharbada, ez dute nire ideiekin bat egiten, baina errespetatzen naute eta konfiantza dute nire azalpenetan. Egun horietan politikaz hitz egin dugu, eta hori, berez, lorpen bat da: horren alde bizia galdu zutenen memorian, gure eta etorriko direnen alde. Ez dakigu zer gertatuko den hurrengo hilabeteetan, baina ziur naiz berriz ere, lehenago edo geroago, gorriz jantziko naizela, nire amona zena bezala, Espainiako Plazatik berriz ere pasatzeko. Ez dut inoiz onartuko beren gorrotoak nire sustraiak ustel ditzaten.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ukrainako gudaren amaierak ondorio sakonak ekarriko ditu Europa osora. Europako elite ekonomikoek beren indar guztia jarri dute guda-zelaian eta galdu egin dute. Galtzaileek, elite globalistek, beren egitasmo kuttuna galduko dute, Europako Batasuna, eta Bruselatik europar... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
Ez dakit nondik hasi, egia esan. Ordezkoa naizen heinean –irakaskuntzan ikasturte gutxi batzuk daramatzat lanean– eskola ugari ezagutu ditut Nafarroa, Bizkai eta Araban zehar. Lankide izan ditudan irakasleekin euskal eskolak dituen gabezien inguruan hitz egiten... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
“Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak: bi kate. Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko”. Hala dio Mikel Laboaren kantak; hala izan da belaunaldiz belaunaldi, egun arte.
Gogoan dut nire gurasoak askotan joaten zirela... [+]
Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.
11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]
MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]
Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]
“Kasu, ez gitxu lo!”. Gure denbora eta manerekin baina heldu gira.
Azaroaren 25ean Baionako elgarretaratzera joan ez joan eta autoak nola partekatu pentsatzetik (joan-jina bi oren), bat-batean Lartzabalen elgarretaratze bat antolatu genuen, eta 47 emazte bildu!... [+]
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]