Noiz aukeratu batua eta noiz euskalkiak?

  • Abenduak 8, Durangoko Azokan, Irudienean, lau mahaikide bildu dira galdera horri erantzutera. Olatz Beobidek, Jon Garañok, Patxo Telleriak eta Paul Urkijok ikus-entzunezkoetan bataren edo bestearen alde egiteko hainbat arrazoi azaldu dituzte. Egia esan, euskararen molde bat eta bestea ez dituzte mutur banatan jarri, borrokan, nahasian ere erabiltzen dituzte haien lanetan, eta batik bat fikziozko lanetan, jolas egiteko erreminta bikaintzat dituzte.

Argazkian martxoan estreinatuko den
Argazkian martxoan estreinatuko den "Errementari" filmaren fotograma.

Jon Garañok, 80 egunean, Loreak eta Handia-ren zuzendariak dio joera handiagoa izan duela euskalkietarako baturako baino. Hala ere, uste du euskalkia baino euskalkiaren eta batuaren arteko hizkera egiten duela jende askok, batez ere gazteek. Beraz, bataren eta bestearen arteko marrarik ez du jartzen. Askotan, bien arteko aukeraketan aktoreak izan du garrantzia. Hura nola moldatzen den hobeto, nola ateratzen zaion naturalago, hala egin du filman. Beste kontu bat da Handia pelikula, XIX. mendean kokatu baitute. Ez dute orduko Tolosaldeko hizkera erabili, orduan Altzon nola hitz egiten zuten ez baitakigu, ikusleei sinesgarri egiteko moduko hizkera erabili dute. Hala ere, aktorea beti erdigunean, esaldiren bat naturalago atera bazaio batuan, bada horrelaxe mantendu dute.

Patxo Telleriak ez du gogoko euskalkien eta batuaren arteko banaketa. Euskaldunberria izanik berak euskalkian, bilboeraz, egiten duela dio, probokazio tonuan. Bi filma zuzendu ditu euskaraz (Igelak eta Bypass) eta batuan egin ditu. Haren ustez, ikus-entzunezko fikziozko lanetan hiru erregela bete behar dira hizkuntzari dagokionez: ulergarritasuna, adierazkortasuna eta sinesgarritasuna.

Azken terminoa azaltzeko adibide bat jarri du. Lubis pertsonaiak  (Soinujolearen semea filmaren gidoia prestatzen ari da Telleria) Bernardo Atxagaren nobelan euskara batuan hitz egiten du, baina filman haragizko pertsonaia bihurtzerakoan ez da sinesgarria Asteasuko morroiak batuan egitea, bertako hizkera hartu behar du. Eleberrian sinesgarri dena, agian filman ez da batere.

Argazkian "Eskamak kentzen" teleserieko fotograma.

Paul Urkijok martxoaren 2an estreinatuko duen bere lehenengo film luzearen esperientzia kontatzea nahikoa izan du mahai-inguruko galderak erantzuteko. Errementari pelikula historikoa eta fantastikoa da. Historikoa den aldetik, ikus-entzuleei sinetsarazi behar die XIX. mendean kokatuta dagoela. Euskara zaharraren kutsua izan behar zuela uste du, eta hala, desagertuta dagoen arabarra erabili du lanean. Sinesgarria bai, baina ahaztu gabe fantastikoa dela, genero horrek lengoaiarekin askatasun handiz aritzeko, jolasteko, aukera handia ematen zion. Muga bakarra, ulergarritasuna. Filman denetarik dago: desagertutako arabar euskalkiaren tankerako euskaran egiten duten arabar xumeak, modu jantziagoan eta hiritarragoan hitz egiten duen diputazioko administraria, eta Atauneko eran hitz egiten duen Patxi Errementaria. Deabruek batuan egiten dute, euskara jantzian eta esaldi apokaliptikoak jaurtiz. Hizkuntzaren testuren bidez pertsonaiei kolorea ematen die Urkijok.

Olatz Beobideren iritziz, aukeratutako hizkerak balio behar dio ikusleari istorioaz gozatzen, eta istorioan sartzen eta ez ateratzen. Gertukoa egin behar zaio, eta era berean, ezin du esan ikusleak, “hor zer esan du?”. Eskamak kentzen teleserieko zuzendaria da bera eta lan hori du buruan hori kontatu duenean. Aktoreek haien hizkeran hitz egiteko askatasuna izan zuten eta aldi berean sinesgarria izan behar zuen, zeren aktore denak ez ziren mutrikuarrak, baina istorioa Mutrikun zegoen kokatuta eta eskabetxerak Mutrikukoak ziren.  

Argazkian "Handia" filmako fotograma.

Hizkera bat edo beste aukeratzerakoan laurak daude ados sinesgarritasuna oso kontuan hartu behar dela, hala ere, Garañok gehitu du sinesgarritasunari garrantzia neurrian eman behar zaiola. Adibide bat kontatu du azaltzeko. Loreak filma ikusi zuen jende dezentek esan omen zion ez zela sinesgarria pertsonaia guztiek beti euskaraz egitea eta film osoa euskaraz izatea: “Egia da, ez gara beti eta denean euskaraz aritzen. Baina Vacas filma gaztelaniaz ikusteko arazorik ez daukagu. Amerikarrek Cleopatra ingelesez egiten dute eta sinesgarria egiten zaigu”.

Filologoa, “lagun jakintsu” hori

Soinu teknikaria moduan, hizkuntza aholkularia, hizkuntzalaria edo dena delakoa alboan izaten duten galdetu zieten, baita beti aholkularirik egokienak ote diren ere. Olatz Beobide Goenkale-ko zuzendari izan zen eta berak euskara arduradunen oroitzapen oso ona du. Ez ditu komisariotzat, baizik eta ahozkotasunari ahalik eta etekin handiena atera nahi zioten figura oso baliagarritzat ditu. Jon Garañok “lagun jakintsua” deitu dio figura horri. Beti dute hizkuntzaz asko dakien bat alboan eta Handia-ren kasuan Altzoko beste batekin ere aritu dira lanean. Garrantzitsuak direla dio, ziurtasuna ematen dutela. Horrek ez du esan nahi beti haiek esandakoa betetzen dutenik, baina gehienetan bai, “lagun jakintsuaren” esana onartzen dute.

Patxo Telleriak beti bizkarrean darama filologoa, bera baita Filologian lizentziatua: “Horregatik ez daukat sinesmen handirik filologoengan”. Filologoa izatea (edo behinik behin titulua edukitzea), ez dela hainbesteraino dio eta ez dakiela zenbaterainoko bermea izan den bere sormen ibilbidean. Filmak batuan egin zituenez, behar berezirik ez zuela sentitu dio.

Urkijok errodaje guztietan ondoan izan du Gorka Lazkano, aktoreen esanei adi-adi, Arabako hizkera galduaren erreprodukzioa kontrolatu nahian. Lazkanoz gain Koldo Zuazok lagundu die desagertutako euskalkia biziberritzeko abenturan. Errementari filmaren zuzendariarentzat ezinbestekoak izan dira “lagun jakintsuak”.

Argazkian "Igelak" filmako fotograma.

 


ASTEKARIA
2018ko urtarrilaren 14a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara batua
2023-06-09 | Eta Kitto
Manu Ertzilla eta Oskar Arantzabal
“Federico Krutwig Mendebaldeko kulturaren pertsona osoa zen”

Nabarralde Fundazioak Federico Krutwig Sagredoren bizitza, pentsaera eta lanak jasotzen dituen liburua argitaratu du. Krutwigen Lagunak elkarte edo kolektiboko 13 lagunek idatzi dute bertan, tartean Manu Ertzillak eta Oskar Arantzabal eibartarrak. Hain zuzen ere, bi hauek egongo... [+]


Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute Errenteriatik Donostiara

"Batasunaren bidean" lelopean 8.000 lagun bildu dira eta 8.226 metrotan zehar euskara aldarrikatu dute. Ondoren, antolatzaileek egokitutako bost gunetan elkartu dira ikasleak. Arratsaldean ere jarraituko dute ekimenarekin eta euskara batuaren hamabost sustatzaile... [+]


Giza katea egingo dute Errenteriatik Donostiara, euskara batuari gorazarre egiteko

Martxoaren 24an izango da, eta 8.000 pertsonak emango diote eskua elkarri. Ikastolen Elkarteak eta Euskaltzaindiak antolatu dute ekimena. "Euskara batuak gure herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratu nahi dute, eta euskara batuaren sorrera bultzatu... [+]


2022-05-24 | ARGIA
Paskual Rekalde, euskaltzain osoa:
“Baztango euskara ‘nafartzen’ ari da eta gero eta euskara batuagoa egiten dute haurrek”

Paskual Rekalde euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egin du maiatzaren 23an bere sorterrian, Amaiurren. Hizkuntzalari hau 2020ko uztailaren 17an izendatu zuen euskaltzain oso Euskaltzaindiak, baina pandemia dela-eta urtebete atzeratu dute sarrera-hitzaldia. Bere hitzaldian,... [+]


Yasmine Khris Maansri, itzultzailea eta kazetaria
“Euskara mitifikatu dugu, komunikatzeko balio duen hizkuntza ez balitz bezala”

Euskaraz gain, frantsesez, ingelesez, gaztelaniaz, portugesez eta galegoz egiteko gai da 24 urteko marseillarra (Frantzia). Urte eta erdian ikasitako euskarari esker kazetari lanetan ari da Iruñean. Nerabea zenean ingelesa menperatzea zen bere ametsa. Orain, Aljeriatik... [+]


Txillardegi, euskara batuaren aita

Txillardegiri etiketa bat jartzekotan, poliaintzindaria zela erran nezake, zeren aitzindaria izan zen lauzpabost alorretan: frankismo denborako abertzale berria, sozialista librea, Iparraldekoen lagun goiztiarra, idazle polifazetikoa, bide berrien urratzailea.


2019-01-16 | ARGIA
“Wifi”, “jonki” eta “transexual”, Euskaltzaindiak urtea hastearekin batera arautu dituen hitzen artean

Euskaltzaindiaren Hiztegiak 466 hitz berri ditu. Urtarrilaren 11n jakinarazi du euskararen akademiak hiztegian sartu diren berbak zeintzuk diren, baita horiekin batera arautu diren 392 azpisarrerak ere.


2018-12-18 | Mikel Asurmendi
Maider Bedaxagar
“Zuberotar gazteak bi euskararen jabe dira”

Urdiñarbe, 1987. Euskal Filologian lizentziatua; liburuzaina lanbidez.Iragan urrian, Euskaldun bat, bi euskara izenburuko hausnarketa aurkeztu zuen Arantzazun (Oñati), Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarrean. Hitzaldiaren lema hauxe izaki:  “Zuberera eta... [+]


2018-11-14 | ARGIA
Xalbador Garmendia idazle eta euskaltzaina hil da

Idazlea, hizkuntzalaria eta itzultzailea zen Xalbador Garmendia, eta arlo horietan lorratz luzea utzitakoa. Zaldibian jaioa 1932an, 86 urterekin hil da Anoetan. Besteak beste, hainbat aldizkaritako hizkuntza arduradun izan zen eta euskara batuaren sorreran ekarpen garrantzitsuak... [+]


2018-09-18 | ARGIA
Euskara batuaren etorkizunaz arituko dira urrian Euskaltzaindiaren nazioarteko biltzarrean

Urriaren 4tik 6ra izango da biltzarra Arantzazun, euskara batuak 50 urte bete dituela baliatuz. 50 hizlari inguru arituko dira euskara batuaren historia laburraz eta etorkizunaz.


Batasun gatazkatsua, baina be(h)arrezkoa

Duela 50 urte, 1968ko urriaren 3, 4 eta 5ean, Euskaltzaindiak euskara eredu batua proposatu zuen Arantzazuko Batzarrean. Zeruko ARGIA hasieratik agertu zen euskara batzearen alde, astekarian idazten zuten guztiak iritzi berekoak izan ez arren, eta prozesuaren berri xehe-xehe... [+]


Xabier Elosegi. Euskaltzalea ETA-ren hasieran
“Espainola jakin behar da euskara batua konprenitzeko”

Liburu batek ekarririk gara Baionan: Senpereko (eta Lapurdiko) euskara XVIII. mendean (Lapurdi 1609 elkartea). Hariari tiraka, ETAren sorrera garaia bizi izan zuen tolosarra ezagutu dugu. “Hangoak hango, hemengoak hemengo” esan ohi da, baina handik hona eta hemendik... [+]


Eguneraketa berriak daude