“Zerbait ez ulertzea da zientzia egiteko behar den lehenbiziko gauza”

  • Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen ekuazioak berridazten ari da, hortik aterako den eredu berriarekin energia iluna ondo ezkontzen ote den ikusteko. Lasai, guk ere ez dugu ulertu.  

Zientzialarien lana ebaluatzeko sistemaz kexu da Lazkoz: “Ez da azpimarratzen zertan nabarmentzen garen, baizik eta zertan egiten dugun kale. Mundu akademikoan egunero gertatzen da hori”. (Arg.: Aritz Loiola)
Zientzialarien lana ebaluatzeko sistemaz kexu da Lazkoz: “Ez da azpimarratzen zertan nabarmentzen garen, baizik eta zertan egiten dugun kale. Mundu akademikoan egunero gertatzen da hori”. (Arg.: Aritz Loiola)

Duela mende bat jakin genuen unibertsoa etengabe hedatzen ari dela, eta 90eko hamarkadan ohartu ginen hedatze hori, gainera, gero eta azkarragoa dela, gure ereduek besterik esan arren. Horren erantzuleari energia ilun deitu diogu, baina ez dakigu zer ote den. Alegia, gure teoriaren hutsunea betetzeko asmatu dugun kontzeptu bat besterik ez da oraingoz. Ondo hasi naiz?

Oro har bai. Energia iluna, edo konstante kosmologikoa –horrela ere esaten zaio– kontzeptu sinplea da matematikoki, baina oak aztertzen ditugu, esaterako– eta balio batzuk lortzen dira, eta unibertsoko beste eremu batzuetan, berriz, beste batzuk.

Eta berdinak izan beharko lirateke?

Jakina! Fisika bakarra dago, unibertso bakarra dago eta. Arazoa da borroka hori, nolabait deitzearren, lotuta dagoela konstante kosmologiko bat existitzen dela suposatzearekin. Agian eredu teoriko malguago bat bagenu, aurreikuspenak hurbilago egongo lirateke gero behatzen ditugun datuetatik.

Kontua da energia ilun izeneko zerbait egon behar dela erabaki zenetik urteak daramatzazuela fisikariek lanean, hartaz ezer gutxi argitu gabe.  

Hala da, bai. Energia iluna oso iluna da, eta ez da ezer aurreratu, edo behintzat, ez da behar beste aurreratu fisika gogorraren ikuspegitik. 

Stephen Hawkingen azken liburua, The grand design (Diseinu handia, 2010), “filosofia hil egin da” esanez hasten da...  

Ez nator esaldi horrekin bat.

Liburu horretan Hawkingek dio ez dugula jainkorik behar unibertsoaren sorrera azaltzeko, grabitatea dela Big Bang-aren zergatia. Baina maila horretara iritsita, ez da zilegi pentsatzea grabitatea jainkoaren, edo orokorrago esanda, dibinitatearen beste izen bat baino ez dela?   

Baina Jaungoikoa filosofiaren oso alde murritza da. Deseroso sentiarazten dizuten gauzak baztertu nahi badituzu, ezin zara fisikaria izan. Erosoago bazaude jainko bat dagoela pentsatuz, ezerk ez zaitu bultzatuko gehiago ikastera. “Hemen Jaungoikoa dago, ez segi harago begiratzen, hortik aurrerakoa ezkutuan dago eta sekretua da”. Jaungoiko bat sartzen duzun unetik, akabo zientzia. Eta berdin dit jainko hori bizardun gizon baten irudia duen izate bat den edo beste zerbait.

Hala ere –barka tematzea–, orduan nola jokatu behar da, konparazio baterako, zientziak berak bere eremutik kanpo dagoela onartu duen singularitate delakoarekiko, hau da, Big Bangaren aurreko unearekiko?

Apaltasunez. Ez dugu ulertzen; bada, ados. Zerbait ez ulertzea da zientzia egiteko behar den lehenbiziko gauza.

Edozein kasutan, kosmologian lan egiteak ez zaitu etengabe eramaten guztiok buruan ditugun galdera existentzial potoloetara? Potoloena, hauxe: “Zergatik dago ‘zerbait’, eta ez ‘ezer ez’”?

Ez, ni praktikoagoa naiz. Fakultate honetako fisikariok behintzat ez gara ibiltzen horri bueltaka, Big Bangaren aurretik zer ote zegoen eta abar. Egia da fisikari arrunt baten bizimoduan laneko kontuak etengabe buruan jiraka daudela; afaria egiten ari naizela teleskopiotik iritsitako azken datuez gogoratu eta lankide bati deitzen diot horri buruzko ideiaren bat aipatzeko. Baina ez gaude bereziki tematuta gaiaren alderdi existentzialarekin. 

Lehentxoago aipatu dugun energia iluna omen da unibertsoaren materia-energia osoaren %70 inguru.

Bai, eta %25 materia iluna da. Ezagutzen dugun materia %4 besterik ez da.

Energia iluna ez ezik, materia iluna ere bada beraz. Hori zer da?

Inork ez daki. Baina badaude hautagai teorikoak, guk hemen egin izan dugu eredu batzuekin lan. Oso partikula ahulak izan behar dira, arraroak. Eredu matematikoa eraiki dezakezu, haien portatera nolakoa izango den aurreikusi... Arazoa da oraindik ez direla inoiz detektatu. Dena den ez naiz horretan aditua, ez baita nire lan arloa.

Honek guztiak gogora ekartzen dit Leonard Susskind fisikari handiaren esaldi bat, maila bertsuan jartzen dituena gaurko zientzia eta unibertsoaren enigmez lehen galderak egiten hasi ziren leizeetako gizakiak.  

Guztiz ados nago. 

Amaitzeko: zuen egunerokoa ez da zientzia hutsa bakarrik. Finantzazioa lortzea, proiektuak aurrera ateratzea... eta etengabe, aldiro, aldizkari espezializatuetan zerbait argitaratu beharra. 

Iruditzen zait arazo larriena gure lanaren ebaluazio sistemak direla. Norbaitek artikulu asko argitaratzen ditu aldizkarietan? Bada, ikus dezagun zertan egiten duen huts, ez zer egin duen ondo; ez da azpimarratzen zertan nabarmentzen garen, baizik eta zertan egiten dugun kale. Mundu akademikoan egunero gertatzen da hori.

Fisika eta elitismoa

“Gaur egun ez dago duela mende batekoak bezain fisikari ospetsurik (Einstein, Bohr, Schrödinger...), Stephen Hawking izan ezik agian. Esaten da hamarkadak daramatzagula fisikan aurrerapauso handirik egin gabe, baina orain gutxi egin da grabitate-uhinen aurkikuntza, eta hori arrakasta handia izan da. Uste dut fisikaren aro hau datuen aroa modura gogoratuko dela zientziaren historian; ezagutza asko zabaldu da eta jada ez da hain kontu elitista. Lehen fisikari gutxiago zegoen, eta alde handiagoa zegoen nabarmentzen zirenen eta gainerakoen artean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fisika
Mpemba efektua
Izozki bat Termodinamikaren aurka

Nori ez zaizkio izozkiak gustatzen? Euskal Herriko ume gehienei, behintzat, bai. Tanzanian ere horrela da, are gehiago, bertan egon ohi diren tenperaturak kontuan hartuta. Horiek horrela, 1963an Tanzaniako ume batek izozkia prestatzerakoan behatutakoak zeresana sortzen du... [+]


2019-06-24 | ARGIA
Erradiazio guztiak ez dira berdinak: 5G teknologia eta osasuna

Azken hilabeteetan 5G teknologiarekin lotutako informazio asko argitaratzen ari da hedabideetan, dagoeneko oso interkonektatuta dagoen mundu batean telefonia mugikorrak emango duen hurrengo jauzia iragarriz. 5Gak osasunari eragin diezazkiokeen ustezko kalteak dira jarraipen... [+]


2016-02-16 | Oier Lakuntza
Grabitazio uhinak
Unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.


2015-06-24 | Sustrai Colina
Jose Maria Pitarke
"Zientziaren garapena geldiezina da"

Elkarrizketa = (Esan+ Entzun)²


Partikula subatomikoak Fukushimako erregaia bilatzeko

Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez... [+]


Nola topatu zen Higgs bosoia?

1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen. Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.


Marie Curie eta Gerla Handia

Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.


2013-05-09 | Lide Hernando
Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek... [+]


2012-07-04
Partikula elemental guztien jatorria azalduko lukeen ‘Higgsen bosoia’ izan daitekeena aurkitu dute zientzialariek

CERN laborategiko zientzialariek Higgsen bosoia izan daitekeen partikula aurkitu dutela iragarri dute gaur goizean. 1960ko hamarkadan Peter Higgs fisikari britainiarrak esan zuen partikula elementalen artean beste guztien jatorria izango zen partikula bat existitu behar zela,... [+]


2012-04-24 | Unai Brea
Nanoteknologia
Zalantza asko sortzen duen iraultzaren atarian

Azken hamarkada bitan, materia atomoz atomo eta molekulaz molekula manipulatzeko gaitasuna garatu dugu gizakiok. Hartara, gauzatu egin da 1950eko hamarkadan Richard Feynman fisikari ospetsuak irudikatutakoa, berak izen hori eman ez bazion ere: nanoteknologia. Aukera berrien... [+]


Eguneraketa berriak daude